Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Buruko zapia

Buruko zapia

Leire Narbaiza 2005/11/30 12:46

Gaur San Andres eguna da. Eibarren jai. Aspaldian Eibartik kanpora behar egiten dudanez, sarri askotan ezin izaten dut jaiaz disfrutatu.

Ezagutzen ez duenarentzat esango dut san andresetan azoka egoten dela, eta umeak -eta nagusi gutxi batzuk- baserritar janzten direla/garela.

Atzo, eskoletan jantzi ziren. Pare bat neskatila baino ez nituen jantzita ikusi. Denek ez zeramaten buruko painelua jarrita, baina zeramatenek hobe lukete ezer ez eramatea! Zapiak mokordo bat zirudien!

Hain gaitza da ganoraz jartzea? Ez, bada. Era asko daude. Baina bi dira errazenak. Argazkirik baneuka, pausuz pausu azalduko nuke zelan jarri.

Ideiarik ez baduzu errazena azalduko dizut: Zapia lisatzerakoan, "toke" apur batekin plantxatu, horrela gogortu egingo da. Gero buru gainean jarri. Ile luzea baduzu, kopeta bat egin. Zapia triangeluan jarri behar duzu buru gainean, punta bat atzean, kokotean eta besteak aurpegiaren alde banatan. Gero, aurreko puntak atzera pasatu eta gurutzatu beste puntaren eta kopetaren azpitik. Ostean, punta bi horiek atzera ere gurutzatu gainetik, eta kontrako belarriaren gainean jarri orratz buru-zuri banarekin. Nahibeste gantxo jarri, horrela ez zaizu jausiko-eta.

Burua garbitu berri ez izatea komeni da. Bai, ile garbiak ez dio eusten paineluari. Hori funtsezkoa da. Trankil egon, etxera itzultzen zarenean izango duzu-eta burua garbitzeko aukera. Batekoagatik ez zaizu ezer gertatuko!

Hurrengoan mototsduna erakutsiko dizuet, ea argazki eta guzti egiten dudan!!

Eta ezin baduzue, ez jantzi edo zelan. Eskatu laguntza dakin bati. Horrela joan baino lehenago hobe duzue ezer ez jartzea. Badakizue zelako itxura daukazuen mokordo hori buruan eta mendiko botekin? Edo okerrago, kirol-zapatilekin eta forro polarrarekin? Negargarri!!!

Ea bada, zaindu pixka bat gure janzkera. Horrela esanda zein gaizki gelditzen den! Baina ondo guapa egoten gara gauza guztiak ganoraz jartzen ditugunean. Ederrak benetan!

Luistxo
Luistxo dio:
2005/11/30 17:53

Euskara bantuan hori entendituko ete daben ez dakitt gero...

Hurrengua argazkixekin, sinfalta Leire! Eta etara bide batez kopeta bati.

oier
oier dio:
2005/11/30 17:57

Aurten Eibarko Udaleko Euskara sailetik eskatu digute Olentzerora begira buruko zapia jartzeko ikastaro praktiko batzuk eskaintzea ikasleei eta beren gurasoei.

Buruzko zapiaz gain beste kontu batzuk ere landuko dira: gerrikoa, oinetakoak, e.a.

Azken urteotan egin da ahalegin bat baserritar jantzia txukundu eta duintzeko. Horren aurrean, baserritrash jantziak hedapen handia izan du, eta horren ezaugarri nabarmenak dira buruko zapirik ez jartzea eta oinetan doctor-martin botak. oier.

aritz
aritz dio:
2005/11/30 20:04

Oso interesagarria Eibarren eginen duzuen ekimen hori. Arazoa larriago izaten da dantza taldean bertan, adibidez, horrelako baserritrash-ak ikustea tokatzen zaigunean.

leire
leire dio:
2005/12/01 15:44

Aupa!

Oso ondo ikusten dut horrelakoikastaroak ematea. Hain zaila ez da, ba, horrelako gauzak jartzea.

Jazkeraren arazoa kontzeptuan dagoela uste dut. Jendeak ez daki zer jantzi euria denean, hotz egiten duenean. Erakutsi behar zaie erropa horiek moldagarriak direla, eta lehen egunero erabiltzen zituztela, euria egin, eguzkia egin edo elurra bota.

Lan handia dugula uste dut, duintasuna lortu nahi badugu. Eta ikastaro horiek, Oier, oso ondo etorriko dira.

Hurrengoan argazkiak egingo ditudala zin dagizuet:-)

leire

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua