Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Bersolari txapelketia

Bersolari txapelketia

Leire Narbaiza 2005/12/19 12:11

Irakortzen hasi baiño lehen, esan bihar dot hamen agertuko dana ez dala politikoki oso zuzena. Ez, behintzat, euskaltzale-abertzalien artian. Baiña ez desta ardura: Gero, nahi dabenak kritikatzeko eta komentatzeko aukeria be badaka. Horretarako, behian erantzun bat idaztia baiño ez daka...

Esan biharra dakat ez naizela bersozalia. Miresten dot kapazidade hori eta ártia begittantzen jata. Nik ikastaro bat be egin neban Amurizakin. Eta sasoi baten juaten nitzan saiuetara, eta jarraitzen neban. Baiña aspertu egin nintzan. Berso txar asko entzun bihar, on bat topatzeko. Eta des-zaletu egin nintzan edo ninduen.

Euskerian munduan tabu eta mito batzuk dagoz, eta bat bersolaritzia da. Euskerian tontorra, grado gorena ei da. Atzo euskerian jai haundixa zala jardun zeben esaten. Ez nago konforme. 13000 persona alkartu egin ziran. Goiz eta arratsalde! Zenbat ete ziran benetako bersozale? Zenbatendako izan da kuadilliakin egitten dan plana, jan-edanian jarduteko atxakixia? Juan ziranetako zenbatek egitten zeben erderaz euren artian?

Ondo ikusten dot persona baten lelehengo berso-saiua finala izatia Juatekotan bertso onak entzun, behintzat! Baiña, ezagutzen dittut kasu batzuk, euskerian eta abertzaletasunan izenian egitten dabenak. Edo zaletuak dirala esaten dabenak. Nere eritxiz, askotan aittu (ulertu) be ez dabe egitten, barren!

Finala akto sozial bihurtu da. Modan dago, “guai” da. Iñor baiño euskaldunagua da bertan egon ezkero. Erakutsi egin bihar dogu guretako ez daguala toki haundirik (portzierto, zorionak bertsozale elkarteko komunikaziño arduraduneri. Oso bihar ona egin dozue!). Euskaldunok la letxe gara!

Askondako itzelezko gozatua izango da finalera juatia, baiña seguru nago makiñatxo bat asper-asper eginda egon zala. Halan da be, aguantau bihar astelehenian ingurukueri esateko BECen egon zirala. Gure mundutxoko miseriak!

etiketak: domeketakuak
Jojo
Jojo dio:
2006/01/04 21:44

Leire, agindu moduan hemen nabil. Zure gogoeta hau ia guztiz suskribitzen dot. Ni ez naiz %100 des-zaletu, baina %90, ero bai. Etxekoandre eta ama naizenetik, "guai" izateko denborarik bez, gaztiak, eta azkenian umieri bertso zaharren bat kantzera mugatzen dot nere bertso-zoramena. Txirrita oso iturri ona da barre pixkat egiteko: "Haizeak ekarri du handikan honuntza, geroztik hemen dabil gure andaluza, hargiñ ona zala ta, txakurraren putza, bakarrik jausiko dek, ez akio bultza" orma bati begira. (ontxe, idatzitakuan, konturatzen naiz bertso razista, politikamente inkorrekto bat erakutsi detzetela nere seme-alaba gaixueri).

Aritz
Aritz dio:
2005/12/19 21:03

Kaixo Leire,

Ez dut ukatuko zuk aipatzen duzun gisako jendea izanen zenik BECen. Finala "guai" dala, edo bertan egon zarela esatea "guai" dala, horrekin ere ados. Izan ere "guai" asko dago (gaude?, auskalo) herri honetan.

Zure testutxoa irakurri dudanean burura etorri zaizkit duela gutxiko Durangoko azoka, Nafarroa Oinez, Kilometroak, Herri Urrats eta enparauak,... Baina ez dut uste atzoko finala gauza bera denik. Hasteko, bertara sartzeko 25 euro ordaindu behar zirelako. Besteak muxutruk dira eta gure "guaismoa"-k sarri ordaindu behar diren gauzetan dauka muga. Bestela Berria izanen litzateke herri honetako egunkaririk salduena (muxutruk balitz) eta ez da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua