Alemaniatik datorkiguna
Une gogorrak bizi ei ditugu. Ekonomia pikutara omen doa. Enpresek ezin dute. Ongizate estatua gainbehera dator. Egin dezagun zerbait!
Hori esan dute Alemanian. Esan eta ekin. Erreforma berrian jarri nahi dituzte abian: lehengo urte bietan kaleratzea dohainik irtego zaie enpresariei, beharginek gehiago ordaindu beharko diote segurantza sozialari gutxiago ordaintzeko enpresa buruek, erretiro edadea 67 urtera igo, bez zerga igo,...Alemanian martxan jartzen bada, laster gurera ere etorriko zaigu.
Marka da, gero! Beti beharginon lepotik! Erreforma guztiak gure kalterako dira. Guk ez dogu aberastasunik sortzen, guri ez zaigu lagundu behar. Soldatak txikitzea eta prezioak karutzea ekarriko digu honek. Askok esango didazue ni ez naizela obrerua, gure herriko zaharrek esaten zuten zentzuan. Baina bai langilea eta soldatapekoa, obreruen moduan, eta denoi eragingo digu.
Ni baby-boom-ean jaiotakoa naiz, eta beti pentsatu izan dut gure belaunaldiak erretiro adinera iritsitakoan autobusetan sartu eta gaseatu egino gintuztela. Oker nengoen. Beharrean edukiko gaituzte laurogeiak bete arte. Ez Inserso ez Benidorm! Ez dugu pajaritos dantzan egingo "lige" berriarekin! Lastima! Ligatzeko esperantzak ordurako neuzkan lagata!
Ni ere baby-boom-ean jaiotakoa naiz eta bai, beharrean edukiko gaituzte laurogeiak bete arte eta gainera ikastaroetan apuntatuko gara orduan ere eta hantxe elkartuko gara makramea egiten ikasten, ezta Leire?