Durangoko azoka
Zer egin daiteke Durangoko azoka hobetzeko?
-Komunak non dauden denoi berri eman. Lotsagarria iruditzen zait holako eraikin batean hainbeste diru gastatu eta ganorazko komun publikorik ez jartzea. Badakit badaudena, baina gutxi eta ezkutuan
-Kafe makinako prezioa merketu: pasada bat da makinako kafe ziztrin batek euro bat balio izatea. Taberna kendu izana ere ez zait gustatzen.
-Umeen liburuak saltzen dituzten standen -horrela idazten da?- altura jaistea: Eguenean ume birekin ibili nintzen eta liburuak ikustea eskatzen zidaten. Une baten biak beso banatan izan nituen! Txikienak: beste hori ikusiko dogu! Esaten zidan eta nik ez nekien zelan eutsi. Hori bai, gero umeen gunera joan ginen eta iaz baino hobeto dago. Gozamena! Hor bai dena euren alturan. Nagusi zein txiki denok botata kojin gainean.
-Liburu sinatzaileentzako leku berezi bat. Ezinezkoa zen Toti Martinez de Lezea sinatzen zegoen standean ezer ikustea. Pasatzea ere gaitza zen!
-Materiala euskara hutsean izatea. Zorrotza izango naiz, baina ez dut uste azoka hori horretarako denik. Eta jakina, saltzaileak euskaldunak!
Azkeneko egunetan jende gutxiago ibili denez gustura ikusteko aukera zegoen. Bestela, jendetza egun gehiagotan zabaltzea.
Eta bat egin beharrean bi egingo balira? Ekainean bestea, adibidez?
Eskerrak! Ez nintzen bakarra izan, umeekin sufritzen mahaien alturagatik.
Ideiak botatzen hasita, zure ekainean egiteko proposamen horren ondoan, beste bat ipiniko det: azoka ibiltaria ere ondo egongo litzateke. Formatu txikiagoan, baina bixi bixi, herriz herri. "Nun dago gaur azoka?"
Leire, bion artean irauliko degu hau.