Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Boliviako haur meatzariei laguntzeko aukera bat

Mikel Iturria 2011/01/01 10:00
Mineritos.org, Ander Izagirrek eta beste batzuek martxan jarritako ekimena.

Ayuda para los mineritos

Duela hamar bat egun Ander Izagirreren mezu bat jaso nuen gaur zuekin konpartitu nahi dudana.

"Askok ezagutzen dituzue Boliviako meatzeetan lanean ari diren haurrei buruz kontatu ditugun istorioak. Orain, ekimen bat sortu dugu asko gustatzen zaigun proiektu bat laguntzeko (Escuela Robertito), Potosiko Cerro Rico inguruko meatze-ahoetan bizi diren haurrak hartzen dituen eskola, hain zuzen ere. Eskolak ume hauek laguntzen ditu hezkuntza, elikadura eta osasun kontuetan. Eta, batez ere, laguntzen die prestakuntza emanez eta dituzten ahalmenak indartuz autonomo bihur daitezen, beste lanbide batzuk bila ditzaten meatzegietatik at. Gustatzen zaigu ez izatea asistentzia puntuala, baizik eta haurren autonomia etorkizunari begira lantzen duen eskola izatea, haurrek beraien kabuz bizimodua aurrera atera dezaten baldintza duinetan".

Gauza gehiago kontatu zituen Ayuda para los mineritos apuntean.

Egun batzuk pasa ondoren, mezu berri bat jaso nuen. Kasu honetan, Anderrek zioen abian zela jada mineritos.org webgunea.

Atera dituzten kalkuluen arabera ume baten hileko eskolaratze kostua 10 eurokoa da. Eta pentsatu dut agian gaur kontzientzia txarra izan dezakezuela atzo jan eta edandako guztiagatik (ajea ahaztu gabe, noski) eta egokia izan daitekeela urtea ekintza on batekin hastea eta horregatik eskaini diot gai honi 2011ko nire lehen apuntea.

Anderrek dio diru guztia Potosira joango dela, ez dela bidean ezer geratuko. Eta nik sinetsi egiten diot. Sartu, mesedez, mineritos.org webgunean. Eskerrik asko.

Datu bat gehiago: goiko argazkia Daniel Burguirena da.

Mineritos somos y en el camino nos encontraremos, este apunte en castellano.

Gu bezalakoak

Mikel Iturria 2010/12/29 22:29
Bai, ezta?

Badator eguna?

Mikel Iturria 2010/12/24 16:57
Bide Ertzean. Zaldi Eroa. The Organization.

The Organization-eko idazlea

Está tardando, algo parecido a este apunte en castellano.

Mundu honetan ere bada jende ona

Mikel Iturria 2010/12/19 22:22
Atzo bertan. Hemen bertan.

Gaueko 20:30ak paseak ziren. Larunbata da. Ondarrutik Donostiara gatoz autoz, Realak Valentziaren kontrako partida Anoetan ikusteko nahikoa denboraz.

Meagaseko tunelaren parean, Zarauzko ordainlekutik laupabost kilometrora, soinu arraro bat sumatzen dut. Tuneletik irten eta orduan konturatzen naiz, itxura guztien arabera, zarata hori gurpil baten zulatuak eragiten duela. Autoa bide ertzean utzi ondoren, atzealdeko ezkerreko erruedak haizerik ez duela konturatzen naiz.

Triangeluak eta argi intermitenteak jarrita, matxuratutako autoaren berri eman nahi diet gainerako gidariei. Telefonoa hartu eta aseguruari hots egiten diot. Ondoren, auto barruan sartzen naiz. Gruistak deitzen dit telefonoz esateko bera jarriko dela autopistakoarekin harremanetan, autoa behar den bezala seinaleztatzeko. Anaiak, telefonoz,  dio hobe dela autotik kanpo egotea.

Kristoren hotza dago, baina arrazoia dutela iruditzen zaigu eta kotxeko berotasuna uzten dugu. 15-20 bat minutu egiten ditugu kanpoan zain, autopistako asistentzia etorri arte.

Ondoren, aseguruak bidalitako garabia dator. Di-da jasotzen du kotxea, bertatik ahalik eta azkarren atera behar delako. Gainera, nahi izanez gero, berehala zulatua konponduko didan Azpeitiko garaje batera eramateko eskaintzen du bere burua. Zalantzazko segundo batzuen ondoren, irtenbide egokiena hori dela konturatzen gara eta horrela jokatzen dugu.

Ez nago ziur zein ordutan iritsi ginen Azpeitiko tailerrera, baina di-da konpondu ziguten gurpila (20 euro kobratu zizkiguten) eta gaueko 23:00ak baino lehen etxean geunden, gasolina depositua ondo beteta gaur goizean Bilbora joateko. Izan ere, gaur goizean lagun batzuk Orientalore Etxea ikusten izan baikara.

Eta hau guztia kontatzen dut, zeren betiko jende maltzurraz gain, munduan bada aski jende ona ere. Kasu honetan, gainera, profesionala ere badena.

Bejondeizuela!

Donostian, 2010eko abenduaren 19an.

También hay buena gente en este mundo, este apunte en castellano

Bide Ertzean eta Roger Wolfe

Mikel Iturria 2010/12/16 07:00
Biak batera jarri beharko genituzke gaurko egunez, baina ezinezkoa da hori.

Gaur, abenduak 16, iluntzeko 19:30ean, Roger Wolfe poeta, Vicente Llorente musikariaren laguntzarekin, Ernest Lluch Kultur Etxean arituko da Noches de Blanco papel errezitaldian. Atzo aurkeztu zuten prentsaurrean Donostian bertan.

Gaur, abenduak 16, iluntzeko 20:00etan, Bide Ertzean, boskote moduan, Victoria Eugeniako taula gainean Don Inorrez lana Gipuzkoan aurkezten arituko da.

Egunak daramatzat nora joan erabaki gabe eta, oraingoz behintzat, ez dut erabakirik hartu. Azken orduan izango da.

Bide Ertzean y Roger Wolfe, este apunte en castellano.

Enrique Morente, in memoriam

Mikel Iturria 2010/12/14 10:36
Beste musikari handi bat galdu dugu bidean. Bolada txarra daramagu azken aldi honetan.

Lagartija Nick taldearekin batera eginiko Omega disko harengatik ezagutu nuen Morente. Pequeño Vals Vienés kantaren bila egon naiz Youtuben, baina bideo on guztiak desagertu egin dira. Spotify izanez gero, hona hemen Pequeño Vals Vienés sare horretan.

Ciudad sin dueño. Gugan bego, Enrique handia.

Durangoko Azoka (ez) antolatzeaz

Mikel Iturria 2010/12/11 14:06
Benetan pentsatu al zuen Gerediaga elkarteak Azoka ez egitea?

"Saiatu gara azoka moldatzen, bazkideen arteko auzolana indartzen eta gastuak txikitzen. Egitarauan ekitaldi gutxiago daude aurten. Dilema izan genuen, azoka ez egitea ere pentsatu genuen. Baina mantendu egin behar zela iruditu zitzaigun, urte batez ez egiteak arrisku bat duelako: berreskuratzeko arazoak izatea gero".

Jon Irazabali Irune Berrok eginiko elkarrizketaren zati bat dira goiko hitzak. Abenduaren 3an agertu zen Berria egunkarian. Gainera, goian beltzez jarritako esaldia eraman zuen kazetariak izenburura: Aztertu genuen azoka ez egitea ere.

Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria da. Berak elkarrizketan zioenez, Bizkaiko Diputazioak emandako dirulaguntza asko jaitsi da eta horregatik jaitsi omen da azokaren aurrekontua %30ean. Gustatuko litzaidake jakitea nola berdintzen dituzten diru kontuak antolatzaileek, feria honek izugarrizko inpaktua baitauka Durangon.

Azken egun hauetan elkarrizketaren izenburua burutik kendu ezinik nabil: "Aztertu genuen azoka ez egitea ere". Ez du pentsatuko ba Gerediaga Elkarteak Durangoko Azoka beraiena bakarrik dela, ezta? Hori pentsatuz gero, oker baitabiltza.

Durangoko Azoka bertara joaten garenona baita eta erosle-bisitariok, egileek, argitaletxeek, etab., izango dugulako zer esana.

Balantzea egiterakoan, aldiz, bizia eta ona izan dela diote izenburuan.

José Luis Burgos against Banco Santander

Mikel Iturria 2010/12/07 22:52
48 urteko gizon ezindu bat etxetik kaleratzeko bankuaren trikimailuak. Eta hurrengoa zu izango bazina?

"Abenduaren 15ean Banco Santanderek José Luis Burgosen etxea jarriko du enkantean (...) José Luis minusbaliatua da: hankek ez diote erantzuten eta gero eta okerrago dago haren bizkarra. Baina osasun onik ez duen arren, Santander bankuak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren ate aurrean darama astebete gose greba egiten".

Goiko paragrafoa Juan Luis Sánchez kazetariak Periodismo Humano webgunean jarritako artikulu luzearen zatia baino ez da: José Luis contra el Banco Santander. Hura irakurri eta behean jarritako elkarrizketa entzun ondoren, gaur arratsaldean Beñat Irasuegik gogorarazi didan beste artikulu honekin lotu dut: Historia de una columna, Javier Ortizek 2001eko uztailaren 11n sinatutako apunte bat da eta bertan Javierrek kontatzen du nola mugitu ziren hari batzuk berak goian aipatutako banketxeari buruz idatzi behar zuen artikulu batek argia ikus ez zezan.

Elkartasun besarkada bat sareko kantoi honetatik José Luisentzat eta bere familiarentzat. Ea jende gehiagok zabaltzen duen lau haizetara kasu dramatiko hau eta munstroa garaitzerik duen.

La peripecia de José Luis Burgos con el Banco Santander, este apunte en castellano.

José Luis Burgos - Entrevista completa from José Luis Burgos on Vimeo.

Xabier Lete, in memoriam

Mikel Iturria 2010/12/06 12:20
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak.

2008ko abenduaren 1ean hil egin zen Mikel Laboa eta 2010eko abenduaren 4an hil da berarekin batera Ez Dok Amairu mugimenduan ibilitako beste artista bat, Xabier Lete abeslaria eta poeta. Eta triste geratu gara, noski. (Eguneratzea: Leire Narbaizarengatik jakin dut Lourdes Iriondo ere abenduan hil zela, 2005eko abenduaren 27an, hain zuzen ere).

Gurasoek ez zidaten musikarako grina pasa. Etxean ez baitzen musika askorik entzuten. Eta, horrela, ez naiz Ez Dok Amairu belaunaldiko musika asko entzun duen horietakoa. Gehiago entzun dut Laboa hil ondoren, aurretik baina, adibidez.

Egun gorabeheratsuak bizitzea tokatzen ari zaigu eta askotan ez gara gai jakiteko zer kristo gertatzen ari den. Horrelakoetan, komeni da erroetara jotzea, gure maisuei erreparatzea.

Atzo ez nuen denbora asko pasa sarean, baina bai izan nuela Fermin Muguruzak twitter eta facebook sareetan utzitako mezua irakurtzeko beta. Oso laburra zen: "2008, Eskoriatzan: 3 belaunaldi elkarrekin; Eñaut Ken 7, Xabier Lete eta ni. Agur Xabier, gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak..."

 Hiru kantari handi

Ondo baino hobeto gogoratzen dut Joxe Aranzabalek bere blogean jarritako hirukotearen argazki hau. 2008ko ekainean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko graduondokoan izan zuten hitzordua. Asko esaten du argazkiak: hiru belaunaldi elkarrekin, irribarretsu. Eta eskertzen da argitasun hau udazkeneko egun ilun hauetan.

Atzo Gorka Juliorekin eta Maite Goñirekin izandako solasaldia gogoan, musikalak izan ziren Ez Dok Amairu eta Euskal Rock Erradikala (RRV) mugimenduak. Eta orain beste mugimendu baten beharra dago. Ea hura sortzeko gai garen. Belaunaldi artekoa izango da? Baliteke. Eta ez da musikala izango (ez soilik behintzat).

Bi gauza gehiago apunte hau amaitu aurretik: Durangoko Azokan, 1990eko abenduaren 6an jaio zen Euskaldunon Egunkaria. Eta Mikel Laboa hil zen egun berean, pasa den asteazkenean, aurkeztu zen haren omenez eginiko Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantak diskoa, Bidehuts-en ekimena. Oraindik ez dut diskoa entzuteko aukera izan (Posta Bulegoan dago, ea bihar jasotzerik dudan). Bideo zoragarri batekin utziko dizuet: Ruper Ordorika agertzen da bertan Gure Bazterrak abesten.

Beraz, dena ez da pena abenduan.

Xabier Lete, in memoriam. Este apunte en castellano.

Kontrolatzaileak eta autonomoen borroka post batean

Mikel Iturria 2010/12/04 18:36
Kontrolatzaileak gora, kontrolatzaileak behera, gaur pasa den mendeko 70eko hamarraldian mugimendu autonomoen borrokaren berri ematen duen dokumentala ikusten pasa dut goiza.

Bero-bero zegoen atzo iluntzetik twitter #controladores hashtag-a edo etiketarekin. Espainiako hainbat aireportutan etxerako bidean edo oporretako bidean gelditu direnen haserrea ulergarria da oso, baina Espainiako Gobernua izan da krisia zubiaren aurretik probokatu duena AENA pribatizatzeko dekretuarekin. Gainera, alarma egoera deklaratzea eta militarrak tartean sartzea lotsagarria iruditzen zait.

Sarean bueltaka nenbilela Las Indias komunitateko kide den (zuzenketa) David de Ugarteren artikulu batekin egin dut topo. Testuingurua kokatzeko balio digu behintzat. Emergencia y descomposición en España:

"El marco es el de una crisis global en el que los estados nacionales por un lado reciben una presión creciente de sus propias redes clientelares -amenazadas por la globalización- y por otro deben «soltar lastre» deshaciéndose del coste que le suponen no sólo los gastos en cohesión social sino sectores enteros del empresariado y las clases medias (como los controladores) que, por otro lado, no dudarán en revolverse y enfrentarle directamente. Un cuadro ante el que los gobiernos responderán cada vez más «firmeza», esto es, con medidas de urgencia, represión directa y sobre todo con la generalización de un discurso cada vez más disciplinario hacia la sociedad en general".

Komentarioetan David de Ugartek utzi du Wikileaks auziari buruzko beste apunte bat (kritikoa Wikileaks-ekin, egilearen ustez sare zentralizatua delako eta Assangeren figurak ezaugarri oso pertsonalista ematen diolako auziari; bigarrena, tira, baina lehena ez dut uste horrela denik).

Dena den, azken apunte honetan pasa den mendeko 70eko hamarraldian Estatuko zenbait tokitan izandako mugimendu autonomoaren borrokaren berri ematen duen dokumental batekin egin dut topo: Autonomía obrera. 74 minututan borroka haietan protagonista izandako batzuek dute hitza. Esango nuke bertan agertzen diren gehienak Kataluniakoak direla, baina Euskal Herrikoak ere agertzen dira.

Nahi baduzue, ikusi.

Cómo meter en un apunte a los controladores y el movimiento autónomo obrero, este post en castellano.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter