Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Arnasestuka

Arnasestuka

Mikel Iturria 2025/09/07 20:35
To the gym.

Pasa den igandean gimnasiora hurbildu nintzen astean zehar oinez egiten dudan ariketa fisikora osatzera edo. Laupabost makina eta lurreko ariketa batzuk.

Podcast-en bat entzuten nuen bitartean, halako batean konturatu nintzen pertsona batek oso portaera arraroa zuela. Gimnasioetara joaten ez zaretenak usteko duzue orain kontatuko dudana ohikoa dela, baina ez, arau baino, tipo honena salbuespena zen.

Oinez edo korrika egiteko makinetan ari zen serie batzuk egiten. Gero pasatzen zen lurreko ariketa batzuk egitera. Denetan arnasari buelta eman ezinik zebilen, arnasa ozenki hartzen, modu oso nabarmenean.

Halako batean, albotik agurtzera pasa zen ezagun bati kontatu zion 50 minutuko entrenamendua egiten ari zela. Kilometroa 4 minutuko erritmoan, 10 segundu gelditu eta lurreko ariketak egiten jarraitu. Horrela etengabe, 50 minutuz.

Ez zituen 50 urte izango, baina ez zebilen adin horretatik oso urrun. Ikusi duzue nola bukatu dituzten gaur Kontxako estropadak arraunlariek? Horrelako zerbait.

Amaitu zuenean lagunari esan zion bezperan iluntzean jandako bokadiloaren estra kendu zuela.

Mutiko, horrela jarraituz gero, halako batean bertan geratuko zara, pentsatu nuen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter