Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / José Luis Burgos against Banco Santander

José Luis Burgos against Banco Santander

Mikel Iturria 2010/12/07 22:52
48 urteko gizon ezindu bat etxetik kaleratzeko bankuaren trikimailuak. Eta hurrengoa zu izango bazina?

"Abenduaren 15ean Banco Santanderek José Luis Burgosen etxea jarriko du enkantean (...) José Luis minusbaliatua da: hankek ez diote erantzuten eta gero eta okerrago dago haren bizkarra. Baina osasun onik ez duen arren, Santander bankuak Bartzelonan duen egoitza nagusiaren ate aurrean darama astebete gose greba egiten".

Goiko paragrafoa Juan Luis Sánchez kazetariak Periodismo Humano webgunean jarritako artikulu luzearen zatia baino ez da: José Luis contra el Banco Santander. Hura irakurri eta behean jarritako elkarrizketa entzun ondoren, gaur arratsaldean Beñat Irasuegik gogorarazi didan beste artikulu honekin lotu dut: Historia de una columna, Javier Ortizek 2001eko uztailaren 11n sinatutako apunte bat da eta bertan Javierrek kontatzen du nola mugitu ziren hari batzuk berak goian aipatutako banketxeari buruz idatzi behar zuen artikulu batek argia ikus ez zezan.

Elkartasun besarkada bat sareko kantoi honetatik José Luisentzat eta bere familiarentzat. Ea jende gehiagok zabaltzen duen lau haizetara kasu dramatiko hau eta munstroa garaitzerik duen.

La peripecia de José Luis Burgos con el Banco Santander, este apunte en castellano.

José Luis Burgos - Entrevista completa from José Luis Burgos on Vimeo.

birasuegi
birasuegi dio:
2010/12/09 02:22

ATTAC Espainiako Carlos Martinezek Emilio Botín-i bidalitako eskutitzari atxikimendua erakusteko aukera dago hemen: https://spreadsheets.google.com/viewform?formkey=dHllZldFbU1fUzEtZU1ZOGZJXzBLMnc6MQ&ifq;

iturri
iturri dio:
2010/12/10 01:28

Eskerrik asko, Beñat. Hona hemen hiperlotura: Carlos Martínezek Emilio Botíni bidalitako eskutitza.

iturri
iturri dio:
2010/12/15 18:46

Beñat Irasuegik bidali dit lotura bat twitter bidez: lehen bataila gainditu du José Luis Burgosek. Animo eta ea gudan ere garaile suertatzen den.

iturri
iturri dio:
2011/01/16 01:54

Albiste txarrak: bigarren gose greba hastera doa José Luis Burgos. Putre zikinak Banco Santanderkoak.

birasuegi
birasuegi dio:
2010/12/15 19:27

Aupa Mikel, gutxitan, baina batzutan txikiak irabazten du, gogor egin behar da ordea. http://www.acordem.org/2010/12/15/jose-luis-burgos-gana-al-banco-de-santander-la-primera-batalla/

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter