Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Enric González

Enric González

Mikel Iturria 2025/09/22 14:55
Maiatzean Madrilgo March Fundazioan egon zen kazetaritzaz eta politikaz berbetan ordubete luzez.

Abuztuan hamar urte bete ziren Rafael Chirbes idazlea hil zela. Patrikako telefonoan nuen audioen artean, berea zen bat nuen, entzun gabea. Madrilgo March Fundazioan 2009ko otsailean irakurritako 40 minutu inguruko interbentzioa zen. Transkribatu nituen Chirbesen hamabost minutu inguru eta gaztelaniazko blogean argitaratu nuen testua: Chirbes y la estrategia del boomerang.

Horri esker, jakin nuen March Fundazioak azken 50 urteetan beren egoitzatik pasa diren artista, idazle eta intelektualen audioak eta bideoak dituela sarean (Canal March). Beraiei kasu eginez gero, «espainolezko kulturaren ikus-entzunezko ataririk handienetakoa». Hasiera-hasieratik grabatu baitute dena eta gaur egun Internetek ematen dituen abantailak aprobetxatuz, material hori eskuragarri baitago.

Duela pare bat aste, foro horretan Andreu Manresa kazetariak Enric Gonzálezi eginiko elkarrizketa entzun nuen. Bien arteko topaketa 2025eko maiatzekoa da. 

 

 

Ordu eta laurden irauten duen solasaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan. Eta azken egunetan, tarte sueltoak erabiliz, joan naiz material hori transkribatzen. Badakit baudela audioak transkribatzen dituzten programak, baina ez dut topatu ezer erabilerraza. Norbait zerbait gomendatzeko gauza bada, eskertuko nioke.

Enric González kazetari espainiarra da, ibilbide luzea egin duena korrespontsal gisa El País egunkariarentzat: Paris, Erroma, Londres, Jerusalen, New York, Washington eta  Buenos Aires.

Irakurri nahi baduzue zer dioen, hona hemen lotura: Enric González en la Fundación March.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter