Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Konturatu gabe urtebete pasa da

Mikel Iturria 2005/07/14 07:30

Bai, urtebete pasa da eibar.orgeko guruetako batek, Luistxo Fernandez jaunak, bloga martxan jartzeko gonbitea luzatu zigunetik. 2004ko uztailaren 14an hasi nintzen Mariano Ferreren agurrari buruzko mezu batekin.

Uztailaren 17an egin genuen CodeSyntax enpresaren bulegoetan ikastaroa. Ez nekien oso ondo zer zen blogintza ezta nora gindoazen, baina handik zenbait astetara Fernandezek argi eta garbi esan zigun munduaren dominazioa izango zela 2009 urterako lortu beharreko helburua. Lortzeko bidean gaude.

Normala denez, hasiera batean proba ezberdinak egin nituen eta mezu batzuk borratu nituen gero. Horregatik ez dago sarean eskuragarri 1.a, ezta 4.a, 7.a eta 8.a ere. Auskalo zer txorakeriak idatzi nituen! Gerora, hori bai, idatzitako txorakeriak mantendu ditut blogean.

Urte hau positiboa izan da. Nire buruari jarritako ariketa izan da blog hau hornitzea eta espero baino hobeto joan dela esango nuke. Batzuetan besteetan baino hobeto, baina pasa dugu urtea. Ke letxes!

Eguna ere, uztailak 14a, Errepublikaren Eguna Frantzian, esanguratsua da. Eta Errepublika Egunak beti gogorarazten digu Eibar: gora Eibar.org!

Oporrak laster hartzeko asmoa dut (eta beharra: bai, zuek ere bai, badakit!). Brasilera joango gara uztailaren bukaeran. Iaz Sizilian egon ginen abuztuaren azken astean. Mezu hau idazteko hasierako postak begiratzen egon naiz eta oso gogoan dut Enzo Baldoni kazetari italiarra, Irak-en bahitua eta erahila izan zena gu Italian geunden bitartean. Berezia izan zen niretzat eta gaur Bloghdad bere blogean iazko abuztuaren 26an igotako argazki bat mantentzen dela ikusi dut. Gogorra, baina era beran itxaropentsua da:

Egile eskubideak

Garai txarrak lirika egiteko, baina, hori bai, gora gu eta gutarrak!

Prolema: zeintzuk diren gutar kabroi horiek!

Apatrullando la ciudad

Mikel Iturria 2005/07/12 07:30

Arratsaldeko 15:15etan lanetik bueltan Kontxako bidegorritik nator Antigua aldera. Presaka nabil, bazkaldu eta hondartzara joateko asmoa baitut. Erlojuetatik Perlarako bide-zatian oinezko asko dago. Hala ere, mutil baten kamiseta urdinari erreparatu diot nik.

Mutila neska batekin doa. Gaztea, luzea, argala da. Galtza motzak soinean. Txanklak (ustez) ere bai. "Zer kristo da kamiseta puta hori?" galdetzen diot nire buruari. "Ez da posible", gehitzen dut ezin sinetsirik begi aurrean ikusten dudana. Letra larriz policía ikus daiteke kamisetaren atzean.

Nagoen tokitik bera dagoen tokira distantzia nahikoa dago. Ez nau ikusten. Jiratu dut burua. Eta bai, kamisetaren aurrekaldean, atzekoaren jarraipena: ezkutu handi bat du bularraren ezker aldean. Eta argi eta garbi ikusten dut poliziaren ezkutua dela.

Zer da kamiseta hori?

  1. Moda berria dago Donostian eta ni ez naiz enteratu. Agian Salvatore Tuttiren azken ekintza. Artelekun salgai ikusi nituen ETA tregua edo antzeko leloa zuten nikiaren jarraipena.
  2. Donostia Espainia da eta hemen inon baino hobeto egoten da. Joan gaitezen turismoa egitera bertara eta atera gaitezen harro kalera, konplexurik gabe.
  3. Sanfermin efektua: Donostian atzerritar asko egon da sanferminen atarian. Segi Iruñera, harrapatu kristoren mozkorra eta edozein gauza soinean jarrita, pronto kalera irteteko.
  4. Vaya Semanitakoek TVEra egin duten jauziaren beste seinale bat edo ezkutuko kameren telebista saio txoro bat.
  5. Polizien udako arropa berriak edo apatrullando la ciudad: Torrente is in the city.

Zer da benetan gertatu dena?

Srebrenica, hamar urte beranduago

Mikel Iturria 2005/07/11 07:30

Berria egunkariak gogoratu digu gaur hamar urte beteko direla datorren astean Srebrenicako sarraskia gertatu zenetik. 8000 lagunetik gora akabatu zituzten 1995eko uztailean serbiarrek, II. Mundu Gerraren ondotik Europan izandako sarraskirik handiena. Balkanetan pasa den hamarkadan gertatu zena gogorra izan zen eta Europar Batasunak beste aldera begiratu zuen/genuen.

Gogoan dut Gipuzkoan SOS Balkanes izeneko elkartea sortu zela herrialde haietan gertatzen ari zena ezagutzera eman eta salatzeko asmoz. Sarajevo, Gorazde, Srebrenica... egunero azaltzen ziren komunikabideetan. Juan Goytisolok gogor gaitzetsi zuen serbiarrek, Europak, Estatu Batuek, Nazio Batuen Erakundeak egin zutena. Liburua ere kaleratu zuen, Cuaderno de Sarajevo, oker ez banago. Lagun bati utzi nion eta agur, ez zen etxera itzuli (liburua). Hermann Terstchen jenio bizia ere artikuluetan azaleratzen zen. Eta Arturo Pérez Reverte, telebisio-gizona garai hartan, idazle egun, ateratzen zen telediarioetan berriemaile berezi gisa. Hango kontuak Territorio Comanche liburuan kontatu zituen, TVEtik botatzeko eginiko liburua-edo. Mihi luzeek diote Revertek pagatu egiten zuela kaleetan borrokak muntatu eta horiek filmatzeko. Ia ahaztuta nuen, baina orduantxe hasi zen ezagun egiten José María Mendiluce, geroxeago karrera politikoan saiatu zen gizona.

Bukatu zen guda eta denborak dena sendatzen duela esaten digute, baina hori ez da egia. Oraindik orain 1300 lagunen gorpuak identifikatu dituzte soilik. Badut ezagun bat esaten didana Euskal Herriko arazoa konpontzeko belaunaldiak beharko direla. Eta adibide gisa Espainiako Gerra Zibilan gertatutakoak aipatzen ditu berak. 65-70 urte joan dira eta oraindik ere General Mola kaleak, José Antonio presente eta Avenida Generalísimo dituzu hamaika tokitan. Francoren estatua erditik kentzeko gauez egin beharra dago, fatxak gehiegi aztoratu gabe. Fraga Iribarne jubilatuko ote den ezin esan oraindik, edozer gauza espero daiteke-eta don Manuelengandik.

Balkanetako kontu hauek gutxitan agertzen dira orain medioetan, ez bada Milosevic Hagan epaitzen ari direnaren berri. "Ah! Oh! Egiten duenak jasotzen du ordaina" esanaz bezala agertzen da boterea.

Uztailaren 3an, El Paísek argitara eman zuen Juan Goytisolo eta Hermann Terstchen artikulu bana. SOS Balkanes elkartearen berri ere izan dugu aste honetan: udan Gorazde herrira eraman behar dituzte Gipuzkoako zenbait haur eta gazte.

Esan bezala, Berrian ere hiru orrialde eskaini zaizkio Srebrenicako kontu hauei gaur:

Alesandro Goriren artikulua

Allande Sokarrosen artikulua

Pasako da uztaila, joango dira komunikabideen azaletatik, baina Srebrenican 8000tik gora hildako egon zirena ez da ahaztu behar.

Barclays cree que con 3 cajeros en Donostia es suficiente

Mikel Iturria 2005/07/08 07:45

Primeros de julio de 2005. Recibo una carta de Barclays, la entidad bancaria que guarda mis dineros y a la que le pagamos un préstamo hipotecario para comprar la casa que ahora habitamos. "Le comunicamos que a partir del 11 de julio de 2005 disponer de efectivo a débito con su tarjeta Barclays, en cajeros Servired que no sean del grupo Barclays, tendrá una comisión de 0,50 euros por operación. Le animamos, por tanto, a que utilice los cajeros Barclays y Banco Zaragozano, en los mismos la disposición de efectivo a débito es gratuita". Cierro comillas. Abro la mala leche contenida y convertida en letra impresa.

El 6 de julio llamo a la sucursal y pregunto por la persona de contacto. Está de vacaciones. Bueno, es la época. Hablo con la persona que está al otro lado de la línea y le expreso mi malestar por la comunicación recibida. Mi malestar sube de tono cuando se me informa que en la ciudad hay 3 cajeros más otros 3 en Gipuzkoa. ¡No me lo puedo creer! ¿Pretenden acaso que tengamos que andar con el dinero como se hacía en otros tiempos? ¿Ir de vez en cuando a la sucursal de confianza y llevar unos cuantos billetes a casa, después de haber contado el dinero que se ha quedado en el banco? Decido expresar mi enfado en una carta dirigida al director de la sucursal. Y, al mismo tiempo, ponerla por escrito aquí. "Por medio de la presente le quiero manifestar la desagradable sorpresa que he tenido recientemente al comunicarme que a partir del 11 de julio de 2005 disponer de efectivo a débito con su tarjeta Barclays, en cajeros que no sean del grupo Barclays, tendrá una comisión de 0,50 euros por operación".

"Acabo de cumplir un año de antigüedad como cliente de esa entidad. Y lo soy porque me ofrecieron un préstamo hipotecario en unas condiciones que me convenían. En aquel momento, al preguntar acerca de la red de cajeros de la que disponía el banco, se me informó de que podía utilizar cualquier cajero Servired, sin que ello supusiera el cobro de ninguna comisión".

"La desagradable sorpresa se convierte en algo más cuando al preguntar de cuantos cajeros dispone Barclays en Donostia, se me informa de que son 3 en San Sebastián y otros 3 en la provincia. Permítame que le diga que esa oferta no llega a ser suficiente para que no deba de estar preocupándome de si llevo o no llevo dinero encima. Si quiere saber qué entiendo yo por una oferta suficiente, le diré que una cifra óptima rondaría los 10 cajeros en Donostia y el doble en la provincia".

"Espero que Barclays tenga en cuenta mi queja, medite y rectifique la comunicación que se me ha hecho".

"Sin otro particular, y a la espera de su respuesta, le saluda atentamente".

Barclays banketxeak uste du nahikoak direla 3 kutxazain Donostian

Mikel Iturria 2005/07/08 07:30

Uztaileko lehen egunak. Barclays erakundearen gutuna etorri zait etxera. Ohikoa bihurtu da, zeren gure etxearen zati bat ordaintzeko bertan eskatu baikenuen kreditua. Udan gaude eta ez dut berehala irekitzen gutunazala. Zabaltzerakoan baina, harridura eta h-z idazten den haserrea ere bai. "Le comunicamos que a partir del 11 de julio de 2005 disponer de efectivo a débito con su tarjeta Barclays, en cajeros Servired que no sean del grupo Barclays, tendrá una comisión de 0,50 euros por operación. Le animamos, por tanto, a que utilice los cajeros Barclays y Banco Zaragozano, en los mismos la disposición de efectivo a débito es gratuita". Kaguensos!

Uztailaren 6an sukurtsalera deitu nuen eta nire solaskidearengatik galdetu. Ez dago, oporrak hartu baititu. Ondo. Telefono hariaren beste aldean dagoenarekin hasi naiz hitz egiten eta duela egun gutxi jasotako jakinarazpenak sortu didan haserrearen berri eman. Haserreak koska bat gorago egin zuen, batere errurik ez duen langile hark esan zidanean, nire galderari erantzunez, Donostian 3 kutxazain dituztela eta beste 3 probintzian. Ezin dut sinetsi! Zer nahi dute garai batean ibiltzen ziren bezala ibiltzea diruarekin? Hau da, astean behin edo hamabostean behin sukurtsalera joan eta ez-dakit-zenbat diru atera eta etxera, bankuan geratu zaidana zenbatu ondoren? Haserre hori hitz, gutun bihurtzea otu zait eta zuzendariari bidaltzea. Era berean, erabaki dut ere txoko honetan jartzea. Bihar bidaliko diot horrelako zerbait zuzendariari: "Por medio de la presente le quiero manifestar la desagradable sorpresa que he tenido recientemente al comunicarme que a partir del 11 de julio de 2005 disponer de efectivo a débito con su tarjeta Barclays, en cajeros que no sean del grupo Barclays, tendrá una comisión de 0,50 euros por operación".

"Acabo de cumplir un año de antigüedad como cliente de esa entidad. Y lo soy porque me ofrecieron un préstamo hipotecario en unas condiciones que me convenían. En aquel momento, al preguntar acerca de la red de cajeros de la que disponía el banco, se me informó de que podía utilizar cualquier cajero Servired, sin que ello supusiera el cobro de ninguna comisión".

"La desagradable sorpresa se convierte en algo más cuando al preguntar de cuantos cajeros dispone Barclays en Donostia, se me informa de que son 3 en San Sebastián y otros 3 en la provincia. Permítame que le diga que esa oferta no llega a ser suficiente para que no deba de estar preocupándome de si llevo o no llevo dinero encima. Si quiere saber qué entiendo yo por una oferta suficiente, le diré que una cifra óptima rondaría los 10 cajeros en Donostia y el doble en la provincia".

"Espero que Barclays tenga en cuenta mi queja, medite y rectifique la comunicación que se me ha hecho".

"Sin otro particular, y a la espera de su respuesta, le saluda atentamente".

Londres eta Irak, San Fermin egunean

Mikel Iturria 2005/07/07 23:26

Nacho Escolar kazetariak Londresen gertatutakoaren berri emanaz pasa du eguna. Gaur gauean bi ohar irakur berriekin geratuko naiz:

"20:32. Reuters berri-agentziak dioenez, hildakoak 50 dira jada. Agentziak iturri gisa Nicolas Sarkozy frantses ministroa aipatzen du eta honi Erresuma Batuko estatu idazkari batek eman dio informazioa. Blair-ek Londres utzi du eta G8 taldearen goi-bilerara bueltatu da".

"20:44. Gaur Iraken 30 lagun hil dira tiroketa eta atentatu ezberdinetan, Reuters-ek egunero bidalitako txostenaren arabera. Ez da egunik okerrena izan".

Horra hor bi apunteak. Gehiago hemen.

David Bravo: Kopia ezazu liburu hau

Mikel Iturria 2005/07/06 07:30

David Bravo abokatu sevillarraren berri telebistaren bidez izan nuen. TVEren 2. katean agertu zen Enfoque saioan duela zenbait hilabete. Musikari buruzko eztabaida batean egon zen, musika zabaltzeko neurri murriztaileen kontrako jarrera eta argumentuak defendatuz. Beste aldean Teddy Bautista zegoen. Eta Chenoa. Eta Alex de la Nuez, Cristina Rosenvinge-ren bikotekidea Alex y Cristina taldean. Gero, Bravoren bloga jarraitu dut zeharka. Orain argitaratu berri du Copia este libro liburua. Jaitsi egin dut saretik eta, seguruenik, erosi egingo dut. Nork dio internet-ek kalte egiten diola liburu eta diskoen salmentari?

Liburu interesgarria dirudi. Bertan jasotako zenbait gauza aipatuko ditut bakarrik. Hona hemen 18 eta 19. orrialdeetan topatu ditudan batzuk:

"Editore, konpositore eta egileen erreprodukzio eskubideak kudeatzen dituen SDRM elkarteak 1000 euro eskatu zizkien Pierre Merejkowsky, frantses aktore eta errealizadoreari, eta Les Films Sauvages, haren ekoiztetxeari, areto espezializatu batean estreinatu zen filmean kantu bat erabiltzeagatik. Filmeak 203 sarrera saldu zituen soilik. Kantua Internazionala zen eta filmeko pertsonaia batek 7 segunduz txistukatzen du baimenik gabe. XIX. mendeko kantua ez da egongo domeinu publikoan 2014 urtera arte. Egun hori iritsi arte, komunisten ereserki honek etekinak emango dizkie jabetza intelektualaren jabe handiei".

"Uso Zuriak, bakearen sinboloak, ere badu jaberik. Herriak beretzat hartutako Picassoren marrazki hau ezin da askatasunez erabili. Erabiliz gero, artistaren eskubideak kudeatzen dituen erakundeak zuregana joko luke ez-legezko jarduera horren prezioa zein den jakinarazteko. Eta hori horrela izango da 2023 urtera arte. Sinbolo hori erabiltzen duten webgune bakezale guztiak legez kanpo daude. Litekeena da VEGAP elkarteak, margolariaren oinordekoak kide dituen elkarteak, ez egitea ezer, lotsagarria izango litzatekeelako, baina eginez gero, legea alde izango luke".

"Oso ondo daki hau Malagako Unibertsitateak. Erakundearen estatutuek dioten bezala, bere ezkutuak ’uso zuria dauka, Pablo Ruiz Picasso malagarraren litografian ageri den irudiaren erreprodukzioa’. Margolariaren oinordekoek jakinarazi zioten unibertsitateari zenbat ordaindu behar zuten sinbolo unibertsal horren erabileragatik. Horregatik, 2004ko irailaren 17an, Malagako Unibertsitateak ezkutuaren aldaketaren berri eman zuen. Erabaki honekin kulturaren, artearen eta zibilizazio guztiaren oinarriak arriskuan jartzen zituen pirateria ekintzari eman zion amaiera".

(...)

"Happy Birthday To You kantua Warnerena da eta kantu horren eskubideek urtero 2 milioi dolarreko etekinak ematen dizkio. AEBetako legeriak dio kantu hori jatetxe batean abestea ez dela legezkoa eta kalte-ordaina eska diezazukete".

"Warner da kantuaren jabe, baina Happy Birthday hitzen jabea Fufeng enpresa txinatarra da. Enpresa honek marka gisa erregistratu zituen hitz horiek 25 herrialdetan beren ospea eta esanahiagatik. Legeak agindutako salbuespenak kenduta, hitz horiek ezin dira erabili jabeen oniritzirik gabe".

"Lyons taldea Barney pertsonaiaren jabe da, purpura koloreko dinosauroa. Taldeak 1000 gutun baino gehiago bidali dizkie mozorro-dendetako jabeei. Enpresak dio seme-alaben urtebetze-ospakizunetan dinosauro mozorroa janzten duten guraso askoren ohitura, enpresaren eskubideen aurka doala. Legeak hain murriztaileak ez direla ezagutzera emateko, Lyons-eko bozemaile batek gurasoak lasaitu nahi izan ditu esanaz dinosauro jantzia erabil dezaketela, 'legezkoa ez dena purpura koloreko dinosauro mozorroa janztea baita, edozein dela ere purpura horren tonalitatea'".

"AEBn zenbait plaza publiko jada ez dira publiko, copyright-agatik. Chicagoko Udalak eskulturak dauden parketan ez du argazkiak ateratzeko baimenik ematen. Argazkiak atera ezkero, poliziak esango dizu parkeak copyright-a duela".

"Isiltasunak ere badu jaberik. Planets musika taldeak 60 segunduko isilunea den kantu bat egin zuen azken diskoan. Lana argitaratu ondoren, John Cagen oinordekoek demanda jarri zuten plagioa zela eta. John Cagek 237 segunduko erabateko isilunea zen kantua grabatu eta argitaratu zuen. Mike Battek, Planets-eko kideak, ez zuen serio hartu benetazkoa zen demanda eta esan zuen beren isiltasuna Cage-ena baino hobeagoa zela, gauza bera esaten asmatu baitzuten Cage-k baino denbora laburragoan. Azkenean, gatazka epaitegiz kanpoko akordio batekin konpondu zen, Batt-ek sei zenbakiz osatutako ezagutzera eman ez zen kalde-ordaina pagatu ondoren".

Hauek dira Copia este libro liburuan jasotako zenbait istorio. Datu eta argumentazio serioak biltzen ditu lanak.

Irakurri eta zabaldu Creative Commons lizentziapean argitaratutako liburu hau: pdf formatuan jaisteko hemen

Telebistarik gabeko astea eta fakturak

Mikel Iturria 2005/07/05 08:57

Telebistarik gabeko astea apirilean izan zen. Orduan, baina, ez nuen bete. Orain derrigorrezko betekizuna bilakatu da, etxean behintzat. Izorratu egin zaigu telebisiyua eta astebete pasa dugu kaja tontari begiratu gabe. Ez dut alde askorik nabaritu, denbora asko pasa baitut joan den astean etxetik kanpo. Dena dela, konponduta dago jada eta Frantziako Tourra ikusteko aprobetxatuko ditugu uztaileko arratsalde hauek.

Gaur goizean ekarri dute telebista. Bi anai zirela esango nuke. Jabearen semeak, seguraski. Jarri dute telebista betiko apalean. Piztu egin dute. Dena ondo dabil. Zenbat den galdetu diet. 96 euro izan dira eta hori kontutan hartu gabe ez-dakit-zer-pieza-edo garantian zegoela.

Pagatu diet pagatu beharrekoa. Eman didate fakturaren antzeko papera. Ez zuen jartzen nik ezer ordaindu diedanik. Hau da, ez zegoen zigilurik, ez sinadurarik. "Barkatu, baina hau sinatu beharko didazue". Beraiek, "lasai, hau nahikoa da eta". Nik, "bai, nahikoa izango da, baina honek ez du ziurtatzen nik pagatu dudanik ezer". Sinatu eta ziztu bizian joan dira hurrengo enkargua egitera.

Atzo ere antzeko-parezido gertatu zitzaidan. Joan nintzen kontsulta bat egitera. Egin nuen kontsulta eta, irteeran, idazkariak esan zidan zenbat pagatu behar nuen. Ordaindu nuen. Eta ez zidan ezer ematen. Eskatu nion agiriren bat. Eman zidan, baina ez nik nahi nuena. Berriro joan nintzen berarengana. "Aizu, mesedez, gaizki ulerturen bat egongo zen. Nik faktura nahi nuen, ez egin didazun papertxo hau".

Eta egin zidan faktura. Hainbeste kostatzen da, zenbait tokitan, gauzak behar diren bezala egitea?

Bai, dirudienez.

... Fuentes da

Mikel Iturria 2005/07/02 12:20

Maiatzaren 24ko apuntearen jarraipena da hau. Listo. Amaitu da kanpaina. Badugu presidente bat. Nik ez nizkion nire akzioak eman, baina espero dut denon onerako aritzea lan berri horretan. Zorionak eta ekin, erronka latza da eta.

Lehenengo gai korapilatsua Nihaten irteera izango zela uste genuen denok. Keba! Iban Zubiaurrerena izango da, ordea. Zubiaurrek ez badu Realean egon nahi, joan dadila nahi duen tokira. Hori bai, kontratuak bete egin behar dira eta Realari dagokiona eman beharko dio Mendarokoak. Edo Athletic-ek.

Joan-etorri hauek min asko egiten dute, Gipuzkoan behintzat, baina ez nioke duena baino garrantzi gehiago emango. Rekarte kapitaina dugu eta Cifu aurkeztuko dute gaur. Alde horretatik ez dugu asko galdu eta beti geratuko zaigu Fuentes, noski.

Gu ere ibiltzen gara bizkaitarrak gipuzkoartzen. Adibidez, Garitano, Eibar taldean trebatutakoa. Honek Gipuzkoako kluba nahi izan du. Eta Agirretxe gipuzkoarrak ere egin zuen joan-etorriko bidaia.

Tira, esan bezala, ez nioke garrantzi gehiagorik emango kontu honi, baina Vocento taldearen kamiseta duten Gipuzkoa eta Bizkaiko bi periodikuek eta enparauek (txin-txin diruaren hotsa) saiatuko dira uda berotzen.

Ekainaren 30eko gauera bueltatuz, aldea nabarmena izan da. Santosek ezin izan du gainetik kendu bere fama txarra eta hautagaitza gipuzkoarragoaren alde azaldu dira akzionistak.

Portzierto, goiko lotura horretan topatu dut Malagón Fuentes zoriontzen. Ez zaio aurpegia ikusten, baina bera da.

Aupa Edu. Lasaiago biziko zara.

Presaka nabil. 37 urte bete ditut gaur eta ospatu beharra dago. Argazki kamera digitala oparitu didate. Ea nola demontre dabilen ikasi beharko dut. Gero Flickr eta antzeko ostikerietan trebatu. Izango duzue horren berri.

Nire akzioak Edu Malagon jaunarentzat

Mikel Iturria 2005/06/29 07:30

Hau idatzi aurretik duela hilabete idatzitakoa irakurri dut. Orduan Denonerreala taldea nuen gustoko. Kanpaina bukatzear dagoen honetan, aldatu egin da nire iritzia. Fuentesen koadrila ondo hasi zela uste dut, baina beheruntz joan dira. Santos, berriz, alderantziz ibili dela iruditu zait.

Gauza asko aldatu behar dira gaur egungo Realean eta ez dut horretarako kapaz ikusten Fuentes. Ez dut uste pertsona txarra denik, ondratua dirudi, baina ez dut irudikatzen Loperaren aurrean Realaren interesak defendatzen, adibidez. Zeozer gehiago behar da 30 milioi euroko aurrekontua duen enpresa bat kudeatzeko. Are gehiago, urtean 12 bat milioiko defizita sortzen bada.

Sentimendua aipatu du Denonerrealak kanpainan zehar. Ez dut uste asmatu dutenik horretan. Hautagaitza honen atzean dauden jokalariak Miguel Santos bezain profesionalak izan dira eta Reala diru-iturri izan dute. Zaleek dugu sentimendua, urtero gure abonua ordaintzen dugunok, batez ere. Hori da sentimendua.

Ez dakit nork irabaziko duen. Somatzen da ere politikeroak hortxe daudela. Adibidez, Gipuzkoako EAJren bi sektoreen arteko lehia horrek izan du jarraipena hemen ere. GBBk utzi egin die afiliatuei nahi dutenen alde azaltzea, baina Joseba Egibarek Fuentesen esku utzi zituenean bere akzioak, agentzia bateko argazkilaria zegoen inguruan. Eta kasualitateak ez du horrelakoetan balio.

Ez naiz Anoetako Belodromoan egongo hilaren 30ean. Irunen bazkalduko dugu eta gero gizon-emakumez osaturiko alardea ikustera joango naiz. Donostiako Antzerki Ferian ibiltzeko asmoa ere badut, baina ez dakit denetara iritsiko naizen.

Santosen zenbait gauza ez zaizkit gustatzen, baina lider kementsua da gizona. Nire bost akzioak zerrendakide duen Edu Malagonen esku uzten ditut. Konfiantza ematen dit Eduk. Ondo ariko dela uste dut.

Ekainaren 30ean Realak irabaz dezala.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter