San Martin eguna aurreratu egin da aurten
Bai, Donostian gaur da San Martin eguna. Ñoñostitik edo Diario Vascoren eremutik kanpo zaudetenak, agian ez duzue jakingo, baina gaur irekiko ditu ateak Donostiako erdialdean San Martin Merkataritza Guneak. Lo74-ren blogean sortu da eztabaida interesgarria. FNACen logoa iradokitzen duen FUCK berri bat jarri du blogariak, copyleft dena gainera (eman eta zabal ezazu). Horrekin bertako denda ttikiak babesteko aldarria egiten duen Apoya al pequeño comercio local kanpaina abiatu du.
Lo-k dio:
"Pero desde aquí pedimos lo que no suelen hacer los alcaldes (al nuestro, al menos, se le llena la boca afirmando que "estoy con el pequeño comercio, para los que hemos sacado unos vales preciosos para reservar pista de petanca"): Que apoyes a tu pequeño comercio local".
(...)
"¿Sabían que la FNAC ha estado empleando, hasta su inauguración mañana, un espacio destinado a la pequeña empresa tecnológica donostiarra para ubicar sus oficinas?"
(...)
"Ahora toca ver desaparecer librerías, tiendas de discos, alguna que otra de DVDs y par de establecimientos informáticos".
Ramuntxok, berriz, erantzunetan hurrengo mezua utzi du:
"Que espabile el pequeño comercio también hombre...que salvo contadas excepciones...menudo servicio nos dan. Además, los empleados de la nueva Fnac (cerca de 100 según tengo entendido...) qué son, ¿franceses?, ¿ingleses? Son Ramuntxos hombre..."
Lo-k berriro:
"Pregúntale al ramuntxo a pie de calle a ver qué cobra".
Ez da bertan amaitzen eztabaida. Ez da bertan amaituko eztabaida. Inguruko zenbait komertzio ttikiek jasoko dute San Martin merkatuaren ondorio onik ere, baina beste batzuk pikutara joango dira.
Hori bai, Mugikortasun Astearen barruan parking berria zabaldu dute Donostiako erdialdean. Tumatxa! Auto gehiago hiriaren erdian. Klaro, FNAC eta horrelakoak etorriko lirateke Donostiako erdialdera etxe azpian parking bat egongo ez balitz por-los-cojones!
Gipuzkoako periodiku salduenak hara zer dioen alkatearen atzoko prentsaurrekoari buruz
Irutxolo Hitzak ere jaso du notiziya
Portzierto, hiri honetan lehenengo mailako futbola pisua galtzen ari den beste seinale garbi bat: gaur 20:00etan egingo da inaugurazio ofiziala eta FNAC-ek, berriz, 22:00etan du irekiera jaialdia. Reala-Atlético Madrid partida gaueko 21:00etan Anoeta Estadioan...
Ni Anoetan egongo naiz. Lagunekin kontu-kontari, bokallua jaten dugun bitartean. Ea Realak irabazten duen...
Aupa Lo:
Iritzia: dirudienez ezin da gelditu globalizazio puta honen martxa. Merkataritza guneak hiritik kanpo eginez gero, ez-leku eta kutre-toki bihurtzen dira. Hiriaren erdialdean izanez gero, autoz lepo eta Mac´Donalds nagusi, kopon. Kaka berriro.
Ez zait gustatzen ez bata ez bestea, baina komertzio ttikiek ere hasi beharko dute beste aukera batzuk pentsatzen.
Musikadendak ia pikutara joan dira. Oraindik musika erosten duen horietakoa naiz (saretik apenas jaisten dudan kantarik). Anekdota bat kontatuko dut.
Brasilgo Salvador de Bahia aireportuan diskodenda batera sartu nintzen. Ez nuen erosteko batere asmorik. Etorri zen dendaria galdezka: "zer nahi duzu?". "Ezer ere ez. Begiratzen ari naiz"...
Hala ere, galdera bat egin nion talde bati buruzkoa. Ez naiz gogoratzen zein talde zen. Tipoa joan zen eta ekarri zizkidan talde haren tankerako bost CD. Haren arreta ikusirik, hasi nintzen entzuten disko horiek.
Total, ia ordubete eman nuela denda hartan. 10en bat disko entzun nituen eta laupabost disko ekarri nituen etxera.
Portzierto, haien lan baldintzak ere ez ziren beste mundukoak izango, baina bazuten interes hori jendeari saltzeko.
Hemen, askotan, saldu baino, guk erosten dugu.
Ea egunen batean trago bat hartzen dugun.
Aio.