Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!

e-gor 2008/10/14 23:05
Euskal Encodings-en eskutik berriz ere

Aurrekoan, Arturo erregeaz ari ginela, esaten genuen apenas dagoela marrazki bizidunetako gaztetxoentzako serierik euskaraz DVDn, eta ETB1en ere oso gutxi ematen dituztela. Ba irudi errealeko helduentzako serieetan panorama are okerragoa da. Urteak dira ETBk erosten dituen kanpoko serie guztiak ETB2n eta gazteleraz ematen dituela, ETB1 bertako produkziora mugatuz (honen salbuespen bakarra Heroes seriea izan da, eta hala ere gauza oso arraroa egin zuten: euskarara doblatu bai baina gero ETB2n eman, dualean emitituko zutela esan eta gero bete ez, euskarazko doblajea DVDrako soilik utzi...). Noiz izango ditugu kanpoko serieak euskaraz berriz?

Lehen bai, lehen ematen zituzten irudi errealeko atzerriko serieak euskaraz, eta onak gainera: Cagney eta Lacey, Ederra eta piztia, Emakume bionikoa, Magnum, Quantum jauzia, Simon eta Simon, Ilunabar aldea, Epailea eta pilotua, Dallas, Eskugorri taldea, Gazte bizkorrak... Eta onenetakoa, zalantzarik gabe, Gazteak (The young ones), britaniar komedia surrealista eroa. Garai haiek bizitako nor ez da gogoratzen Neil hippyaz, Rick anarkistaz, Vyvyan punkyaz, Mike rockabillyaz edo Jerzei Balowsky maizterraz?

Ba Euskal Encodings-ekoei esker, berriz ere gozatu ahal izango dugu serie honekin, eta euskaraz! Bertan jarri dituzte seriearen 12 kapituluak, gu guztion gozamenerako. On egin!

ikerib
ikerib dio:
2008/10/15 02:21

Joeeeee!! kristona zen serie hori!! ze oroitzapenak!! ayssss.... jarri dut jeisten!! mila esker!!

irati
irati dio:
2008/10/22 14:50

niretzat, Magnum beti izango da euskalduna, gazteleraz botatzen hasi zirenean, ezin nituen "lotu" entzuten nuen ahotsa eta nire Magnum maitea, aigh!

zure zerrendara gehitzeko: "Xanfarin eta andere King" (wikipedian: http://en.wikipedia.org/wiki/Scarecrowand_Mrs._King) "Riptide" (http://en.wikipedia.org/wiki/Riptide(TV_series)

ETB1 hasi zenean, justu-justuan 7 urte nituen, eta oraindik gogoratzen dut nola programazioa betetzeko bideo musikalak jartzen zituztela, musika klasikokoak gogoratzen ditut nik...

garai hori bai dagoela nire imaginarioan sartuta...

lekesan
lekesan dio:
2008/10/27 11:39

...ta emakume bionikoa....ta adibidez be dragoi bolak nahiko arin agertu zen ETB'an, famatu egin baino lehen ahin zuzen!!! ai ene...zelako denborak...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10