Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"Cube Arts 1", manga gehiago euskaraz!

e-gor 2023/01/05 16:05
Harriet etxeak japonieratik zuzenean itzuli du esklusiboki euskarara Minecraft-en antzeko bideo-joko baten barruan gertatzen den Tomomi Usui-ren Japoniako komiki hau
"Cube Arts 1", manga gehiago euskaraz!

Irudia: Tomomi Usui

Gogoratzen duzue duela gutxi nola esan genizuen lehenbizikoz argitaratu zela manga bat euskaraz (X-Venture – Gorputza krisian seriearen lehen bi zenbakiak, hain zuzen)? Bada, harekin nahikoa ez, eta Harriet argitaletxeak beste bat ere atera du! Kasu honetan, Japoniako manga da, hango hizkuntzatik zuzenean euskarara Iker Alvarezek itzulia, eta gaztelaniaz aterako ez dena. Tomomi Usuiren Cube Arts 1 honetan, Takuto gaztea Cube Arts bideo-jokoaren demoaren barruan sartzen da, Minecraft asko gogorarazten duen blokez osatutako mundu batean, eta abentura zirraragarri eta beldurgarriak biziko ditu bertan bere lagunekin eta han ezagutuko dituen beste pertsonaiekin. Berri oso ona argitalpen hau, eta, gainera, Harriet-ek laster manga gehiago aterako omen ditu. Segi horrela!

Harriet argitaletxeak Duhamel-en "Inoiz ez"-en jarraipena atera du

e-gor 2023/01/05 15:21
"Inoiz ez 2 - E eguna" komikian Madeleine atso itsuaren eta itsaslabarretako bere etxearen istorioa are gehiago konplikatuko da
Harriet argitaletxeak Duhamel-en "Inoiz ez"-en jarraipena atera du

Irudia: Bruno Duhamel

Pozgarria da Harriet argitaletxeak Bruno Duhamelen lanak euskarara ekartzen jarraitzea (seigarrena da hau), bere lanak istorio bitxiz, samurtasunez eta aldarrikapenez beteta baitaude. Inoiz ez 2 – E eguna honetan, Madeleine atso itsu burugogorra eta Normandiako itsaslabarretan behera erortzear dagoen bere etxearen kontakizunaren jarraipenean, istorioa are gehiago konplikatuko da: nazien bunkerrak, erorketak, isolamendua, alkategai ultraeskuinekoak...

Yezidien sarraskia, erresistentzia eta autonomiaren lekukotza, "No sleep till Shengal"-en

e-gor 2023/01/05 14:10
"Kobane calling"-en jarraipena kontsidera daitekeen Zerocalcare-ren komiki hau ere Farmazia Beltzak ekarri du euskarara
Yezidien sarraskia, erresistentzia eta autonomiaren lekukotza, "No sleep till Shengal"-en

Irudia: Zerocalcare

Zerocalcare komikigile italiarraren lanik ezagunena ziurrenik Kobane Calling izango da, Siriako gerraren erdian kurduek eraikitako Rojavako lurralde autonomora egindako bidaiaren kronika. Bada, orain No sleep till Shengal komikian 2021ean Irakeko iparraldean dagoen yezidien lurralde autonomora, Shengalera, egindako bidaia eta haiek jasandako triskantza eta erakusten duten erresistentzia kontatzen ditu. Jatorrizkoak italiarrez argia ikusi eta gutxira atera du euskaraz Farmazia Beltzak, beste hizkuntza asko baino lehenago. Berriz ere, ezinbesteko jakingarriak Zerocalcare-ren ohiko estilo pertsonal berezi eta umorezkoan.

"Ura leporaino", konfinamenduaren eguneroko bat komikian

e-gor 2023/01/05 13:33
Usue Egiak egin du eta Denonartean etxeak argitaratu
"Ura leporaino", konfinamenduaren eguneroko bat komikian

Irudia: Usue Egia

2020ko martxoaren 14an, COVID-19agatik etxean itxi behar izan ginenean, bakoitzak bere modura egin genion aurre bizimodu berriari. Usue Egia durangarrak konfinamenduaren egunerokoa egiteari heldu zion, baina komikian. Usuek egunez egun egindakoen eta bere barne-gorabeheren berri ematen digu, plano erreal eta alegiazkoak tartekatuz, oso modu pertsonal eta hunkigarrian, Denonartean argitaletxeak ateratako Ura leporaino komikian.

Garazi Albizua eta Olga Carmona Peralen "Iruleak" atera du Txalapartak

e-gor 2023/01/04 10:14
Ahalduntzeari buruzko istorio bat, greziar mitologia, feminismoaren historia eta beste hainbat gai ere badituena
Garazi Albizua eta Olga Carmona Peralen "Iruleak" atera du Txalapartak

Irudia: Olga Carmona Peral

Gizakion patua harilkatzen duten Greziako Moira jainkosa apetatsuak (Kloto, Lakesis eta Atropos) aspertuta daude, eta apustu egin dute, ea nork lortu mamu baten bisitaren bidez eragitea Mar iruindar gaztearen bizitzan. Hala, Dickens-en Eguberri kantaren gisara, mamu bana bidaliko diote: Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake. Txalapartaren eskutik datorkigu Garazi Albizuaren gidoia eta Olga Carmona Peralren irudiekin osatutako eta ahalduntzea gai duen Iruleak komiki polit hau.

"Non gogoa...", mendizaletasun istorioak komikitan, Denonartean etxearen eskutik

e-gor 2022/12/26 18:17
Javier Minaren gidoiekin eta Pedro Osesen marrazkiekin HABEko Mik aldizkarian 80ko hamarkadan argitaratutako istorioak biltzen ditu
"Non gogoa...", mendizaletasun istorioak komikitan, Denonartean etxearen eskutik

Irudia: Pedro Oses

80ko hamarkadan zenbait istorio labur argitaratu zituzten Javier Mina gidoilariak eta Pedro Oses marrazkigileak HABEko Mik komiki-aldizkarian, protagonista eta gai ezberdinekin baina denak mendizaletasunaren ingurukoak: Reinhold Messner, Everesten lehen euskal igoera, Iñaki Aldaia, Cervino, Eiger... Denonartean argitaletxeak istorio horiek (9 guztira) Non gogoa... komikian batu ditu.

Genero fantastikoa eta animalia antropomorfoak euskarara ekartzeari ere heldu dio Harriet argitaletxeak "Lehoi ogroa" sailarekin

e-gor 2022/12/26 17:51
Bessadi-ren sail honen lehen zenbakia argitaratu du, "Lehoi barbaroa"
Genero fantastikoa eta animalia antropomorfoak euskarara ekartzeari ere heldu dio Harriet argitaletxeak "Lehoi ogroa" sailarekin

Irudia: Bruno Bessadi

Animali antropomorfoen mundu fantastiko batean, Kgosi animalia haragijaleak hiltzen dituen deabru batean transformatzen den lehoia da. Gogoratzen ez duen bere iragan misteriotsuaren bilaketa bidean, bat egingo dute berarekin Wilt antxumeak, Othila sagu gerlariak eta Hind azeriak. Taldeak abenturaz, intrigaz eta odolez betetako abenturak biziko ditu, Harriet argitaletxeak euskarara ekartzen hasitako eta egile Bruno Bessadiren irudi zinez politez hornitutako Lehoi ogroa sailean. Lehen zenbakia den Lehoi barbaroa honek gehiagorako gogoz uzten du irakurlea.

Adur Larrearen komiki berria: "Lurbinttoko ohoinak"

e-gor 2022/12/26 17:21
EKE-Elkar literatura bekaren bidez, euskal historiaren pasarte ezagutu beharrekoa dakarkigu
Adur Larrearen komiki berria: "Lurbinttoko ohoinak"

Irudia: Adur Larrea

Euskal Herriaren historia lantzen duten komikiak izan genituen aipagai aurreko batean, eta horri dagokionez lan aipagarrienetakoa egiten ari dena (Asiskorekin batera) Adur Larrea da, bereak baitira horietako asko: Gabriel Aresti BioGrafikoa, Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak, Antzara Eguna, Iraultza eta bizi! Burgosko auzia... Bada, orain, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak sortutako EKE-Elkar literatura bekaren bidez, Lurbinttoko ohoinak komikia egin du. Frantzia eta Espainiaren arteko Konbentzioaren Gerran milaka lapurtarrek beren etxea utzi dute (batzuk gerran aritzeko, beste batzuk gerratik ihesi hegoaldera pasatu direlako, eta beste asko herri “traidoreetakoak” izateagatik landetaratuak izan direlako), eta itzultzean –Euskal Herriaren eskubide historikoak zanpatuta aurkitzeaz gain– euren lur eta ondasunak okupatuta edo erreta daudela ikusi dute. Hala, batzuk lapur talde bat osatu dute, izenburuko ohoinak hain zuzen, erauste, ebasketa eta deportazioen arduradunez mendekatzeko. Jakin beharreko historia, bikain landutako eta marraztutako istorioan. Komikiaren iruzkin bikaina egin du (ohi bezala) Mikel Begoñak Komikeri blogean.

Juan Luis Landaren Orreagako guduari buruzko 2. komikia (eta azkena)

e-gor 2022/12/26 12:16
"Orreagako kronika 2 - Munjoie!" atera du Ereinek
Juan Luis Landaren Orreagako guduari buruzko 2. komikia (eta azkena)

Irudia: Juan Luis Landa

Bazenekien egunotan guztion ahotan dabilen Paul Urkijoren Irati filma komiki batean oinarrituta dagoela? Bada, bai, Juan Luis Landaren El ciclo de Irati sailean hain zuzen, zeinaren 4. albuma, Saiak, Xabiroik atera batzuen euskaraz! Sailak Nafarroako Erresumaren historia eta fantasia-mitologia ditu gaitzat, egileak oso gogoko dituen gaiak.

Bada, iaz Erein etxearen eskutik argia ikusi zuen Landaren beste komiki batek, kasu honetan historikoa eta Orreagako 778ko guduan girotutakoa: Errolanen elezaharra, zeina Orreagako kronikak saileko lehenengoa baitzen. Eta aurten dakarkigu saileko bigarrena eta azkena, Munjoie! izenburukoa. Autorea Europa osoan famatu eta arrakastatsu egin duten irudi ederrez hornitua dago eta ederki kontatua. Luxu bat!

"Maus" euskaraz!

e-gor 2022/12/26 11:22
Mundu mailan ezagunenetako eta goraipatuenetakoa den komikia Julen Gabiriak itzuli eta Astiberrik argitaratu du
"Maus" euskaraz!

Irudia: Art Spiegelman

Gutako askok atsegin ez arren gero eta zabalduago dagoen “eleberri grafiko” etiketa barruan sartzen diren komiki heldu eta serioen artean beharbada Art Spiegelman-en Maus izango da aintzatetsiena, dauden komiki-sari garrantzitsu guztiak irabazi baititu: Angulemako Azokako saria, Eisner saria, Harvey saria... eta baita kazetaritza lanei ematen zaien Pulitzer saria ere! Izan ere, bertan Spiegelman-ek bere aitak, judua bera, Alemania naziko kontzentrazio-esparru batean bizitakoa kontatzen du. Era berean, bere aitarekin duen erlazio gatazkatsua ere da gaia, lana osatzeko harekin izandako elkarrizketak eurak ere agertzen baitira komikian. Komikian pertsonaia naziak katuak dira eta juduak saguak (hortik izenburua, “Maus” “sagua” baita alemanez). Bada, orain Maus euskaraz irakurtzeko aukera dugu Astiberri argitaletxeak ateratako eta Julen Gabiriak itzulitako edizioan. Normalkuntzarako bidean ezinbestekoa da literatura unibertsaleko klasikoak bezainbeste komikiaren klasikoak ere euskaraz izatea; bada, bide horretan mugarri handi bat (beste bat) bete da Maus euskaraz ateratzearekin. Sorionekuak gu!

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10