e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)
2014ko euskarazko komikiak
2014 urte honetan euskarazko 11 komiki album argitaratu dira. Nik dakidala, jakina; izan daiteke (beste batzuetan gertatu den bezala) bat edo bestek ihes egin izana. Hala bada, esan eta zuzenduko dut. Edo baliteke oraindik bat edo beste gehiago ateratzea? Zaila, Durango eta Gabonetako kanpainarako atera ez bada...
Haur Besoetakoa dugu azken nobedadeetako bat. Ikastolen Elkarteak atera du duela zazpi urtetik hona Xabiroi komiki-aldizkarian publikatu diren izen bereko pertsonaiaren istorioen hautaketa hau. Alex Sanvik jartzen die irudia haurrek gobernatutako mundu batean mafiosoen burua den haur baten abenturak kontatzen dituen Unai Iturriagaren gidoiei.
Black is beltza komikia Fermin Muguruzaren proiektu bat da, Ferminen beraren eta Harkaitz Canoren gidoia eta Jorge Alderete mexikarraren irudiak dituena, Bang ediciones etxearekin argitara emana.
Jabier Erostarbek Comète sarea gaitzat hartuta egin du Mattin, basoko gidaria komikia. Comète sarea, II. Mundu Gerran alemanek okupatutako lurraldeak bonbardatzen ari zirela eroritako hegazkin-pilotu britainiarrak erreskatatu eta euren herrira bueltatzearen ardura zuen sare klandestinoa zen. Okupatutako lurralde horien artean zegoen Frantzia, eta Ipar Euskal Herriko hainbat jende aritu zen pilotu britainiarrak Bidasoa zeharkatzen laguntzen, Espainian zehar Gibraltarrera irits zitezen. Komikian, 12 urteko artzain zuberotarra da Mattin, eta pilotu britainiar bati Hego Euskal Herrira pasatzen lagundu beharko dio. Jabierrek berak sortutako Izba zigilupean autoeditatu du Mattin, basoko gidaria, formatu digitalean soilik.
Jose Antonio Azpilikuetaren Supermendikute pertsonaiaren umorezko zintak 1992tik argitaratzen dira El Diario Vasco egunkariaren Eibarko edizioan. Herriko gizon xelebre honen abenturen beste bi bilduma argitaratu dira aurretik, 1994an eta 2002an, eta ordutik gaur arterainokoekin 3. bilduma atera berri da, Eibarko Udalaren eskutik, Bernardo Atxagaren hitzaurre eta guzti.
Guillermo Zubiagak Joanes edo baleazale euskalduna komikia argitaratu du, aurretiaz ingelesez eta hiru albumetan banatuta atera zuen istorioaren euskarazko bilduma.
Luterl Kultur Taldearen eskutik datorkigu Euskoman, Ion Iñaki eta Kaietek egina. Lehendik Berria egunkariaren Mantangorri haurrentzako gehigarrian agertutako pertsonaia haren istorioen aukeraketa bat dago albumean, prezeski bere sorrerakoak.
Astiberri Bilboko argitaletxeak hiru komiki atera ditu aurten euskaraz! Aurreko batean kontatu genizuen Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut bi hizkuntzatan atera zuela, euskaraz eta gaztelaniaz.
Horrez gain, berrikitan Paco Rocaren Zimurrak argitaratu du. Berau 2007an argitaratu zuen Delcourt argitaletxeak Frantzian eta 2009an Astiberrik berak Espainian. Eta oso arrakastatsua izan da ez soilik salmentetan, baita kritiketan eta sarietan ere: Espainiako Kultura Ministeriaren Komiki Sari Nazionala irabazi du, Bartzelonako Komiki-Azokaren obra onenaren eta gidoi onenaren sariak... Zinemara ere salto egin zuen, izenburu bereko animazio-filmarekin, eta baita animazio-film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Goya sariak irabazi ere. Izan ere, Zimurrak komikian Alzheimer gaixotasunaren gaia tratatzen da, modu oso sinesgarri eta hunkigarrian, baina umorezko ukitu batekin ere. Emilio protagonistaren bizimodua kontatzen zaigu gaixotasunaren lehen sintomak nabaritu eta zaharren egoitza batean sartzen dutenetik eritasunaren azken faseetaraino.
Eta hirugarrena, Miguel Gallardoren Maria eta biok. Lan autobiografiko honetan, egileak autista den bere alaba Mariarekin izaten dituen bizipenak kontatzen dizkigu, modu umoretsu eta hunkigarrian. 2007ko komikia da eta oso arrakastatsua izan zen bere garaian: Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Espainiakoan finalista izan zen (justu Zimurrak lanak irabazi zuen) eta 2010ean film dokumentala ere egin zen komiki hau oinarri hartuta.
Azkenik, gaztelaniazko eta beste hizkuntzetako edizioak baino astiroago badoa ere, badoaz poliki-poliki ateratzen Goscinny eta Uderzoren Asterixen Bilduma Handiaren euskarazko albumak. Jatorrizko edizioaren kronologiari jarraiki Salvat egiten ari den berrargitaratze honetan, aurten beste biri iritsi zaie txanda: Asterix eta normandoak eta Asterix legionarioa.
Gabonetako oparitarako, edo gaur Euskararen Eguna delako, badakizu zer opari erosi!
Parrapean Komiki Egunak, dena euskaraz, Begoñako Udaltegian ostegunetik larunbatera
Ostegun honetatik hasita eta larunbata bitartean (hilaren 27tik 29ra, beraz) Parrapean Komiki Egunak antolatu dituzte Begoñako Udaltegian. Eta bertako ekitaldi guztiak euskaraz dira! Galdu ezinezko zita!
Larunbatean nik neuk hartu behar dut parte, Euskal komikia ispiluaren aurrean gaiaren inguruan solasean arituko baikara Dani Fano Xabiroi aldizkariaren koordinatzailea eta biok.
Hona hemen egitarau osoa:
Azaroaren 27a, osteguna
18:30: Erakusketaren irekiera: Edertasun barren eta apal batez: Euskal Binetak (1894-2014). Egilearekin bisita gidatua 20 panelen zehar.
19:30: Hitzaldia: Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Galizia: “BANDA DESEÑADA: cómic con denominación de origen. Crear, producir y financiar cómic en Galicia”, Manel Cráneo.
Aurkezlea: Ion Iñaki Artetxe.
Azaroaren 28a, ostirala
17:00: Proiekzioak: Zinebi festibalaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Begoña Vicarioren lanak ere.
Aurkezleak: Zinebi eta Begoña Vicario.
18:00 – 21:00: Euskal Komikiaren Azoka.
18:00 – 20:00: Liburutegian: Kamishibai ikastaroa, 10-12 urtekoentzat.
Irakaslea: Aitor Txarterina.
* Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.
18:30: Hitzaldia:Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Okzitania: “Dessenhar en occitan – Okzitanieraz marraztu”, Jean-Claude Pertuzé.
* Bat-bateko itzultzailea bertan izango da.
20:30: Hitzaldia: “Kuter, pritt eta tippex. Zer ote diren fanzineak”. Zaldieroa, Ion Iñaki Artetxe, Asisko Urmeneta.
Lekua: Lanbroa taberna.
Azaroaren 29a, larunbata
10:00 – 14:00: Liburutegian: Graphic recording tailerra, 15 urte gorakoentzat. Irakaslea: Pernan Goñi.
Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.
11:00 – 13:00: Liburutegian: Kamishibai ikastaroa, 10-12 urtekoentzat.
Irakaslea: Aitor Txarterina.
* Bertan izena eman behar da jarduera hasi baino 15 egun lehenagotik.
11:00 – 14:00: Euskal Komikiaren Azoka.
12:15: “Parrapean” sari banaketa, Pan-pin komiki hilabetekariaren eragile nagusiarentzat: Joseph Camino.
12:30: Proiekzioak: Nontzefilmak lehiaketaren eskutik hainbat animazio pelikula proiektatuko dira, baita Izibene Oñederraren lanak ere.
Aurkezleak: Nontzefilmak eta Izibene Oñederra.
18:00 – 20:00: Euskal Komikiaren Azoka.
18:15: I. Parrapean Komiki lehiaketako sari banaketa.
18:30: Komiki berrien aurkezpena: “Haur Besoetakoa”. Unai Iturriaga eta Alex San Vicente.
19:00: Hitzaldia: Hizkuntza gutxituzko komikigintza: Okzitania, Galizia eta Euskal Herria.
Euskal Herria: “Euskal komikia ispiluaren aurrean”, Igor Leturia eta Dani Fano.
20:30: MusikMarraz: Zazkel taldearen kontzertua eta bitartean marrazkigile gonbidatuak lanean arituko dira.
Lekua: La Nube taberna.
Getxoko XIII. Komiki eta Manga Azokek Jordi Bernet eta Xabiroi aldizkaria omenduko dituzte
Duela bi urte hasitako ohiturari jarraituz, Getxoko Komiki Azoka bi azoka izango dira aurten ere: Manga Azoka aste bukaera honetan (hilak 15 eta 16) eta Komiki Azoka hurrengoan (21, 22 eta 23). Azoka biak Areetako Geltokiko Plazan izango dira, eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00tatik 21:00tara egongo dira irekita. Manga Azokarako sarrerak 3 euro balio ditu, eta Komiki Azokarakoak 1,5 euro.
Azokaren aurtengo omenduak Jordi Bernet eta Xabiroi aldizkaria izango dira, eta gonbidatutako egileen artean Kevin O'Neill The League of Extraordinary Gentlemen sailaren ilustratzailea nabarmendu behar da.
Xabiroiko standa
Euskal Herriko komiki-azoka garrantzitsuena den honetan, berriz ere euskararen presentzia ia bakarra Xabiroi komiki-aldizkariarena da, han izango baitira albumak eta aldizkariaren aleak saltzen eta sinatzen. Hona Xabiroiko egile bakoitza zein egun eta ordutan egongo den:
- Ostirala 21: goizez, Iñaki G. Holgado, Dani Fano; arratsaldez, Adur Larrea, Iñaki G. Holgado, Dani Fano.
- Larunbata 24: goizez, Iñaki G. Holgado, Maite Gurrutxaga, Sanvi, Dani Fano, Adur Larrea; arratsaldez, Adur Larrea, ZaldiEroa, Dani Fano, Sanvi, Iñaki Holgado.
- Igandea 25: goizez, Dani Fano, Sanvi, ZaldiEroa, Unai Iturriaga; arratsaldez, Dani Fano.
Komiki Azokako programa
Karpako erakusketak
- QUINO: "MAFALDA: 50 URTE"
- EMMA RÍOS: "BELLA MUERTE"
- MIGUEL GALLARDO: "BLANCA ROSITA BARCELONA"
- GUILLERMO ZUBIAGA: "JOANES OR THE BASQUE WHALER"
Bestelako erakusketak (azaroaren 17tik abenduaren 14ra)
- Bizkaia Zubian, ALVARORTEGAren "ALVAROSCOPIO"
- Areetako Glass kafetegian, JALIren "JALIGRAFÍA"
- Erromoko Jai Alai kafetegian, JON JUÁREZen "FANGO"
- Gobela kiroldegian, "10 ARRAZOI BIDEZKO PRODUKTUA KONTSUMITZEKO"
Tailerrak
- Komiki tailerra
- Makillajea eta efektu bereziak
Egile gonbidatuak
- JORDI BERNET
- KEVIN O'NEILL
- EMMA RÍOS
- MAMEN MOREU
- JORDI BAYARRI
- JUACO VIZUETE
- JAVIER RODRÍGUEZ
- VÍCTOR SANTOS
- MANUEL BARTUAL
- GUILLERMO ZUBIAGA
- BERNARDO VERGARA
- JAIME MARTÍN
- DAVID RUBÍN
- Sonia Pulido
- Ana Oncina
- Tyto Alba
- Paco Alcázar
- Pablo Ríos
- El torres
- Enrique Lorenzana
- Marta Alonso Berná
Egitaraua
OSTIRALA 21 GOIZEZ
- 11:00: Azokaren hasiera
- 11:30-13:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO - DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 12:00: Proiekzioa: KOMIKI FILM LABURRAK (film laburren sorta)
- 12:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI (Aleta Edicionesen saltokian)
ARRATSALDEZ
- 17:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - IÑAKI G. HOLGADO (Aleta Edicionesen saltokian)
- 17:00-19:00: Sinatze-txanda: DANI FANO - ADUR LARREA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 17:00-20:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 17:15: Proiekzioa: KOMIKI-SAILAK
- 18:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA - DAVID RUBÍN - SONIA PULIDO (Sinatze-gunean)
- 18:00: Sinatze-txanda: VÍCTOR SANTOS - FERNANDO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
- 18:00: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
- 18:00-19:00: Sinatze-txanda: MARTA ALONSO BERNÁ (Dibbuks) (La Marca Amarillaren saltokian)
- 18:00-19:30: Sinatze-txanda: JAVIER OLIVARES - JAVIER DE ISUSI (Astiberriren saltokian)
- 18:00-20:00: Sinatze-txanda: RAFATER (En el puesto Milcomics.com)
- 18:15: Topaketa: GUILLERMO ZUBIAGA erakusketa ("Joanes or the Basque Whaler"), moderatzailea Jon Spinaro
- 19:00: 2014ko omenaldia eta sari banaketa: JORDI BERNET - XABIROI ALDIZKARIA
- 19:00: Sinatze-txanda: EL TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA (Aleta Edicionesen saltokian)
- 19:00: Sinatze-txanda: IGOR (Jokerren saltokian)
- 19:30: Sinatze-txanda: JORDI BERNET - CARLOS PACHECO - EMMA RÍOS - GUILLERMO ZUBIAGA (Sinatze-gunean)
- 19:30: Mahai-ingurua: "Cómic On Tour: Viñetas de Vida, con Intermón Oxfam", hizlariak David Rubín eta Sonia Pulido, moderatzailea Infame & Co.
LARUNBATA 22 GOIZEZ
- 11:00: Sinatze-txanda: EL TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA - FERNADO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
- 11:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 11:15: Aurkezpena: "Jano in Corpore Sano" (Bernal) "El Jueves" aldizkariko istoriotxoen bilduma, partaideak: egilea eta Daniel Viñuales argitaratzailea
- 11:30: Mahai-ingurua: "El qué el cómo y el porqué de Orgullo y satisfacción. Humor gráfico y actualidad en la era digital", hizlariak Manuel Bartual, Guillermo, Paco Alcázar, Bernardo Vergara, moderatzailea, Borja Crespo
- 11:30: Sinatze-txanda: CARLOS PACHECO - JORDI BERNET - JAVIER OLIVARES - KEVIN O'NEILL (Sinatze-gunean)
- 11:30: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
- 11:30-13:00: Sinatze-txanda: MAITE GURRUTXAGA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 11:30-14:00: Sinatze-txanda: RAFATER (Milcomics.com)
- 11:30-14:30: Sinatze-txanda: JOSÉ ANTONIO BERNAL (GP Edicionesen saltokian)
- 12:00-13:00: Sinatze-txanda: IÑAKET - MIKEL BEGOÑA (Época-Normaren saltokian)
- 12:00-13:00: Sinatze-txanda: MARTA ALONSO BERNÁ (Dibbuks) (La Marca Amarillaren saltokian)
- 12:00-13:30: Sinatze-txanda: JAVIER OLIVARES - JUACO VIZUETE (Astiberriren saltokian)
- 12:00-14:00: Sinatze-txanda: ÁLEX SANVI (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 12:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - VÍCTOR SANTOS - IÑAKI G. HOLGADO (Aleta Edicionesen saltokian)
- 12:30: Mahai-ingurua: "La experiencia transatlántica y otras historias. Publicando en el mercado USA y más acá", hizlariak Javier Rodríguez, Emma Ríos, El Torres, Fernando Danigno, Enrique Lorenzana, moderatzailea Borja Crespo
- 13:00: Sinatze-txanda: MANUEL BARTUAL - GUILLERMO - PACO ALCÁZAR - BERNARDO VERGARA (Sinatze-gunean)
- 13:00-14:30: Sinatze-txanda: JAVIER DE ISUSI - DAVID RUBÍN - MAMEN MOREU (Astiberriren saltokian)
- 13:30-14:30: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS (Astiberriren saltokian)
- 13:30-14:30: Sinatze-txanda: DANI FANO - ADUR LARREA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 13:30: Mahai-ingurua: "Entresijos del cómic y la ilustración", hizlariak Álex Orbe, Raquel Alzate, Maite Gurrutxaga, Pernán Goñi, Javier Olivares, moderatzailea Kike Infame
ARRATSALDEZ
- 17:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - IÑAKI G. HOLGADO - VÍCTOR SANTOS (Aleta Edicionesen saltokian)
- 17:00-18:00: Sinatze-txanda: ADUR LARREA (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 17:00-19:00: Sinatze-txanda: DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 17:00-21:00: Sinatze-txanda: JOSÉ ANTONIO BERNAL - JUANFER BRIONES (GP Edicionesen saltokian)
- 17:15: Aurkezpena: "La pintura en el cómic" (ikerlan aitzindaria pinturak komikian duen eraginari buruz), partaideak Luis Gasca, Asier Mensuro (egileak)
- 17:30: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS - JAVIER RODRÍGUEZ - EL TORRES - FERNANDO DANIGNO - ENRIQUE LORENZANA (Sinatze-gunean)
- 17:30-19:30: Sinatze-txanda: PATXI HUARTE "ZALDIEROA" (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 18:00: Topaketa: JORDI BERNET, moderatzailea: Jordi Coll
- 18:00-19:30: Sinatze-txanda: JUACO VIZUETE - TYTO ALBA - PACO ALCÁZAR (Astiberriren saltokian)
- 18:00-20:00: Sinatze-txanda: RAFATER (Milcomics.com)
- 18:30-20:30: Sinatze-txanda: ÁLEX SANVI (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 18:45: Topaketa: KEVIN O'NEILL, moderatzailea: Koldo Azpitarte
- 19:00: Sinatze-txanda: JORDI BERNET - IGOR - JAIME MARTÍN - ANA ONCINA (Sinatze-gunean)
- 19:00: Sinatze-txanda: EL TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA - FERNANDO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
- 19:00-20:00: Sinatze-txanda: BORJA CRESPO (Jokerren saltokian)
- 19:00-20:00: Sinatze-txanda: IÑAKI HOLGADO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 19:45: Topaketa: CARLOS PACHECO, moderatzailea Yexus
- 19:30-21:00: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS - PABLO RÍOS - MAMEN MOREU (Astiberriren saltokian)
IGANDEA 23 GOIZEZ
- 11:00-12:00: Sinatze-txanda: RAFATER (Milcomics.com)
- 11:00-13:00: Sinatze-txanda: DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 11:00-14:30: Sinatze-txanda: JOSÉ ANTONIO BERNAL - JUANFER BRIONES (GP Edicionesen saltokian)
- 11:15: Mahai-ingurua: "¡Somos dibujantes! (Cómo hacerlo posible desde el trabajo colectivo)", hizlariak Pablo Escauriaza, Sol Benavente, Juan Carlos Arango, Andrea Ganuza, moderatzailea José Carlos Torre ("Rumble!")
- 11:30: Sinatze-txanda: KEVIN O'NEILL - ÁNGEL UNZUETA - KOLDO AZPITARTE (Sinatze-gunean)
- 11:30: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
- 12:15: Hitzaldia: "Mai Egurza: Encuentro por los sueños de Zidrou", Mai Egurzaren eskutik, moderatzailea Kike Infame
- 12:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI - FERNANDO DAGNINO (Aleta Edicionesen saltokian)
- 12:00-13:00: Sinatze-txanda: BORJA CRESPO (Jokerren saltokian)
- 12:00-13:30: Sinatze-txanda: EMMA RÍOS - JAVIER OLIVARES - DAVID RUBÍN (Astiberriren saltokian)
- 12:00-14:00: Sinatze-txanda: ÁLEX SANVI - UNAI ITURRIAGA - PATXI HUARTE "ZALDIEROA" (Ikastolen Elkartea - Xabiroi)
- 13:00: Aurkezpena: "Reliquias", horren egile Ángel Unzueta eta Koldo Azpitarteren eskutik, moderatzailea Borja Crespo
- 13:00: Sinatze-txanda: JAIME MARTÍN - PABLO RÍOS - TYTO ALBA - MAMEN MOREU (Sinatze-gunean)
- 13:00: Sinatze-txanda: TORRES - ENRIQUE L. LORENZANA (Aleta Edicionesen saltokian)
- 13:30: Mahai-ingurua: "Últimas tendencias en las viñetas. Presente y futuro de un arte vivo", hizlariak Ana Oncina, Tyto Alba, Pablo Ríos, Juaco Vizuete, Mamen Moreu, moderatzailea Roberto González
ARRATSALDEZ
- 17:00: Sinatze-txanda: JORDI BAYARRI (Aleta Edicionesen saltokian)
- 17:15: Aurkezpena: "Un día de pesca" (Julen Araluzek idatzi eta margoztutako ipuina), horren egilearen eta Sergio Sánchez Isasiren (Siarte) eskutik
- 17:30: Sinatze-txanda: ANA ONCINA (La Cúpularen saltokian)
- 17:30-19:30: Sinatze-txanda: DANI FANO (Ikastolen Elkartea-Xabiroi)
- 17:15: Aurkezpena: "Alambre de letras" (1. Mundu Gerrari buruzko kontaketa-bilduma), partaideak egileak eta Mikel Bao ilustratzailea
- 18:00: "El fotógrafo" komikiaren inguruko hitzaldia, hizlaria Ismael Díaz del Val (Médicos Sin Fronteras)
- 18:45: Aurkezpenak: "La bestia que bebe de las huellas" (Rober Garay - Fernando Palazuelos), "Ventrílocuo Joe" (tira online), egileen eskutik, moderatzailea Borja Crespo
- 20:00: Proiekzioa: KOMIKI FILM LABUR eta SAILAK(zenbait lanen sorta
Manga Azokako programa
Karpako erakusketak
- BONSAI
- GUNDAM: 35. URTEURRENA
- MANGA ILUSTRAZIO DIGITALA
Egile gonbidatuak
- Nabeshin (Shinichi Watanabe)
- Yui Kanan
- Yoshi Hioki
- Relevo Videogames
- Academia Pixels
- Raúl Fortes
- Marisa Martinez
- Juan Carlos Pérez
- Aoj foto (Àngel Ortuño Julià)
- Nacho Fernández
Egitaraua
LARUNBATA 15 GOIZEZ
- 11:00-12:00: Hitzaldia: JUAN CARLOS PÉREZ: "VIAJAR A JAPÓN" (agertokia)
- 11:00-13:30: Tailerra: OINARRIZKO GUNPLA (Gundam HGen muntaketa) (1. tailer-gunea )
- 11:00-14:30: Tailerra: GO (3. tailer-gunea )
- 11:00-14:30: Maid Café "KURONEKO"
- 11:00-14:30: Bideokojoa: FREE PLAY XBOX (bideojoko-gunea)
- 11:00-14:30: Bideokojoa: FREEPLAY "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3) (bideojoko-gunea)
- 11:30-13:30: Marrazketa digitaleko tailerra: MANGA DIGITALA. Marisa Martínezen eskutik (marrazketa digitaleko tailerraren gunea)
- 11:30-13:30: Marrazketa tailerra: MANGA (marrazketa tailerraren gunea)
- 11:30-14:00: Tailerra: AOJ FOTO. COSPLAY-era zuzendutako oinarrizko ARGAZKIGINTZA (entzunaretoa)
- 11:30-14:00: Tailerra: KENSEI: MINI-en pintatzea (2. tailer-gunea )
- 11:30-14:00: Sukaldaritza tailerra: GYOZA (sukaldaritza tailerren gunea)
- 12:00-13:00: Hitzaldia: YUI KANAN: "EL MUNDO DEL COSPLAY EN JAPÓN" (agertokia)
- 11:30-14:30: TOPAKETA "NABESHIN"ekin "Monster High" animeren eta proiektu berrien aurkezpena + solasaldia eta sinatze-txanda (agertokia)
- 13:30-14:00: Erakustaldia: TE-ZEREMONIA (entzunaretoa)
- 13:30-14:30: Sinatze-txanda: MARISA MARTÍNEZ Getxo Manga 2014ko kartelaren egilea (sinatze-gunea)
ARRATSALDEZ
- 17:00-18:00: Ipuin-kontaketa: "CUENTOS DEL JAPÓN", kontalaria: Yoshi Hioki (agertokia)
- 17:00-18:00: Bideokojoa: FREE PLAY "J ALL STARS" (PS3) (bideojoko-gunea)
- 17:00-18:30: Tailerra: JUEGOS DE MESA TRADICIONALES JAPONESES (1. tailer-gunea)
- 17:00-18:30: Tailerra: ORIGAMI (2. tailer-gunea )
- 17:00-18:30: Maid Café "KURONEKO"
- 17:00-21:00: Tailerra: GO (3. tailer-gunea)
- 17:30-20:00: Marrazketa digitaleko tailerra: BIDEOJOKOentzako ILUSTRAZIO DIGITALA Alfonso Berroya Elosuaren eskutik (marrazketa digitaleko tailerraren gunea)
- 18:00-19:30: Bideojoko-lehiaketa: "J ALL STARS" (PS3) (bideojoko-gunea)
- 18:00-20:00: Lehiaketa: COSPLAY (agertokia)
- 19:00-20:30: Tailerra: HAMAS (1. tailer-gunea)
- 19:00-20:30: Tailerra: KOREAKO ANTZINAKO MAHAI-JOKOAK (2. tailer-gunea)
- 19:30-21:00: Bideokojoa: FREE PLAY "J ALL STARS" (PS3) (bideojoko-gunea)
- 19:30-21:00: Lehiaketa: MANGA PARTY (agertokia)
IGANDEA 16 GOIZEZ
- 11:00-12:00: Hitzaldia: RELEVO VIDEOGAMES: "DEL HOMBREW AL DESARROLLO PROFESIONAL PARA CONSOLAS" (agertokia)
- 11:00-12:00: Sinatze-txanda: SHIN'ICHI WATANABE "NABESHIN" (sinatze-gunea)
- 11:00-12:00: Bideokojoa: FREE PLAY "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3) (bideojoko-gunea)
- 11:00-14:30: Tailerra: GO (3. tailer-gunea)
- 11:00-14:30: Maid Café "KURONEKO"
- 11:00-14:30: Bideokojoa: FREE PLAY XBOX (bideojoko-gunea)
- 11:30-13:30: Marrazketa digitaleko tailerra PINTZEL DIGITALAK PHOTOSHOPekin & MANGA STUDIO (marrazketa digitalaren gunea)
- 11:30-13:30: Tailerra: JAPONIAKO MAKILLAJEA (entzunaretoa)
- 11:30-14:00: Tailerra: JAPONIAKO KOADERNAKETA, Aintzane Butrónen eskutik (1. tailer-gunea)
- 11:30-14:00: Tailerra: JAPONIERAREN OINARRIZKO IKASKETA, Yoko Nimayaren eskutik (2. tailer-gunea)
- 11:30-14:00: SUSHI dastaketa, izakinak amaitu arte (sukaldaritza tailerren gunea)
- 11:30-14:00: Tailerra: MANGA marrazketa, Marisa Martínezen eskutik (marrazketa tailerraren gunea)
- 12:00-13:30: Bideojoko-lehiaketa: "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3)
(bideojoko-gunea) - 13:00-14:00: Sinatze-txanda: RAÚL FORTES: "Guía para ver y analizar: El viaje de Chihiro" (sinatze-gunea)
- 13:00-14:30: Solasaldia eta sinatze-txanda: SHIN'ICHI WATANABE "NABESHIN": "ANIMES CLÁSICOS"
- 13:30-14:30: Bideokojoak: FREE PLAY "GUNDAM EXTREME Vs" (PS3) (bideojoko-gunea)
ARRATSALDEZ
- 17:00-21:00: Tailerra: GO (3. tailer-gunea)
- 17:00-18:30: Kontzertua: "ATTACK ON GAMES" (agertokia)
- 17:00-19:00:Tailerra: TERU TERU (1. tailer-gunea)
- 17:00-19:00: Tailerra: PAPERCRAFT (2. tailer-gunea)
- 17:00-21:00: Maid Café "KURONEKO"
- 17:00-21:00: Bideokojoa: FREE PLAY XBOX (bideojoko-gunea)
- 17:00-18:00: Bideokojoa: FREEPLAY "MARIO KART 8" (WIIU)
(bideojoko-gunea) - 17:30-20:00: Marrazketa digitaleko tailerra: ATZEALDEETARAKO KOLOREZTATZE DIGITALA eta CONCEPT ART-a (marrazketa digitaleko tailerraren gunea)
- 17:30-20:30: Marrazketa tailerra: MANGA (marrazketa tailerraren gunea)
- 18:30-19:30: Lehiaketa KARAOKE (agertokia)
- 18:30-20:00: Bideokojo lehiaketa: FREEPLAY "MARIO KART 8" (WIIU) (bideojoko-gunea)
- 19:00-20:30: Tailerra: HANAKANZASHI (1. tailer-gunea)
- 19:00-20:30: Tailerra: JAPONIAKO ANTZINAKO MAHAI-JOKOAK (2. tailer-gunea)
- 19:30-20:30: DJ ZAZAren saioa (agertokia)
- 20:00-21:00: Bideokojoa: FREEPLAY "MARIO KART 8" (WIIU) (bideojoko-gunea)
Dei Gaztelumendi "Deisign"en eta Dibbuks argitaletxearen inguruko erakusketa bana
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen XXV. edizioa ari da ospatzen egunotan eta, ohi duenez, hainbat komiki-erakusketa ere antolatu ditu.
Batetik, Euskadi Fantastikoa izeneko erakusketa-sailaren X. edizioaren barruan, Dei Gaztelumendi Deisigni dedikatutakoa dago Udal Liburutegi Nagusian, azaroaren 15era arte. Eta bestetik, Dibbuks argitaletxearen ibilibidearen ingurukoa ere ikus dezakegu FNACen abenduaren 8ra bitartean. Interesgarriak biak, zalantzarik gabe!
Xabiroira harpidetzeko aukera!
Xabiroi euskaraz dagoen komiki-aldizkari bakarra da, baina ez da hori bakarrik. Kalitate ikaragarria duen komiki-aldizkaria da, eta benetako luxua da euskaldunontzat horrelako bat izatea. Eta hau ez diot nik bertan kolaboratzen dudalako (albisteen txokoa daramat eta elkarrizketa batzuk egin izan ditut). Bertan argitaratzen diren istorioetan idazleak eta marrazkigileak aritzen dira elkarlanean, eta horiek bilduz ateratzen diren albumak bikainak dira. Iban Zaldua eta Julen Ribasen Azken garaipenak, kasu, sari asko irabazi ditu, Euskadi Literatura Saria adibidez. Ikastolen Elkarteak argitaratzen du Xabiroi eta bertako DBHko ikasleen artean banatzen da, baina ez da gaztetxoentzako aldizkaria soilik, helduok ere izugarri gozatzen dugu irakurtzen.
Alabaina, Xabiroi ez da hain ezaguna, Ikastoletako ikasle izan ezean orain arte ez baitzen erraza eskuratzea, soilik euskal hiriburu batzuetako liburudenda batzuetan eros zitekeen. Baina hori bukatu da! Orain harpidetzeko aukera dago, eta gure etxean jaso ditzakegu urteroko lau zenbakiak 12 eurotan, bidalketa gastuak barne! Zeren zain zaude? Zoaz orain bertan Ikastolen Elkateko webgunera harpidetza egitera!
Euskarazko komiki lehiaketak: Parrapean eta Galtzakomik
Euskarazko komikien bi lehiaketatan parte hartzeko epeak irekita daude.
Parrapean Komiki Lehiaketak lehenengo edizioa du aurten. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehenbizikoz antolatu dituen Parrapean Komiki Egunak topaketen baitan kokatzen da (laster izango duzue informazio gehiago hemen topaketa hauen inguruan). 14 eta 17 urte arteko gazteek bakarka edo taldeka har dezakete parte bertan, eta lanak azaroaren 15era arte aurkez daitezke. Oinarri zehatzak, hemen.
Tolosako Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatzen duen Galtzakomik lehiaketak, aldiz, VII. edizioa du aurtengoa. Hemen edonork har dezake parte, eta azaroaren 28a bitarte dago lanak bidaltzeko epea zabalik. Honen oinarriak, hemen.
Parte hartzen ez baduzu ez duzu irabaziko... ;-)
Komikiguneko bisita gidatua eta "Komiki bildumak: zabalkundea eta jarduerak" mahai-ingurua Koldo Mitxelena Kulturunean
Liburutegien Egunaren harira, ostegun honetan, hilak 23, komikiaren inguruko bi ekitaldi antolatu ditu Koldo Mitxelena Kulturuneak.
Hasteko, arratsaldeko 18:00etan, duela gutxi inauguratutako Komikiguneko bisita gidatua egingo da, elebitan. Gogoratu, helbidea Donostiako Errege Katolikoak kaleko 16a da.
Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, Komiki bildumak: zabalkundea eta jarduerakizenburudun mahai-ingurua egingo da Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian, parte hartzaile hauekin:
- Catherine Ferreyrolle, Bibliothèque de La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image, Angoulême
- Vicente Funes, Biblioteca Regional de Murcia
- Dani Fano, komikigilea
- Susana Araiz, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia
- Moderatzailea: David Zapirain
Plan bikaina pintxo-poteoaren aurrerako! ;-)
Errealitate birtualaren bigarren aukera
- (Elhuyar aldizkariko 2014ko martxoko zenbakian argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)
Smartphone, tableta eta betaurreko adimendunen mundu honetan, errealitate areagotua, hau da, ikusten ari garen errealitateari informazio gehigarria eranstea, da teknologia izarra (2009ko abenduko artikuluan jardun genuen horretaz). Baina gailu horiek etorri aurretik errealitate birtuala zen modan zegoena.
Errealitate birtuala zera da: ordenagailu eta bestelako gailuen bidez itxurazko errealitate bat sortzea eta erabiltzaileari beste errealitate horretan dagoelako sentsazioa ematea. Normalean, mundu birtual horretaz aparteko beste ezer ikustea galarazten duten betaurreko batzuek eta gure mugimenduak detektatzeko gorputzean jartzen diren sentsore batzuek (mundu birtualean gure mugimenduak erreproduzitzeko) osatzen dute errealitate birtualeko sistema. Teknologia honen aplikazio agerikoenetako bat bideo-jokoena da, baina aplikazio praktiko ugari ere baditu, adibidez, gidatzen ikasteko (auto, hegazkin zein bestelako ibilgailuak) edo medikuntzan (ebakuntzetan edo sorospen-lanetan trebatzeko, ebakuntza robotikoan...).
60ko hamarkadaren inguruan hasi ziren ikertzen teknologia honekin, eta 80 eta 90eko hamarkadetan, gailu komertzialak egiteko saiakera anitz izan ziren. Baina guztiek porrot egin zuten eta, horren kausaz, azken urteotan ez da apenas entzun errealitate birtualeko konturik. Porrot haien arrazoiak ugariak dira: batetik, orduko betaurreko eta sentsoreak handiegi eta pisutsuegiak ziren; bestetik, orduan lortzen ziren grafikoen kalitatea ez zen oso ona; horrez gain, orduko ordenagailuak ez ziren behar bezain azkarrak, eta sentsoreen erantzun-denbora eta mundu birtualeko mugimenduak mantsoak izaten ziren; eta azkenik, sistemak garestiak izan ohi ziren. Finean, orduko teknologia ez zegoen nahikoa heldua errealitate birtualarentzat. Azkenean, hainbeste hutsegiteren eraginez, errealitate birtualeko sistemak erabilera profesional jakinetara mugatu ziren, eta ez dira erabili bideo-jokoetan eta masiboki. Publiko orokorrarentzako era horretako teknologiak gailu mugikorretan eta errealitate areagotuan zentratu dira.
Oculus Rift, modako gailua
Baina ordutik hona asko aurreratu dute aipatutako teknologiek. Egiten diren sintesi-irudiak oso kalitate onekoak dira, eta 3D teknologia asko garatu da, 2011ko uztailean kontatzen genizuenez. Ordenagailuak eta txartel grafikoak ere askoz azkarragoak dira. Posizio- eta mugimendu-sentsoreak ere oso miniaturizatuta daude (telefono mugikorretan ere badaude), soinu efektuek ere asko egin dute aurrera...
Testuinguru berri honetan, hasi dira berriz ere errealitate birtualeko sistemak agertzen. Fama handia hartu duen bat eta mundu guztiaren ahotan dabilena Oculus Rift da. Betaurreko hauek pantaila bat jartzen digute begi bakoitzaren aurrean, eta, pantaila bakoitzean irudi desberdin bat erakutsiz, efektu estereoskopikoa edo 3D efektua lortzen da. Pantailek gure ikuseremu osoa hartzen dute eta, lente batzuen bitartez, irudi kurbatua erakusten digute; hala, oso efektu errealista eta murgiltze-sentsazioa lortzen da. Gainera, posizio- eta mugimendu-sentsoreak ere baditu, eta pantailetan proiektatzen den irudiak gure buruaren mugimenduei erantzuten die. Azkenik, kasko estereoak ere baditu belarrietarako.
Probatu duten guztiek oso ongi hitz egiten dute Oculus Rift-i buruz, eta 2014ko CES azokan (Consumer Electronics Show, munduko kontsumoko informatika eta elektronikako azoka garrantzitsuena) gailu onenaren saria jaso du. Oraindik ez dago salgai, baina garatzaileentzako kita eskuragarri dago bideo-jokoen egileek gailuarentzako jokoak egin ditzaten; finantziazio ugari dute, eta laster komertzializatzeko asmoa. Bideo-jokoen enpresa asko ari dira beren jokoak Oculus Rift-entzat prestatzen edo egokitzen. Steam ere (PCko jokoen banaketarako plataformetan liderra) Oculus Rift-ekin ibil dadin probak egiten hasiak dira.
Oculus Rift ez da, hala ere, errealitate birtuala geratzeko itzuli dela adierazten duen zantzu bakarra. Valve enpresa, aipatutako Steam plataformaren jabea, konbentzituta dago errealitate birtualak aisiaren mundua irauliko duela datozen bi urteetan. Eta Oculus Rift-en antzeko sistema propioa garatzen ere ari da.
Bestelako gailuak ere bai
Hala ere, Oculus Rift bezalako gailuek gure buruaren mugimenduei erantzun eta ikusi eta entzuten duguna horren arabera egokitzen dute oso modu errealistan; baina errealitate birtualeko sentsazioa erabatekoa izateko, ez da nahikoa gure ikuspuntua teklatuaren bidez aldatu beharrean buruaren mugimenduen arabera aldatzea. Horrez gain, gure besoen mugimenduei (tiroak, ukabilkadak, bolantea...) eta gure hankenei ere (norantz goazen, zer abiaduratan, jauziak...) erantzun beharko litzaieke.
Besoena aspaldi konponduta dago, 2011ko ekaineko artikuluan esan genizuenez: Wii kontsolak aspalditik detektatzen ditu horien mugimenduak Wiimote agintearen azelerometroekin oso modu naturalean; edo berrikiago, Xbox kontsolak Kinect kamerarekin, inolako aginteren beharrik gabe.
Hanken mugimendua detektatzeko gailuak ere agertu dira. Horietan, funtsean, plataforma bat dago, oso zoru labainkorra eta zutoin batzuk dituena: zutoin horietatik ateratzen diren euskarri batzuek gerritik heltzen digute, eta zorutik ateratzea galarazi, nahiz eta posible dugun biratzea. Hala, nahi dugun norabidean ibil gaitezke edo egin dezakegu lasterka, baina tokitik mugitu gabe. Plataformak norabidea eta abiadura detektatu eta bideo-jokoari jakinarazten dizkio, eta horrek mugimenduaren arabera erantzuten du. Honelako gailuen adibideak dira Virtuix Omni eta Cyberith Virtualizer.
Aipatu ditugun sistema ezberdinen konbinazioak (hau da, Oculus Rift bezalako gailu bat, besoen mugimendua detektatzeko Wiimote-a edo Kinect-a moduko zerbait, eta hankena detektatzeko plataforma horietako bat) errealitate birtualeko benetako sentsazioa eman behar du. Horrelako sistema osoekin eta bideo-jokoekin probak egiten ari dira, eta Interneten bideo benetan ikusgarriak daude. Oraingoz, prototipoak besterik ez dira, baina espero dezagun laster horrelakoak ikusiko ditugula kalean! Tira, semeengatik diot, e... ;-)
Komikigunearen aurkezpena, bihar 9, 11:00etan
Orain arte Luis Gasca Bilduma egon den lokalean (Errege Katolikoak 16) eta bilduma hau hasierako oinarri duela, hori baino askoz gehiago izango da aurrerantzean Koldo Mitxelenako Komikigunea: komikien gordailu, ikertoki, bilera eta aurkezpenentzako egoitza... Zehaztasun gehiago, bihar goizeko 11:00etan bertan egingo den aurkezpenean.
Zaldieroaren hitzaldia Twitter-eko txioetan oinarritutako zinten inguruan
Patxi Huarte Zaldieroa komikigileak egunero Berria egunkarian egiten dituen zintak aski ezagunak dira, eta bertako pertsonaia eta tematika asko ere bai. Tematika hauetan orijinal eta interesgarrienetako bat Twitter-en hainbat jendek botatako txioak gidoitzat hartuta egiten dituen zinta-sortak dira, zalantzarik gabe.
Bada, zinta horien inguruko hitzaldia emango du Zaldieroak Donostiako Garoa liburudenda berrian, asteazken honetan, hilak 8, arratsaldeko 19:00etan. Hitzordu ezin galduzkoa!