Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / I'm back!

I'm back!

e-gor 2007/10/04 21:40
Bruselako Komikiaren Museoa, Watchmen katalanez eta Persepolis Oscar sarietarako hautagai

Badira bi hilabete baino gehiago azken artikulua idatzi nuenetik (bloga hasi nuenetik inoiz ez nuen hainbeste denbora pasatu idatzi gabe), eta aurretiko azken hilabeteetan ere ez nuen gehiegi idatzi... Uztaila eta abuztuan lan kontuak izan ziren: hiru kongresutan lau aurkezpen egin nituen (Amsterdameko SIGIRen EusBila aurkeztu nuen, Birminghameko Corpus Linguisticsen ZT Corpusa aurkeztu nuen eta Louvain-la-Neuveko WAC3n Kimatu eta CorpEus aurkeztu nituen) eta UEUren udako ikastaroetan AJAX ikastaroa eman nuen. Irailean aldiz, hilabeteko oporrak izan ditut Korsika eta Flandrian (hain opor luzeak hartu barik nengoen azken urteetan).

Orain oporretatik bueltan nago eta lanean ere lasaixeago, beraz berriz lehengo maiztasunarekin (astean post bat) idazten hasiko naiz (edo saiatuko naiz behintzat). Eta bi hilabete hauetako lehortearen ordainetan, post honetan hiru gai: Bruselako Komikiaren Museoa, Watchmen katalanez eta Persepolis Oscar sarietarako hautagai.

Bruselako komikiaren museoa

Oporretan Belgikan egonik, derrigorrezkoa nuen Bruselako komikiaren museotik (Centre Belge de la Bande Dessinée) pasatzea, urtarrilean Angulemako Centre National de la Bande Dessinée et de l'imagerekin hasitako erromesaldia jarraitzeko. Haurrekin joanik, beraiek segituan aspertu eta ni ia ezer ikusi gabe gelditzearen beldur nintzen, baina keba! Beraiek ere, etxean irakurrita, jada pertsonaia piloa ezagutzen dituzte (Asterix, Tintin, Pitufoak, Johan eta Pirluit, Lucky Luke, Spirou eta Fantasio, Marsupilami...) eta museoa horien gauzez beteta egonik (erakusketak, dekoratuak, estatuak...), hiru ordu eman genituen bertan! Nik askoz denbora gehiago pasatuko nuen, baina tira, ezin kexatuko naiz.

Aipatutako pertsonaia horiez gain, helduagoentzako beste pertsonaia eta autore asko ere badaude: Moebius, Blueberry, Valérian, Pratt, Tardi, Satrapi, Giardino... Sekzio bat marrazki bizidunei dedikatuta dago, eta komikietako pertsonaietan oinarritutako marrazki bizidunen proiekzioak ere badaude. Liburutegi ikaragarri bat dago, bi atal dituena: bat komikiak bertan irakurtzeko (gehienbat haur/gaztetxoentzako komikiekin), eta beste bat ikerketarako (ordainpekoa eta helduentzako soilik, benetako joiekin). Eta amaitzeko, noski, denda, edozein komikizale arruinatzeko modukoa.

Museo benetan gomendagarria komikiak gustuko dituen edozeinentzat.

Watchmen katalanez

Watchmen, hemen hainbestetan aipatu dugun Alan Moore jeinuaren gidoia eta Dave Gibbons-en irudiak dituen komiki bikaina, euren hizkuntzan gozatu ahal izango dute katalanek, Absolute edizioan gainera. Normalean ez naiz inbidiosoa, baina komiki kontuetan katalanekin... Honi buruzko gehiago La cárcel de papel blogean duzu.

Portzierto, Watchmen filmarena badirudi jada geldiezina dela... 300 filma zuzendu zuen Zack Snyder izango omen da zuzendaria, eta kasting-a ere nahiko aurreratua dago.

Persepolis, Oscar sarietarako hautagai

Hemen sarritan agertu den beste komiki bat Marjane Satrapiren Persepolis da, egileak berak zuzendutako filma inspiratu duena. Ba berriki jakin da film hau izan dela Frantziako Zine Akademiak Oscar sarietan herri hori ordezkatzeko aukeratu duena. DDT-n dioten moduan, ez zen askotan gertatuko herrialde batek Oscar sarietarako bere hautagaitzat animazioko film bat aukeratzea...

Berri pozgarria, komiki ederra baita zinez. Eta ea filma noiz estreinatzen duten hemen...

dabilenharria
dabilenharria dio:
2007/10/10 16:49

Eskerrak merezitako oporren ondoren berriz idazten jarri zarela, komikiei buruzko txoko hau gabe interneten saltseatzea aspergarriagoa da.

Persepolis-eri buruz, komikiarekin asko gozatu nuen, eta oparitarako erabili izan dut: 70-80 hamarkadetako Iran eta munduari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, bertako haur eta gazte baten begirada ezagutzeko eta komikiaren munduan jende berria murgiltzeko oso lan ederra da, istorio, gidoi eta marrazkien beste oreka perfektua.

Pelikulari buruz, batetik komikiaren mundu txikitik (frantzian eta EEUUetan izan ezik) bapatean mass-medien mundura dagoen saltoa itzela da: komikia mota hau "intimitatean" irakurtzen dugu, hausnartzen dugu... eta orain bapatean aldizkarietan, egunkarietan, zinemetan... eta Oscar-en zirkoan.

Komikiak eta Satrapiren lanak (ez soilik Persepolis, Broderies-Bordados eta Poulet aux prunes-Pollo con ciruelas ezagutzen ditut eta ondo daude) oihartzun gehiago izatea merezi dute, baina "gaizki pentsatzen" hasita, ez al da kasualitatea Iraneko egoera gatazkatsuan frantziarrek film hau Oscar-etarako aukeratzea? Orain dela gutxi politikari frantses bat Iran erasotzeko prest zegoen... Aukeraketa ez dakit zeinek egin duen, zine mundukoak badira irizpide nagusia kalitatea dela ziur nago, baina politikariek esku sartu badute... Trailerrak oso itxura ona du, txuri-beltza giro grix batetan txertauta... komikiaren izpiritua mantenduaz (Sin City-n ere lortu zutela uste dut), beraz kalitate aldetik eta oinarrizko gidoia ona delako mereziko luke Oskar-etan egotea, baina Frantziako giro politikoak baldintzatutako hautaketa bada, EEUUetan ere ez dut uste soilik "kalitatean" fijatuko direnik...

Beno, egin dezala bere bidea eta ikusiko dugu...

Nire ustez arriskutsuena mediatikoki hartzen duen garrantzia da, Iraneri buruzko bertsio bakarra gailenduko baita horrela. Eta ez dut uste nik Marjaneren lekuan beste ezer idatzi edo marraztuko nukeenik, baina manipulazioak beldurra ematen dit.

Estatu batuetan datorren astean estreinatu behar dute eta espainiar estatuan hilabete honen amaieran edo azaroan.

e-gor
e-gor dio:
2007/10/10 23:45

> Eskerrak merezitako oporren ondoren berriz idazten jarri zarela, komikiei buruzko txoko hau gabe interneten saltseatzea aspergarriagoa da.

Eskerrik asko, Iñaki!

> "Gaizki pentsatzen" hasita, ez al da kasualitatea Iraneko egoera gatazkatsuan frantziarrek film hau Oscar-etarako aukeratzea?

Tira, denetarik apur bat egongo da, gaur egun politikak guztia kakazten du... Hala ere, pelikula oso ongi dagoela irakurri diot horrelako motibazio politikorik ez duen jendeari. Zeren eta gaizki pentsatzen jarrita, besteren batek pentsatu lezake horrelako interesen bat dagoela blog honetan komikiari egiten dizkiogun laudorioen atzean, ezta?

> Estatu batuetan datorren astean estreinatu behar dute eta espainiar estatuan hilabete honen amaieran edo azaroan.

Bai, urriaren 31n zehazki .

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10