Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Lur lauaren teoria

Lur lauaren teoria

Asier Arregi 2022/08/19 19:30
Shock egoeran sartzeko moduko gaia...Eta ikertzekoa, zientzia aplikatzekoa.
Lur lauaren teoria

Eratostene revisited

Duela 6 bat urte izan nuen teoria honen aurrean paratu eta shock txiki bat jasateko momentua, astindua. Lagun on batek, hegazkin pilotua eta irakaslea denak, eta NASAren jarraitzaile frikia zenak (honek bai shock handia pasata), serio serio galdetu zidan ea zer nekien Lur lauari buruz. Galderak bakarrik zur eta lur utzi ninduen. Gero, informazio batzuk pasatu zizkidan eta ikertzen hasi nintzen.

Hasteko, oso agerikoak dira Espazio Estazio Internazionaleko grabazio fake aluak...iIeetan jartzen dituzten laka barregarri barregarriak...Hamar urteko ume bat ere konturatzen da hori guztiz faltsua dela eta ile horiek ez daudela grabitate barik. Estaziotik kanpora astronauta trajez grabatutakoetan ere, aire burbuilak sarritan ikusi dira (ur azpiko pistina berezitan grabatuak daude eta).

Gero, Lurraren irudi esferikoaren irudi ofizialak zehatz aztertzen hasi nintzen. Batzuk besteekin ez daukate korrelaziorik kontinenteen tamaina eta beraien arteko proportzioak aztertuta. Berrienetan laino talde kopiatuak (copy-paste kutreak) ere agertzen dira. Beraz, kontutan hartu beharreko hipotesia: ez dagoela lur esferikoaren argazki errealik. Guztiak montajeak izan dira.

Antartika da klabe esanguratsuenetako bat. Espedizio bakarra dago gurutzatu duela esaten duena, Fuchs eta Hillaryrena 1958an (erdian gurutzatuta...), 1959an Antartikako tratatua eta ixtea bultzatzen zutenek ordaindua. Hortik aurrera debekatua, itxita, dauden tour bakarrak toki berdinetik atera eta toki berdinera bueltatzen dira, eta militarren zaintzarekin. Inor ezin da hegan gainetik pasatu ezta gurutzatzea errepikatu ere. Oso oso susmagarria, ilargiratzea bezain beste, eta honekin uste baino gehigo erlazionatua, talde berdinaren gezur eta manipulazio konstanteen barruan.

Bestalde, urak, itsasoak, ez dauka kurbaturarik. Laua da teodolito, teleskopio edo Nikon P900 batekin begiratu ezkero. Esferikotasunagatik beherago gelditu eta ikusi ezinezkoak izan beharko luketenak agertu egiten dira zoom-a egin ezkero. Edo argia lurraren kurbaturarekin batera okertzen da (eta hau demostratu ezkero beharbada Nobel sari bat irabaziko genuke), edo Lurra gutxi gora behera, eta itsasoa zehaztasun gehiagoz, lauak dira. Hau kalkulu eta bideo askotan ikusi dut, baita XX. mende hasierako Ingalaterrako kanaletan egindako esperientziei buruz irakurri ere (baina ezer ere ez sinisten ez dudanez teleskopio bat erosi berri dut froga hauek egiteko).

Eratostene revisited: goiko irudian bere kalkulu trigonometriko famatuak beste aurre hipotesi batekin aldatu ditut, 5.000 estadio Sienatik Alejandriara baina lur laua eta eguzkia gertuago egoteko aukerarekin. Era honetan lurretik eguzki izpien fokorako distantzia 6.300 km ingurutan legoke (estadioa 158 m hartu ezkero, 6.253 km eta estadioa 160 m hartu ezkero, 6.332 km).

Hegazkinen hegaldien kontua...beste absurdo bat modelo esferikoan. Hegazkinen giroskopioa ez da esferikotasunarekin zuzentzen, suziri militarren kalkuluak lur geldi eta lauarekin kalkulatuak daude, espreski horrela adierazten dutelarik...Ez dago hegaldirik hego hemisferioko kontinente bateko hiri batetik, hego hemisferioko beste kontinente bateko hiri batera lerro zuzenean hego hemisferiotik barrena. Salbuespen oso konkretuak daude: Hego Amerika eta Afrika artean Gleasonen mapan ere logika daukatenak eta beste bakarren bat. Gainontzekoak  ipar hemisferiotik pasatzen dira eta Gleasonen mapa aintzat hartuta, benetako lerro zuzenak eginez. Hegazkinak ez daude keroseno extra gastatzeko. Normala terraplanisten artean hegazkin pilotu ugari egotea.

Fisikari dagokionez, espazioan hutsunea egoteak ez du zentzurik. Hutsunea baino energia handiagorik ez da aurkitu. Edozein magnetismo baino bortitzagoa da, planeta hipotetikoak elkarren artean talka egingo luketelarik.

Kupula bat egotea da lur lauaren teoria borobiltzen duena. Kupula hau goiko urek sortua izan daiteke (behekoak eta goikoak...antzinako testu askotan agertzen den bezala), uraren 4.egoeran, 0 ºK-etik behera, ez likido, ez solido eta ez gas...biskositatea duen zerbait, izarrak benetan nola ikusten diren azaltzen duen kontua. Eta hortik kanpora inoiz inor ez da atera.

Donald Trump-en hitzaldi honetan Buzz Aldrin astronauta ohia kakapraketan dago, Trump-ek ilargian inor ez dela egon edo antzerako astakeriaren bat askatzeko beldurrak jota edo...eta ez da gutxiagorako, izan ere, handia botatzen du: Etorkizuneko momenturen baten atzera begiratuko dugu eta galdetuko: nola egin genuen espaziorik gabe? Arraroa hau zentsuratu ez izana...Trump-en irudi eroa babesteko izango da...perla gehiago ere botatzen ditu prentsaurreko horretan.

Gero eta gehiago ikertu, lauagoa da lurra.

Bestalde, zergatik esaten digute esferikoa dela? Litekeena da pertsonon subiranotasuna deusezteko programa baten barruan egotea, ilargira bidaia bezala, Covid-19 pandemia, aldaketa klimatikoa (edo honen manipulazioa), beldur inokulatuak eta abar. Gizabidearen etsaiak dira, gizakion etsai, gizatasunaren etsai.

Terraplanista terminoa birao bezala erabiltzen dute, negazionista eta konspiranoiko terminoak lez, Goebbelsen metodologia jarraiki. Baina Egia, etorriko da, gezurren harresiak eroriko dira, benetako Zientziatik. Dogmadun zientzia, ez da Zientzia. Zientzia zalantzatik elikatzen da. Frogatatik.

Egia bat erridikuluan jartzen da lehenik, bigarrenik bortizki aurka egiten zaio eta hirugarrenik, ebidentzia bezala onartua da - Arthur Schopenhauer

Informazio gehiago: HEMEN edo beste toki askotan...piskat bilatu behar...ez dizute telebistan eta Unibertsiotatean kontatuko.

Eta elegante bukatzeko...abesti eder bat:

 

 

 

 

 

Aritz
Aritz dio:
2022/08/21 19:55
Informazio gehiago: NurParaTodos, Hermanos Barea. YouTube
Andoni Solorzano
Andoni Solorzano dio:
2022/08/23 09:22
Etorkizunean ikertu egingo dira itxialdiaren albo ondorioak: zelan negazionistak darwinista bihurtu zituen, eta ingeniariak ingenio bako.
Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2023/02/22 15:12
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-mecanismo-celeste/
oso ona
Zabier Adan Porreneiro
Zabier Adan Porreneiro dio:
2023/11/24 17:37
Zabieeerrr
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02