Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Errota ikusmirak

Errota ikusmirak

Asier Arregi 2024/02/29 20:59
Palindromoak egiten hasi nintzenekoa, hitzak eta hizkiak errotetan ikusten hasi eta Berriak antolatutako lehiaketara aurkezterainokoak.

2023ko abenduak 20a zen, bikotea eta biok gozatutako enpresako bazkari gogoangarri baten ondoren bapateko ahulaldiak jota, ohera zuzenean. 39tik gorako sukarrarekin gauez eta lo egin ezinda, nire deliriotan burura Markos etorri zitzaidan. Egun batzuk lehenago Nerea arrebari irakurri nion Berriako palindromo lehiaketarena. Modu honetan sartu nintzen neguburuko koban, sukarraren bertuteak neuronak jirabiraka jarrita.

Bapatean nire aurrean arbela moduko bat, eta bertan hizkiak dantzan hasi ziren letrok ikusteko modu berri batez: errota ikusmirak. Berba zatiak bueltaka pasatzen esaldiaren hasieratik eta bukaeratik, bi errotatan, eta ni begira, errota ikusmiratan esaldia loditzen zihoala. Eta hortxe, nire lehendabiziko palindromotz sormenak.

Horrela jaio zen Karim Sukia Torre pertsonaia, Markus Sukram haundiaren lagun mairu-euskalduna.

Iker, IKA eta AEK, euskarak sue, kea! ateak ireki!  palindromoa osatu nuen Karim Sukiarenak bueltaka zebilzkidan bitartean. Lehiaketara aurkeztea bururatu zitzaidan orduan. Arauak ikusita, aurretik publikatutako palindromorik erabili ezin zela eta, euskerak sue palindromoa erdigunetik kendu nuen eta lixto. Lehendabizikoa bidali nuen:

            Iker, IKA eta AEK, kea! Ateak ireki!

                                                 Iker Ikaeta

Gero, trebetasun piskat hartuta, bertsotan moduan, edozein gai jarrita hitz-jokoa osatzeko erronka bota nion nire buruari. Eta horra barruko gai-jartzaileak emandakoa: Covid-19, doinu eta errima librean. Toma ya! Nola demontre palindromotu hau?

Beste delirio gau bat behar izan nuen honi ekiteko. Oraingoan sukarraren laguntza barik, baina erdi esna erdi ametsetan, Markosekin nengoen sofa zahar baten jarrita Covid-19arekin jolasten. Bera hasi zen hori 91 divoren caka zela esaten... DIVOC, DI, VO, VODI, VO, divo caka Arregi, hor eztao beste modurik...

Divoen caka non egon zitekeen zeruan baino, chemtrail metaforiko bihurtuz, eta urez guri etorri, izorratu nahi duten gizelia zoratzeko. Covid-19aren txertoetan, aluminio eta grafeno nanoteknologia zaztadaka. Aireko geoingenieritzako hegaldietan, aluminioa eta hainbat metal ezberdin lerrokadura kimikoen nanopartikulatan.

Judutarren DIVOC edo dibbuk-en gaia heltzeko larregi beharbada, baina kontu xelebrea da alderantzizka irakurtzea elitean daudenen espiritualtasun ilunarekin oso lotua egon dela beti. Munduko Ordena Berri neonazia (global-sozialismoa) idealtzat izan eta pandemiak antolatzeaz gain palindromozaleak ote dira?

Hor bigarrena, hitz madarikatuaren zailtasunagatik xuxen-xuxena ez den arren eta gaiari buruz ezer ez dakienak edo ezer jakin nahi ez duenak, ezer gutxi ulertuko badu ere:

     Zeru goian, aio gure zeru, zaztadaka Covid-19, zerua lerro hilez igaroz.
     Zora-gizeli horrela urez, 91 divo-caka datza zure zeru goian, aio gurez.

                                  Gizeliko Gizakia

Israelgo 12 gizeliak, euskal 4 gizeliak... Eta gizelia tribua zela ikasi nuen honekin.

Karim Sukia Torre indartsu zebilen emetasunari buruzko errota ikusmirak egiten, feminismoa nolabait kritikatzen (bere hastapenetan Rockefellertarrek bultzatutakoa baita), eta emakumea gurtu nahian. Markosen natural laŕutan erabiltzeko baimena ondo negoziatuta hortxe joan zen palindromo sorta:

Nazi ze arra

Eme-nazi

izan eme

arra ez izan

 

 

     Arrautza: hau zama. Ia eme, ai ama, zu, ahaztu arra.

 

     Arra ez! Eta eme zenez trans… uah! Hausnartzen ez, eme-ate, ze arra!

 

     Arrautza hau semen amets, orpotik arra igo. Ogi arra kito, prost! Eman eme su, ahaztu arra.

 

     Hala, natural laŕutan ezin arrak arrak...eta eme-ate, karra-karra ni ze natural laŕutan, Alah!

 

     Zerua emearen ase itsu bat eta busti esanera, emea urez.

 

     Itsu bala, utzi puzkarra eme, arrak zu piztu ala busti.

 

     Ogi arra Maroken: izen ase esanezinekora marra igo.

 

     Ama on, arra arazo ez, ai polit… oso sotil, opiazeo zara Arrano Ama.

 

     (Oharra: eme-nazi, ni moru naiz. Euskera-ama nik aitakin ikesi, eme. Iseki nik atiakin, ama arek sue, zianuro min. Izan eme, arra, ho!)

 

     Sukram...markuS

 

 

                                    Karim Sukia Torre

                                    (errota ikusmirak)


Gizeliko Karim gustora, baina antolatzaileen artean: Berria. Covid-19 garaian eta orain, inon isolatu ez duten SARS-Cov-2aren gaian, sasi-txertoen irregularitate eta albo ondorio bortitzetan, klima aldaketan eta orohar gizateria manipulatzeko darabiltzaten gai guztietan lerrokatze globalista-ofizialistarekin, zentsura aplikatuz (eskerrak Juan Martin Elexpururen hausnarketak sartzen diren noizik behinean).

Komunikabideek gai hauei buruzko eztabaida zientifikoa, kalitatezko informazio kontrastatua eta milaka euskaldunen manifak ukatu eta zentsuratu dituzte, Berriak barne. Informazio eskubidea goitik behera urratua. Argi ibili eta burua erabili, aupa EH Sukarra.

Karimen hauen gaia ere zalantzagarria... Gainera, ez dira palindromo bat, sorta baino, eta aurkezteko modu hau ez zegoen arautua. Denak segidan badute baloreren bat nere ustetan. Banaka gutxi.

Horretara, lehiaketa irabazteko aukerak edukitzeko beste gai bat bilatu beharra neukala uste nuen, politikoki zuzenagoa edo. Kontua da palindromo bakarra behar nuela, luzea eta jostagarria.

Akira Marika jaio zen xede honekin. Akira Gureosaba izateko zorian egon zen, grazi-osoa baina gaiarekin zerikusi gutxiko pertsonaia ordea, eta palindromotu gabekoa.

Gai honekin ere sakonean eztabaidatzeko, lantzeko eta sentitzeko mami asko dago. Oraingo hetero-monogamoa ez den sexualizazioaren ikaragarrizko boom-aren arrazoiak aztertu beharko lirateke:

  • Era partikularrean: aita eta amaren arteko harremanen desoreka eta beraietako bakoitzarekiko seme edo alabek izan dituzten harremanen desoreka (aurreko belaunaldiak ere aintzat hartuta). Espaloi desberdin baten egotea desoreka posible horiekin aurrera egiteko bidezko baliabide biologikoa izan daiteke. Bert Hellinger gehiago, eta Alfred Kinsey eta John Money gutxiago (edo hobeto bi pederasta hauen teoria antzuak pikutara botatzea).
  • Era globalean: prozesatutako janarietako eta txertoetako neurotoxikoak, hormonekin manipulazioak, ingenieritza soziala eta neurolinguistikoa (filmeak, sare sozialak, musika, pornoa, telebista...), Agenda Globalaren estrategiak laguntzen duen LGTBDsf$@sk%oa¿, eskoletako programazio sexualak, populazioaren murrizteko programa eugenesikoak, familia apurtzeko intentzioa eta programa (Kissinger eta Rockefeller txostenak), gizontasun balioen gutxiestea, baita emakumetasunarenak eta bereziki, amatasun balioena ere, antzutasuna eta abar.

Oso larria begitantzen zait, eta larriagoa gaia sakonean aztertu barik eta publikoki era garbian informatzeke, genero nahasmena eta sexualiaziazio goiztiarrarekin umeei inposatu nahi zaien programazioa bideratzeko eta bultzatzeko egungo joera agendatua.

Oso gertutik ezagutzen dudan neskatxo batek, orain dela bi urte 9 urte zituela, ikastolan, sexualizazio programa berritzaile horietako baten, mutilak gustatzen zitzaizkiola erantzun zuen. Bere harridurarako hezitzaileak ea hori neskekin probatu gabe nola jakin zezakeen eztabaidatu zion.

Era naturalean eta pertsona bakoitzak dagokion erritmoan eta adinean bizi beharreko kontuak dira. Gero, kexatu egingo dira eskoletan oso gaztetxoen porno kontsumoak izugarri gora egin duelako... Edozein modutan, eragin zezakeen kalteari begira, eskerrak neskatxo honen izaerak eta heziketak bere sexu-hezitzailearen jardunaren gainetik jartzeko ahaldundu zutela. Baina zoritxarrez ez da beti horrela gertatuko.

Betiere eztabaidagarria ez dena, beti beste edozein pertsonarekiko errespetu eta normaltasun osoz, bakoitzak bere era sexualean bizitzeko duen askatasuna da.

Bide batez, besarkada estu bat homosexuan edota polisexuan bizi diren nire lagun guztiei. Eta mila esker ezagutzen ditudan marika guztiei, pertsonaia dibertigarri honen inspirazio iturri izateagatik.

Hona hemen, aurtengo inauterietan Akira Marika eta naziz mozorrotutako Karim Sukia Torreren arteko elkarrizketa:

- Zu ta ni zulatuz idikeria eta adarra. Zu toreatu, Alf Wolf ala nazi ergela. Uzki-nagi! Lore-zulo! So, nahira musua hega, miretsi marika, neroni alegia.


- Emetuz idia gero, Adani ze nazi eme-sexua. Hola, Eba gabe, alo. Hauxe seme izan ezina da. Ore-gai dizut emea, igela!


- Inoren Akira mister image hau, sumari han (oso luzero liga nik zu, alegre izan ala flow!), flauta erotuz arra da.


- Atea ireki dizut… aluzinatuz.


                                              Akira Marika

Azkenean, ona ez dakit izan den, ez diotelako era horretako saririk eman, luzea behintzat bai, luzeena. Eta horregatik saritxoa edo aipamen objektiboa sariketa honetan, epaitu beharrik gabekoa.


Markos zendu zenekoa, nerekoikeria aitortuz esan behar, atsekabeaz gain haserre puntu batez hartu nuela. Baita nire buruarekin ere, bera joan aurretik kontaktatu ez izanagatik.

Hilabete batzuk lehenago kalean elkartu ginen. Nire gurasoen etxe inguruan bizi zen eta noizean behin elkar ikusten genuen.

Azkenekoz topo egite horretan, elkarrekin denboratxo bat pasatzeaz aritu ginen. Matematikarako zaletasun eroa elkarbanatzen genuen. Ni, geometria sakratuan eta elektromagnetismoan zeharo murgilduta. Bera, palindromotako a ze artean, musikan eta beste geometria modu askotan. Biok geneukan batak bestearen lanari buruzko jakinmina, baina ezin izan genuen bizitza fisiko honetan elkartze hori gauzatu.

Markos Gimeno Vesga gogoan... Bai, hemen zaude, gertu sentitu zaitut, oso SkizopozikS nago zurekin oraingoan pasatako denboratxo honekin, matando saudades, portuguêsez dioten bezala. Aurreko asteko Lizardiren Baratzeko irratsaioa ere poz-pozik eta hunkituta entzun nuen, Infreñuko aurkezpenean Joseba Sarrionaindia zuri lora eder ederrak hitzez eskeintzen...

Sukram markuS eta antolatzaile guztiei, Berria, Pamiela, Bigara, partehartzaile guztiei eta gaur pertsonan ezagutu ditudan Itziar Aranburu, Rober Sánchez, Aitor Ogiza eta Joseba Sarrionaindiari.

Sukram berezietan Aikariri ere milaka esker eta muxu. Kuriosoa gero, Akira eta Karimekiko daukan antzekotasuna irakia ez den Aikari izenak. Nire errotakadak zurrunbilo bezala sentitzen edo jasaten zituen nigandik gertu egonda, eta obsesio maila xuabetzeko eta orekatzeko bere laguntza ezinbestekoa izan da.

Maitasun handiz, zuri eskeinia sariketa honetako aipamentxo hau, Markos, zuri esker jarri bainaiz lan hauetan. Eta besarkada haundi bat, Nerea Gimeno eta Begoña Vesgari. Era berean, besoak gehiago arkotu, luzatu eta Markosen artea artez ase arte sarri-sarri zabaltzen duzuen guztiei.

Agur eta ohore haundi!

Gora gure Gizelia!


                                                         Iker, Karim, Akira eta Asier

                                                                                   

                                                                                           

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02