Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Irauli psiko-eleok ispiluari

Irauli psiko-eleok ispiluari

Asier Arregi 2024/03/04 16:40
Palindromogintza bera azaltzen duen palindromo bikaina Mikel Azkarate bergararraren psiko-eletasunaren eskutik

Izenburukoa izan da berriki egon den palindromo lehiaketako hitz-joku sariduna. Oso ona, bereziki, palindromoak osatzen saiatu garen friki koadrilarendako. Egin beharrekoa hori baita, eleak irauli, errotan sartu eta ea ispiluko isladan agertzen denak formarik ote daukan ikusi. Ispilu bikoitza da gainera, alde batera zein bestera mugimendua daukana. Bi errota martxan, errota ikusmirak.

Bigarren saria:

Utz Iparragirre han! Ona da danona; herri garra piztu

Jon Altunaren (Oxangu) palindromoa, hau ere bergararra. Hirugarrena:

Ostolaza zenez izenez Ana; zen ezizenez Azal Otso.

Egilea: Dabid Amuategi, eibartarra. Bi hauen artean, ez nuke ba nik jakingo zein jarri aurretik (leon-kastillo egin behar), Amuategiren hau borobil borobila da eta.

Beste asko egon dira oso onak, Xabier Lasaren Kamarada, bala badaramak? edo biziki gustatu zaidan beste bat, Oxanguren Ai, demokrazia da izar komedia...

Zerrenda oparoa lehiaketa honek utzi duena.

 

--------------------------------------------------------------

  • Lehen saria. Palindromoa: «Irauli psiko-eleok ispiluari». Egilea: Mikel Azkarate (Bergara, Gipuzkoa).
  • Bigarren saria. Palindromoa: «Utz Iparragirre han! Ona da danona; herri garra piztu!». Egilea: Jon Altuna (Bergara, Gipuzkoa).
  • Hirugarren saria. Palindromoa: «Ostolaza zenez izenez Ana; zen ezizenez 'Azal Otso'. Egilea: David Amuategi (Eibar, Gipuzkoa).
  • Laugarren saria. Palindromoa: «Kamarada, bala badaramak?». Egilea: Xabier Lasa (Urretxu, Gipuzkoa).
  • Aparteko aipamena. Palindromoak: «Iduri du=dirudi / 'Ni' aroa da orain». Egilea: Igor Martin de Vidales (Bilbo).
  • Jostariena. Palindromoa: «Zetak, Kai Nakai, ala ia kaniak katez?». Egilea: Xabier Soto (Donostia).
  • Luzeena.Palindromoa: «

    - Zu ta ni zulatuz idikeria eta adarra. Zu toreatu, Alf Wolf ala nazi ergela. Uzki-nagi! Lore-zulo! So, nahira musua hega, miretsi marika, neroni alegia.

    - Emetuz idia gero, Adani ze nazi eme-sexua. Hola, Eba gabe, alo. Hauxe seme izan ezina da. Ore-gai dizut emea, igela!

    - Inoren Akira mister image hau, sumari han (oso luzero liga nik zu, alegre izan ala flow!), flauta erotuz arra da.

    - Atea ireki dizut… aluzinatuz»

    . Egilea: Asier Arregi (Eibar, Gipuzkoa).
  • 18 urtetik beherakoena. Palindromoa: «Apal aparta ala atrapa lapa?». Egilea: Maddi Aranguren (Usurbil, Gipuzkoa).
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2024/03/13 14:39
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen argazkiko gehixenok!! Jajaja.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02