Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Pandemien Ituna eta gure askatasunaren murrizketa

Pandemien Ituna eta gure askatasunaren murrizketa

Asier Arregi 2024/01/30 14:50
Osasun Publikoa osasun sistema faxista edo neonazia bihurtzeko bidean da, subiranotasuna galtzen dugu, bai pertsona bezala eta baita herri bezala ere. GELDITU DEZAGUN ASKATASUNARI ERASO BORTITZ HAU!
Pandemien Ituna eta gure askatasunaren murrizketa

Manifa Iruñean

Maiatzean OME-ren Pandemien Ituna onartzekoak dira. Elite psikopataren helburua derrigorrezko txertaketak, pase sanitario nazia, itxialdiak eta horrelakoak era totalitarioan derrigortu ahal izatea da.

SARS-Cov-2a oraindik ez dute isolatu eta froga zientifiko bakarra ere ez dago Covid-19 gaitza birus batek sortutakoa dela demostratzen. Errelato ofiziala propaganda goebbeldarra da, ez da zientzia. Txertoak beraz, txertoaren definiziotik kanpora daude zientifikoki. Bere onuraren froga bakarra ere ez dago, propaganda mediatiko kutreaz salbu.

Txertoetan grafenoa, aluminioa eta beste toxiko asko daude, osasunaren onerako baino, beste helburu batzutarako intentzioa egon daitekena adierazten dutenak. Neurotoxikoak, odola kaltetzen duten substantziak (beraz sistema osoa) eta eremu elektromagnetiko artifizialekiko erreakzioa dutenak.

Inokulazioen eragina gogor jasaten ari gara: minbizi galopanteek gora egin dute, kirolari gaztetxoak ere hiltzen ari dira repentinitisak jota historian lehendabiziko aldiz horrelako kopuruan (zenbat gehiagok hil behar dute ikerketa egiteko?), gaztetxoak ez diren kirolariak ere berdin, askok kirola utzi behar izan dute bihotzeko arazoak medio, gazteetan miokarditisaren prebalentzia milioiko 7tik, milioiko 25.000 kasutara igo da, iktusak ere topera, tronboak, bihotzeko arazoak, antzutasuna, abortoak... Orain bai pandemia, eta gero eta grabeagoa, baina ez, ez da ezer gertatzen, hau da gure normalitate berria. Egoera berez, aurrekoa baino makurragoa den heinean, subnormalitate berria bezala izendatu beharko genuke.

OMEren kapitalaren erdia baino gehiago pribatua da, Medikamentu Berrien OMEren sailean adibidez, %80tik gorakoa da Bill eta Melinda Gatestarren fundazioko kapitala. Munduaren jabeena da, Black Rock eta Vanguard ia denaren atzetik daude. Beraiek dira munduko enpresa haundi guztien akzionista nagusiak, tartean nola ez farmazeutika multinazionalak. Baina baita, Iberdrola, BBVA, Santander eta mundu guztiko enpresa haundi guztietan ere, kontrola eragiten dute, denean sartuta daude. Gure komunikabideak ere kontrolpean dituzte. Informazio eskubidea pikutara bidali dute eta zentsura sistema sotil on eta eraginkor bat inposatu. Berria, Gara, EITB...denak daude kontrolpean beraien interesen aurkako eritzi edo gaiei dagokienean. Ondo zainduta artaldea... Artzaia otso ordea.

Gizateriaren aurkako erasoa da eta gure alderdi politikoak konplize izaten ari dira. Zer negoziatuko ote zuten TXERTATU! TXERTATU! TXERTATU! oihukatzeko, eztabaida zientifikoak ukatzeko, froga bakarra mahai gainean izan barik holako indarrez kanpaina kriminala egiteko? Ez al zen ba Osasun Publikoa Osakidetza eta Osasunbidearen eskuetan jada transferentzia osoz? Ba ez, orain badirudi gure politikari ustelak Osasun Publikoaren subiranotasuna enpresa pribatuen esku uzteko prest daudela.

Gizarteak ez daki, inon ez delako informatzen, eztabaida publikorik gabe negoziatzen ari direla hau. Maiatzetik aurrera, Osasunaren Mundu Erakundeak botere totalitarioa eskuratu nahi du osasun krisiak eta hondamendiak kudeatzeko eta desinformazioa kontrolatzeko. Hemendik aurrera, beraien erabakiak juridikoki lotesleak izatea nahi dute. Hori bai, beraiek erabakiko dute ere, noiz dagoen osasun krisia, eta argi geratu denez ez dituzte froga zientifikorik behar, nahiz eta Zientziaren izenean hitz egin.

Gizakiok, Erkidegoak eta Estatuak osasun arloko eskumena galtzeko arriskuaren aurrean gaude. Osasun Publikoa psikopaten esku eta populazio osoa edozertara derrigortzeko eskumenarekin.

Gure burujabetzaren aurkako eraso latz honi erantzun beharrean gaude.

Martxoak 10, Iruñeara!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02