Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Feminismoa vs. Kultura Matrilineala

Feminismoa vs. Kultura Matrilineala

Asier Arregi 2023/01/24 10:30
Kultura Matrilinealak kultura indigenak ziren, tokiaren harmoniara egokitutako tribuak, eta kultura patriarkalak konkistatzaileak...Emetasuna, amatasuna, kultura matrilineala behar ditugu egoerari buelta emateko. Feminismoa ez da ulertzen, ez baita orekara bideratu.

Behinola Abuela Margaritari zera entzun nion: gizona emakumearen gainetik jartzen hasi zenean, orduan, hasi zela gizakia ere (gizona) Lurra petral tratatzen eta jabetza bere gain hartzen. Jabetza pribatuaren sorrera alegia.

Espiritualtasun minimo bat izanik Lurraren gaineko jabetza pribatuak ez du zentzu askorik. Ura, airea, lurra, eguzkia, landaretza, erregaiak...Naturan horrelako harmonia perfektuan sortua izan denak nola jasan dezake bere gaineko jabetzerik? Amalurra jainkotua bada, nola izan dezake inork jabetzarik jainkotutako gai batena? Nola gizakia horren gainetik egon? Lehenengo jainko maskulinoen sorrerak arrazoitu omen zuen amalurra, Mari, jainkosa bortxatzea eta bere gaineko jabetza, konkista eta tratu txarrak.

Kontua da ez gaudela jada filosofadetarako, Historiako inflexio puntu berezi baten baino: Foro Ekonomiko Mundialak, ONU, OMSek planteatzen duten Munduko Ordena Berrirantz sumisioa eta esklabutza, edo gizatasunaren garapena eta askatasuna, gizabidea.

Datozkigun urteetarako gizakiaren garapen on eta osasuntsuena lortzeko bidean, gizabanakoaren subiranotasunetik abiatuta kultura matrilinealaren bertuteak berreskuratzea gako garrantzitsuena izan daiteke. Pertsona subiranoek antolatutako Komunalaren berreskuratzea, Batzarrea eta Auzolana berreskuratuz; eta ez goitik behera, aldaketa klimatikoaren izenean inposatu nahi duten Agenda 2030eko esklabutza sasi-komunista, global-sozialismoa. Faxismo berritua...

Emetasunaren, amatasunaren pentsamoldeak eta baloreak indartu behar dira. Fritjof Caprak laburbiltzen zituen bere liburu baten ar / eme (maskulino / femenino) pentsamolde eta baloreak:

Pentsamoldea:
ar / eme errazionala / intuitiboa analitikoa / sintetikoa erredukzionista / holistikoa lineala / ez lineala Baloreak:
ar / eme hedapena / kontserbazioa, iraupena lehiaketa, konpetizioa / kooperazioa kantitatea / kalitatea menperatzea, dominazioa / elkartzea, elkarkidetza

Balore eta pentsamolde biak dira beharrezkoak eta oso onak izan daitezkenak, pertsona bakoitzean bi polaritateak ondo integratuz...baina emetasun baloreen urritasun larria daukagu.

Eliteko taldeetatik, Rockefeller Fundaziotik esaterako (Aaron Russok argi eta garbi filtratu zuen bezala edo Kissinger Txostenak berresten duen bezala), Estatu Batuetan feminismoa bultzatu zen, baina emakumeei balore maskulinoak inokulatuz eta ingenieritza sozial zaindua erabiliz. Emakumearen egoera txar, zapaldu eta onartezina aprobetxatu zuten, parekidetasuna emakumea gizontzearen bitartez bilatuz. Etxeko-andrea, etxearen buruzagitzatik kenduz, familia elikatzeko ardura supermerkatuari eta multinazionalei emanez, eta umeen zaintza Estatuari eman eta eman-kumeari (eta familiari) hartuz. Emakumearen eskubideak gizonen lanak egitearen truke onartuz eta gainera beraiei gutxiago ordainduz...Gizonkeriaz, zitalkeriaz, bultzatu eta diru askorekin lagundutako parekidetasun antzua.

Egunotan gai honekin erlazionatutako liburuak aurkeztuz Matriegunak antolatu dituzte (goiko irudia), Mari Karmen Basterretxea eta Guillermo Piqueroren lanekin. Interesgarria izango da seguru. Gaur Donostian eta gero, Bilbon, Iruñean, Baionan eta Gasteizen.

Kultura matrilinealean emetasuna eta artasunaren arteko oreka dago, benetako parekidetasuna, amatasunaren funtzioak eta baloreak indartuz, gurtuz. Amatasuna da guztion sorleku, amatasuna beti dago gizakiaren zerbitzura, beti ematen. Aitatasun orekatua, gizontasuna emakumetasunaren zerbitzura, tribuko zaintzaren zerbitzura. Batzarreak eta auzolana, erabakiak eta lanak egiteko moduan, Komunala denon artean erabiltzeko. Askatasuna. Giza garapen naturala.

Emakumea, emetasuna, kultura matrilineala...aurrera!!!!

 

odlok
odlok dio:
2023/02/16 12:02
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du herri honen izatearen eta egotearen alderdietako bat. Pentsamendu indigena horren eramialeak gara eta herri honengandik kanpoko inperialismoaren etengabeko eraso entegebeek fagotizatu dute.
Inperialismoak ekarritako ideologia hori gurinenan labana bezala sartu da herri eraso, inbaditu, menderatu eta okupatu baten herri gezura guzietan.
Belaunaldi berriek, aurreko belaunaldiek arrazoi beragatik transmititu ez ziotenek, ez dute ezagutzen gure gure antinako kultura politikoa, bizimodu kolektiboaren herri-antolaketari dagokionez. Hori dela eta, herri honek bere posizionamenduak egiten ditu eta horrek ahuldu egiten du azken hori. Adibide garbiak femenismoa edo komunismoa dira: inposaketa eta bertikaltasuna batasunaren eta zeharkakotasunaren aurrean.
Politika bertikaltasunaren zeinupean bururatzeari aurka egin beharko zaio eta horren ordez horizontalismoaren ariketa praktikoa egin behar da.
Hori da borroka ideologiko funtsezkoa: bertikalistak horizontalisten aurrean.
Femenismoa jartzen duen lekuan, matrilinealismoa hedatuko dugu, komunismoa jartzen duen lekuan, komunala hedatuko dugu, auzolana, auzokrazia.
Asier
Asier dio:
2023/02/18 12:41
Hala bedi!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02