Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Irauli psiko-eleok ispiluari

Asier Arregi 2024/03/04 16:40
Palindromogintza bera azaltzen duen palindromo bikaina Mikel Azkarate bergararraren psiko-eletasunaren eskutik

Izenburukoa izan da berriki egon den palindromo lehiaketako hitz-joku sariduna. Oso ona, bereziki, palindromoak osatzen saiatu garen friki koadrilarendako. Egin beharrekoa hori baita, eleak irauli, errotan sartu eta ea ispiluko isladan agertzen denak formarik ote daukan ikusi. Ispilu bikoitza da gainera, alde batera zein bestera mugimendua daukana. Bi errota martxan, errota ikusmirak.

Bigarren saria:

Utz Iparragirre han! Ona da danona; herri garra piztu

Jon Altunaren (Oxangu) palindromoa, hau ere bergararra. Hirugarrena:

Ostolaza zenez izenez Ana; zen ezizenez Azal Otso.

Egilea: Dabid Amuategi, eibartarra. Bi hauen artean, ez nuke ba nik jakingo zein jarri aurretik (leon-kastillo egin behar), Amuategiren hau borobil borobila da eta.

Beste asko egon dira oso onak, Xabier Lasaren Kamarada, bala badaramak? edo biziki gustatu zaidan beste bat, Oxanguren Ai, demokrazia da izar komedia...

Zerrenda oparoa lehiaketa honek utzi duena.

 

--------------------------------------------------------------

  • Lehen saria. Palindromoa: «Irauli psiko-eleok ispiluari». Egilea: Mikel Azkarate (Bergara, Gipuzkoa).
  • Bigarren saria. Palindromoa: «Utz Iparragirre han! Ona da danona; herri garra piztu!». Egilea: Jon Altuna (Bergara, Gipuzkoa).
  • Hirugarren saria. Palindromoa: «Ostolaza zenez izenez Ana; zen ezizenez 'Azal Otso'. Egilea: David Amuategi (Eibar, Gipuzkoa).
  • Laugarren saria. Palindromoa: «Kamarada, bala badaramak?». Egilea: Xabier Lasa (Urretxu, Gipuzkoa).
  • Aparteko aipamena. Palindromoak: «Iduri du=dirudi / 'Ni' aroa da orain». Egilea: Igor Martin de Vidales (Bilbo).
  • Jostariena. Palindromoa: «Zetak, Kai Nakai, ala ia kaniak katez?». Egilea: Xabier Soto (Donostia).
  • Luzeena.Palindromoa: «

    - Zu ta ni zulatuz idikeria eta adarra. Zu toreatu, Alf Wolf ala nazi ergela. Uzki-nagi! Lore-zulo! So, nahira musua hega, miretsi marika, neroni alegia.

    - Emetuz idia gero, Adani ze nazi eme-sexua. Hola, Eba gabe, alo. Hauxe seme izan ezina da. Ore-gai dizut emea, igela!

    - Inoren Akira mister image hau, sumari han (oso luzero liga nik zu, alegre izan ala flow!), flauta erotuz arra da.

    - Atea ireki dizut… aluzinatuz»

    . Egilea: Asier Arregi (Eibar, Gipuzkoa).
  • 18 urtetik beherakoena. Palindromoa: «Apal aparta ala atrapa lapa?». Egilea: Maddi Aranguren (Usurbil, Gipuzkoa).

Errota ikusmirak

Asier Arregi 2024/02/29 20:59
Palindromoak egiten hasi nintzenekoa, hitzak eta hizkiak errotetan ikusten hasi eta Berriak antolatutako lehiaketara aurkezterainokoak.

2023ko abenduak 20a zen, bikotea eta biok gozatutako enpresako bazkari gogoangarri baten ondoren bapateko ahulaldiak jota, ohera zuzenean. 39tik gorako sukarrarekin gauez eta lo egin ezinda, nire deliriotan burura Markos etorri zitzaidan. Egun batzuk lehenago Nerea arrebari irakurri nion Berriako palindromo lehiaketarena. Modu honetan sartu nintzen neguburuko koban, sukarraren bertuteak neuronak jirabiraka jarrita.

Bapatean nire aurrean arbela moduko bat, eta bertan hizkiak dantzan hasi ziren letrok ikusteko modu berri batez: errota ikusmirak. Berba zatiak bueltaka pasatzen esaldiaren hasieratik eta bukaeratik, bi errotatan, eta ni begira, errota ikusmiratan esaldia loditzen zihoala. Eta hortxe, nire lehendabiziko palindromotz sormenak.

Horrela jaio zen Karim Sukia Torre pertsonaia, Markus Sukram haundiaren lagun mairu-euskalduna.

Iker, IKA eta AEK, euskarak sue, kea! ateak ireki!  palindromoa osatu nuen Karim Sukiarenak bueltaka zebilzkidan bitartean. Lehiaketara aurkeztea bururatu zitzaidan orduan. Arauak ikusita, aurretik publikatutako palindromorik erabili ezin zela eta, euskerak sue palindromoa erdigunetik kendu nuen eta lixto. Lehendabizikoa bidali nuen:

            Iker, IKA eta AEK, kea! Ateak ireki!

                                                 Iker Ikaeta

Gero, trebetasun piskat hartuta, bertsotan moduan, edozein gai jarrita hitz-jokoa osatzeko erronka bota nion nire buruari. Eta horra barruko gai-jartzaileak emandakoa: Covid-19, doinu eta errima librean. Toma ya! Nola demontre palindromotu hau?

Beste delirio gau bat behar izan nuen honi ekiteko. Oraingoan sukarraren laguntza barik, baina erdi esna erdi ametsetan, Markosekin nengoen sofa zahar baten jarrita Covid-19arekin jolasten. Bera hasi zen hori 91 divoren caka zela esaten... DIVOC, DI, VO, VODI, VO, divo caka Arregi, hor eztao beste modurik...

Divoen caka non egon zitekeen zeruan baino, chemtrail metaforiko bihurtuz, eta urez guri etorri, izorratu nahi duten gizelia zoratzeko. Covid-19aren txertoetan, aluminio eta grafeno nanoteknologia zaztadaka. Aireko geoingenieritzako hegaldietan, aluminioa eta hainbat metal ezberdin lerrokadura kimikoen nanopartikulatan.

Judutarren DIVOC edo dibbuk-en gaia heltzeko larregi beharbada, baina kontu xelebrea da alderantzizka irakurtzea elitean daudenen espiritualtasun ilunarekin oso lotua egon dela beti. Munduko Ordena Berri neonazia (global-sozialismoa) idealtzat izan eta pandemiak antolatzeaz gain palindromozaleak ote dira?

Hor bigarrena, hitz madarikatuaren zailtasunagatik xuxen-xuxena ez den arren eta gaiari buruz ezer ez dakienak edo ezer jakin nahi ez duenak, ezer gutxi ulertuko badu ere:

     Zeru goian, aio gure zeru, zaztadaka Covid-19, zerua lerro hilez igaroz.
     Zora-gizeli horrela urez, 91 divo-caka datza zure zeru goian, aio gurez.

                                  Gizeliko Gizakia

Israelgo 12 gizeliak, euskal 4 gizeliak... Eta gizelia tribua zela ikasi nuen honekin.

Karim Sukia Torre indartsu zebilen emetasunari buruzko errota ikusmirak egiten, feminismoa nolabait kritikatzen (bere hastapenetan Rockefellertarrek bultzatutakoa baita), eta emakumea gurtu nahian. Markosen natural laŕutan erabiltzeko baimena ondo negoziatuta hortxe joan zen palindromo sorta:

Nazi ze arra

Eme-nazi

izan eme

arra ez izan

 

 

     Arrautza: hau zama. Ia eme, ai ama, zu, ahaztu arra.

 

     Arra ez! Eta eme zenez trans… uah! Hausnartzen ez, eme-ate, ze arra!

 

     Arrautza hau semen amets, orpotik arra igo. Ogi arra kito, prost! Eman eme su, ahaztu arra.

 

     Hala, natural laŕutan ezin arrak arrak...eta eme-ate, karra-karra ni ze natural laŕutan, Alah!

 

     Zerua emearen ase itsu bat eta busti esanera, emea urez.

 

     Itsu bala, utzi puzkarra eme, arrak zu piztu ala busti.

 

     Ogi arra Maroken: izen ase esanezinekora marra igo.

 

     Ama on, arra arazo ez, ai polit… oso sotil, opiazeo zara Arrano Ama.

 

     (Oharra: eme-nazi, ni moru naiz. Euskera-ama nik aitakin ikesi, eme. Iseki nik atiakin, ama arek sue, zianuro min. Izan eme, arra, ho!)

 

     Sukram...markuS

 

 

                                    Karim Sukia Torre

                                    (errota ikusmirak)


Gizeliko Karim gustora, baina antolatzaileen artean: Berria. Covid-19 garaian eta orain, inon isolatu ez duten SARS-Cov-2aren gaian, sasi-txertoen irregularitate eta albo ondorio bortitzetan, klima aldaketan eta orohar gizateria manipulatzeko darabiltzaten gai guztietan lerrokatze globalista-ofizialistarekin, zentsura aplikatuz (eskerrak Juan Martin Elexpururen hausnarketak sartzen diren noizik behinean).

Komunikabideek gai hauei buruzko eztabaida zientifikoa, kalitatezko informazio kontrastatua eta milaka euskaldunen manifak ukatu eta zentsuratu dituzte, Berriak barne. Informazio eskubidea goitik behera urratua. Argi ibili eta burua erabili, aupa EH Sukarra.

Karimen hauen gaia ere zalantzagarria... Gainera, ez dira palindromo bat, sorta baino, eta aurkezteko modu hau ez zegoen arautua. Denak segidan badute baloreren bat nere ustetan. Banaka gutxi.

Horretara, lehiaketa irabazteko aukerak edukitzeko beste gai bat bilatu beharra neukala uste nuen, politikoki zuzenagoa edo. Kontua da palindromo bakarra behar nuela, luzea eta jostagarria.

Akira Marika jaio zen xede honekin. Akira Gureosaba izateko zorian egon zen, grazi-osoa baina gaiarekin zerikusi gutxiko pertsonaia ordea, eta palindromotu gabekoa.

Gai honekin ere sakonean eztabaidatzeko, lantzeko eta sentitzeko mami asko dago. Oraingo hetero-monogamoa ez den sexualizazioaren ikaragarrizko boom-aren arrazoiak aztertu beharko lirateke:

  • Era partikularrean: aita eta amaren arteko harremanen desoreka eta beraietako bakoitzarekiko seme edo alabek izan dituzten harremanen desoreka (aurreko belaunaldiak ere aintzat hartuta). Espaloi desberdin baten egotea desoreka posible horiekin aurrera egiteko bidezko baliabide biologikoa izan daiteke. Bert Hellinger gehiago, eta Alfred Kinsey eta John Money gutxiago (edo hobeto bi pederasta hauen teoria antzuak pikutara botatzea).
  • Era globalean: prozesatutako janarietako eta txertoetako neurotoxikoak, hormonekin manipulazioak, ingenieritza soziala eta neurolinguistikoa (filmeak, sare sozialak, musika, pornoa, telebista...), Agenda Globalaren estrategiak laguntzen duen LGTBDsf$@sk%oa¿, eskoletako programazio sexualak, populazioaren murrizteko programa eugenesikoak, familia apurtzeko intentzioa eta programa (Kissinger eta Rockefeller txostenak), gizontasun balioen gutxiestea, baita emakumetasunarenak eta bereziki, amatasun balioena ere, antzutasuna eta abar.

Oso larria begitantzen zait, eta larriagoa gaia sakonean aztertu barik eta publikoki era garbian informatzeke, genero nahasmena eta sexualiaziazio goiztiarrarekin umeei inposatu nahi zaien programazioa bideratzeko eta bultzatzeko egungo joera agendatua.

Oso gertutik ezagutzen dudan neskatxo batek, orain dela bi urte 9 urte zituela, ikastolan, sexualizazio programa berritzaile horietako baten, mutilak gustatzen zitzaizkiola erantzun zuen. Bere harridurarako hezitzaileak ea hori neskekin probatu gabe nola jakin zezakeen eztabaidatu zion.

Era naturalean eta pertsona bakoitzak dagokion erritmoan eta adinean bizi beharreko kontuak dira. Gero, kexatu egingo dira eskoletan oso gaztetxoen porno kontsumoak izugarri gora egin duelako... Edozein modutan, eragin zezakeen kalteari begira, eskerrak neskatxo honen izaerak eta heziketak bere sexu-hezitzailearen jardunaren gainetik jartzeko ahaldundu zutela. Baina zoritxarrez ez da beti horrela gertatuko.

Betiere eztabaidagarria ez dena, beti beste edozein pertsonarekiko errespetu eta normaltasun osoz, bakoitzak bere era sexualean bizitzeko duen askatasuna da.

Bide batez, besarkada estu bat homosexuan edota polisexuan bizi diren nire lagun guztiei. Eta mila esker ezagutzen ditudan marika guztiei, pertsonaia dibertigarri honen inspirazio iturri izateagatik.

Hona hemen, aurtengo inauterietan Akira Marika eta naziz mozorrotutako Karim Sukia Torreren arteko elkarrizketa:

- Zu ta ni zulatuz idikeria eta adarra. Zu toreatu, Alf Wolf ala nazi ergela. Uzki-nagi! Lore-zulo! So, nahira musua hega, miretsi marika, neroni alegia.


- Emetuz idia gero, Adani ze nazi eme-sexua. Hola, Eba gabe, alo. Hauxe seme izan ezina da. Ore-gai dizut emea, igela!


- Inoren Akira mister image hau, sumari han (oso luzero liga nik zu, alegre izan ala flow!), flauta erotuz arra da.


- Atea ireki dizut… aluzinatuz.


                                              Akira Marika

Azkenean, ona ez dakit izan den, ez diotelako era horretako saririk eman, luzea behintzat bai, luzeena. Eta horregatik saritxoa edo aipamen objektiboa sariketa honetan, epaitu beharrik gabekoa.


Markos zendu zenekoa, nerekoikeria aitortuz esan behar, atsekabeaz gain haserre puntu batez hartu nuela. Baita nire buruarekin ere, bera joan aurretik kontaktatu ez izanagatik.

Hilabete batzuk lehenago kalean elkartu ginen. Nire gurasoen etxe inguruan bizi zen eta noizean behin elkar ikusten genuen.

Azkenekoz topo egite horretan, elkarrekin denboratxo bat pasatzeaz aritu ginen. Matematikarako zaletasun eroa elkarbanatzen genuen. Ni, geometria sakratuan eta elektromagnetismoan zeharo murgilduta. Bera, palindromotako a ze artean, musikan eta beste geometria modu askotan. Biok geneukan batak bestearen lanari buruzko jakinmina, baina ezin izan genuen bizitza fisiko honetan elkartze hori gauzatu.

Markos Gimeno Vesga gogoan... Bai, hemen zaude, gertu sentitu zaitut, oso SkizopozikS nago zurekin oraingoan pasatako denboratxo honekin, matando saudades, portuguêsez dioten bezala. Aurreko asteko Lizardiren Baratzeko irratsaioa ere poz-pozik eta hunkituta entzun nuen, Infreñuko aurkezpenean Joseba Sarrionaindia zuri lora eder ederrak hitzez eskeintzen...

Sukram markuS eta antolatzaile guztiei, Berria, Pamiela, Bigara, partehartzaile guztiei eta gaur pertsonan ezagutu ditudan Itziar Aranburu, Rober Sánchez, Aitor Ogiza eta Joseba Sarrionaindiari.

Sukram berezietan Aikariri ere milaka esker eta muxu. Kuriosoa gero, Akira eta Karimekiko daukan antzekotasuna irakia ez den Aikari izenak. Nire errotakadak zurrunbilo bezala sentitzen edo jasaten zituen nigandik gertu egonda, eta obsesio maila xuabetzeko eta orekatzeko bere laguntza ezinbestekoa izan da.

Maitasun handiz, zuri eskeinia sariketa honetako aipamentxo hau, Markos, zuri esker jarri bainaiz lan hauetan. Eta besarkada haundi bat, Nerea Gimeno eta Begoña Vesgari. Era berean, besoak gehiago arkotu, luzatu eta Markosen artea artez ase arte sarri-sarri zabaltzen duzuen guztiei.

Agur eta ohore haundi!

Gora gure Gizelia!


                                                         Iker, Karim, Akira eta Asier

                                                                                   

                                                                                           

 

 

Kartzelara ebidentziak salatzeagatik

Asier Arregi 2024/02/20 20:15
Frantziako kode penala aldatu dute, gazteleraz "con nocturnidad y alevosía" esaten den modura...
Kartzelara ebidentziak salatzeagatik

bi gezurri begira

Zertarako, eta OMEren gezurrak ebidentzia zientifikoz kritikatzen dituztenak kartzelaratzeko. Munduko eliteak, Zientzia hitza, bereganatu eta jainkotu (edo prostituitu) du OMEren bidetik, eta beraiek Zientziaren izenean amen inposatzen dutena zalantzan jarri ezkero, hiru urteko kartzela zigorra ezarri nahi dute.

Konstantin Meyl fisikariaren liburuak irakurtzen nabil azkenaldian. Bere arabera, eskala uhinen bitartez populazioaren herena guztiz abduzitua egon daiteke, beste heren bat erdizka eta azken herena, herejeon herena, ez. Gaur egun, jendearen pentsatzeko eta jokatzeko moldeak ikusita, badirudi baikorregiak direla zientzialari honen kalkuluak.

Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidea pikutara bidaltzen dituen lege totalitario eta faxista baten aurrean erantzunik ez egotea larria da oso.

Inposatu nahi dituzten lege neonazi berriak eta OMEren Pandemien Ituna salatzeko otsailaren 10ean Iruñean bildu ginen... lau katu. Ea espabilatzen dugun... Silvano Iruñean manifa bukaeran...bikain:

 

Frantziako Parlamentuak asteazkenean onartu zuen legearen arabera, RNAm edo egungo ezagutza medikoen arabera egokitzat jotzen diren beste tratamendu batzuk ez gomendatzeak hiru urteko espetxe zigorra eta 48.400 dolarrerainoko isuna ekar dezake.

Lege berriaren 4. artikulua, edo Frantziako herriak Pfizer/OME artikulua izendatu duena,  medikuntza alternatiboari buruzko aurreiritzi azientifikoa da, eta balizko salatzaileak isiltzeko mehatxua.

Modu kezkagarrian, baimen informatua ezabatzen duen lege totalitario hau onartu aurretik egon zen eztabaida txikian, interbentzio guztiak mehatxu gisa errepikatzen ziren, hala nola hurrengo pandemia hurbiltzen ari dela eta RNAm teknologia dela irtenbide bakarra. Larria.

Pandemien Ituna onartu aurretik, estatuek horrelako legeak onartu behar dituzte, inork ez dezan zalantzan jarri OMEk zientziaren izenean ezarri nahi duen Egiaren Ministerioa. Silvanok bideoan argi esaten duen bezala, OMEren kapital pribatua gaur egun %80tik gorakoa da, eta gure politikariak osasunaren inguruko subiranotasuna, burujabetza, saltzen ari dira, nori, eta gure osasunean interesik ez duten multinazionalei.
Madrilen martxoaren 16an beste manifa bat egongo da. Eta gure inguruan ere, jendea informatzeko beharrean gaude. Mugitzeko.
Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidearen aurkako eraso honi erantzuten ez diozuenak, era abduzituan edo kontzientean, elite neonazi, global sozialista edo neoekofaxista berri antzu honi hauspoa ematen diozue. Eta beraiek gu guztion aurka datoz, gure bizitzaren aurka...
Geratzea lortuko dugu!

Portugalen gehiegizko heriotzak, orain

Asier Arregi 2024/02/10 12:05
Mediku bati eginiko elkarrizketa mamitsua ikusi berri dut Portugalgo Sol egunkariko bideo baten... eta harrituta geratu naiz, gure telebista kateetan zentsuratuta egongo litzateke eta.

Mediku anestesista bat, Pedro Girão, bertsio ofiziala zalantzan jartzen sen ona edo zentzu komuna erabiltzen. Galdera normalak egiten, eztabaida natural bat egiteko. Agintariei erantzunkizunak eskatu, Covid-19 garaian sortutako terrorismo zentzugabea salatuz eta oraingo garaian, gehiegizko hilkortasunari buruzko gogoeta logikoak egiten.

Gehiegizko hilkortasuna, orain, Europa guztian ematen ari da. Portugalen era berezian, Covid-19 garaiaren momenturik txarrenetako hilkortasun tasen gainetik ibili dira eta.

Txertoek ez ote dute ba eraginik izan osasunaren murriztean?

Korrelazioa dago, geroago eta txertatze tasa handiagoa edo dosi gehiago, hilkortasun tasa altuagoa. Hau datu objektiboa da, hilkortasuna multifaktoriala den arren.

Umeei begira, txertoaren arriskuak eta Covid-19 gaitzaren kalteak balantzan jarrita ez dago inokulazioak egiteko inolako arrazoirik. Zer gertatzen da umeen bapateko heriotzen gaur egungo tasa beldurgarriekin?

Zer gertatzen da miokarditisaren gehitzearekin?

Zergatik isiltzen dira datu hauek guztiak?

Zergatik ukatzen da eztabaida zientifikoa?

Silvano Baztan mediku naparrari elkarrizketa

Asier Arregi 2024/02/04 11:50
Interesgarriak osasunari buruz esaten dituenak, gero, egungo egoera, eta abar.

Horrelako elkarrizketak dira Pandemien Itunak, Davoseko Foroak (Foro Ekonomiko Internazionalak), eta orohar mundua kontrolatzen duen psikopata taldeak debekatu nahi dituenak. Informazio eskubidea kendu digute eta gehiago estutzea nahi dute gainera.

Klaus Schwab apezpiku ilunak argi utzi du desinformazioa erasotuko dutela. Eta noski, beraiek erabakitzen dute zer den informazioa eta zer ez. Pertsonen programazioaz ari dira ezpairik barik eta oso onak izan dira. Hain onak izan ere, txertatutako pertsona bat txertatubako baten presentziagatik beldurtzeraino. Ez logika, ez zientzia, ez inungo frogarik, eta Zientziaren izenean amen. Eta programazio neurolinguistikoan, ingenieritza sozialean, gure manipulazio mentalean alegia, dirutza inbertituz.

Bide honetan aurreratzen badute, holako elkarrizketa bat ikustea guztiz ezinezkoa izango da. Nire blog hau ere, ortozik egotetik hanka barik egotera pasako da. Beraz, aprobetxatu badaezpada Silvano Baztan ezagutzen ez duzuenak, bera entzuteko:

 

EITB hasi da goikoen aginduak xuxen betetzen hegazkinetako chemtrailsen gaia, lur laua, Agenda 2030, klima manipulazioaren gaiak gutxiesten eta beraien albistegiak goraipatzen: Gertukoak, Zehatzak, Fidagarriak. Ja!

Nola izango dira fidagarriak errelato bakarra aurkeztuta, egiaztatu gabeko informazioarekin eta inungo froga zientifiko gabe, edo zehatzak zientziatik datozen informazioak izkutatzen (adibidez musukoen eraginkortasuna edo txertoena hutsaren hurrengoa direla, edo txertoen ondorioak, iktusak, tronboak, bihotzekoak, miokarditisak, repentinitisak eta oraingo gehiegizko heriotzak alboratzen) eta eztabaida zientifikoari uko egiten; edo gertukoak, gutxiago oraindik, milaka euskaldunen adierazpenak zentsuratu baitituzte, EITBren Bilboko egoitzaren aurrean eginiko ekitaldia esaterako, Gasteizko manifa, Donostian egin zen milaka pertsonatako manifa edo Bilbokoa (hau ere, bai handia izan zela eta aipamen txikitxo bat egin beharra izan zuten) baina jendetzaren irudirik agertu barik. Eta gerora egin diren guztiak agertu ere ez dituzte egin. EITBrena da desinformazioa! ZENTSURA eguneroko jardunean dago.

Gure esku dago garunetan neurona burujabeak biltzen joatea eta gure kasa pentsatzen hastea. Gizakiaren aurka, gure arimen aurka doazen hauek geratu behar ditugu. Beharbada, biderik beharrezkoena norberaren barrukoa da. Barrua ondu, garbitu eta beldurrak uxatuz. Maitasunean benetako arimaren ikasketa eta askatasunerantz bidaia egitea. Silvanok azaltzen duen homeostasi hori gureganatzen, osotasuna, osasuna. Aurrera!

Pandemien Ituna eta gure askatasunaren murrizketa

Asier Arregi 2024/01/30 14:50
Osasun Publikoa osasun sistema faxista edo neonazia bihurtzeko bidean da, subiranotasuna galtzen dugu, bai pertsona bezala eta baita herri bezala ere. GELDITU DEZAGUN ASKATASUNARI ERASO BORTITZ HAU!
Pandemien Ituna eta gure askatasunaren murrizketa

Manifa Iruñean

Maiatzean OME-ren Pandemien Ituna onartzekoak dira. Elite psikopataren helburua derrigorrezko txertaketak, pase sanitario nazia, itxialdiak eta horrelakoak era totalitarioan derrigortu ahal izatea da.

SARS-Cov-2a oraindik ez dute isolatu eta froga zientifiko bakarra ere ez dago Covid-19 gaitza birus batek sortutakoa dela demostratzen. Errelato ofiziala propaganda goebbeldarra da, ez da zientzia. Txertoak beraz, txertoaren definiziotik kanpora daude zientifikoki. Bere onuraren froga bakarra ere ez dago, propaganda mediatiko kutreaz salbu.

Txertoetan grafenoa, aluminioa eta beste toxiko asko daude, osasunaren onerako baino, beste helburu batzutarako intentzioa egon daitekena adierazten dutenak. Neurotoxikoak, odola kaltetzen duten substantziak (beraz sistema osoa) eta eremu elektromagnetiko artifizialekiko erreakzioa dutenak.

Inokulazioen eragina gogor jasaten ari gara: minbizi galopanteek gora egin dute, kirolari gaztetxoak ere hiltzen ari dira repentinitisak jota historian lehendabiziko aldiz horrelako kopuruan (zenbat gehiagok hil behar dute ikerketa egiteko?), gaztetxoak ez diren kirolariak ere berdin, askok kirola utzi behar izan dute bihotzeko arazoak medio, gazteetan miokarditisaren prebalentzia milioiko 7tik, milioiko 25.000 kasutara igo da, iktusak ere topera, tronboak, bihotzeko arazoak, antzutasuna, abortoak... Orain bai pandemia, eta gero eta grabeagoa, baina ez, ez da ezer gertatzen, hau da gure normalitate berria. Egoera berez, aurrekoa baino makurragoa den heinean, subnormalitate berria bezala izendatu beharko genuke.

OMEren kapitalaren erdia baino gehiago pribatua da, Medikamentu Berrien OMEren sailean adibidez, %80tik gorakoa da Bill eta Melinda Gatestarren fundazioko kapitala. Munduaren jabeena da, Black Rock eta Vanguard ia denaren atzetik daude. Beraiek dira munduko enpresa haundi guztien akzionista nagusiak, tartean nola ez farmazeutika multinazionalak. Baina baita, Iberdrola, BBVA, Santander eta mundu guztiko enpresa haundi guztietan ere, kontrola eragiten dute, denean sartuta daude. Gure komunikabideak ere kontrolpean dituzte. Informazio eskubidea pikutara bidali dute eta zentsura sistema sotil on eta eraginkor bat inposatu. Berria, Gara, EITB...denak daude kontrolpean beraien interesen aurkako eritzi edo gaiei dagokienean. Ondo zainduta artaldea... Artzaia otso ordea.

Gizateriaren aurkako erasoa da eta gure alderdi politikoak konplize izaten ari dira. Zer negoziatuko ote zuten TXERTATU! TXERTATU! TXERTATU! oihukatzeko, eztabaida zientifikoak ukatzeko, froga bakarra mahai gainean izan barik holako indarrez kanpaina kriminala egiteko? Ez al zen ba Osasun Publikoa Osakidetza eta Osasunbidearen eskuetan jada transferentzia osoz? Ba ez, orain badirudi gure politikari ustelak Osasun Publikoaren subiranotasuna enpresa pribatuen esku uzteko prest daudela.

Gizarteak ez daki, inon ez delako informatzen, eztabaida publikorik gabe negoziatzen ari direla hau. Maiatzetik aurrera, Osasunaren Mundu Erakundeak botere totalitarioa eskuratu nahi du osasun krisiak eta hondamendiak kudeatzeko eta desinformazioa kontrolatzeko. Hemendik aurrera, beraien erabakiak juridikoki lotesleak izatea nahi dute. Hori bai, beraiek erabakiko dute ere, noiz dagoen osasun krisia, eta argi geratu denez ez dituzte froga zientifikorik behar, nahiz eta Zientziaren izenean hitz egin.

Gizakiok, Erkidegoak eta Estatuak osasun arloko eskumena galtzeko arriskuaren aurrean gaude. Osasun Publikoa psikopaten esku eta populazio osoa edozertara derrigortzeko eskumenarekin.

Gure burujabetzaren aurkako eraso latz honi erantzun beharrean gaude.

Martxoak 10, Iruñeara!

Musukoaren derrigortzea eta osasun mentala

Asier Arregi 2024/01/10 22:30
Froga zientifiko gabeko musukoaren derrigortzea (eta arriskutsuagoa beharbada berau onartzea) gure osasuna astintzen duen gaixotasun mentala da.
Covid-19 garaian Eibar.org elkarteko sanitario jubilatu batekin maskarari buruzko eztabaidatxo bat izan nuen. Nik ezetz, ez dagoela bere eraginkortasunaren frogarik, eta berak baietz, bera sanitarioa zela eta bazeuzkala frogak. Frogak bidaltzeko mesedez eskatu nion eta zain nago oraindik.
Izan ere, kutsakortasun fisikoaren frogarik ere ez dago. Hau da, pertsona baten gorputzeko partikulak hartu, (inon isolatu ez den SARS-Cov-2 birusa eduki dezaketen txistu edo mukiekin) eta beste bati sartuta gaixotasuna sortzen deneko froga bakar bat ere ez dago. Gripe arruntarekin ere ez.
Musukoaren onurak medikoki frogatzeko saiakera guztiek huts egin dute. Gaixotze kopuru eta estatistikatan, musukoa eramateagatik inongo hobekuntzarik ez dago.
Musukoaren kaltegarritasunari buruz ordea, badaude froga eta ikerketa kontrastatuak, arnas arazoak, psikologikoak, musuko batzuren partikula toxikoak eta abar.
Beraz, berau derrigortzen jarraitzeko azalpen logiko bakarra:
GAIXOTASUN MENTALA.
Gainontzeko arrazoiak... beharbada egiazkoagoak eta askoz ere grabeagoak direnak, hobeto beste baterako.
-------------------------
  • Zerbait aldatzen ari da: The New York Times egunkari famatuak Harvad Unibertsitateko azterlan baten berri eman du, maskarek covid gelditzeko ez dutela inolako onurarik ekarri frogatzen duena.
  • Maskarei buruzko ikerketa, uztailaren 22an argitaratua: Boston eta Chelseako barrutiak, maskaratze-aginduei eutsi zietenak, atipikoak ziren tamainari, demografiari eta probei dagokienez. Ez zen aldaketa nabarmenik aurkitu maskara-agindua zuten barrutietako ikasleen kasuetan, jatorrizko estudioko 70 barrutiekin alderatuta, eta gorakada txiki bat aurkitu zen estatu osoko kontrol-talde batekin alderatuta. Emaitzak antzekoak izan ziren konbinatutako ikasle eta langileentzat.* Maskaratze-aginduak utzi zituzten barrutiek izan zituzten beherakada handienak:*
  • Musukoaren baliogarritasuna frogatzeko asmotan Danimarkan ikerketa egin zen 6.000 pertsonakin, 3.000 musukoarekin eta 3.000 musuko barik. Beraien harridurarako (asmoa baliogarritasuna baieztatzea baitzen) ez zen bi taldeen artean Covid-19 gaitzaren prebalentzian diferentziarik eman.

Altxa burua!

Asier Arregi 2023/12/22 17:05
Errege, enperadore edo diktadore orok bere menpekoak beti burua makurtzera behartu izan ditu.
Altxa burua!

Burumakur

Burua makurtzea, menpekotasuna onartzeko jarreratzat hartu izan da historian zehar kultura ezberdinetan. Orain smartphone delakoekin, segapotoa alegia (egokiagoa beharbada), era automatiko eta masiboan gorpuzkera sumisoa, subditoa, menpekoarena behartzea lortu dute.

Gainera, telefonoa bera smart da, azkarra, argia, inteligentea, baina erabiltzaileak ordea... Historian lehendabiziko aldiz belaunaldi berrien inteligentzia koefizientea (neurtzen denetik) bere gurasoena baino okerragoa dena baieztatzen duen ikerketa ere badago. Horregatik, Europa iparraldeko eskolatan pantailak ikasgelatatik ateratzen ari dira.

Zenbait herritan Altxa burua mugimendua ari da eratzen, telefono mugikorra nerabeentzat benetako modu inteligentean erabiltzeko edo adin batera arte ez erabiltzeko helburuarekin. Berriki Durangoko Azokan aurkeztu da Nerabeen Garrasia, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen lan bikaina. Argi agertzen da nerabeen osasun mental arazoen areagotze esponentziala, besteak beste.

Auzi honetan, edukiagatik eta erabileragatik arazo asko sortzen dira. Eduki desegokiak, adikziozko erabilerak, wasap taldeen bitartez egiten diren bazterketak, irainak... Eragin larriak sortuz, bai nerabe eta bai berauen familietan, sarritan gurasoak arduradun zuzenak direlarik. Esaterako, 16 urtera arte, ez da legezkoa wasap erabiltzea.

Eraginak areagotzen ordea, badaude faktore gehiago eta batipat osasunean zuzenean eragiten dutenak. Alde batetik konposatu neurotoxikoak eta bestetik, eremu elektromagnetikoak.

Konposatu neurotoxikoak ugaldu egin dira eta era oso deigarrian, txertoetan daude, aluminio hidroxido eta aluminio oxalato edo fosfato moduan. Seguruak direla diote baina 24 ordutan gernutik bota ezean biometagarriak dira, eta non eta gure garunetan.

Eremu elektromagnetikoen efektuei buruz esateko asko dago. Informatu nahi izan ezkero begiratu Bionitiative elkarte zientifikoaren weborria. Beste efektu askoren artean frogatuak daude nerbio-sisteman eraginak, loaren kalitatean eragina (melatoninaren segregazioa kaltetuz) eta baita, mintz hematoenzefalikoan zulotxoak eragiteko efektua ere (Yuri Grigoriev-en taldeak efektu hau dela eta mugikorra 18 urtera arte ez erabiltzeko gomendioa luzatu zuen Errusiako Erradiazio Ez Ionizatzaileen Babeserako Erakundearen bitartez). Garunetan fisikoki kaltea egoteko, toxiko ezberdinek mintz hau gurutzatu behar dute.

Higiene elektromagnetiko neurriak behar beharrezkoak dira: erabilera denborak mugatu, interneta kable bitartez erabiltzen ikasi (routerraren Wifia deskonektatu daiteke eta kable bitartez erabili mugikorra, tableta edo portatila hegazkin moduan erabilita), hegazkin moduan manipulatu eta idatzi luzeak egin, gauean mugikorrak, tabletak eta abar itzali edo hobeto, logelatatik kanpora atera, eta abar.

Lau-buru Teknologiako sortzaile naizen aldetik, urte asko daramatzat gai hau ikertzen eta ezinbestekoa ikusten dut gure haurren eta geronen zaintzan, neurriak hartzea.

Burua argi.

Klima aldaketa eta sena galtzea

Asier Arregi 2023/09/01 18:20
Matthew Liao zientzialariaren proposamenak klima-larrialdia gainditzeko... kriminalak

Sinistu ezinda nabil Foro Ekonomiko Internazionalean zenbait hitzaldi eman dituen Mathew Liao xelebrearen hitzak entzuten. Klima-larrialdia gainditzeko giza-ingeniaritza soluzioak proposatzen ditu, humorista-monologista moduan gainera eta jendeak barrearekin erantzun (oxitozina dosi egokia izango dute beharbada):

  1. Giza genetika aldatzea behikiak ez onartzeko, okelari intolerantzia artifizialki sortzeko. Horrela txuletak, xerrak eta abar jateari utziko diogu, baita behi-esnea edateari ere, CO2 eta metano isurketak gutxitzen. Genetikoki manipulatutako kapar edo akain batekin DNA aldaketa hau egitea proposatu dute (edo txertoekin... auskalo).
  2. Giza genetika manipulatzea, etorkizunean gizaki txikiagoak sortzeko in vitro manipulatuta. Horrela pisu gutxiagorekin garraiotan adibidez, gutxiago kontsumituko dugu. Zapata txikiagoak, erropa txikiagoak...ze ondo!
  3. Jaiotze-tasa murriztea. Antzutasuna sortzea esatea bakarrik falta zaio, beste alde batetik eremu elektromagnetikoekin eta hainbat txertotan aurkitu dituzten gai batzurekin bultzatzen ari direna.
  4. Gizakien arteko kooperazioa sustatzeko oxitozina denentzat, horrela eskuzabalagoak eta enpatikoagoak omen gara eta hori da behar duguna klima-larrialdia gainditzeko. Bide batez, pobreak baina zoriontsuak izango gara.

Hemen umoretsu, proposamen kriminalak botatzen:

Eta hemen serioago Davoseko Foroan:

Holakoak onartuta... sena galdu dugu. Era honetan, gizaki izateari uzten ari gara, beraien plangintza jarraituz.

Giza-arimaren aurkako gerra totala bizitzen ari garela esango nuke. Horretarako fronte garrantzitsuena ingenieritza soziala da, gure burmuinak manipulatzeko darabilten artilleria guztiarekin. Lurretik, airetik eta uretatik datorkigu eraso hau. Ea poliki-poliki kriminal eskuadroi guzti hau agerian jartzen dugun.

Klima aldaketaren narratiba ofiziala iruzurra da

Asier Arregi 2023/08/27 21:55
John Clauser, 2022ko Fisikako Nobel saridunaren baieztapena dugu hau... eta ez berarena bakarrik, puntako zientzialariena baino, orohar

Elite globalak eta bere aliatuek komunikabide korporatiboetan bultzatutako krisi klimatikoaren narratiba engainutzat jo du Nobel Saria irabazi duen zientzialari ezagunak.

John Clauser doktoreak, 2022ko Fisikako Nobel Sariaren irabazleak eta mekanika kuantikoko munduko jakintsu nagusienetako batek, larrialdi klimatikoaren baieztapenei kritika egin die, munduko ekonomia eta milaka milioi pertsonaren ongizatea arriskuan jartzen duen Zientziaren ustelkeria arriskutsua delakoan.

Zentzu komuna, ikerketa eta zientzia dira, inork aukeratu ez dituen Foro Ekonomiko Internazionala eta OME (OMS) bezalako elkarte pribatu globalistetaz defendatzeko behar duguna. NBE (ONU) Nazio Batuak eurak ere, Rockefellertarren eraikuntza baten sortuak izan ziren. Globalismoaren helburuak argiak dira, bere forotan nahiko garbi adierazten dituzte, gero horiek massmediatara heltzen ez diren arren: gizateriaren erabateko kontrola, populazio murrizketa eta transhumanismoa. Totalitarismo global berria. New-nazi batzuk dira, Ekai Centerrek (Adrian Zelaia) aipatzen dituen neonazi posmodernoak (edo sarritan proposatu dudan global-sozialistak).

Zentzu komuna, sen ona edo gutxieneko logika, desagertu egin dira ordea. Ez dakit arrazoi hutsez zerbait aurreratu dezakegun, inokulazio susmagarrien garaian gai izan baitira (eta bereziki unibertsitate ikasketak dituztenei) absurdoetan absurdoenak sinistarazteko. Esaterako, txertatutako pertsona batentzat txertatubako baten presentzia arriskutsua dela. Egon den birus bakarra, neuronala izan dela dirudi (bestea inon aurkitu ez dute eta).

Klima aldaketaren gaira bueltatuz aipagarria oso, CO2 Coalition zientzialarien elkartea, orain berriki Clauser doktorea ere partaide dena.

CO2a orain baino 20 aldiz gehiago ere egon da munduaren historian zehar eta CO2aren igoera ez da planetarentzat kaltegarria; eta are gutxiago, landareentzat, beraien elikagaia baita, CO2tik karbonoa hartu eta honekin bizidunen materia sortuz eta oxigenoa botaz.

Beste Fisikan Nobel saridun batek bultzatuta, Ivar Giaever norbegiarrak, 1.100 zientzialarik baino gehiagok Klimari Buruzko Mundu Mailako Adierazpena (WCD) sinatu zuten:

  • Ez dago larrialdi klimatikorik. Ez dago inungo ebidentzia zientifikorik.
  • Klimaren zientziak politika gutxiago izan beharko luke, eta klima-politikak, berriz, zientzia gehiago. Zientzialariek argi eta garbi egin behar diete aurre berotze globalari buruzko iragarpenen ziurgabetasunei eta gehiegikeriei; politikariek, berriz, grinarik gabe beraien politiken kostu errealak adierazi beharko lituzkete, bai eta beren politika-neurrien irudikatutako onura ere, baldin badago.
Zientziaren izenean gizateria xumearen jardunak klima aldatzen duelako baieztapena egitea iruzurra da. Ez dago ebidentzia zientifikorik. Pseudo-zientzia hutsa, helburu oso argiak dituen talde jakin batek ingenieritza sozialaren bitartez Zientziaren izenean gure burmuinetan inokulatua.


Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.