Musikak sendatzen du
Gai honek biziki erakartzen nau. Maite dudan Geometriarekin daukan lotura zuzenagatik aspalditik nahiko sakonean landu izan dut. Kalkulu pila bat eginak dauzkat afinazio ezberdinekin sortzen diren nota musikalen frekuentzia jokuak aztertzen. Gai mamitsua eta zirraragarria.
Ezagun da La notarentzat 440 Hz-tako afinazioa 1939an inposatu zutela Estatu Batuetako ASTM eta Alemaniako DIN (nazia, garai hartan) arau ezartzaileek bat eginda (Londonen egindako bilera baten, Holanda, Suitza eta Britania Handiarekin batera). Pariseko kontserbatorioak ez zuen onartu eta gatazka egon zen. Giusseppe Verdirekin zabaldu zen 432 Hz-takoarekin jarraitu nahi zuten. II. Mundu Gerraren ondoren ez zen eztabaidarako aukerarik egon, 440 Hz eta punto, 1946an sortutako ISO (International Organization for Standardization) erakundeak ofizialki 1953an ezarri bazuen ere. Gerora, hortik gora ere, Von Karajan eta abarrekin. Hala ere, Pink Floyd eta Rollings-ek, esaterako, 432 Hz-tako bertsio batzuk egin zituzten...
Lehenago, beste afinazio batzuk izan ziren erabilitakoak, Beethoven, Mozart, Haydn, Händel...420 eta 426 frekuentzia tartean konposatu zuten eta Londongo diapasoia luzaro egon zen 415 Hz-tara egokitua. Beste kontu garrantzitsu bat ere, noten arteko frekuentzien banaketena... Orain luzetxo joko luke hau azaltzeak.
Musikaren sendagarritasuna aspaldidanik ezagutzen da. Hortxe daude teorian beneditarrek erabilitako Solfeggio frekuentziak eta hainbat dokumentu antzinatik abestuz eta musika soinu ezberdinekin sendatze erritualak eta tratamentuak jasotzen dituztenak. Gregorianoa, erritual tribalak, txaman ezberdinen soinu sendagarriak (badago bideo-dokumentu bat non siberiako lau txamanen ahots soinuekin tumore bat ekografiaz 45 minututan desagertzen ikusten den...).
Musikoterapia, soinu binauralak (Robert Monroe), hizkuntzaren soinuak eta frekuentzia ezberdinek DNAn duten eragina, izenen soinuen bibrazioak, Peter Gariaev-en ikerketak, René Guéraçague soinu ingeniari eskualdunaren teknikak... Gaur egun mahai gainean bide asko eta oso onuragarriak izan daitezkeenak daude. Bestalde, soinuak kalte egiteko ere erabil daitezke. 80. hamarkadan Bartzelonan flipatu heroinazale batzuk egon ziren musika elektronikoa egiten zutenak, eta infrasoinu eta ultrasoinuekin tripako minak bezalako efektuak bilatzen zituztenak. Eta badaude ere arma gisa patentatutako soinu entzunezinak.
Gaur hau idaztera bultzatu nauena, beste behin, ZENTSURA izan da. Aspalditxoan Facebooken zentsura maila jeitsita zegoela zirudien, pandemia kontuak epelduta-edo. Baina gaur lagun dudan Iban Nikolairen mezua jaso dut Lurhats taldeari buruzko elkarrizketatxo xume bat eta euskaraz Lasarte-Oriako Txintxarri herri aldizkarikoa, Facebook-ek zentsuratu egiten duela esaten.
Kontua da lotura hori kopiatu eta argazkiko publikazioa egin dudala Facebook-en. 12 minututan ezabatu egin dute (We removed your post eta beraien arrazoia: It looks like you tried to get likes, follows, shares or video views in a misleading way)... Pantailazoak atera ditut post-a eta zentsura mezuekin.
Artikulotxo hau Facebook-en ere azalduko dut...ea zer gertatzen den. Ea blog pertsonala erabiltzeak misleading way edo modu engainagarria izaten jarraitzen duen Facebook-eko bot azkar horientzat...
Horrela kontuak...