Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Plandemia I

Asier Arregi 2021/07/17 20:00
Pandemiak aurreplangintza zeukana datu objektiboa da. Baita ondorengo zentsura, informazioa eta propaganda ondo bideratuak daudena ere, agerikoa. Hori bai, disonantzia kognitiboa hautsi eta jakingura askea duenarentzat soilik.

Koadratzen ez duten hainbeste albiste, hainbeste propaganda, hainbeste beldur... Errelato bakarra dago eta gainontzekoak "negazionistak" eta "konspiranoikoak" (jarrera hauek eman aurretik sortutako terminoak hauek, Goebbels-en propagandarako 11 arauetan ondo gomendatzen den bezala). Agerian dauden datuak aintzat hartuta zalantza ugari sortzen dira, eta horietako asko era publikoan eztabaidatu beharrekoak dira. Hona, debekatua izan den eztabaida publikorako zenbait puntu. Eskerrak, batzuk behitzat plazara agertu eta hitza hartzen duten. Gora Bizitza!

  • Itzelezko zentsura jasaten ari gara bertsio ofizialetik kanporako iritzi eta baita ikerketa zientifikotan ere. Covid-19 eta 5G batera jarrita milaka bideo eta dokumentu zentsuratu dira Youtuben eta Facebooken (Zergatik? Hau zientifikoki ikertzea oso erreza izanda gainera). Berdina Kloro dioxidoarekin Covid-19 gaitza sendatzen dela adierazten dutenak eta beste batzuk ere, nahiz eta ikerketa desberdinekin publikazio zientifikoak dauden kasu hauetan. Ah...baina Maldita dago, Soros-ek ordaindutako inkisizio transnazionalaren adartxo bat, Zientziak jabetza izango balu bezala, egiaren izenean zentsura aplikatuz. Eta horrela, hainbat datu, ikerketa eta eritzi, zentsuratuak, alboratuak; berdin du hitzegiten ari dena hitzegiten ari denari buruzko aditua edo katedraduna izateak ere: MªJosé Martínez Albarracín, The Great Barrington Declaration, Stefan Lanka, Michael Yeadon eta abar.
  • Medikuntza historiaren arabera, odol koaguloak, tronboak eta odolaren loditzea ez datoz bat sintoma birikoekin...Autopsiak egitea kendu egin zuen OMSek Covid-19 protokoloetatik. Mediku italiar intsumitu batzuren autopsiei esker birusik ez zeukaten odol koaguloak aurkitu ziren biriketan. Horri esker, tratamentuak aldatu eta bizitza asko salbatu dira.
  • PCRak ez du diagnosirako balio, Kary Mullis teknikaren sortzailearen arabera. Osakidetzak aitortu duenez frogak 35 eta 40 ziklo artean egiten dituzte. Horrela %70a edo gehiago positibo faltsuak izan daitezkelarik (Fauci-ren ahotan). Datuak okerrera egiten dutenean PCR gehiago egin direlako izan da, azken egunotan bezala (behean Jon Ander Etxeberriaren euskaratutako idatzi bat).
  • Musukoaren baliogarritasuna frogatzeko asmotan Danimarkan ikerketa egin zen 6.000 pertsonakin, 3.000 musukoarekin eta 3.000 musuko barik. Beraien harridurarako (asmoa baliogarritasuna baieztatzea baitzen) ez zen bi taldeen artean Covid-19 gaitzaren prebalentzian diferentzia esanguratsurik eman.
  • Gure medioek 3.000 pertsonatik gorako manifestaldi bat zentsuratu dute (Gasteiz 2021eko maiatzak 15), garai berezi honetan Euskal Herrian egin den handiena. Hurrengoa, gaur zortzi hilak 24an Donostian...Ea zer egiten duten. Aurrekoan, ez ETBk, ez Garak eta ez Berriak ez zuten ezertxo ere ez agertu. Zer esanik ez, Diario Vasco, TVE, La Sexta eta halakoek ere ez.
  • SARS-COV-2 delakoa oraindik ez dute isolatu, ez dute inon aurkitu eta. Bere sekuentzia genetikoa programa informatiko batek osatu du. Fisikoki eta zientifikoki, ez dago. Koch-en postulatuak ez dira bete.
  • Logikoa denez, txertoek ez daukate inon aurkitu ez den birusik. Ezin dira beraz teknikoki txerto deitu, "medikamentu transgeniko esperimental" baino. Legezkoak izateko gainera, ezinbestekoa dute alarma egoera, bestela inola ere ezingo lirateke inokulatu. Esperimentu bat da, kasurik onenean.
  • Pertsona ugari ari da efektu larriak (iktusak, tronboak...) izaten eta hiltzen txertoekin. Datuok izkutatzen ari dira eta gertutik ezagutu ditugun kasu batzutan PCR testean positibo emanda (eta bigarren dosia hartu berri), Covid-19 gaitzaz hildako bezala zenbatuak izan dira.
  • "Event 201" jar daiteke googlen pandemiaren aurretiko planari buruz jakiteko. Hurrengo planei buruz informazio onena Davos foroan, Foro Ekonomiko Internazionala edo Klaus Schwab-en "Covid-19: The Big Reset" liburuan. Klaus Schwab, Foro Ekonomiko Internazionalaren sortzailea da, enpresari nazi baten semea eta Txinako gobernuarekin harreman estuan hamarka urte batzuk daroana.
  • Kuriosoa oso, Foro honetako weborrian (osasun adituak ere izango ote dira?) txertoa jartzeko nola koakzionatu azaltzen duen gida bat agertzen dela. Goebbels pozik legoke.
  • Eugenesia eta gizateriaren erabateko kontrola era publikoan defendatzen dutenek, Bill Gates kasu (Rothchild, Rockefeler, Soros eta abarrek) botere asko daukate auzi honetan: OMSen kontrola, Big Pharma, bankuak eta estatuen zorrak, telekomunikazio teknologiak, komunikabideen kontrola eta abar.

Zinez espero dut, plangintza honetako partehartzaileak (tartean beharbada gure agintari batzuk) epaituak izango direna, dagokien erruduntasun eta ondorioekin.

Gora Reiner Fuellmich.

 

---------------------------------

 

(Jon Ander Etxebarria, biologoa - 2021/07/13)

Eusko Jaurlaritza berriz ere testak erabiltzen ari da olatu berri bat sortzeko

Ekainaren 1etik uztailaren 4ra bitartean batez beste 6.650 test egin izan dira. 

Baina egun horretatik gaur arte 8.699 egin dira, hau da, % 30,83 gehiago, eta, batez ere, 39 urtetik beherako adin tarteetan. 

Helburua gazteen aisialdia zigortzea da eta, bide batez, txertoa jartzeko presioa egitea. 

Datuak aztertuz gero, 17 eta 25 urte bitarteko tartean (kale edanari dagokiona) positibo gutxiago ditu 26 eta 39 urte bitartekoek baino, nahiz eta 30-39 urte bitarteko hamarkada horretan txertaketa hazten ari den.  Hasieratik esan nuen IMren (Intidentzia Metatuaren) estatistikak ez duela balio eta olatuak nahierara sor daitezkeela, egindako test kopuruaren arabera.  Era berean, hasieratik esan nuen hau osasun plangintzaren arazoa zela eta ez osasun publikoaren arazoa. Eta, bitxia bada ere, Erresuma Batuak eta Alemaniak hemendik aurrera Intzidentzia Metatua ez dute erabiliko eta lehentasuna emango diete ospitaleratze-datuei eta ZIUei, hau da, betiko osasunera itzultzea, eta ez txarto egindako PCRen bidez nahi erara sortutako datuei. Baliozkoa ez den estatistika horretan oinarrituta, izan ditugun murrizketa-neurri guztiak hartu dira; beraz, uste dut Eusko Jaurlaritzak, legebiltzar taldeek eta LABIk azalpen bat zor digutela euskal herritarroi. 

Une honetan egin daitekeen gauzarik onena administrazioak normaltasunera eramango gaituzten neurri batzuk hartzea da: 

1) PCR testak alde batera uztea eta medikuntza bere oinarrira itzultzea, hau da, pazienteak sendatzen saiatzea eta balizko gaixoak ez sortzea, sintomarik gabekoak ezin direlako gaixotzat edo kutsatzailetzat hartu. 

2) Behar bezala egiteko astirik izan ez duten medikamentuekin jendea txertatzeari uztea, albo ondorio larriak ematen ari direlako eta etorkizunean gehiago seguruenik. Eta batez ere gazteak txertatzeko asmo hori alde batera uztea, adin tarte horretako positiboen % 95 baino gehiago sintomarik gabekoak direlako, hau da, gaixotzen ez direlako, eta, gainera, hilgarritasunik gabeko adin tartea delako. Izan ere, uste badute gazteek kutsa dezaketela, orduan zer zentzu du nagusiei txertoa jarri izana, babesteko balio ez bazaie? 

3) Pandemia osoan zehar erabili izan duten beldurraren diskurtsoa behingoz uztea. Hasteko, esan behar dugu euskaldunok ez garela genetikoki beste europarren aldean desberdinak izan behar. Herritarrok argi ikusi behar dugu, azken kirol ekitaldietan, tenisean, futbolean, txirrindularitzan, pertsonak gizarte urruntasunik gabe eta maskararik gabe egon gaitezkeela. Bada garaia euskal herritarrok gure egoera normal neuronala berreskura dezagun, eta ez administrazioek, politikariek, komunikabideek eta osasun arlokoek ezarritako beldurrak eragindako blokeo mental horrekin jarraitu

 

Lipoatrofia semizirkularra

Asier Arregi 2014/05/17 12:40
Gaitz hau eremu elektromagnetikoek sortutakoa dela erabat frogatua dago.

Eremu elektromagnetikoek efektu termikoak soilik sortzen dituztela sinistuta dago jende asko. Lipoatrofiaren kasua sisnismen ariketa hau goitik behera zapuzten duen adibidea dugu.

Paradoxikoki, eremu elektromagnetikoek efektu termikoak soilik sortzen dituztela dioten askok, bere burua eskeptikotzat aurkezten dute. Froga guztien gainetik, ortodoxoki, eta Zientziaren izena modu axolagabean erabilita (Jainko moduan) defendatzen dituzte beraien sasi-axiomak.

Atzo, TVEko "Escarabajo verde" saioan gai honi buruzko programa eman zuten "La otra factura del wifi" izenburuz. Bagoaz zerbait aurreratzen, 2005ean zentsuratu egin baitzuten gai berdinari buruzko "Documentos TV"ko saio bat. Gerora, programa egin zuten langile batzuri esker sarean agertu zen.

Hona hemen atzokoa:

 

Bideoan, Lezoko kasua ere agertzen da. Eskola Kontseiluak kablea hobetsi zuen Wifiaren ordez, instalakuntzaren kostua beregain hartuta. Jaurlaritza negargarri portatu zen, zuzendariari espedientea ireki eta ordenagailu eta arbela elektronikoak ez bidaliz.

Lipoatrofiara bueltatuz, esan behar, Gipuzkoan eta Bizkaian ere egon badaudela lipoatrofia kasuak. Esaterako Diputazioetako zenbait bulegotan.

Gaitza sortzearen zergatia ordea ez dago guztiz argi, baina ebidentzietara begiratuz, laneko kutsadura elektromagnetiko ezberdinen koktelak sortzen duela baieztatu daiteke. Hauek, elektrostatika, 50 Hz tako eremu elektrikoa edota magnetikoa eta frekuentzia altuko harigabeko sistemak (Wifi, DECT, GSM, UMTS...) dira. Izan ere, kutsadura baloreak jeitsiz edo guztiz ekidinez, gaixotasunik ez dago.

Zaborraren zaborkeria

Asier Arregi 2013/03/20 20:25
Atez atekoari buruzko gogoetatxoa

Bergaratik bueltatxo bat eman ezkero zaborkeria ezagutuko duzu, leiho eta balkoietatik txintxilizka dauden zabor-poltsa ugariz.

Zaborraren politizazioaren ondorio garbia, eta oso txarto agertutatko eztabaida. Atez atekoa BAI! Atez atekoa EZ! eztabaida antzua da. Arazoari buruz ezin da horrela hitzegin eta benetako auzia itzalpean geratzen da.

Datuak azterturik oso nabarmena da erraustegia ez dela beharrezkoa baldin eta birziklatzea zuzen egiten bada. Zalantza barik. Diru kopuru izugarriak aurreztu daitezke gainera eta Europatik proposatzen den bideak birziklatzea bultzatzen du. Zentzuzkoena.

Eztabaidatu behar dena, eta berez, eztabaidatu ezin dena ebidentea den neurrian, zera da:

HIRI HONDAKIN ORGANIKO GUZTIAK KONPOSTATU BEHAR DIRA.

Eta gainontzeko guztiak sailkatuta bildu ahal den irteera onena bilatzeko. Orain edo hemendik urte batzutara emango zaion birziklatze aukeraren zain.

Hau nola egin hurrengo pausoa edo eztabaida izango litzateke, egin behar dela behin onartuta. Egiten bada gainera, ezin da txarto egin. Hor dago arazoa.

Ni berez, beste materia organikoaren talde-edukiontzi baten aldekoa naiz hurrengo eztabaida honetan, Eibarren egin den bezala. Merkeagoa eta errazagoa iruditzen zaidalako. Zentzu berdinean, eskola baten irteeran edo autobus geldileku ondoan 30 km/orduko gehienezko abiadura mugatzen denean, lurrean jartzen diren ibilgailu-kolpatzaileak jartzearen aurkakoa naiz.

Zoritxarrez ordea, ez daukagu talde kontzientzia nahikorik zentzuzko arauak betetzeko. Horregatik derrigorrez behar ditugu atez atekoa bezalako neurri laguntzaileak AIRE GARBIAK BIRA GAITZAN.

eibarko batzokia

Asier Arregi 2012/12/05 18:54
Eibarko Batzokiko zigilua 5 € tako billetean

5eurobatzoki

 

Suminduen kasuan billeteetan idazteko esaldiak proposatzen ziren, edo aldarri alternatiboak proposatzen dituztenak ere badaude. Baita nola idatzi billeteetan hauen balioa galdu barik ere. Baina inola espero ez nuena Eibarko Batzokiko helbide eta telefonoa 5 € koan aurkitzea.

Spanish pop songs for peace

Asier Arregi 2012/07/10 17:10
Playing for change ekimeneko bideo polit eta hunkigarri batzuk ezagutu nituen eta aurreko astean horri buruzko informazioa bilatzea bururatu zitzaidan...

Izugarri politta den bideo baten lotura jaso nuen orain urtebete inguru: Stand by me, era ikusgarri eta globalizatuan jota:

Zeinek, zelan, zergatik, zertarako egin zuen jakitea zen hurrengo pausoa. Kuriositatea. Weborria: PLAYING FOR CHANGE, aldaketarako musika jotzen. Polita. Abesti famatu ugari, bertsio oso atseginak, tartean Lennonen Imagine, Bob Marleyren Redemption song (bere semeak ere parte hartuta), One Love Manu Chao eta beste askorekin, eta abar.

Gero, 2012rako mundu osoan zehar Playing for change eguna antolatu dutela ikusi dut. Eta iberiar penintsulan, non eta GETXON! elkartu behar direla. Ze ondo. Gero izenburua irakurri eta harridura osoa, Españako pop abestiak bakerako...euskerazkoak ez ote dute ba balioko bakerako? Edo txinatarrak? Arabiarrak? Portuguêsak? Imagine abestiaren hitzak ez dut uste musikatuko dituztenik:

(...)

Imagine all the people
Living for today
Imagine there's no country
It isn't hard to do

Nothing to kill or die for
And no religion too
Imagine all the people
Living life in peace

(...)

Imajinatu ez dagoela naziorik, ezer ere ez inor erahiltzeko, erahila izateko, jotzeko, atxilotua izateko, torturatua; erlijiorik ere ez. Bizitza, gizakien arteko bakean. Ba...ez, Spanish pop for ever. Espainia betirako.

Ez dakit Getxoko horren atzean nor dagoen baina ebentoari eman dioten izenarekin ez dute asmatu. Kanpotik begiratuta ere ez. Munduko aldaketa eta bakearen izenean Españako popa Getxon, irailak 22, aldaketa ederra bakera bidean.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europar Kontseiluko 1815 Ebazpena onartu dute

Asier Arregi 2012/07/06 01:05
Uhin elektromagnetikoen aurrean Arreta Printzipioa jarraitzera eta zenbait neurri zuzentzaile hartzera bideratzen duen Ebazpena dugu.

Europar Kontseiluko Parlamentu Batzarren 1815 Ebazpena honoko hau da:

1815 EBAZPENA

Bertan besteak beste, mikrouhinen kutsadura maila, izugarri murriztea gomendatzen da. Wifia bezalako frekuentziatan, egungo muga legala, potentzia dentsitatearen arabera 10.000 mW/m2 da. Ebazpen honen arabera 1 mW/m2 tara murriztu beharko litzateke egonaldi luzeko guneetan, eta epe ertainera 0,1 mW/m2 tara.

Eskolatarako espreski, 8.3 atalean, interneten erabilerarako, kablea hobesten da inolako ezpairik gabe.

Ekainak 19an Errusiako Erradiazio Ez-ionizatzaileen Babeserako Komite Nazionalak zentzu berdinean zenbait gomendio plazaratzen ditu.

Blog honetan sarritan aipatu dugu 1mW/m2 tik gorako baloreak altuak zirela logela baterako adibidez (legea baino 10.000 aldiz gutxiago). Eta zientziaren hobebeharrez esperimentua egitea ere askotan planteatu da. Legea segurua bada, 500, 1.000 edo 10.000 aldiz gutxiagoko potentzia dentsitate batek segurua izan beharko luke, begiak itxita. Baina ez da. Horregatik orain hau.

ELA sindikatua eta kutsadura elektromagnetikoa

Asier Arregi 2012/05/24 07:06

Badira aste batzuk eremu elektromagnetikoei buruzko ELA sindikatuaren txosten hau jaso nuela. Eta poz piskat ere sentitu nuen, gai honi buruz dauden ebidentziak kontutan hartu eta zentzunari bidea emanez hausnarketa hau argitaratzen dutelako.

Honats (gazteleraz lehenengo, gero euskaraz):

 

 

ELA_eremu elektromagnetikoak

Wifia eskoletan

Asier Arregi 2012/03/09 02:29
Goiena.net gunean gai honi buruzko iritzi artikulu bati erantzuna eman diot

Hona HEMEN Manu Arregiren iritzi artikulua eta ostean, orrian aurrera eginda, jarri ditudan erantzunak.

Orain zertxobait gehiago.

Funtsean, eszeptikoen taldeak egiten dituen baieztapenek zientifikotik gutxi dute. Kategorikoki diote Zientziak erradiazio ez-ionizatzaileen efektu termikoa bakarrik onartzen duela. Hau esatea adimenari erasotzea da. Baita biologiari, bizitzari eta logikari ere.

Eremu elektromagnetiko gabe bizitzarik ez da. Beraz, inola ere ezin esan liteke kaltegarriak direnik. Behar beharrezkoak dira, ionizatzaileak ere bai. Bizitzeko baldintza elektromagnetiko egokiak naturak ematen dituenak dira eta hauek ere aldakorrak izan daitezke, eguzkiaren jardueraren arabera batipat. Arazoak, gure gorputza genetikoki prestatua dagoen baldintza elektromagnetikoetatik asko urruntzen garenean sor daitezke. Hala ere, uhin artifizialak era terapeutikoan erabiltzerik ere badago, eragina badutelako gure zeluletan, onerako eta txarrerako, eta ez berotasun soilaz.

Argi dago gure biologiak, gure izateak, ingurunera egokitzeko berezko joera duela eta seguru ere genetikoki giza garapena egongo dela eremu artifizialak jasateko. Baina ze preziotan? Ikusteko.

Gure organismoak prozedura elektromagnetiko ugari erabiltzen ditu. Bihotza, neuronak, guruinak, zelulak...Frekuentzia eta maila ezberdinetako korronte eta uhin elektromagnetikoz. Gure sistemak Lurraren frekuentzia ezberdinetara egokitutako prozedura elektromagnetikoak konstanteki sortzen ditu. Ezagunenak akaso, frekuentzia baxuko uhinak dira, zerebroaren egoera baldintzatzen dutenak batzuk. Esna edo lo egon, adi edo piperminduta, trantzean edo aspertuta...

 

Behetik gora:

Delta uhinak: 0 - 3,5 Hz. Lo sakona.

Theta uhinak: 3,5 - 7,5 Hz. Meditazio sakona, relaxa, ametsetako loa...

Alfa uhinak: 7,5 - 14 Hz. Lasaitasun mentala, meditazio aktiboa...

Beta uhinak: 14 - 30 Hz. Esna egoera arruntena. Arrazoitze logikoa, hizketan...

Gamma uhinak: 30 - 40 Hz. Histeria, egoera alteratuak.

Esna eta lo egotearen muga 7,8 Hz inguruan kokatzen da, itxura batean. Hau Lur planetaren erresonantzia uhin natural bat da, Schumann erresonantzia uhinetako bat.

Baina zerebroko elektroenzefalograma edo magnetoenzefalograma batean ikus dezakegunaz gain, edozein zelulak ere bere mintzetatik pasako dena edo ez dena pasako (Na bonba eta abar) elektromagnetikoki edo elektrikoki bideratzen du. Zelula eta molekula polo magnetikodunak eremuekin orientazio aldaketak jasaten dituzte. Korronte elektrikoak daude bihotz taupadatan, nerbio sisteman, guruinetan eta abar. Informazio biologikoa elektromagnetikoki kodetzen du gorputzak.

Zientziak, berau ulertzeko dauden era guztietan (erlijiosoan ere bai), elektromagnetismo lege fisiko batzuk onartuak ditu, Faradayren legea kasu. Honen arabera materia eroale bat zeharkatzen duen ermu magnetiko aldakor batek, tentsio elektrikoa sortuko du eta zirkuito itxi batean, gorputzean, ezinbestean, korronteak.

Eragin termikoak bakarrik egon daitezkela sinisteko, siniste ariketa latza egin beharra dago, kuriosoki, eszeptizismoaren izenean. Hori bai paradoxikoa.

Gainera, eragin ez-termiko nabarmenak daudela esperientziaren bitartez frogatu daiteke. Eskura daukagu. Eta zientziak, modu objektibo eta sistematikoan, behaketaz eta arrazoimenez, osatzen den jakintzak, bide hori erakusten digu. Sinismen kontuak ez dira zientzia. Zientziak hau dio...bla, bla, bla.

 

 

 

 

 

 

 

LIFI versus Wifi

Asier Arregi 2012/02/02 10:25
Wifi sistemaren alternatiba on bakarra kablea zela uste bagenuen ere, baliteke argiaren bidezko "LIFI" etorkizuneko aukera osasuntsua izan daitekena

Sistema honek har lezakeen izena VLC (Visible Light Communications) da, LED argi batzuren bitartez informazio digitala garraiatzeko asmatu dutena.

Wifi sistema gehienek 2450 MHz inguruko frekuentziak erabiltzen dituzte eta aski frogatua da, ZIENTIFIKOKI

, frekuentzia mota hauek osasun arazoak izateko arriskua estatistikoki gehitu egiten dutena. Orain benetako esperimentua pertsonekin eta 11 urtetik aurrerako umeekin sistematikoki egiten ari gara, baina zientifikoki era txapuzeroan, egin eta kitto. Ez daude definituta zer parametro, zer ratio eta abar neurtuko ditugun, baina eragina edozein modutan frogatu ahal izango dela uste dut, oso agerikoa izango delako, nahiz eta beti egongo den kausa-efekto zuzena ez dagoela demostratu ezin dena esango duenik. Ikusteko.

Teknologia berri honekin informazioa 400 eta 800 THz artean kodetuta doa.

Mikrouhinei pantaila egiteko geruza edo sare metalikoak behar dira, argia ordea edozein materiale opakorekin mozten da.

Informazio digitala duen argiak osasunari egin diezaiokeen eragina ez dugu ezagutzen. Printzipioz, eragin kaltegarririk izatekotan, mikrouhinek egiten dutena baino askoz eragin gutxiago izan beharko lukete, argi artifizialen pare. Argitasuna eta osasuna oso loturik daturik daude. Fotosensibleak gara ezpairirk gabe, gure hormona sistema batzuk argitasunarekin erregulatzen dira. Argi artifizialei buruz ere asko hitzegin daiteke, bakoitzaren kalitatea, argi kantitatea (luxak), lanpara ezberdinen tenperatura koloreak (kelvinak), indize kromatikoa, kolore gabeziak, desorekak, frekuentzia elektromagnetikoak eta abar. Beste baterako.

 

aritmEtika 20N

Asier Arregi 2011/11/14 11:49
Estatu moderno bateko txarto deituriko demokrazian alderdi txikiak txikitzen dituen hauteskunde sistema erabiltzen da.

Bi partidu haundiei matematikaren ikuspegitik era erabilgarrian aurre egiteko irakurri dudan proposamena, eskañuen "prezioak" eta PP edo PSOEri probintzia bakoitzean aulkiak kentzeko aukerarik onenak. Gipuzkoan eta Nafarroan Amaiur aukerarik onena (eta bigarrena Araba eta Bizkaian), PNV bigarrena Gipuzkoan eta lehenengoa Bizkaia eta Araban, GBai, bigarrena Nafarroan.

Demokrazia monarkiko eta parlamentario honetako espainiar subdito garenon bototxoekin egiten diren KALKULOAK.

 



Politika ideiak dira, baina hauteskundeak agintarien kalkuloak
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02