Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Antifaxismoa

Antifaxismoa

Asier Arregi 2024/05/03 22:45
Neurri faxistak onartu, bultzatu eta inposatu nahi izan zizkiguten bere burua antifaxistatzat aldarrikatzen dutenek
Antifaxismoa

Bilboko manifa pase naziaren aurka

EH Bildutaz ari naiz, antifaxismoaren pedigreea daukatena aldarrikatzen dutenetaz (PNV ere berdin, Zarauzko pleno baten PNVko zinegotzi bat PNVren antifaxismo historikoa aldarrikatuz hasi zen - excusatio non petita, accusatio manifesta - udalak neurri faxistak hartu eta babesten zituela esan genuenean, udaltzainek pase nazi barik zegoen gazte bat indarkeriaz kiroldegitik kanporatzean).

Gai hau Oier Aldekoa Larrañagak bikain azaleratu du Independenteako artikulu honetan: EH Bildu 27, Vox 1. Irakurtzeak merezi du, bere burua faxismoaren aurka dagoela uste duen ororentzat.

Faxismoa zer den argitu beharko genuke lehendabizi. Batzurentzat VOX eta espainiar eskuinaren aurka daudela esatearekin nahikoa antifaxista izateko. Edo berdina dena, borreroaren mila aurpegietatik gutxi batzuren aurka gorrotoa agertuta, ezer gehiagotan sakondu nahi izan gabe. Baina definiziotan edo hitzaren adieratan sartuta, Benito Mussoliniren baimenaz, faxismoz jokatzea giza eskubideak irizpide diktatorialen bitartez zapaltzea dela esango genuke. Hau da pandemian gertatu dena: FAXISMOA era gordin bezain neurolinguistikoki txertatuan... onartuan.

Guztion ongia, gaztelerazko bien común, izan da masak manipulatzeko erregimen totalitario guztien argudio nagusia eta arrakastarako giltza, nahiz eta gezurretan oinarritu oraingo kasuan bezala. Guztion ongia eta beldurra, eskubide eta askatasun baldintzak apurtzeko tresna arrakastatsua, gehiengoa ondo artaldetuta. Ez da kasualitatea eliteko jergan gu sheeple izatea, sheep (ardi) eta people (jende) hitzen batura.

Ikusi nahi duenarentzat, gordin, baina gehiengoak ikusi nahi ez, edo ikusi ezin, artaldean sartuta. Beste morroi batzuk okerrago, Davoseko Foroko neofaxisten kolaboratzaile xuxen eta zintzo, ezker abertzalegoaren influencer-artzai handiak: txertatu! txertatu! txertatu! oihukatzen zutenak, pase nazia inposatzearen aldekoak eta ez txertatzerako orduan pertsonaren burujabetza zigortzea eskatzen zutenak. Dena ezker abertzale barruan eta dena gure burujabetzaren aurka.

Metodologia goebbeldar hobetuarekin Event 201 eta lehenagotik manipulazio neurolinguistikoa maisuki erabili zuten neurri faxistok inposatzeko:

  • Itxialdia.
  • Zentsura.
  • Toke de keda.
  • Mugikortasuna mugatzea.
  • Musukoaren derrigortzea.
  • Txertatzeko koakzioak eta derrigortzeak.
  • Distantzia soziala.
  • Pase nazia.
  • Biltzea galeraztea.

Itxialdia, legez kanpokoa izan zen Auzitegi Konstituzionalaren arabera (mugikortasuna mugatzea eta biltzeko eskubidea galeraztea bezala). Pase nazia ere, legez kanpokoa. Izugarrizko galerak eragin eta inork ez du erantzunkizunik.

Musukoa derrigortzeko froga zientifiko bakarra ere ez da egon mahai gainean, berriki Espainiako Gobernuak aitortu duen bezala.

SARS-Cov-2 inon ez dute isolatu eta froga bakarra ere ez dago birus horrek Covid-19 bezala izendatutako sintoma taldea eragiten duenik baieztatzeko.

Txertoa sartzeak ez du inoren osasunik hobetu. Kontrara, orain ezkutatzen diren albo ondorio izugarriak sortu ditu: ume eta gazte kirolarien heriotzak, tronboak, iktusak, miokarditisak oso gaztetatik, bihotzekoak, minbizi galopanteak... Subnormaltasun berri hau ulertzeko txertatutakoen odola mikroskopioz begiratzea besterik ez dago.

Heriotzak ugaritu egin dira, Covid-19 garaietako errekorrak gaindituz, Diario de Navarrak jaso zuen bezala.

Txertoak ekarri duen hobekuntza bakarra programatua izan da: PCR-ak sistematikoki egiteari utzi zaio. Gaur PCRak topera egiten hasi ezkero bihar berriro pandemia.

Asintomatikoak eta PCR-aren ipuinak aberrazio zientifikoa izan dira. Estatuen arteko PCR-en salerosketa millonarioak 2017 eta 2018 bitartean egin ziren, orduan ere Covid-19 izena erabilita. Izugarrizko diru irabaziak global player mafiosoentzat. Torpeak izan dira gero kontu askotan, baina berdin da, badirudi egia jakiteko interesa galdu egin duela artaldeak.

Txertorik sartu ezean eskubide murrizketak izugarriak izan ziren: ezin ospitalean gaixorik edo hiltzen zeuden senitartekoekin egon, zaharren egoitzetara sarrera galerazita, kiroldegi publikoetara sarrera, jatetxeetara, gaztetxoen diskoteka edo garitoetara, hegazkinetan bidaiatzea, baztertze sozialerako deiak... Izugarria zen egiten ari zirena eta neurri faxista hauen aurrean behintzat Euskal Herrian erantzun jendetsua egon zen, nahiz eta komunikabideek behin eta berriro zentsuratu.

Orain Mónica Sánchez Espainiako osasun ministrak dio txertoa boluntarioa zela, eta miokarditisa bezalako onartu eta demostratutako albo ondorioak norbanakoak asumitu behar dituela. Neurrigabekoa gero emakume honen eta gure politikarien zinismoa.

Gezurtiak eta faxistak.

-------

Ah, eta hauteskundeen emaitza errealak ehunekotan inon aurkezten ez diren moduan zentsatutako guztien matematika sartuta:

        Abstentzioa, txuri eta nulo:       % 39,19

        PNV:                                             % 20,64

        Bildu:                                            % 19,96

        PSOE:                                          %   8,74

        PP:                                               %   5,67

Beraz, PNV eta PSOE gobernatzeko elkartuta, zentsoaren %30era ere ez dira iristen. Eta PNV, Bildu eta PSOE elkartu ezkero, PPren laguntza beharko lukete %50a gainditzeko. Partidoak, gizartea zatitzeko diseinatuak daude. Gutxiengo batekin kanpotik gehiengoa manipulatzeko.

Datu errealak kontutan izanik ondo legoke umiltasun minimo bat politikarien aldetik.

Bildu %19,96, VOX %1,2

 

 

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02