Lurra esferikoa?
Ontzat eman dezagun Lurraren esferikotasuna demostratzeko froga eztabaidaezin bezala foro batean aurkeztu duten bideo hau eta konfidantza izan dezagun egiaren alde eta gure ongiaren alde ari diren NASAko 33. graduko masoi astronautengan. Lurra esferikoa da. Ahaz ditzagun Lur lauaren teoriari buruz idatzi nituen txorakeria guztiak.
Bapo.
Baina orain, beste zalantza batzuk pizten dira froga ontzat emanik. Zer gertatzen da bere erradioarekin?
Lurraren esferikotasuna inolako zalantza gabe demostratzen omen duen bideoa aztertu dut. Segundu gutxiren buruan Lurraren erradioa eta kurbatura aldatuz doa NASAren bideoan, batetik bestera ia laukozterainoko erradio diferentziaz, eta hori guztia planeta ekuatorean 1600 km/ordutako abiaduran biraka doan bitartean (espaziotik ere ez da errotazioa nabaritzen?). Ah... eta izar bakarra ere ez da ikusten.
Hau da aztertutako esferikotasunaren bideo argigarria: