Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Albiste ona

Albiste ona

Asier Arregi 2024/05/16 00:15
Badirudi OMEren barruan ez dutela Pandemien Itun berri neofaxista onartuko... momentuz behintzat atzeratu egingo da.

Europar Kontseiluko buruak, Charles Michel-ek, Tedros Adhanom, OME-ren burua, eta mundu mailako 20 liderrekin batera sinatutako gutun baten bitartez itun faxista hau bultzatu zuten. Tartean Pedro Sánchez espainiarra, eta sinatzaile zuzenak izan ez diren arren inolako kontrako jarrerarik azaldu ez duten PNV, Bildu eta PP.

Gure politikari guztiak gure burujabetzaren aurka, eta horietako batzuk antzuki burujabetza hitza prostituitzen...

Zorionez, itun hau onartzeko negoziazioak txarto doaz. Maiatzaren 27an hasiko da Ituna onartuko luken OMEren batzarra.

Itunaren negoziatzaileek esan dute baikorrak direla akordioa lortzeko helburuari dagokionez eta etorkizunean matraka ematen jarraituko dutela. Adostasunik ez dagoenez, helburua lortzeko hurrengo pausoei buruzko txostena batzarrean aurkeztuko dutela esan dute. Erresuma Batuak, Estoniak, Holandak, Estatu Batuek, Suitzak eta Zeelanda Berriak, besteak beste, negoziaziotan baiezkorik ez dute eman, beraz, argi dago proposatutako planteamendu horren aurrean zalantzak agertu dituztela.

Gaitzespenerako gako nagusia legezko akordio lotesle bihurtzea inposatu nahi dutela, estatuen subiranotasunaren gainetik eta zer esanik ez, norbanakoaren giza eskubideen gainetik. Honegatik, Ameriketako Estatu Batuetan, 22 fiskal nagusik gutun bat sinatu dute Biden presidenteari zuzenduta, akordioaren edukiak subiranotasunari eta zilegitasun legalari dagokionez dituen arriskuez ohartarazteko.

Zergatik ez digute honi buruz hitz egiten gure komunikabideek? Politikariek?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02