Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Polizia Bizi

Asier Arregi 2022/05/27 17:40
Ertzain baten diskurtso historikoa eta beste zenbait gogoeta, Bizitzarako

Hona hemen Polizia bizi elkarteko ertzain baten diskurtsoa (Gasteizko manifan, aurtengo martxoaren 12an emandakoa), beste inungo mediotan nekez ikusiko duzuena.

Lehendabiziko aldiz Euskal Herriko historian polizia bat publikoki hitzegiten boterearen manipulazioaren aurka eta herriaren alde. Eta bukaera pletorikoa. Bejon deizula Javi!

Entzuteak merezi du... han bertan egonda, euskara mailak lotsa eman zuen arren. Gainontzean, nire aburuz, harrigarri, historiko eta oso onuragarri.

Bestalde, Bizitza Plataforma barruan ikaragarrizko hikamika egon da, polizia talde bat herri plataforman sartu edo ez eztabaidatzen. Hausnarketarako bide politak ireki dira, tartean Patrik Unzurrunzagak Independentean idatzitako artikulu oso onaren harira sortutakoa, pentsarazten duena, eta gordinago Bizitza Plataformaren inguruko Telegram taldetan. Bide batez, Independentea.eus ekimena goraipatu beharra dago, anormalitate berrian sortutako burujabeon egunkari libre bikaina. Aupa Kote!

Pandemia garaiko eta aurreko garaietako autokritikarik eza ere egotzi diete ertzain ausart hauei (isunak, forma biolentoak, biolentzia garaietako beraien tortura frogatuak, eta abar...). Patrikek dio, bere ustez pertsona bezala onargarri liratekela, baina polizia talde bezala, ez. Beste batzuk, ezta pertsona bezala ere ez lituzkete onartuko polizia izanagatik. Baina tira, pertsona bezala, kolektiboki, oraindik ez daukagu polizia gabe bizitzeko heldutasunik: lapurretak, bortxaketak, gidari mozkorrak...eta abar.

Eta, hasieran tripak piskat mugitu zitzaizkidan arren polizia beti herriaren etsai ikusi eta pairatu izanagatik; orain, izugarrizko aukera estrategikoa ikusten dut gure gizarteari buruzko benetako eztabaida sakona egiteko. Iraganeko eskema mentalak ere apurtzeko. Nolako polizia nahi dugun, zertarako. Eta talde oso anitzak batzen dituen Bizitza Plataforman ere, aurrera, zergatik ez Polizia Bizi. Norbanakoak onar badaitezke, onargarriago norbanako horien batasuna polizia bezalako talde baten, txalogarri eta orain datozen garaietarako puntazo haundi bat.

Garai oso bereziak dira, BEREbiziko garrantzia dutenak. Gizakiaren Historian inflexio puntu haundi bat izan daitekeenean gaude, gurutzebide puntua, bi aukerarekin:

  • Foro Ekonomiko Internazionala, OMS eta ONUren bide agendatua, gure alderdi politiko guztiek jarraitzen dutena (Blackrock, Vanguard eta hauek kontrolatzen dituzten familia suprakontinentalen agindutara): gure zerebroen hackatzea, jabetza pribatuaren desagertzea, esklabutza digitala, diru fisikoaren desagertzea, eugenesia (populazioaren murrizte latza), erabateko kontrola, transhumanismoa. Global-sozialismoa (nazional-sozialismoaren bertsio digital landua).
  • Benetako askatasuna, bakea eta gizakiaren garapen naturala. Gizarte berria, oinarrietatik berrantolatua, alor guztietan.
Gizarteratu behar dugun eztabaida hauxe da. Norantz goazen.

Pertsona bezala garapena behar dugu. Hazi. Lehendabizi, garrantzitsuena, norbanaka, gero taldean. Forma zaharrak gainditu eta gizatasunean hobetu behar dugu. Berdin du polizia, bankari, sistemaren irakasle edo mediku txertozale, zientziologiako morroi, nerabe drogazale, kazetari independente, langile xume, futbolzale itsu, aizkolari edo kantari-bertsolari.

Denak behar ditugu, elkarren beharra daukagu, denen hobetzea behar dugu. Betiere, oso kontuan izanik ez dela erraza engainatua izan zarela onartzea...Oso gogorra. Covid-19 gaitzaren (ezin ukatu gaitza, baina ez dago frogarik birikoa dena baieztatzeko) plandemiarekin guztiz engainatua izan zarela onartzea ez da erraza, prozesu pertsonal bat da, kaosetik orden berrira pasatzeko sendatzea.  Krisia. Gero, poliki poliki, jaio garenetik engainatu gaituztela onartzeraino. Gezurrak eta gezurrak.

Momentuz, zoritxarrez, badirudi Bizitzaren aldekootan divide et impera eman dela, baina batu beharra daukagu. Gainditu. Divide et impera eman dadila ertzainengan, alderdi politikoetan, batu daitezela gero eta pertsona gehiago bizitzaren alde.

Nik behintzat era pertsonalean oso gustora kolaboratuko nuke Ertzantzaren alor zientifikoarekin; esate baterako, eremu elektromagnetikoen eraginak eta babesak ikertzen edo jada batuak dauzkagun hauts lagin magnetiko ezberdinak aztertzen (batzuk hondartzan...), eta beharrezkoa bada, dagokion bezala denuntziatzen. Teknologia garatua dago jada partikula nanomagnetikoekin gure gorputza hackeatzeko, eta oso ondo salduko digute, gaitzak sendatzeko direla esango digute...Baina ez, gure kontrolerako dira, erabateko kontrolerako, ikus Sakhrat Khizroev-en baieztapen erakargarriak. Ja!

Guztiak gara beharrezko, denak ala inor ez. Izkutatzeko ez daukagu ezer. Batzuk beldur dira gure artean infiltratuak ote dauden eta ertzainekin gehiago... Etor daitezela, ez dago ezer gordetzeko, egiaren bila goaz eta.

Portugalgo Iraultza Afrikako gerretatik erre erreta zetozen militarrek gauzatu zuten. Hauek ere oso gaiztoak, eta gero krabelinen iraultza egin ahal izan zuten herriari esker eta tiro gutxi botata (eskerrak...ze tiroka hasi ezkero...oso munizio gutxirekin baitzeuden).

Geroago eta ertzaina gehiago badira errealitate gordin honen aurrean bizitzaren alde egiten dutenak, askoz hobeto.

Beharbada horrela, gertu legoke Eskubide Unibertsalen aurka edo Konstituzioaren aurka doazen aginduei beraien desobedientzia irmoa. Eta egia judizialki argitzeko bidean egongo denean, norbait behar dugu desastre honetan zikinduta dauden gure agintariak, medikuak, kazetariak, organo zentsuratzaileak eta botereko sekta pederastak (hauek ere badaude gurean eta), ikertu, beraien inplikazio kriminalak frogatu eta kartzelaratzea gauzatzeko.

 

 

 

Zentsura garai latzak

Asier Arregi 2022/05/25 19:13
eta pedigree antifaxistaren alardea publikoki egiten duten gure politikariak ere ixilik, global-sozialismoaren amaraun itxietan jolasten... Totalitarismoaren parte izaten...

Ikaragarria da.

Google, Facebook, Youtube...oso kontrolatuak daude, bot azkarrekin...Esaterako, guri Youtubeko kanalean bideo bat publikatu aurretik zentsuratu digute, igo eta oso denbora gutxira (ordubete baino gutxiagotara), elektromagnetismoa eta osasunari buruzko hitzaldi xume bat, ikerketa zientifikotan oinarritutakoa.

Eragile eta zentsuratzaile berdinek kontrolatzen dituzte EITB, Diario Vasco, Gara, Deia, Berria...global-sozialismoaren totalitarismoari dagozkion gai guztietan, eta ZENTSURA gauzatzen modu azkarrean: txertoaren eraginak, Covid-19 (alderantzizkako botereko burmuin jolastien DIVOC) eta beroni lotutako zalantza guztiak (isolatu gabe, sintoma ez birikoak, kutsakortasun frogarik ez, medikamentu transgenikoak osasunaren aurka...), 5G eta Covid lotzea, Ukrainako gerra, eskasia, inflazioen jolasak, transhumanismoa, ingenieritza neurolinguistikoa gure burmuinak manipulatzeko...eta abar.

Zentsura maila sinesgaitza da. Adibidez, Google Drive-ko kontu pribatu batetik txertoen eragin kaltegarrien 731 ikerketa zientifikoren bilduma kendu dute...banaka bilatu behar...publikatutako ikerketak baitira eta oraindik ez dira Akademia osotasunean menperatzera heldu, Klaus Schwab-en hitzetan, hori nahi eta bilatu arren...Ikerketen artean, bapatean modan jarri den hepatitisarekin erlazionatutakoak:

667 - Hepatitis autoinmune desencadenada por la vacunación contra el SARS-CoV-2
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/34332438/

668 - Reactivación del virus de la hepatitis C después de la vacunación COVID-19
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/34512037/

669 - Hepatitis inmunomediada con la vacuna Moderna, ya no es una coincidencia sino confirmada
https://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0168827821020936

670 - Hepatitis autoinmune que se desarrolla después de la vacuna contra la enfermedad por coronavirus 2019 (COVID-19): ¿causalidad o víctima?
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/33862041/

671 - Hepatitis autoinmune que se desarrolla después de la vacuna ChAdOx1 nCoV-19 (Oxford-AstraZeneca)
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/34171435/

672 - Hepatitis aguda tipo autoinmune con anticuerpo antimitocondrial atípico después de la vacunación ARNm COVID-19: ¿una nueva entidad clínica?
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.go

Eta zerrendatxo hau, ofizialki publikatutako ikerketekin...nire Facebookeko kontua denboraldi batez murrizteko arrazoia izan da.

Hala a jugar a pala, eta gainera ohartxo hezitzaileekin. Adierazpen askatasuna urratuta, baita informazio eskubidea ere ...mmm...ikerketa zientifikoak publikatu eta pentsamentu bakar totalitarioaren muga gorrian, flipachen..."oh, txintxoa izan behar duzu, ulertzen dugu erroreak gertatzen direla eta kontua ez dizugu moztuko, ondo portatu hurrengoan"

May be an image of text that says "Restriction May 10 You can't take part in groups for 3 days Restriction May 10 Your group posts will be moved lower in Feed for 15 days Restriction Feb 7 We understand that mistakes happen, so we didn't restrict your account"

 

 

Plandemia Reiner Fuellmichen arabera

Asier Arregi 2022/05/12 20:23
Elkarrizketa osoa ikusteak, ezpairik barik, merezi du, tregua pandemiko eta gerra panfletiko garai hauetan

Hona hemen Plandemia izan denaren sintesi ikaragarri ona, beharrezkoa, ezinbestekoa, orain daukagun tregua pandemiko eta gerra panfletiko garai hauetan. THE BIG RESETeko gainontzeko elkarrizketak ere, oso interesgarriak, Alfonso Longorena, bereziki...

Reiner Fuellmich-ek Volkswagen-i katalizatzaile manipulatuen auzia irabazi zion, baita beste epaiketa bat Deutsche Bank-i ere, enpresa kriminal bezala kondenatuz gainera.

Oraingoa zailagoa da zartagiaren kertena ez dagoelako agerian, Nuremberg-eko epaimahairik ez dago...eta plandemiaren trama supra-estatala da (supra-multinazionala ere), baina badaude bideak judizialki gauzak estatu ezberdinetan  demostratzeko:

- PCRak ez du diagnosirako balio, eta PCR barik pandemiarik ez. PCRtan diru publikotik gastatutako dirua, lotsagarria, negargarria. Astakirtenkeria. 24 ziklotik gora, zientifikoki ez dago DNA berdinaren baieztapena egiterik eta Osakidetzan (edo Gaixokidetzan) 35 eta 40 artean egin dituztela onartu dute.

- Birusa ez dago fisikoki isolatua, beraz ezin da inola ere onargarria izan PCR froga batek zientifikoki existitzen ez den birusaren trazarik izaterik. Covid-19 gaitza birus batek sortua denik baieztatzeko frogarik ez dago.

- Txertoa ez da txertoa, medikamentu geniko baino. Eta berau inokulatu ahal izateko emergentzia egoera sortaraztea beharrezkoa izan da. Txertoen kalteak nolahala izkutatzen dabiltza.

- Covid-19 gaitza gainditzeko sendagaiak eta teknikak zentsuratuak izan dira.

- Guztiaren atzean, Plandemiaren atzean, txertoen atzean... Volkswagen eta Deutschebank-en atzean dauden berdinak daude, baita, Iberdrola, Facebook, Google, komunikabideak eta abarren atzean ere: Blackrock, Vanguard...ikus Alfonso Longoren elkarrizketa.

- Plandemia orain dela hamar urte baino gehiago planifikatzen hasi zen Rockefeller, Rothchild, eta abarren artean, Bilderberg kluba...eta abar.

- Eta gehiago...

Zerebroaren hackatzea akatzea

Asier Arregi 2022/02/16 13:45
Zerebroaren hackatzea akatzea

Tatiana Shepeleva/Shutterstock

Hiztegi Batuan oraindik ez da hackatu jaso eta Elhuyar Hiztegian hackeatu agertzen da. Hackatu zuzenagoa iruditzen zait, baina ez dakit akaturekin sortzen den hitzjokuagatik den. Teknotzaindiari galdetu behar...Eibartzaindiako norbaitek ere badaki agian.

Gure garunen emisio elektromagnetikoak anplifikatuz eta kodetuz, digitalizatuz, badirudi, gure burmuina Inteligentzia Artifizialarekin nahasteko teknologia egon badagoela jadanik... Duela urte batzuk konspiranoia edo konsparanoia ziren kontu asko eta asko argitara irtetzen doaz, egia bihurtzen.

Yuval Noah Harari idazleak Davoseko Foroan bertan hitzegin zuen hackeatze, hackatze, akatze edo kakatze honi buruz. Teknikoki oso gertu omen gaude honetaz, hain gertu eze, Rafael Yuste ikerlariak (Brain Project) 2017an ohartarazi baitzuen Oinarrizko Giza Eskubide Unibertsalen karta aldatu beharko litzatekela, lehendabiziko Eskubide bezala, zalantza gabe, pentsatzen dugunaren intimitatea jarriz.

Dirudienez "txerto" deiturikoetan hori ahalbidetuko luketen nanogailuak daude edo badago behintzat egoteko teknologia. Eta hau ez da polemikoa izan den Campra Txostenean bakarrik agertu, Zelanda Berriko ikerlariek ere aurkitu dituzte forma arraroak eta Khizroev-en teknobiologiarekin, onartzen dute jada eta oso pozik, gorputzean eragiteko partikula nanomagnetikoak injektatu egin daitezkena.

Eta hau gutxi balitz FDAk onartu berri du pilulatan nanotxipak jartzeko teknologia. Posibilitate hau orain dela ez asko mahai gainean jartzen genuenean konspiranoikoak ginen. Gaur, hor dago, eta Davoseko Foroan pozarren azalduz gainera.

Covid-19, aldaketa klimatikoa, extralurtarrak, asteroideak edo auskalo zerekin manipulatzen edo manipulatuko gaituzten bitartean, kontu hauek gizatasunarekin harreman gutxi daukaten foroetan erabakitzen dira.

Ez dugu nahi, ez dugu etorkizun transhumanistarik nahi. Askatasunez gai honi buruzko informazioa nahi dugu, eztabaidatu, informatu eta nahi dugun bezala, ekin.

Gizakiak baditu garatu daitezkeen kualitate ikaragarriak: telepatia, urrutiko ikusmena (remot viewing), telekinesia, tantra, erradiestesia, telerradiestesia, eskuen energiak eta abar luze bat. Teknologia gure zerbitzura egon behar da, ez gu harenera eta dependentziak sortuz. Zalantza barik, gizaki bezala aurreratu nahi dugu, gizatasunez, maitasunez eta gure ahalmenetan progresatuz, gizaki hobeago, indartsuago, bihurtuz.

Hackatzea akatzea lortuko al dugu... Aurrera!

Klaus Schwab filtro barik

Asier Arregi 2022/02/15 13:20
Foro Ekonomiko Internazionaleko buruak grabatua izaten ari zela jakiteke botatakoak antologikoak dira
Klaus Schwab filtro barik

Osaba Klaus pozik

Jejeje, denak dauzkagu poltsikoan gure negozio hontan, politikariak, kolegismo oso guaia gobernu askorekin munduan zehar, ze ondo! enpresa multinazionalekin, komunikabideak noski...eta oso bereziki, Akademiarekin, beharrezkoak ditugu aditu eta zientzialariak...eta noski lider erlijiosoak dauzkagu eta eragile sozialak...Denak poltsikoan gure planekin jarraitzeko, ze pozik nagoen...mmm...ze maitagarria osaba Klaus.


Geratuko al dugu hau ya behingoz? Konturatuko al gara gure politikariak trama honen parte direna? Zentsura eta ingenieritza neurolinguistikoa bikain ari direla erabiltzen? Medioetatik entretenitu, bildurtu eta manipulatzen gaituzten bitartean, beraien planak ez dituzte izkutatu gainera: eugenesia eta populazioaren murriztea, transhumanismoa, erabateko kontrola, zerebroaren hackatzea (ikus Harariren hitzaldiak Davoseko Foroan), digitalizazio osoa eta diru fisikoaren desagertzea... gizateriaren esklabutza eta manipulazio mental totala: ez zara ezeren jabe izango baina zoriontsu izango zara (2030 urterako, Agendatua). Covid-19arekin, urte askoan ondo prestatutako plana hasi bakarrik egin dute.

Lehenbailen geratzea lortu behar dugu, osasuna eta askatasuna jokoan dauzkagu.

Hemen bideoa ikusgai: KLIK

Segurtasuna ala askatasuna aukeran eman ezkero, beharbada gehienek segurtasuna aukeratuko lukete. Baina askatasunik gabe, osasunik ez.


Bilbo askatasunaren hiriburu

Asier Arregi 2022/01/24 12:59
Horrela izan zen larunbatez, jende askorekin, benetan askorekin...

Jende ikaragarri pila. Bilduko azken manifan 40.000 zenbatu zituzten. ETBk Bizitzaren honegatik 15.000 esan du. Autonomia kaleko neurketa hutsez, Bizitzako manifan Bildukoan baino jende dexente gehiago zegoen, beraz, kopuru bietako bat behintzat oso gaizki kalkulatua dago.

Jende kopuruaren gerra inozoak zentzu askorik ez du, nahiko errez zenbatu daitekeenean. Seguraski Ertzaintzak kopuru zehatza izango du eta Google-k ere bai, edo errez izan dezakete nahiz eta beharbada Konstituzioko legeren bat urratu (18.artikulua, esaterako). Baina gure agintariek hauek urratzen karrerilla ona hartua daukatenez, sakeleko telefonoen kopuru zehatzarekin kalkulatu dezakete (telefono gabe %1etik behera egongo da eta nahiz eta datuak eta kokapena itzalita eduki, teknikoki kokatzea badago errore ez-esanguratsuz).

Edozein modutan, jende asko, asko benetan. Giro ederra, askatasun egarriz...

Bukatzeko, Altzuarten bertsoak entzungai:

Berrabiatze Handia, Covid-19 krisia eta ekonomia

Asier Arregi 2022/01/18 10:56
Adrian Zelaiak, EKAI Center-eko zuzendariak bikain azalduta

Erreseteo Handia, The Big Reset edo Berrabiatze Handia... Nola egituratu duten ekonomikoki pandemia, berrabiatze ekonomikoa eta totalitarismoa edo sasikomunismo feudala poliki poliki gizartean sartzeko.

Hoberena Adrian entzutea, oso ondo azaltzen:

Plandemia IV

Asier Arregi 2022/01/16 17:20
Mundua alderantziz...Carlo Maria Viganò nuntzio ohiak 2020ko urrian Trump-i plana azaltzen idatzitako eskutitzetik abiatuta egindako gogoetatxo batzuk

Azpiko bideoan, sekta modukoren bateko artzai batek Viganòk 2020ko urriaren 25 idatzitako eskutitz bat azaltzen du, Planaren xehetasun batzuk ematen eta argi eta garbi hitzegiten. Bideoa bera 2020 bukaerakoa da eta Youtubek, nola ez, zentsuratua. Harrigarria nola orduan jada pasaporte naziaren inposaketa agertzen duen, agerian utziz ez dela neurri sanitario bat, era bitxian Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak argi baieztatu zuen bezala: el pasaporte Covid no es una medida sanitaria, es una medida cívica.

Europako ezker guztia Planarekin hasi aurretik ondo lotu zuten, tartean gure ezker abertzalea ere, Giza Eskubide Unibertsalei egindako eraso zuzenaren aurrean erantzun soziala amortiguatzeko estrategia inteligentean.

Komunikabideekin ere berdina. Denetan. Gure artean Berria eta Garan ere bai: zentsura, ildo editorialak, albisteak emateko modu terrorista landua (programazio neurolinguistikoa eta ingenieritza soziala), esaldi berdinak mundu osoko mediotan, gezur berdinak...ondo bideratuak, salbuespenak salbuespen. Horien artean El Toro, lehengo Intereconomía, era kuriosoan Espainia mailako telebista askeena bihurtuta, eta gizakiaren askatasunaren alde, nabarmen. Eskerrik asko. Nork esango liguke hau duela urte batzuk kate fatxa hau era komikoan pizten genuenean, euskaldunei buruz edo komunistei buruz botatzen zituzten astakeriez eta abarrez barre egiteko. Edo euskaldunok Espainiako Konstituzioa defendatzen egongo ginenik pase naziaren aurrean.

Mundua alderantziz.

Politika mailan eskuin muturra izan da Planaren aurka agertu dena orohar, Europa mailan eta kanpoan, Bolsonaro, Trump, Vox...Eta hau ere oso landutako estrategia izan da, ezkerraldeko "librepentsalariak" itzaltzeko, askotan entzundako argumentu antzuarekin: "Nola pentsatuko duzu ultra-eskuindarrak bezala?"

Baina poliki poliki badoa jende gehiago konturatzen eta ulertzen, hemen eta mundu mailan, milloika pertsona...eta ez da erraza iritziz aldatzea. Izan ere, oso gogorra da engainatua izan zarela onartzea. Fedea izan duzula Zientzian eta ez zegoela inolako zientziarik (ez behintzat suposatzen diren helburuekin) propaganda baino, fedea gure agintariengan, beste goragoko batzuen monagillo diren bitartean.

Honetara, Donostiako manifan 30.000 lagunetik gora egon ginen eta gehiengo nabarmena ezker abertzale ingurukoa. Bilduk badirudi bildur piskat jaso zuela hor eta zertxobait aldatu duela bere diskurtsoa, artaldea oso osorik mantentzeko maniobratan, bere barrutitik ez ateratzeko mugimendu neurtuetan, lehendakaritzara Munduko Ordena Berriaren sistema totalitarioarekin guztiz lerrokatuta dauden PSOE eta Podemosekin heltzeko bere estrategia posible eta beldurgarrian.

Banatzea nahi gaituzte, txertatuak-txertatubakoak, negazionistak-ofizialistak, ezkertiarrak-eskuindarrak...eta ez!!! Elkartzeko garaiak dira, gizakiak gara. Gizateria osoaren aurkako sistema totalitarioa inposatu nahi dute eta gure politikariak joko horretan sartuta daude. PNV edo Bildu, berdin da. Giza eskubideak jokoan daude eta berreskuratu nahi ditugu.

Hurrengo larunbatean denok Bilbora Bizitzaren alde!!!

 

Informazio eskubidearen urratzea diru publikoz ordaindua

Asier Arregi 2021/12/22 10:55
65/2021 EBAZPENA da Covid-19ari buruz errelato bakarra ziurtatzeko Eusko Jaurlaritzak hartu duen sobornatze neurria, giza eskubideen kaltetan

Bertsio ofiziala ez diren argumentu guztiak zentsuratzen dituzte edo saiatzen dira. Berdin da iritzia ematen duena epidemiologian, medikuntzan, biologian katedraduna izatea ere.

Desinformazioa da. Ustela. SARS-Cov-2 oraindik isolatu ez badute nola existituko da ba Omikron? Ez daukate ipuin hoberik txertoek funtzionatzen ez dutela justifikatzeko? Benetako FAKE NEWS errepikatzen, Goebbelsen estilora, egia bailitzan propaganda eran inokulatuta gure gizartean.

El Correok 1.608.716,91 €, Diario Vascok 747.535,64 €, Deiak 558.126,27 €, Garak 305.580,45 €, Berriak 290.427,70 €...baldintzatan "Compromiso de mantener la misma linea de información de cercanía y servicio a la ciudadanía en relación a la pandemia" Hau marka! Ezagutzen dugu jadanik ze preziotan saltzen diren gure Giza Eskubide Unibertsalak.

Green Pass = Gesundheitspaß

Asier Arregi 2021/11/26 14:40
Pase sanitarioaren kontua nazien Alemanian erabilia izan zen. Beharrezkoa zen gainera museo, eraikin publiko, lantoki, eskola eta abarretan sartzeko. Osasunarekin zerikusi gutxi, orain bezalatsu. BIHAR BILBORA!!!

 

Oinarrizko eskubideen urraketa bortitza jasaten ari gara. Giza eskubideak desagertu dira Zientziaren izenean, baina era guztiz manipulatuan, ebidentzia zientifiko barik.

Era oso kuriosoan naziek asmatutako sistema bera ezarri nahi da. Izan ere, mundu mailako erregimen totalitario bat ezartzen ari dira eta Covid-19 tresna baino ez da.

Erregimen totalitario horren administrazio kontseiluan Black Rock, Vanguard eta State Street leudeke besteak beste, munduaren jabe (hauen gainetik esku bakarrarekin kontatu daitezken familia klanak), gure bankuen eta enpresa handi guztien jabe, Petronor, Ipertrola, estatuetako banku zentralak, Microsoft eta Apple, Big Pharma, OMS, FMI...guztia...Eugenesia behin eta berriro defendatu duten horien interesetan gure osasuna dagoela iñork uste al du ba?

Hau ilustratzeko Alfontso Longoren azalpenak, bikain. Bihar BILBORA!! Munduko hiriburura, jejeje...Aupa Alfontso! Aupa umore hori!

 

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Kontatuko diguzu… Alfonso, 2022/05/12 15:12
Eskerrik asko Alfonso, orain erosi dot ... Asier Arregi, 2022/05/12 13:59
Interesgarria artikulua, eztabaidak zein gogoetak ... Alfonso Guillo, 2022/02/16 14:47
Bikain Asier......baditut arrazoi pranko hemen ... Iulen Lizaso Aldalur, 2021/12/22 12:38
Jo gogor bide hortatik! Ordua da gauzak klaro ... iñaki, 2021/09/01 15:24
Ikaragarria gertatzen ari dena. Gizartea lo, ... Oier Nuñez, 2021/08/01 23:24
Gracias por la información Garux, 2021/04/22 16:16
Daukat susmoa etxia magnetikoki kutxatuta dago Ze ... Jabi, 2018/07/17 07:36
Me encantas june, 2016/02/17 18:53
Oso ona. Eskerrik asko Asier. Serafin, 2012/02/02 14:02