Espanhois nas ruas contra o Tratatado da OMS
Portugalen Sergio Tavares kanalak eman du martxoaren 16an Madrilen egon zen manifestazioaren berri. Bere weborria esaldi honekin hasten da:
“QUANDO AS TELEVISÕES MENTEM, OS CIDADÃOS TORNAM-SE JORNALISTAS"
Telebistek gezurra esaten dutenean, hiritarrak kazetari bihurtzen dira. Eta hala bihurtu zaigu Sergio hau, lehendik ere Ekialdeko Timorren Portugalgo irrati baten korrespontsal lanak egindakoa. Orain, Brasilgo diktadura judiziala salatzen, Davosen (Suitzan) urtarrileko Foro Ekonomiko InterNAZIonaleko bilera, Frantziako nekazarien altxamendua, Madrilgo manifa eta orohar massmediak (gaur egun ia komunikabide guztiak) zentsuratzen dituzten gaiak jarraitzen eta jorratzen.
Hona hemen berak jasotako bideoa, tartean Joseba Argintxona ere ikusten (eta gehiago entzuten) da: ESTE TRATADO LO VAMOS A PARAR!!! Bai horixe.
(2024/04/03) --> Youtube, gezurretan. Kargatu duen pertsonak ez du kendu bideoa, Youtubek zentsuratu zuen egun batzutara.