Eibar.ORG | Eibarko peoria
Fikzioak eta euskal politika
2024/05/04Crossover Series jaialdia antolatzen da Donostian telesailen inguruan hausnartzeko. Joan den astean bi kazetari espainiar izan ziren bertan, Emilio Domenech 'Nanisimo' eta Pedro Vallín, "telesailak eta politika" gaitzat hartuta tertulian, Ylenia Benitok moderatuta. Zeharkako hausnarketa bat hemen.
Antifaxismoa
2024/05/03Neurri faxistak onartu, bultzatu eta inposatu nahi izan zizkiguten bere burua antifaxistatzat aldarrikatzen dutenek
Victoria Prego
2024/05/02Bart zendu da Victoria Prego (1948-2024), espainiar trantsizio politikoa bertatik bertara bizi eta jarraitu izan zuen kazetaria, bere burua sekula protagonistatzat jo ez zuena, eta emakume banaka batzuk baino izan ez zituen kazetaritza haren ordezkaririk nabarmenenetakoa.
Jazza: unean uneko unea, liparra
2024/05/01Gonzalo Tejada (Donostia, 1960), Angel Unzu (Iruñea, 1961) eta Iñar Sastre (Anoeta, 1986) musikariak harribitxiak dira oso, bakarka ere; zer esanik ez, gero, elkarrekin. Luxu hutsa. Hiperbole musikala eskaini berri digute bart, VEC aretoan, Nazioarteko Jazz Eguna kari.
Agurraren malurra
2024/04/29Christian Zacharias Donostian izan dugu bart. Agurtze aldera-edo etorri omen da. “Betidanik” ezaguna eta maitea izan da Zacharias piano-jotzailea euskal melomanoen artean (1), ez baita alferrik Hegoaldeko lau hiriburuetan urtetan aritutako interpreterik handienetakoa. Baita, inoiz edo behin, Euskadiko Orkestrarekin batera ere.
Carmen Ruiz de Alegria, gerra osteko Eibarren euskarazko saria irabazi zuen aurrena
2024/04/27“Aizti eta Irusta” izeneko ipuina izan zen, Euskaltzaleen Biltzarrak 1959 urtean Eibarren eratutako kontu-lehiaketaren lehen saria irabazi zuena. Asmatzaile: Pakita Abendibar (1) zena. Kontalari: Carmen Ruiz de Alegria, zortzi urteko herriko alaba.
Ez irakurtzea ezinezkoa izan da
2024/04/26Moio: gordetzea ezinezkoa zen, Kattalin Miner Perez. 140 orrialde. Euskara hizkuntza. 2019ko mai. 17a(e)an Elkar(e)n argitaratua. ISBN: 9788490279434
Dokumentuaren akzioak