Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Fikzioak eta euskal politika

Fikzioak eta euskal politika

Luistxo Fernandez 2024/05/04 09:12
Crossover Series jaialdia antolatzen da Donostian telesailen inguruan hausnartzeko. Joan den astean bi kazetari espainiar izan ziren bertan, Emilio Domenech 'Nanisimo' eta Pedro Vallín, "telesailak eta politika" gaitzat hartuta tertulian, Ylenia Benitok moderatuta. Zeharkako hausnarketa bat hemen.
Fikzioak eta euskal politika

Crossover Series-eko hizketaldia.

Hona ebento haren oharra sarean. Neure haria Twitterren gaztelaniaz, funtsean hona euskaratuta dakart hori.

Galdera bat izan zuten Domenech eta Pedro Vallínek ea euskal politikaren kontua nola ikusten uztartuta ikus-entzunezko fikzioekin. Denbora faltagatik-edo, ez zuten asko sakondu, baina esan zuen Vallinek nola sinestezina egiten zitzaion Iñigo Urkullu lehendakaria, abstemio eta sailkaezina... Beherago honetaz gehiago.

Tira, nire ekarpena: ikus-entzunezkoetan espainolek ezagutu ditzakete El Negociador eta Fe de Etarras komedia, bereziki ona nire iritziz lehena, baina uste dut euskaraz egindakoek ere merezi luketela aipua, esate baterako Jaun ta Jabe telesaila, bere lehendakari sukaldariarekin.

Horrez gain, ikus-entzunezko kategorian ez da sartuko, baina nire ustez De Rerum Natura tirak, Zaldieroarenak Berrian, badira zerbait. Umore narratiboa darie, zinetik eta gag ikus-entzunezkoetatik elikatu direnak, egoera sozial deserosoak deskribatzen sarri hala nola Curb Your Enthusiasm telesailean.

Hain zuzen ere, Vallinek Urkullu deskribagaitza aipatu zuenean etorri zitzaidan burura, nola Ibarretxe izan zen Braveheart elfo-belarriduna Zaldieroarenrzar, eta Patxi Lopez Napoelon negutiar bat, aide-de-champ batek negu errusiarrean beti 'sire' esaten zion hura... Eta aldiz, ez zuela jakin nola marraztu Urkullu. Fotoxopatutako errekorte batek egin zituela urteak Berrian...

Badakigu gainera Urkulluri ez ziola grazia handirik egiten pertsonaia marraztuak, eta esan zuela elkarrizketa batean 'ideologia batekoa' zela marrazkilaria... ai ai ai, ez ote du Pradalesek (lehendakari bihurtzen bada, itxura guztien arabera hau sinatzeko unean) patu bera pairatuko tiretan!

Lehendakariez gain pertsonaia zoragarriak izan ditugu politika-fikzioan Zaldieroaren rietan. Estelada eta ikurriña kafea hartzen Katalunia eta Euskal Herria konparatzen ziren bakoitzean, Nafarroa Kapitaina super-heroikoa eta bere sidekick Petilla Subkomandantea, Gizon Jakintsua nola ez...

Eta bereziki, The Organization. Hau da, ETA. Kagulaz jantzitakoen The Office bat bailitzan...

Uste dut zinez ETAren amaieran garrantzi kulturala izan zuen zerbait izan zela The Organization.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004