Ana Rosa Quintana
Gaur Ana Rosa Quintanaren programa berria hasi da. Goizetan Telecinco n. Aste honetan komentatuko ditugu urte berriko estreinuak (Buenafuente, Wyoming, Ana Rosa...)
Baina gaur komentario txiki bat... zenbat urte ditu Ana Rosak? Ez naiz perbertitu bat, ez dakit lotsatu behar ote naizen, baina Ana Rosa k jartzen nau. Eta bakeroak oso ondo geratzen zaizkio.
Telezaborra Alla Tú-ren castingean
Egun batzuk pasatu dira, eta iada kontatu daitekeelakoan nago. Asteartean Donostian izan nintzen, Telecinco ko Alla Tú programaren casting ean. NH Aranzazu hotelean izan zen. Hara iristean, paper bat bete behar izan nuen, nire datu pertsonalak, hobbi ak etabar jartzeko. Paperaren atzekaldean beldurra emateko moduko kontratua zegoen sinatu beharrekoa. Besteak beste, hautapen prozesuaren berri ez emateko eskatzen zuten. Hala eginez gero 200.000 euroko (bai, ondo irakurri duzu) isuna.
Jende asko zegoen hall ean. Gehienak metrosexual itxurarekin. Gran Hermano n sartzeko itxurarekin. UIne hartatik bertatik banekien ez nindutela hartuko.
Antolatzaileek, hamarnaka sartzen zuten jendea gela batera, eta 15 minutu pasata gelatik ateratzen ziren eta jendeari esaten zioten aukeratuta zegoen ala ez.
Iritsi zen nire txanda. Beste 9 arabarrekin sartu nintzen gelan. Gure aurrean antolatzailea.,35 urteko neska. Eta beste emakume bat kamara batekin. Banan banan, geure buruaren aurkezpena egin behar genuen. Oso gaizki egin nuen. Kamarak ez ninduen urduri jartzen, baina beste 9en begiradek bai. Ahots dardartiarekin... batere graziarik gabe.
Azkenean nire taldetik neska eta mutil bana aukeratu zituzten. Madrilen telebista programa askotan egon den neska bat, eta Laudioko skater bat.
Jesús Vázquezek ez dit lagunduko, beraz lanean jarraitu beharko dut hipoteka ordaintzeko...
lagun ikustezina, eta 2
Azkenean CD Rom bat oparitu didate. Udan akuario bat erosi nuen, eta akuariofiliari buruzko CDa jaso dut.
Ez naiz kexatuko, txarragoa izan zitekeen. Aitari sacacorchos bat eman diote, anaiari Lucia Etxeberria ren liburu bat, eta osaba bati Angeles y Demonios , El Código Da Vinci idatzi zuenarena...
Ah! nire oparia, irratia, ez zaio gustatu....
Hurrengo urtean, gehiago. Inork, ekimeneren bat antolatu nahi badu lagun ikustezina ren aurka, nire babes osoa izango du.
Pd: Luistxoren ideia oso ona.
Lagun ikustezina
Urtero, Errege egunean jende pila batzen da bazkaltzeko nire aitaren etxean. Gehienak ez ditut ezagutzen. Eta urteroko ohitura, lagun ikustezina . Badakizue, ezta? Bakoitzak bere izena idazten du paper batetan... gero paperak banatzen dira, eta oparia egin behar diozu hartu duzun papertxoan zegoen tipoari.
Ba al dago dirua alferrik gastatzeko metodo hoberik? Inoiz jaso al duzu ganorazko opariren bat lagun ikustezina rekin? Ez al zarete sekula tonto aurpegiarekin geratu?... joder nik 20 dolar gastatu ditut oparian, eta niri hautsontzi kutre bat eman didate...
Aurten ezagutzen ez dudan bat tokatu zait. Tipoak ez du alkoholik edaten, beraz ezin ardo botila oparitu... Azkenean irrati bat erosi dut, Natura n, 19. Egia esan, polita da irratia. Bihar kontatuko dizuet zer jasotzen dudan. Gustuko ez dudan zerbait, seguru...
Bide batez, Natura eta denda horiek (Eguberrietan jartzen dituzten artisau azokak)... Nik uste dut lagun ikustezina delakoa beraiek asmatu zutela. Opari txorra horiek beti denda horietan erosten baitira.
audientziak
Beste eguean aipatzen nuen ez nekiela, euskararen ikuspuntutik, Harry Potter ETB1 n eta ETB2 n aldi berean emititzea ona ala txarra zen. Atzo Berriak albiste interesgarria zekarren. Hala ere, ni bat nator gaur Fermin Etxegoien ek esaten duenarekin.
Beharbada, inoiz audientzia datuak ikusteko nahia izan duzue. Nik atzo, EiTB24.com webgunean arakatzen, EAEko audientza datuak daudela deskubritu nuen.
Bestalde, Espainia mailako datuak Vertele.com eta TVinteligente.com helbideetan ikus daitezke.
Harry Potter
Larunbat gauean ETB k Harry Potter eman zuen. ETB1 n eta ETB2 n. Aldi berean. Beraz, aukera zegoen pelikula euskaraz zein españolez ikusteko.
Euskaltzale bezala, ez dakit erabaki hori euskararentzat ona ala txarra den. Baina teleikusle bezala, argi daukat. Aukera txarra egin zuten. Izan ere, kanal bat ikusteko aukera galdu nuen, bietan gauza bera emititzen baitzuten.
Bueno, gutxienez ingelesezko film bat aukeratu zuten. Iurretakoak ezagututa ez zen harritzekoa izango ETB2 n Airbag gazteleraz, eta ETB1 n euskaraz... Ea zeinek aukeratzen duen ETB1 ...
Vaya Semanita, sutan
Vaya Semanita erretzen ari dira. Ez da hau esaten dudan lehendabiziko aldia, baina badirudi ETB ko arduradunak ez direla konturatzen, eta beharrezkoa da berriro esatea.
Programak errepikatzen dituzte, gero errepikapenaren errepikapena ematen digute. Eta igande gauetan, berriro. Udan, Eguberrietan....
Horrela ikusleak jakinmina galtzen du. Ez da egun batetik bestera gertatzen, baina epe ertainera ekidiezina da. Kontuz ibili daitezela...
Abenduko artikuluak, hemen .
Bideojokoak
Sustatu n irakurri dut berria. 3Arrano koek bideojoko bat euskaratu egin dute. Ez dut probatu, baina esaten dutenez jokoa ona omen da. Bilarrean aritzeko da.
Oso ondo.
Zenbat diru gastatzen du Gipuzkoako Diputazioak euskarazko jokoak sortzen? Eta Eusko Jaurlaritzak inork erabiltzen ez dituen aplikazioetan?
Orain urte batzuk arraunean aritzeko joko bat atera zuten. Ez nuen probatu, baina zalantzarik gabe esan daiteke arrakastarik ez zuela izan.
Aurten, oker ez banabil, Ibaizabalekoek beste bat atera dute. Interneten bilatu dut, baina ez dut ezer aurkitu.
Eta orain nire proposamena. Bideojoko on bat ateratzea ezinezkoa da. Hori enpresa haundiek besterik ezin dute egin. Gazteok, joko horiek baino ez ditugu erabiliko. Hemen, bitarteko gutxirekin egindako bat ez dugu erabiliko, euskaraz zein txineraz egon arren.
Berharbada ezinezkoa da, enpresak ez duelako nahi, baina zergatik ez da punta-puntako bideojoko bat euskaratzen? GTA San Andres , esate baterako. Horrek bai arrakasta!
Jendeak erosiko luke (edo pirateatu) ona delako. Sartuko luke Play 2 an eta hara! euskaraz dago! Eta hortik aurrera, euskaraz jolastu.
PCFutbol 2005
Beharbada PCFutbol a gustatzen zitzaizuen. Dinamic en joku mitikoa. Orduak eta orduak sartzeko moduko bideojokoa.
Futbol talde baten kontrol osoa hartzen duzu. Gura duzun taldea aukeratu daiteke, Lehen mailatik 2.B mailaraino.
Entrenatzailea, mannagerra eta presidentea izango zara. Finantzak kontrolatu behar dituzu, jokalari berriak fitxatu, zaharren kontratuak berritu, sarreren prezioa jarri, alineazioak egin, entrenamenduak antolatu, etabar.
Eta hori denboraldi askotan zehar. Alegia, oso interesgarria zen 2.B mailako ekipo bat hartzea, eta denboraldi batzuk pasata Europako Kopara joatea.
Dinamic enpresa 2000. urte inguruan desagertu zen. Ordura arte urtero ateratzen zuten jokuaren bertsio berri bat. Orain, Gaelco izeneko enpresa berriak PCFutbol 2005 atera du.
Argi eta garbi esan behar dugu: kaka hutsa da.
Aurrekoen bertute guztiak desagertu dira:
-Erabiltzeko oso zaila.
-Jokalari berriak fitxatzea oso zaila ere.
-Ez dakizu noiz datozen fitxaje berriak.
-Denboraldi bukaeran, maila berean jarraitu duzu, azkena zein lehena izan arren.
-Prentsaurrekoak emateko aukera dago, jasanezina.
-Futbol partiduetan komentarioak desagertu dira.
Ni ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra, begira .
Ez ezazue erosi.
Beste leienda bat
Bost egun baino ez dira falta Gabon-gaurako eta betiko leienda bat indarberritzen ari da. Urtero errepikatzen da.
Lagun batek galdetzen dizu, "aterako al zara Gabon-gauan?". Eta jakina, zure erantzuna "ez, etxean geratuko naiz." Orduan berak botako du esaldi magikoa "gero eta jende gehiago ateratzen da gau horretan. Urtez urtez giro haundiagoa dago Gabon-gauan."
Argi eta garbi esan dezagun. Gau horetan ez da inor ateratzen, Gasteizen behintzat, kaleak hutsik eta tabernak itxita. Homelessak besterik ez dira ateratzen...
Bukatu dezagun leienda horrekin. Gabon-gauan etxean, Raphael, turroia eta amonarekin.