Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Lagun ikustezina

Lagun ikustezina

telezaborra 2005/01/06 01:31

Urtero, Errege egunean jende pila batzen da bazkaltzeko nire aitaren etxean. Gehienak ez ditut ezagutzen. Eta urteroko ohitura, lagun ikustezina . Badakizue, ezta? Bakoitzak bere izena idazten du paper batetan... gero paperak banatzen dira, eta oparia egin behar diozu hartu duzun papertxoan zegoen tipoari.

Ba al dago dirua alferrik gastatzeko metodo hoberik? Inoiz jaso al duzu ganorazko opariren bat lagun ikustezina rekin? Ez al zarete sekula tonto aurpegiarekin geratu?... joder nik 20 dolar gastatu ditut oparian, eta niri hautsontzi kutre bat eman didate...

Aurten ezagutzen ez dudan bat tokatu zait. Tipoak ez du alkoholik edaten, beraz ezin ardo botila oparitu... Azkenean irrati bat erosi dut, Natura n, 19€. Egia esan, polita da irratia. Bihar kontatuko dizuet zer jasotzen dudan. Gustuko ez dudan zerbait, seguru...

Bide batez, Natura eta denda horiek (Eguberrietan jartzen dituzten artisau azokak)... Nik uste dut lagun ikustezina delakoa beraiek asmatu zutela. Opari txorra horiek beti denda horietan erosten baitira.



etiketak: zaharrak
Luistxo
Luistxo dio:
2005/10/03 20:27

Ondo geratzeko metodo bat da zuk zure buruarentzat zerbait erosi, eta hori ere gehitu, sekretuan, opari multzora. Norbaitek ekartzen duenean, "tira, hau telezaborrarentzat, post-it-ak dioenez", zabaldu eta, "bai erregalo egokia, espero nuena!": zu pozik geratzen zara, eta gainerakoak ere bai, kontzientzia lasaiarekin, norbaitek behintzat elegante asmatu duelako.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Guk aspaldi ez ditugu Gabonak ospatzen gure etxean. Teorian, urte osoan bata besteari egindako opariak Erregeek ekartzen dizkigute. Eta zurekin ados nago, "lagun izkutuarena" dirua alperrik xahutzeko modu bat da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.