Beste leienda bat
Bost egun baino ez dira falta Gabon-gaurako eta betiko leienda bat indarberritzen ari da. Urtero errepikatzen da.
Lagun batek galdetzen dizu, "aterako al zara Gabon-gauan?". Eta jakina, zure erantzuna "ez, etxean geratuko naiz." Orduan berak botako du esaldi magikoa "gero eta jende gehiago ateratzen da gau horretan. Urtez urtez giro haundiagoa dago Gabon-gauan."
Argi eta garbi esan dezagun. Gau horetan ez da inor ateratzen, Gasteizen behintzat, kaleak hutsik eta tabernak itxita. Homelessak besterik ez dira ateratzen...
Bukatu dezagun leienda horrekin. Gabon-gauan etxean, Raphael, turroia eta amonarekin.
Eta Oskorrirekin jaja (Leiendarekin bete-betean asmatu duzu) Julen 20/12/200412:44