Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Ustegabeko aurkikuntzak

telezaborra 2005/04/11 10:51

Igandea. Ajea, buruko mina, eguraldi txarra, eta gainera oraindik ezin izan dut burua altxatu, aita saintuaren heriotzak jota utzi ninduen.

Eguerdiko telediarioa ikusi nuen, eta beti izaten dudan pentsandua eduki nuen, zeinen guapa den aurkezle hau, Helena Resano.

Gero arratsaldean, pentsamendu lizunetan murgilduta, bere argazkiak bilatu nituen Google-en. Eta harritu ninduen webgune bat aurkitu nuen.

Guapaslandia du izena. Pajero batzuk elkartzen dira, telebistatik kapturak ateratzen dituzte eta gero webgunean jarri. Telebistan agertzen den neska potable oro, webgunera: Elsa Anka, Silvia Jato, Ana Sosa Quintana !!, Belen Rueda ....

Baina gauza bizarro agoa izateko... igandeetan, tipo batek TVE1eko, Antena 3eko eta Tele5ko albistegietako irudiak kapturatzen ditu, aurkeleak konparatu ahal izateko, Helena Resano, Lourdes Maldonado eta Carmen Chaparro konparatzeko.

Argiñano bero dago

telezaborra 2005/04/07 02:31

Gaur Eva , bere arrebarekin egin du programa. Mojitoa prestatu dute. Ez dakit zer izan den, alkohola ala Kuba gogoratu duelako izan den, baina oso pentsamendu beroak izan ditu. Agian nahi gabe bere subkontzienteak hitz egin du.

1) Txite bat kontatzen ari zen, eta aberats batek kotxe garestiak zituela esateko, " coches de alto standing " esan du. Ez dakit ba, baina nik " alto standing " hori profesional ekin lotzen dut, autoekin baino gehiago...

2) Gero Eva almendra garrapiñatuak egiten ari zen, eta Karlosek " almendras " beharrean " almejas " esan du.

Ai Karlos, Karlos...

Jaime Otamendi

telezaborra 2005/04/05 04:29

Atzokoaren harira...

Zenbat gustatzen zitzaidan Jaime Otamendi irratian eta zeinen gutxi telebistan.

Irrati-entzule amorratua naiz, goizetan gehien bat. Euskara ikasten hasi nintzenean, goizero Jaime rekin esnatzen nintzen. Hasieran militantziagatik entzuten nuen, baina militantzia bukatu zitzaidanean, Goizean Behin ekin jarraitu nuen.

Gogoan dut nola egiten zien errieta entzuleei zorion agurren tartean:

-Zorionak Juan Pedrori, gaur urteak ditu eta...
-Andrea, urteak ez, urtebetetzea esaten da.

Gero magazinetik albistegira pasatu zen. Punta-puntako esataria ez ezik, primerako kazetaria zela erakutsi zigun.

Beranduago ETB ko albistegien buruan jarri zuten, eta noizean behin saio bereziren bat aurkezten du, atzoko debatea esate baterako. Ez dadila inor haserretu, baina ez zait batere gustatzen. Deseroso dagoela nabaritzen zaio, besoak mugitzen ditu... ez nau konbenzitzen.

Hiru ordu luzez,
aspertzen gaituzte,
zatoz gurekin....
Goizean behin behin behin
bai Goizean Behin...


(nola zen abestia?)

Ibarretxe vs. San Gil

telezaborra 2005/04/04 10:32

&Madrazo &Lopez Aspalditik idatzi gabe... oporrak bukatu zaizkit. Ongi etorri.

Bueno, ETB2 ko eztabaida ikusten ari naiz. Ibarretxe, San Gil, Lopez eta Madrazo , nor baino nor. Baina arazotxo bat dago, ez du ematen eztabaida denik, lehiaketa ematen du:

* Es su tiempo, señor Lopez..
* Comenzamos con María San Gil.
* Pasamos a Ibarretxe.

Eta dena horrela... Laurak zutik, atril baten atzean. Eta San Gil folio kutre batzuekin joan da. Ez al dio inork esan etxetik ez ditugula bere grafikoak ikusten?


Martxoko albisteak, hemen .

Ya es verano en Telezaborra

telezaborra 2005/03/07 05:01

Urtero bezala, El Corte Ingléskoak hasi bere betiko publizitate kanpainarekin. Ohikoa.

Baina Martxoarekin batera, beste gauza batzuk ere hasi dira: Udako abestiak.

David Civera k orain 2 aste aukeztu zigun bere disko berria . Oraindik ez duzuela abestia entzun? Nik ere ez, baina lasai... udan nazkatu arte entzungo dugu. Eta baita dantzatu ere, izan ere Civera k bere abestiak dantza kriminalekin laguntzeko ohitura baitauka.

Eta bestetik, Las Supremas de Móstoles . Eurovisión era joateko TVE k antolatu duen lehiaketan 2. postua lortu dute. Ez dira Kiev era joango, baina zalantzarik gabe haiek izan dira aurtengo Eurovison eko irabazleak.

Ez dakit zergatik, baina niri 3 tipa txunga hauek Los Centellas ekartzen didate gogora.

Udan saiatuko dira dirua irabazten, gure neuronak zigortzen dituzten bitartean. Datorren urtean saiatuko dira beste zerbait ateratzen, inork ez die kasurik egingo eta betiko desagertuko dira gure oroimenaren putzu beltzean.

Que me has hecho Mariana, mi amor

telezaborra 2005/03/04 05:09

Asko dira abesti pegadizoak . Behin entzun, eta egun osoan ibiliko zara deabruaren melodia burutik kendu ezinik.

Orain 2 egun ez dakit non Chayane ren Mariana abestia entzuteko zorigaiztoa izan nuen. Ordutik ezin izan diot abestia kantatzeari utzi.

Izan ere, zenbat eta kutreagoak, orduan eta gehiago pegatzen dira.

CQC eta Fuentes madarikatua

telezaborra 2005/03/02 10:08

Ostiralean ikusi nuen CQC . Ez nau konbentzitu. Lehenik eta behin, Fuentes da saioaren aurkezle nagusia. Hasiera txarra. Baina Fuentes ek ez omen du nahikoa hain aurkezle txarra izanda, eta programa guztian zehar Wyoming imitatzen aritzen da.

Bush , Aznar eta Esperanza Aguirre ren aurkako betiko txisteak. Oso arruntak dira horrelako broma txarrak gaur egungo telebistan. CQC k aukera zuen putzu horretan ez sartzeko.... baina hanka barru-barruraino sartu du.

Enlatatutako barreak. Oso oker ez banago, Fuentes eta bere lagunen "graziekin" entzuten diren barreak enlatatuta daude. Ez dira benetakoak.

Pablo Carbonell desagertu da. Bera eta Wyoming ziren CQC ren onena. Zalantzarik ez dago jende gehienak bi hauek ikusi nahi zituela.

Ordutegia ere txarra da. Igande gaua ez zait CQC ikusteko ordutegirik onena iruditzen. Wyoming en CQC a ere hasieran ostiral gauetan zen, baina igande bazkalostera aldatu zutenean hasi zen arrakasta
lortzen.

Beraz, bukatzeko: ez da ahazteko moduko programa, baina ez du inondik inora CQC zaharraren xarma gorde. Ostiral gauean, nahiago dut Antena3 eko Hommo Zaping .

Otsaileko mezuak, hemen .

Hijaaaa, llama a un taxis que tengo que hacer las cocretas

telezaborra 2005/02/28 03:46

Grrrr.....

Gaur Argiñano ren saioaren hasiera ikusi dut, eta hor hasi zaigu hizketan: "hoy vamos a hacer unas almóndigas con salsa de...", "porque las almóndigas ...."

Almóndigas gora eta almóndigas behera...

Eta ni sutan. Kontutan hartua programa ez dutela zuzenean ematen, ez dago inor hori konpontzeko?






EiTB, zorionak!

telezaborra 2005/02/28 01:12

Gaur EiTB zoriondu behar dut. Telebistan, euskarazko kirol eskaintza berez murritza baldin bazen, ETB1 n saiatzen ari dira hori konpontzen. Atzo goizean, ETB1 n SuperBikes motoen lasterketa zoragarria, eta gauean, prime-time ordutegian, Ingalaterrako futbol liga.

Eskerrik asko ETB ko jauntxoei. Gero eta gehiago ikusiko dut ETB1 .

Bitartean, larunbatean arratsaldean Euskadi Irratia k zuzeneko konexioak egin zituen Biarritz-Baiona errugby derbiarekin. Baina Baskonia-Lagun Aro saskibaloi derbiarekin bat ere ez.

Oso ondo EiTB , oso ondo.

Juan Dámaso

telezaborra 2005/02/25 05:38

Juan Dámaso igarle bat da. Etorkizuna igartzen du. Epe motzeko iragarpen subrealistak egiten ditu. Esate baterako: "Asteburu honetan Maradona hil egingo da", edo "Poliziak triunfito bat atxilotuko du droga-trafikoarekin zerikusia duelakoan".

Blog bat dauka, eta hor iragarpenak ikusteaz gain, bete diren ala ez ere konprobatu daiteke.

Blog dibertigarria, barrez lehertzeko modukoa inondik inora.

http://donjuan.bitacoras.com

Eta bukatzeko, berak utzitako esaldi bat. Jakingo duzuenez, aurreko astean Bartzelonan futbol partida bat egon zen Asiako tsunamiak kaltetutakoei laguntzeko... bueno, bere esaldia: "¿ Alguien sabe por qué, en el partido solidario contra las víctimas de tsunami, se le permitió al público hacer la ola?"


Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.