PCFutbol 2005
Beharbada PCFutbol a gustatzen zitzaizuen. Dinamic en joku mitikoa. Orduak eta orduak sartzeko moduko bideojokoa.
Futbol talde baten kontrol osoa hartzen duzu. Gura duzun taldea aukeratu daiteke, Lehen mailatik 2.B mailaraino.
Entrenatzailea, mannagerra eta presidentea izango zara. Finantzak kontrolatu behar dituzu, jokalari berriak fitxatu, zaharren kontratuak berritu, sarreren prezioa jarri, alineazioak egin, entrenamenduak antolatu, etabar.
Eta hori denboraldi askotan zehar. Alegia, oso interesgarria zen 2.B mailako ekipo bat hartzea, eta denboraldi batzuk pasata Europako Kopara joatea.
Dinamic enpresa 2000. urte inguruan desagertu zen. Ordura arte urtero ateratzen zuten jokuaren bertsio berri bat. Orain, Gaelco izeneko enpresa berriak PCFutbol 2005 atera du.
Argi eta garbi esan behar dugu: kaka hutsa da.
Aurrekoen bertute guztiak desagertu dira:
-Erabiltzeko oso zaila.
-Jokalari berriak fitxatzea oso zaila ere.
-Ez dakizu noiz datozen fitxaje berriak.
-Denboraldi bukaeran, maila berean jarraitu duzu, azkena zein lehena izan arren.
-Prentsaurrekoak emateko aukera dago, jasanezina.
-Futbol partiduetan komentarioak desagertu dira.
Ni ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra, begira .
Ez ezazue erosi.
Aurtengo izar-jokoa "GTA San Andreas" da. Oraingoz Play Station 2-rako bakarrik atera da, baina udaberrirako PC-rako aterako omen da. PS2-an jokatzeko aukera izan dut eta zalantzarik gabe udaberrian... ez dut erosiko. E-Mule-tik jeitsiko dut, jejeje :)