Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Irakurri egin behar!!

telezaborra 2004/11/16 10:39

Nire etxean Alemaniako MTV a ikusten dut. Ingelesa ulertzen dut, alemaniera batere ez. Hala ere, ezin naiz egon alemanierazko azpitituluekin irakurri gabe. Begirada nahigabe joaten zait letretaraino.

Noizean behin ETB2 n politikariren bat agertzen da euskaraz hitz egiten. Gaztelerazko azpitituluak irakurri egin behar ditut.

GH , La Granja de los Leprosos eta antzeko programetan, askotan, lehiakideek baxu hitz egiten dutenean azpititulatu egiten dute. Gehienetan nahiko ondo entzuten da esaten dutena, hala eta guztiz ere, irakurri egin behar dut.

Bitxia da, baina pantailan zerbait idatzita agertzen denean, irakurri egin behar dugu. Nahi ez izanda ere, irakurtzen dugu.















Gomendioa

telezaborra 2004/11/12 08:41

Viruete webgune gomendagarrian, artikulu are gomendagarriagoa dago aspalditik. Sensación de Vivir telesaila gogoratzen dute ahazteko moduko pertsonai baten bidez, Scott.

Politicamente Incorrecto

telezaborra 2004/11/11 10:08

Politicamente Incorrecto saioaren platoa ez al da kutre samarra? Atzo Nafarroako Parlamentuan ordezkariak dituzten 7 alderdietako kideak egon ziren (zer nolako filigranak egin behar dituzten EAJko bat egon dadin!!).

Eta pena ematen zuten.

Badakizue jatetxe askotan zer gertatzen den. Mahaiak ez dira oso haundiak, eta zure ondoan esertzen direnak albo-alboan dituzu. Kubiertoak hartzeko ere lanak!!

Horixe bera gertatu zitzaien atzo gonbidatuei. 7ak mahai txiki, itsusi eta kutre batean eserita. Besoak zabaltzeko aukerarik gabe. Nik ikusten nituen, eta esan zutenari ezin jaramonik egin. Bere egoera fisikoan besterik ez nintzen fijatzen.

Behingoz ETB1 k ETB2 ri irabazten dio, egin dezatela programa hori Firin Faran en estudioan.


Gidoilarien tranpa

telezaborra 2004/11/09 09:13

Atzo, CSI ikusten ari nintzela, asko moskeatzen nauen gauza bat egin zuten

Segurtasun-kamerez grabaturiko irudiak dauzkate. Gauza txiki batzuk desenfokatuta agertzen dira. Orduan, ordenagailuarekin irudiaren zati hori haunditu eta enfokatu egiten dute. Eta primeran ikusten da.

Horrelako telesailetan ( CSI , 24 , ...) askotan egiten dute hori, bideo-irudietan ikustezina dena ikusteko modukoa bihurtu.

Badakit gizakia Ilargira iritsi dela, genoma deszifratzen ari garela, Saber Vivir ek audientzia datu onak ditu... Gauza benetan harrigarriak lortu ditugu, baina hori egin daiteke ala gidoilarien tranpa da?






La calidad y la salud nuestra razón de ser

telezaborra 2004/11/04 10:15


Leche Pascual en iragarkiak beti izan mundialak izan dira. Ikusten hasten zara, eta badakizu ez zaituela defraudatuko. Beti izan dute berezko estetika kutrea. Ikasleek egindakoak dirudite. Kinder eta Ferrero Roche ren iragarkiekin batera kutretasuna eta kitch estiloa publizitatera eraman dute.

Nonbaiten irakurri nuen, uste dut Mondobrutto n, Pascual familiak berak egiten dituela iragarkiak. Beharbada giza-kondaira bat besterik ez da.

Orain emititzen ari direna ez da atzean geratzen. Bikote bat agertzen da abistegia aurkezten. Gizonezkoa programari amaiera ematera doa “ nos va mos”, baina emakumeak mozten dio “no sin antes hablar de las isoflabonas... ”. Gizonezkoa gehiagotan saiatzen da, baina emakumeak beti mozten dio isoflabonek bihotzean eragiten onurak dituzten kontatzeko. Oso subrealista, Pascual en estiloan.

Iragarki absurduek beti erakarri naute.

25 urtetik gorakoek gogoratuko dituzte hasierako publi-erreportaiak. “ Publireportaje ” jartzen zuen pantailaren izkinean, eta iragarki ohikoek baino 5 aldiz gehiago irauten zuten. Esnearen prozesu guztia erakusten ziguten. Behiak, kamioiak hozkailuekin, breaketan sartzeko makinak...

Geroago etorriko ziren “ Leche Pascual...¡con chocolate !” (gogoan al duzue musikatxoa?) eta beste asko.

Eta nire kutunena, Natillas Pascual . Langile pare bat obran, buzoarekin. Hamarretakoa egiten. Batak esaten zuen bere emaztea oso ona zela, egunero natillak egiten zizkiolako, oso nekosoa izan arren. Eta besteak erantzuten zion berea ere oso ona zela, baina ez zuela egun osoa sukaldean sartuta ematen natillak egiteko, Pascual enak erosten baizituen. Hori zela-eta nahikoa astia zeukaten gura zutena egiteko, eskalatzeko adibidez. Eta pantailaren zati batean semar-emazteak azaltzen ziren, eskaladan.

Oso gutxitan bota zuten, baina ez dut sekula gaindituko lehen aldiz ikustean hartu nuen shocka.










Parapapapa, IŽm lovinŽit

telezaborra 2004/11/03 10:14

Asteazken baterako pentsamendu subnormalak.

McDonaldsen (edo Burder King en) afaltzen dudan bakoitzean, beti izaten dut zalantza bera. Bukatutakoan zer egin behar dut, janari arrasto guztiak mahaian utzi (basoa, patata frijituen kaxa..) ala bandeja hartu eta zaborrontzira bota?

Lehena egiten badut mahaiak garbitzen dituenari putada egingo diot, berak garbitu behar baitu. Baina neuk eginez gero agian kalera bota egingo dute lanik gabe geratuko delako.

Urriko mezuak, hemen .















Javier Vazquezek egia ezagutzen al du?

telezaborra 2004/10/29 12:40

Atzo familiarekin egon nintzen Alla Tú (egunero 19.30etan T5 n), eta eztabaida sortu zen.

Familiak esaten zuen Javier Vazquez i pinganilloaren (hitza gorrotatzen dut, baina ba al da gailu horri deitzeko beste hitzik?) bidez lehiakidearen kutxak zein sari duen esaten diotela. Eta nik ezetz.

Zer uste duzue, aurkezleak ba al daki lehiakideak zer daukan kutxa barruan?

DUAL

telezaborra 2004/10/28 09:18

Lehenbizi, DUAL sistema zer den azaltzen saiatuko naiz... Telebistan, normalean, audioa garraiatzeko kanal bakar bat erabiltzen da. Alegia, gure etxera audio seinale bat besterik ez da iristen telebista kate bakoitzeko. Beraz, telebista ikusten dugunean dena MONO formatoan entzuten dugu.

DUAL sistemaren bidez berriz, 2 audio-kanal erabiltzen dira. Kanal bakoitzean informazio desberdina bidaltzen delarik. Gauzak horrela 2 kanalak Stere o formatoan entzuteko erabili daitezke, ala jatorrizko zein bikoiztutako bertsioak.

Hori erabili ahal izateko, telebistak DUAL sistema eduki behar du (telebista berriek dute). Telebista-mandoan DUAL jartzeko botoia zein den ez badakizue... normalean “I-II” idatzita agertzen da.

Badakit leku guztietan errepikagailuek ez dutela horrela emititzen. Gasteizen bai, eta suposatzen dut gainontzeko hiriburuetan berdin gertatuko dela.

Bueno, ba kontua da ETB k pelikula eta telesail asko DUAL sisteman emititzen dituela. Adibidez, ETB2 ko pelikuletan, gure mandoan DUAL botoiari zapaltzen badiogu, aukera izango dugu jatorrizko bertsioan entzuteko. Edo ETB1 n, Japoniako marrazki bizidunak japonieraz entzuteko. Egizue aproba Shin Chan en “jatorrizko” ahotsa zein den jakiteko.

Zerbitzu hau aspalditik dago martxan, urtebete baino gehiago, gutxienez. Eta orain galderak, zergatik ETB koek ez dute DUAL sistema iragartzen? Zergatik ez diote etekina ateratzen?

2 idei DUAL sistemarako: Jende asko dago filmak jatorrizko bertsioan ikusi nahi dituena. Edo Celedon en jaitsiera, ETB2 n ematen dutena. DUAL a erabili dezakete euskaraz eta gazteleraz emititzeko, ETB1 “okupatu” gabe.

Bukatzeko, esan ETB dela (Gasteizen behintzat) horrela emititzen duen kate bakarra. Gainontzekoetan ez dut inoiz ikusi.







Arus Cadena 100en

telezaborra 2004/10/26 10:41

INEM ek ordaindutako oporrekin batera 10etan esnatzearena ere bukatu egin zait. Gauza bakar batek arintzen du goiz esnatzeari diodan nazka: Alonso Arus ek.

Goizero, Cadena 100 rn. Bere umorearekin gozatzen baduzue, hemen duzue zuen goizeroko programa. Arus ek betiko moduan jarraitzen du, bere betiko umorearekin, A3 eko Al Ataque n ezagutu genuen bezala.

Lan talde zabala osatu dute, eta guztien artean pertsonai asko imitatzen dituzte: Rocío Jurado , Gregorio Cobos, Paquirrín , Coto Matamoros , Jabo Irureta .... Eta nola ez, Di Est efano, oraindik ere Arus ek Di Estefano imitatzen du.

Ez dira Carlos La tre bezain onak ahotsak imitatzeko, baina bai bera baino askoz ere dibertigarriagoak.

Eta 9:30etan aurreko eguneko telebista audientziak. Orduan botatzen ditu Arus ek telebistari buruzko bere iritziak.


Etb1 berreraikitzen (eta 2)

telezaborra 2004/10/22 11:04

ETB1 i buruzko trilogiarekin bukatzeko....

4: Dekoratuak aldatu eta iluminazioa hobetu. Ez dakit gauza horiek zelan egiten diren, baina irudipena daukat aparteko kosturik gabe bi arlo hauetan hobetzea badagoela.

Crónicas Marcianas , programa gustatuko zaizu ala ez, baina ematen dizen lehen inpresioa erakargarria da: iluminazioa, dekoratua, soinu efektuak, publikoa.... Ikusten duzu segundu batez eta irudi ona ematen dizu.

Ikus ezazu gero Sorginen Laratza ... zein da ematen dizun lehen inpresioa? Kutrea, zatarra, aspergarria...

Kolonia iragarki batean esaten zuten “ la primera impresión es la que cuenta ”, ba ETB1 n, lehen inpresio hori, ez da oso ona izaten.

5: Aurrekoarekin lotuta. Ba da gauza bat publizistek imagen de marca ( marka irudia?) esaten diotena.

Hori oso argi antzematen da C+ ekin. Ikusten duzu bere logotipoa eta segituan konfidantza, kalitatea eta seriotasuna transmititzen dizkizu.

ETB1 ko logotipoak ez dizu ezer eragiten. Baina ETB1 kutretasunarekin lotuta dago. Dantza lehiaketekin lotuta dago, mariatxiekin, su artifizialekin...

Zama hori gainetik kendu ezean, zaila du ETB1 k.

Kate pribatuak hasi zirenean, Antena 3TV Antena 3 Radio rekin bat egina zegoen. Audientzian pattal zebilen. Gero, Grupo Z k erosi zuen eta logotipoa eta dena aldatu zuten. Orduan hasi ziren audientzian gora egiten.

Gauza bera gertatu zen Telecinco n, Tutti Fr utti, Cacao Maravillao eta guzti haiek desagertu zirenenan.

5. Kirol gutxiago. Ados gaude, ezta?

6. Pornoa. Ez nabil txantxetan. Jende askok ikusiko luke, euskararen normalizazio prozesuan erabat beharrezkoa ikusten dut. Euskaldunberriok ikasiko genuke sexuaren inguruko hiztegia, eta erdaldunek ikusiko lukete euskaraz ere gozatu daitekeela..

Hauek dira nik ETB1 hobetzeko proposatzen ditudan neurri batzuk. Subjetiboak, zalantzarik gabe, baina egiteko modukoak.

ETB1 k ezin du OT bezalako megaprodukzio bat aurrera eraman, baina gauza txikiekin kalitatezko telebista egin daiteke. Ikas dezatela Kataluniako TV3 etik.

Aldaketa sakona egin ezean, ETB1 k hilik jarraituko du.


Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.