lagun ikustezina, eta 2
Azkenean CD Rom bat oparitu didate. Udan akuario bat erosi nuen, eta akuariofiliari buruzko CDa jaso dut. 
 
 Ez naiz kexatuko, txarragoa izan zitekeen. Aitari   sacacorchos   bat eman diote, anaiari   Lucia Etxeberria  ren liburu bat, eta osaba bati   Angeles y Demonios  ,   El Código Da Vinci   idatzi zuenarena... 
 
 Ah! nire oparia, irratia, ez zaio gustatu.... 
 
 Hurrengo urtean, gehiago. Inork, ekimeneren bat antolatu nahi badu   lagun ikustezina  ren aurka, nire babes osoa izango du. 
 
 Pd: Luistxoren ideia oso ona. 
 

 
                
Aurrezki kutxen oparien kontu hori adarjotze bat izaten da. Diruetxe batek opari bat eskeintzen badizu dirua hor sartzearen truk, ondo irakurri letra txikia! Normalean merkeagoa izaten da dirua egokien den inbertsio fondoan sartu (ondo begiratu interesak, ogasun sailak eramaten duen ehunekoa, epemugak eta abar) eta gero sortzen dizkizun irabaziekin zuk nahi duzun oparia erosi.