Harry Potter
Larunbat gauean ETB k Harry Potter eman zuen. ETB1 n eta ETB2 n. Aldi berean. Beraz, aukera zegoen pelikula euskaraz zein españolez ikusteko.
Euskaltzale bezala, ez dakit erabaki hori euskararentzat ona ala txarra den. Baina teleikusle bezala, argi daukat. Aukera txarra egin zuten. Izan ere, kanal bat ikusteko aukera galdu nuen, bietan gauza bera emititzen baitzuten.
Bueno, gutxienez ingelesezko film bat aukeratu zuten. Iurretakoak ezagututa ez zen harritzekoa izango ETB2 n Airbag gazteleraz, eta ETB1 n euskaraz... Ea zeinek aukeratzen duen ETB1 ...
Nire ustez euskararaketa ez zegoen horren gaizki, beste film batzuk nola itzuli dituzten ikusita ("Hi, txotxo..." bezalako esaldiak, eta abar). Akats larrienak: Bata Erralek esandakoa, beste bat Harry Potterren ahotsa (nik behintzat ezin nuen jasan). Bestea, Hagins (ez dakit nola idazten den, bizardun handikoteaz ari naiz) sasi-bizkaieraz mintzatzea. Hitz batzuk bizkaieraz, beste batzuk batueraz, Z batzuk Z ahoskatuz, besteak S ahoskatuz... Dena den, ETB 1en azken aldian egin duten itzulpenik onena (filmei dagokienean, marrazki bizidunetan ETBkoak onenak dira) da nire ustez.