Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Padre de Familia

Telezaborra 2004/05/08 12:18

Kapitulu bat baino ez dut ikusi. Lagun batek pasatu dit ordenadorean ikusteko. Eta maitemindu egin naiz familia horrekin. Marrazki bizidunak, South Park eta Los Simpsons -en arteko nahasketa bat edo. Oraindik ezin dizuet gehiago esan, hurrengo atalak eskuratzen ditudanean kontatuko dut familiaren gorabeherak...

Oharra: Digital +eko FOX kanalean emititzen dute. Progreak asko kexatzen dira FOX telebista katea eskuinekoa delako... betiko topikoak... Bada, tori! Telesail zeharo korrosiboak emititzen dituzte.

Uda badator...

Telezaborra 2004/05/06 09:45

Atzo siesta orduan Azúcar Moreno ren disko berriaren iragarkia entzun nuen... Gutxi barru uda gure gainean izango dugu, eta laster hasiko gara udako abestiekin. Mola!

Iazko nire udako abesti favoritoa " El Velero " izan zen... quiero, montarme en tu velero, ponerte ya el sombrero, y que hagamos eso, ay ay ay!...

Zein izan zen zuen abesti favoritoa?

Chiento euro

Telezaborra 2004/05/05 09:44

Ikaragarri atsegin ditut herri-telebistetan (ETB 2n askotan) agertzen diren iragarki arraroak. El Limpiaventanas mágico, El Rotato, Gim Body Flex, etabar... Hasieratik bukaerara ikusten ditut, aspertu gabe. Denok gogoan dugu bitxiak saltzen zituen italiarra, bere ondoan español bat agertzen zen besteak esaten zuena itzultzen... Jaja, barre ederrak bota nituen.

"La catena vale chiento euro", esaten zuen italiarrak

"dice que la cadena vale 100 euros", españolak.

Españolak, Cadizeko azentoa zuen, mafioso itxura zuen, eta italiarrak mozkorra ematen zuen. Hamaika bitxi paregabe saltzen zituzten 100 eurotan soilik. Venecian egindako bitxiak.

Han zegoen bitxi bakarra baina, iragarkia bera zen.

CSI

Telezaborra 2004/05/04 11:37

Iada ez dut CSI ikusten. Hasieran piloa gustatzen zitzaidan, 2. denboraldiarekin zeharo engantxatuta egon nintzen. Baina zenbat eta kapitulu gehiago ikusi, orduan gero eta gehiago nekatzen nintzen. Eskema bera errepikatzen da kapitulu guztietan, oso sinesgaitzak diren probak erabiltzen dituzte erruduna topatzeko.

“Hara, kotxeak pintura aztarnak ditu”
“Bai ikertu ditzagun”
Eramaten dute laborategira, Greg Sanders -ek probak egiten ditu eta zera esaten die:
“1983. urteko Chevrolet batena da pintura mota hori”
Eta Grissom -ek “urte hartan 100 kotxe baino ez zituen saldu Chevroletek..., begiratu dezagun datu-basean"

Arakatzen dute datu-basean, eta hiltzailea topatzen dute...

Bai ala ez?

Eta horrela beti. Ez dut ukatuko telesaila oso ondo egina dagoela. Errealizazioa primerakoa da, eta denbora pasa ederra da. Baina nik zerbait gehiago eskatzen diot USA ko telesail bati. Gauza txungoak ikusteko badugu españako telesailak, ezta?

Snooker

Telezaborra 2004/05/03 06:42

Atzo ez nuen ezer berizirik ikusi telebistan... Larunbatean gaupasa ederra egin nuen eta ez nuen gogo putarik ezer egiteko. Hala ere, bada gauza bat azken boladan askotan ikusten dudana. Snooker ra da, billar moduko zerbait. Eurosporten ematen dute. Nik Eurosport ingelesez harten dut nire etxean, eta hasieran zaila egin zitzaidan jokua nolakoa zen ulertzea. Baina orain jokuaren arauak ezagutzen ditut (Interneten bilatu nituen) eta esan behar dut flipatuta nabilela. Kirolak ez ditut batere atsegin, are gutxiago kirol arraro puta hauek... Baina hor egoten naiz azken egunotan... Gomendagarria, benetan.

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.