Bideojokoak
Sustatu n irakurri dut berria. 3Arrano koek bideojoko bat euskaratu egin dute. Ez dut probatu, baina esaten dutenez jokoa ona omen da. Bilarrean aritzeko da.
Oso ondo.
Zenbat diru gastatzen du Gipuzkoako Diputazioak euskarazko jokoak sortzen? Eta Eusko Jaurlaritzak inork erabiltzen ez dituen aplikazioetan?
Orain urte batzuk arraunean aritzeko joko bat atera zuten. Ez nuen probatu, baina zalantzarik gabe esan daiteke arrakastarik ez zuela izan.
Aurten, oker ez banabil, Ibaizabalekoek beste bat atera dute. Interneten bilatu dut, baina ez dut ezer aurkitu.
Eta orain nire proposamena. Bideojoko on bat ateratzea ezinezkoa da. Hori enpresa haundiek besterik ezin dute egin. Gazteok, joko horiek baino ez ditugu erabiliko. Hemen, bitarteko gutxirekin egindako bat ez dugu erabiliko, euskaraz zein txineraz egon arren.
Berharbada ezinezkoa da, enpresak ez duelako nahi, baina zergatik ez da punta-puntako bideojoko bat euskaratzen? GTA San Andres , esate baterako. Horrek bai arrakasta!
Jendeak erosiko luke (edo pirateatu) ona delako. Sartuko luke Play 2 an eta hara! euskaraz dago! Eta hortik aurrera, euskaraz jolastu.
Nik pertsonalki produktu bat, honen kalitate/salneurri erlazioaren arabera aukeratzen dut, ez eginda dagoen hizkuntzaren arabera. Ingeleraz, gazteleraz, edo euskaraz badago, azkenengo hizkuntza honetan aukeratuko nuke, baina beti ere produktu berdina baldin bada. Bestalde, noiztik dago gobernu bat bideojoko eta software merkatuan lehiatzeko prest? Ez al litzateke hobeago dirulaguntza horiek beste bide batetik eramatea? Luze hitzegin dezakegu euskararen laguntzen inguruan... GTA San Andreas jokoari dagokionez, Espainian saltzen ari den bertsioa ingelesez dago, gaztelerazko azpitituluekin. Ez dut uste hori itzultzea teknikoki oso zaila izan behar duenik. Arazoa jokoaren eskubideen inguruan dagoela pentsatzen dut.