Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Etb1 berreraikitzen (I)

telezaborra 2004/10/20 04:56

Hemen dituzue ETB1 hobetzeko ni bezalako pajero batek hartuko lituzkeen erabaki batzuk.

1: Kanpoko produkzioa indartu . ETB ko arduradunek askotan esaten dute hemengo jendeak bertako produktuak estimatzen dituela. Egia da, nik neuk (normalean) nahiago dut Euskal Herrian ondo egindako telesail bat USAko bat baino. Baina arazoa zera da, Euskal Herriko telesailak amerikarrak baino askoz ere txarragoak dira. Han diru gehiago daukate, esperientzia gehiago, gidoigile hobeagoak...

Gauzak horrela, zergatik ez dituzte kanpoko telesailak erosten? Zenbat balio du, esate baterako, Martin telesailaren denboraldi bat ekoizteak? Zenbat kostatuko luke Frieds ( Smallville , OC , CSI , Seinfild , Primos Lejanos , jarri nahi duzuena…) erosteak? Ez al da merkeagoa kanpokoa ekartzea?

Lehen egin zituzten saiakera batzuk: Bosteko Familia , Paregabeko Parea (ahaztezina!!), Parker Lwuisek ez du sekula galtzen (ohar pajero bat: telesaila estreinatu zutenean protagonista Euskal Herrira etorri zen eta Jose Maria Calleja k Teleberri n elkarrizketatu zuen.) Telesail hauek onak ziren, baina denak ordutegi txarrean emititu zituzten, bat ere ez gaueko hamarretan.

Saia daitezela. Telesail on bat, ostegunero (adibidez) gaueko hamarretan. Beharbada oker egongo naiz, baina uste dut audientzia kopuru polita izango lukeela.

Bestetik, beti kexatzen dira zinemak ETB1 n audientzia gutxi duelako.... Inork CSI euskaraz ikusiko balu, errazago joko luke zinema euskaraz kontsumitzera.

2: Kalitatezko pelikulak .

Lehenik eta behin, pelikula erakargarriak. La Muerte de Mikel gehiagorik ez! Eta mesedez, jatorrizko bertsioan espainolez dauden filmak ez ditzatela euskaratu. Inork ikusi nahi al du Airbag euskaraz, jatorrizko bertsioa ikusteko aukera izanez gero? Sentitzen dut Ipar Euskal Herriko ikusleengatik...

Duela hiruzpalau urte, larunbat gauerdian, klasikoak emititzen zituzten, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Alternatiba ona izan daiteke.

3: Albistegiak ordutegi arruntean . Hots, eguerdikoa 15:00etan eta gauekoa 21:00. Sikiera seriotasun itxura emateko.

Gaurkoz nahiko, hurrengo egunean, gehiago.











ETB1

telezaborra 2004/10/19 11:57

Irakurle baten eskariari jarraituz ETB1 kritikatzeari ekingo diot.

Hasteko, kritikarik gordinena: ez dut ia ikusi ere egiten. Kasu gehiago egiten diot Álava7 ri ETB1 i baino.

Zer ikusten dut nik ETB1 n?

Sin Chan : Nori ez zaizkio Sinosuke ren abenturak gustatzen? Haur zein helduentzako umorea. Bikoizketa zoragarria. Sin Chan en ahotsa, oso ona.

Doraemon : Umeentzako telesaila da izanda ere, barregarria da benetan. Nocilla orduan ikusteko aproposa.

Betizu lehiaketa: Nerea aurkezlea ikusteko. Badator, badator.... LEHIAKETA!!!

Firin Faran : Tertulia bikaina. Eta benetan eskertzekoa tertuliakideen ideien aniztasuna.

Euskaldunak Europan : Programa ona, zalantzarik gabe. Baina inolaz ere ez prime time orduan emititzeko.

Futbol partida batzuk: futbola ez zait gehiegi gustatzen, baina Barcelonak edo Real Madridek jokatzen badute ikusten dut. Hori bai, soinua kentzen dut eta irratia jartzen dut. Kirol esatariak (telebista guztietan) txapa hutsak dira. SER katearen Carrusel Deportivorekin engantxatuta nago.

Eta hora bukatzen da dena, ez dut besterik ikusten ETB1 n. Euskalduna naiz, telebista-talifana, egunero 2 orduz (gutxienez) egoten naiz telebista aurrean. Baina ETB1 k ez nau batere erakartzen.

Oso topikoa gertatuko da, baina egia da: kate hori folklorikoa da. Dantza lehiaketak, artzain txakurrak, esku pilota egunero, su artifizialak, Faltzeseko entzierroak... Joder! Pentsatze hutsarekin sutu egiten naiz.

Eta albistegiak? Bigarren mailakoak. Garrantzitsuak ETB2 koak dira, ETB1 ekoak itxura egiteko. Nork ikusten du Gaur Egun Teleberria ikusteko aukerarik badu? Zer gertatu zen Irailak 11n eta Martxoak 11n? Zer gertatuko da hurrengoan? Badakigu zer jazoko den, ETB2 n albistegi bereziak, eta ETB1 n Txirri Mirri eta Txiribiton.

Gaurko kritika erabat destruktiboa izan da. Hurrengoan ETB1 hobetzeko ideia batzuk.







































Dos Rombos

telezaborra 2004/10/17 10:39

Ikusi al duzue inoiz Dos Rombos (ostegun gauetan TVE1 n) Lorena Berdú ren sexualitateari buruzko programa? Jakingo duzuenez, platoan dagoen jendeak galderak egiten dizkio Lorenari. Teorian jende normala da galderak egiten dituena, baina nik esango nuke aktoreak direla. Nor joango da telebistara “ cómo tengo que hacer para depilarme los testículos ” galdetzera? edo neska batek bota zuena “ mi novio y yo estamos pensando en practicar sexo anal, ¿qué precauciones debemos tomar?”

Ez al dakite Internet existitzen dela, gauza horiek Sarean kontsultatu daitezkela?

Nork atera nahi du kalera mundu guztiak seinalatzen zaituen bitartean? “Begira, hori da inpotentziarena galdetu zuena”.

Aktoreak dira, ezta? Egon al da zuetako inor programa horren grabazioan?

Teletestua

telezaborra 2004/10/13 06:20

Teletestua askotan kontsultatzen duen horietariko bat naiz. Iragarkiak daudenean, beti botatzen diot bistadizo bat. Oso baliagarria da programazioa ikusteko, kirol emaitzak , loteria, eta nola ez, albisteak. Eta ordua ikusteko ere primeran dator.

Zalantza izpirik gabe TVE rena da onena. Bere menuarekin oso erraza izaten da nahi duzuna topatzea. Albisteak etengabe berritzen dituzte.

Antena3 n TVE rena kopiatzen saiatzen dira, baina albistegietan gertatzen zaien moduan hemen ez dute lortzen besteen maila.

Telecinco n zerbait desberdina egin nahi izaten dute. Baina ez gatz eta ez piper geratu zaie. Albisteak izan ezik, oso zaila da gainoentzekoa topatzea. Publizitate gehiegi.

ETB rena, oso txarra. Albisteak oso gutxi berritzen dituzte. Eguerdiko albistegian ematen dituzten berrien entradilla besterik ez. Eta asteburu askotan hori ere ez.

Eta oso arraroa iruditzen zaidana C+k teletesturik ez edukitzea da. Sikera programazioa ikusteko...



Egunkarietako telebista kritikariak (eta 2)

telezaborra 2004/10/08 10:20

Baina ez litzateke zuzena Fermin Etxegoien aipatzea Ines Intxausti gogoratu gabe. Berak idatzi ditu gogoratzen ditudan zutaberik onenak.

Eta bestetik, Berria ren edizio elektronikoan ezin dira Fermin Etxegoien en artikuluak irakurri. Ea laister zuzentzen duten...

Egunkarietako telebista kritikariak

telezaborra 2004/10/06 11:14

Irakurtzen al dituzue telebista kritikarien zutabeak? Nik bai, jakina. Azken orrialdetik hasten naiz egunkariak irakurtzen. Eta kritikarien artean, onena, Fermin Etxegoien , Berria rena. Beti da pozgarria zerbait euskaraz kontsumitzea militantismorik gabe.

Berarenak dira zutaberik onenak, interesgarrienak... jarri nahi dituzuen -enak guztiak. Betiere bere ikuspuntu bereziarekin.

Raimundo Fitero rena ( Gara ) ere egunero irakurtzen dut. Baina nire gusturako, gauza gehiegi nahasten ditu, ez dio beti telebistari heltzen.

Jose Javier Esparza renak ( El Correo Español, DV, Diario de Navarra) oso.... mmmm, nola esan? oso prebisibleak dira. Normalean beti hitz egiten du programa edo telesail berri bati buruz, eduki zuriak baldin baditu ondo dagoela esango du, bestela ez.

Eta Lucia Martinez Odriozola ri buruz, zer esan? Beti kritikatuko du ETB1 . Gaizki iruditzen zaio ETB2 n haurrentzako programarik ez egotea. Gaizki albistegietan Nafarroa eta Ipar Euskal Herria agertzea. Oraindik gogoan dut behin ETB2 ren La Monda ( Txema Montoia rekin...) saioa kritikatu zuela, "kamikaze" idatzi baitzuten, eta ez "camicaze".



Pajeroentzako oharra

telezaborra 2004/10/04 12:22

Imajinatzen dut jakinaren gainean egongo zaretela, baina badaezpada gogoratuko dizuet. Localia n, gauero, Playboy TV rekin bat egiten dute. 12etatik 2etara.

Eta kate pirata horietako bat hartzen baduzue... ba askoz gehiago. Porno gogorra gauero, ordaindu gabe.

Iraileko post-ak, hemen .

Eta lanean aspertuta bazaude, zer egin ez dakizula.... begiratu hau

Me voy a casa de Óscar, que tiene ADSL

telezaborra 2004/09/30 11:06

Badakit mundu guztiak gorrotatzen duela, baina bere defentsan atera behar dudala sentitzen dut. TERRA ADSLren iragarkietan agertzen den tipo horri buruz ari naiz. Baina, ile pixka bat luzea eta tonto aurpegia duen hori.

Ez dakit zergatik, baina nik ez diot ezer txarrik opa. Orokorrean, anuntzioetan azaltzen diren gazte gehienak nahiko higuingarriak izaten dira, baina TERRAkoa errespetatzen dut.

Gogoratu ditzagun gazte txungoak dituzten iragarki batzuk:

-Sopas Knör, eta Knör-en produktu gehienetan. Beti ateratzen dira gazte moderno eta absurdoak.

-Dipear, oraindik ez duzue ahaztu, ezta? (No sabes qué es dipear?)

-Vodafone kotxea, Luisitori hots egiten diote. Ez dakit zer auto den... baina badakizue zein esaten dudan ezta?


Los Sims eta emakumeak

telezaborra 2004/09/28 05:42

Eztabaida sortu da irakurle batzuekin Los Sims jokuaren inguruan. Beraiek ezetz diote, ez dela emakumeei zuzendatuko bidejokua... estetikan eta publizitatean ez dela hori igertzen.

Nire iritziz, bideojoku horren funtzionamenduak emakumeei gehiago gustatzeko aukera asko ditu (argumentuaren laburpena hemen ).

Horrek ez du esan nahi gizonezko bati ezin zaiola gustatu. Baina gizonezkook simulazio jokuetan bestelako gauzak bilatzen ditugu: mundua dominatzea ( Civilization ), hiriak sortzea ( Sim City ), etabar... Oso neska gutxi imajinatzen dut Civilization ekin jolasten.

Badakit orokorkerietan erortzeko arrisku haundia dagoela gai honetan. Ez dut matxismo vs feminismo eztabaidan sartu nahi.


Pasalo

telezaborra 2004/09/27 08:17

ETB2 n aspaldian kendu zuten Lo Que Faltaba , programa serio bat jartzeko, Pásalo . Ondo, agian hori da telebista publiko batek egin behar duena... Baina ez legoke gaizki gehiago arriskatzea. Tertuliakideak oso aspergarriak dira, gehienak Radio Euskaditik hartu dituzte.

Denak dira politikoki oso zuzenak. Zergatik ezin dute sartu PPren inguruko bat? edo Batasunaren inguruko bat.... eskuinaren politika ekonomikoaren aldeko bat...

Ikusleok eskertuko genituzke iritzi gehiago, eta diferenteak.




Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.