Horretarako, trikipoteo orokorra hobe
Nere lagun borrokillak, baiña, ez deste kaso haundirik egitten halakuak diñodazenian. Hara baiña, gaur Garan Xabier Silveirak idatzittakua. Igual hari kaso gehixago egingo detse...
Asturies 2012. Irudixa: elreferente
Xabier Silveira | Bertsolaria
Gora... greba orokorra?
Politikariak dira zuloratu gaituztenak. Sindikatuek aterako gaituzte? Nik ditudanak baino zalantza gehiago dituztenek betetzen dituzte lantokiak eta langabeziaren datu portzentualak
Barkatuko didate sindikalgintzan lanean diharduten lagun eta ezagunek. Edo ez, barkamenak aurrez bekatua behar izaten baitu. Eta noski, zer den eta zer ez den bekatu, nork juzgatu?
Maiatzaren 30eko greba orokorrerako deialdia gero eta ozenago entzuten dugun honetan, hona hemen isilpean gorde ezinezko ñabardura sorta.
Txiki Muñoz: «Badakigu zer datorren: pentsio erreforma bat, langabezia saria ukituko duen beste lan erreforma bat, administrazio publikoaren suntsipena... Hau estatu kolpe ekonomikoa da, eta gelditu egin behar dugu. Borroka da gauzak aldaraz ditzakeen aldagai bakarra».
Borroka da bide bakarra, horretan ados gara. Baina zer da borroka? Zein du gatazka bakoitzak borroka molde egokia? Noiz eta zein maiztasunez erabilita dira eraginkorrak borroka tresnak? Hor eztabaida handia izanen genuke, nik uste. Garai berrietara moldatu beharreko erakunde politiko bakarra ez zen ETA; egin duen bakarra bai, dirudienez.
Pentsioak murriztu, langabezia ordaina ere bai, administrazioa deuseztatu... Urtebetean EAEn %7 egin du gora langabezia tasak. Eta greba orokorra? Urteroko greba orokorra? Manifestazioa, langileak langileekin isekaka eta kolpeka ibili, hiriburu bakoitzean ezer egin ez duten dozena bat gazte atxilotu eta hamar urteko kartzela arriskuan utzi... Zertarako? Azken urteetako greba orokorren emaitzek animaturik edo?
Egoeraren larritasunak eskatzen duen guztia egun bateko greba orokorra da?
Xabier Anza, ELAko prestakuntza sindikaleko arduraduna: «Greba orokorraren alde eginez, alde batera `gu' gaude, eta bestera `haiek'». Alde batean «gu», greba egiten dugunak. Beste aldean «haiek», lanera joandakoak. Errealitatea hori da, zoritxarrez. Azken grebetan, eta honetan dirudienez ere bai, jendeari grebaren alde egoteko exijitzen zaio, aldaketaren ezinbesteko zatia dela ikusarazi beharrean. Egoera hain larria den ziurtasuna denok dugu, ia denok behintzat. Nola liteke bizi dugunari aurre ez egin nahia? Ez ote da horrela ez egin nahia? Alferrik ez jardun nahia? Eta egunero bide desberdinak eskaini ordez, egun bakarrerako greban borrokatzera behartzen ditugu, nola eta alderdi politiko zehatzekin lotura zuzena duten sindikatuek deitutako grebaren datuetan zero koma zero zero zero bi bat izanez. Politikariak dira zuloratu gaituztenak. Sindikatuek aterako gaituzte? Nik ditudanak baino zalantza gehiago dituztenek betetzen dituzte lantokiak eta langabeziaren datu portzentualak.
«Greba orokorra egiten dutenek kontzientziazioari dagokionez urrats erabakigarria egiten dute. Greba deitzea, arestian esan dudanez, hainbat lan hartzea da: prestakuntza eta argudioak eman, mobilizatu, jendea erakarri. ELAko eta LABeko militanteak, gainerako sindikatu eta mugimendu sozialetakoekin batera, 3.000tik gora batzar egitekotan dira, lankide eta herritarren borondatea mugiarazteko asmoz. Ez dago hau baino formazio politiko-sozialeko jarduera aberats eta handiagorik». Jendea zaborretan janari bila eta zuek formazio politiko-soziala bultzatzeko batzarrak bideratzen? Bai, bai, borroka da bidea, bai.
Hezkuntza sesuala
Argazkiak.org | durangoko zikoina © cc-by-sa: txargain
Eskolan, baiña, oiñ hasi dittuk gai hau lantzen; eta bildur naiz ia Niko ez desten pizkat liauko, zapaburu, obulo etabarren artian.
Behintzat, gauza bat bai argittu jetsek eta hala kontau zeskuan lehengunian, hatzaparra aidian (kontuz! esateko) ez gatozela zerutik, ezta arrautzatik, ezta zinkunak ekarritta.
Bada zeozer!
When you make “pla-pla”... you can’t stop!!!
Argazkiak.org | Antxobia pla-pla eindde © cc-by-sa: txikillana
This one is surely the most errez way to prepare anchoves, after papillon. Just take off the head and spix, breaking the bizkar in the buztan’s border, to use it as helduleck. Have prest a sartaign with hot oil; a platter of some urun; a godalet full of irabiated egg. It’s a sort of quick lan: anchove to urun, to egg, to sartaign. No more than 20 seconds and turn the anchoves over; no more than 10 seconds plus, and serve them. On egging!
Umiendako liburu intelijente bat
Igual tostoi intragable bat espero nebalako eta kontrastiangaittik, baiña gustau jata. Nahikua gaiñera. Liburuan sorreria zein izan dan jakinda (idazliak bere ahizta txikixari lotarakuan asmautako ipoiñak) errefrau gaztelar burutsua nekan goguan: “si no hay mata no hay patata”, eta beraz liburu arola imajinatzen neban, betegarri askoduna, tartian aspergarrixa. Baiña ez: horren ordez, ondo harilkatutako historia bat dago, hiru planotan kontauta (arratoia, saguak, subia), narraziño-erritmo egokixakin, hizkera aberatsakin, eta garrantzitsuena: umiak tontotzat hartzen ez dittuana.
Aparte aittatzeko modukua, alkantarilletako munduan erretratua. Marrazki bizidun pelikula zoragarri ha ekarri desta gogora, “El mundo secreto de la Sra. Brisby”. Erretratu erakargarrixa danik ez dot esango, baiña kaka artian halako edertasun bat topau leikiala erakusten dabena, begirada egokixakin ikusi ezkeriok. Seguro idazliak (Lekeittioko eskolako gurasua bera) pozik ezagutuko leukiazela herriko azpiko kaliak...
Errutina mortalian nabigatzen
Oso kutsu pertsonaleko ipoiñak. Tonika orokor bat dago: protagonista guztiak gaztarua pasauta dake, ez askogaittik, eta teorikoki “asentauta” egon bihar garan aro horretan pasatzen dittuez beriak. Errutinia. Asfixia. Frustraziñua. Egoera dramatiko xamarrak izanda be, dana umore fin eta sarkastikoz kontauta dago, irakorketia gozamena bihurtuta.
Ipoiñik inpresionantiena, duda barik, “La vida sencilla”, leiho indiskretutik katalejuakin begiratu zalia dan tipo arruntana.
“Una memoria frágil” izenekuak grazia haundixa egin zestan. Hona zati bat:
“No, no me gustan los donostiarras. Siempre tienen que parecerlo, parecer donostiarras, quiero decir. Hasta cuando no son guapos resultan atractivos los donostiarras, y hasta los que no son muy listos tienen un no sé qué de donostiarra que queda francamente seductor. Además, conocer a un donostiarra es sembrar en uno mismo una hectárea de sospechas enfermizas. Porque a partir de entonces todo se remueve en una vorágine de preguntas: ¿Quién es este donostiarra? ¿Desayunará todos los días en la terraza de su casa junto al mar el donostiarra? ¿Tendrá una novia francesa el donostiarra? ¿Oirá los discos de Miles Davis y Stanley Jordan –a los que ve en persona en verano- el donostiarra? ¿Frecuentará el hipódromo? ¿Tomará café en el Hotel María Cristina? ¿Tendrá un velero? ¿Pero qué es lo que hace aquí este maldito donostiarra, perdiendo el tiempo entre nosotros, en vez de darse un paseo por la bahía en su motora?”
Aitta-semien idazlana
Ez neban imajinauko XIX gizaldixan biaje organizau “artalde-style” zeguazenik be. Baiña hala izango zan kontizu, Mark Twainenakin batera irakortzen doten bigarren erretrato satirikua da hau eta.
Liburuan hasieria indartsua da: Londresko kalietan agentzia biren artian gertatzen dan konpetentzia gogorra, biajia zeiñek merkien emon. Hortik aurrera, Vernen konstantiak: protagonista serixo, noble, benetalarixak; azalpen geografikuak; arrazismo dezimononikua; gizarte inglesari begirada sarkastikua; giza erretrato mamintsuak (Blockhead dendarixa, Pip kapitaiña...).
Interneten begiratuta, badirudi liburuan bigarrengo zatixa ez zebala Julesek idatzi, haren seme Michelek baiño. Vernezaliak gatxetsi be egitten ei dabe, aittan imitaziño txarra baiño ez dala iritzitta. Ba, hara: 26 kapituloko zikloia, bela nabegaziñuan sasoi heroikuen deskribapenakin, apartekua begittandu jata neri. Asko gustau jata: ondo, Michel!
Pastas chiquis
Galletak eta pastak askotan egitten dittudazenez, errezetak eskaneau detsadaz (sepia koloria ez da fotochof efektua). ¡Onak, errezak eta merkiak!
Argazkiak.org | Pastak © cc-by-sa: txikillana
Salsa Mil Putas
Argazkiak.org | Salsa Mil Putas © cc-by-sa: txikillana
Nik ez dot ulertzen: iñok ez dittu jan nahi, baiña basarri askotan aldatzen dittuez gindillla pikantiak. Hala ibiltzen dira gero, eskurik esku, iñok nahi ez dittuala. Normalian Tornolatik etortzen jatazen existentziak gastatzen ibiltzen naiz ni (gure sukaldian bota, ezebe ez dalako egitten) baiña oinguan Idotorbetik etorritako partidia dakat, ale bakarrakin 10 laguneko kuadrillia izardittan jartzeko morokua. Etxe askotan arazo bardintsua izango dabenez, suzko piparrei salidia emoteko forma bat azalduko dot.
Ingredientiak:
- 15 gindilla.
- 3 zanahorixa haundi.
- 4 kipula.
- Tomate trituraua (800 gtako latia).
- Moskatela.
- Kominua
- Orixua.
The prozediment:
- Zehetu kipulak, zanahorixak eta gindillak.
- Orixua eta kominua botata, su bajuan mantendu ordubetian-edo, potxau arte.
- Tomate latia hustu lapikora.
- Moskatel txorrostaria bota (tomate latako arrastuak aprobetxatzeko erabiltzen dot nik).
- Irakin su bajuan 5-10 minutu.
- Irabixau batidoriakin.
Jangoiko maittia: saltsa hau nitroglizerina purua da (lurruna be kalabera forman urtetzeakola esango neuke). Remesa hau pote txikixetan sartukot, baño maria egin eta gero kontserbatzeko, dosis txikixetan. Arrozerako edo patata egosixetarako erabillikot (seguro jatekuari botatzian irakitzen hasiko dala, “ku-bak” estiluan). Bisitta sinpatikoren bati be sustua emoteko balixo dau...
Oharrak:
- Kipulak, zanahorixak eta tomatia exzipiente hutsak diraz, saltsiari bolumena emoteko: beste edozerrekin ordezkatu leikez.
- Gindillak ez eskuekin asko erabilli, eta hala egitten badozu kontuz, gero hatzaparra surzilluan edo hankatartian sartu barik.
- Gatzik ez: nahikua gusto fuertia jakak honek, gaiñera neurotransmisiñuari laguntzen hasteko.
- Kalkulau noiz jan, hurrengo kaka egittera zoiazenian ez damutu bihar izateko (hestian biorritmua ezagutu).
Andrak Manhattanen
EEBB-etako telefilmien klabian egindako nobelatxo entretenigarrixa: sei lagunen historixa paralelo txirikordauak, andren bizitzako etapa desbardiñak erakutsitta. Badirudi EEBB-etako nobeletan derrigorrezkua dala bigarren maillako pertsonaje baltz txisposua agertzia: hamen ba ba dago, James ex-a. Protagonistian superlaguna be topikua da: ondo ezkondutako neska superaberatsa, bere bizitza pertsonalan hutsala jasan ezin dabena (los ricos también lloran). Detalle yanki txirriantiak bebai, jakiña: self-made-manei (kaso honetan womenei) gorazarria, “tanto tienes tanto vales” maximiakin lagunduta, amaiera melodramatiko tipikua... ¡Ondo egindako kleenex nobelia, erregular!
Serial peacemakers
Iñok iñoiz radixuan jarraittu izan banau, badaki ez detsatela egunerokotasunari jaramon haundirik egitten (azkenaldixan propaganda lelo moduan be erabilli izan dot: “Aittitta Raduga: aktualidadiak piparrik inporta ez detsan irratsaiua”). Hori dala eta, ez dakat erreparorik oin dala hiru bat hille gertatutako albiste baten harittik tiratzeko. Izan be, gai nahikua atenporala da EEBB-ekuen txakurrari sakatzeko zaletasuna, takian potian ikusten dogun modura.
Horregaittik gustau jatan Koldo Aldaien artikulu hau. Azken triskantzia atxakixatzat hartzen badau be, bertan emondako arrazoiak unibertsal xamarrak dirazelakuan nago. Gustau jatan, baitta, El Diario Español taldeko izperringixetan agertu zalako, hau da, EAE-n gehixen irakortzen dan horretan, Koldon ikuspuntu interesgarrixan (batzutan aboziñauan) zabalkundian mesederako.
Koldo 2002tik ezagutzen dot, bere lagunekin batera pakian aldeko erromesaldixa antolatu zebanetik. Artian ez nittuan ezagutzen –gaur bez, egixa esan; beste “onda” baten gabiz- baiña ibillaldixan planteamentua irakorri nebanian oso erakargarrixa egin jatan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Naparruatik zihar oiñaz, hillabete inguru; antolatzailliak enkargatzen ziran eguneroko aterpia eta jatekuakin, lau orlokotan; eta Euskal Herriko pakian aldeko ekimena zan. Dana nere gustokua.
Apuntau nintzanian iñor ez neban ezagutzen, baiña ez zestan ardura; sekulan ez dot atzera egiñ izan motibo horretxengaittik. Errezelo pizkat nekan, Koldo eta bere lagunak hasieratik argi eta garbi azaltzen zebelako ekimen “ekumenikua” zala, hau da, relijiñuen arteko elkarlana billatzen zebana. Baiña tira: nere sinismenetan sendo sentitzen nintzanez –ateua naiz- ez nekan iñok honekin tabarria emoteko bildur partikularrik, eta parakaidistian modura salto egin neban jipi batalloi hartara.
Hasieria eta amaieria Aralarren izan ziran, ibilbide zirkularra beraz. Ixa hillabetian zihar, errutinia hauxe izan zan: goizez ibilli, arratsaldez aktibidadiak. Jatekuandako diru bat ipintzen bagenduan be –ahal genduanok-, logistika arduradunak bolondresak ziran, eta jeneralian txandaka jardun genduan: furgonetan Artatxoeneako makrobiotikuen jatekua karriatzen, batez be (artian Tolosatik). Halan be, batzu hasieratik amaierararte bihar fijuari lotzia aukeratu zeben: Emiliano madrildarra armozuekin eta Donatella italiarra furgonetiakin, esate baterako.
Ibillaldixetan asko ikasi neban. Ikasi neban, adibidez, bigarren edo hirugarren egunetik aurrera oiñetako min eta nekiak beherutz egitten dabela; gauza harrigarri eta pozgarrixa neretako, baiña korrientia edozein “fondoko” ibiltarindako. Oiñaz hasi baiño lehen oiñak baselinaz igurztiak be nahikua laguntzen dabela ikusi neban; ardi lanazko galtzerdixak koipeztatzia txarrikeri lez ikusiko neban ordurarte, baiña lehentasunak ipintzen hasitta, erosotasuna edozerren aurretik jartzen be ikasi neban. Soiñeko erropa bi eruan nittuan, eta egunero aldatu eta garbitzia errutinian parte izan zan; egixa esanda, ondo aprobetxautako egunak ziran, eta danerako astixa zeguan.
Araua oiñaz isilik edo kantuan egittia zan, txatxaran ez behintzat. Politta izan zan militarren oiñezko teknikia beste helburu jasuaguen zerbitzurako erabiltzen ikastia.
Arratsaldeko aktibidadien gaiñian, oso eroso sentidu nintzan. Danetik pizkat izan genduan; kolore guztietako jentia giñan eta edozeiñek zekan ekittaldi batera deitzeko aukeria; parte hartzia edo ez hartzia libre zala. Goguan dakadaz: Estibalitzeko eta Ziortzako frailliak, Guardetxeko zeremonia aboziñau loratsuak, Bittorixako iluminau haren arrebato mistikuak, Tomas valentziarran konstelaziño familiarra Gernikako bonbardeuaz, Bizkargiko burruken irakorraldixa in situ, Joseba Elosegin berbetan...
Jentia sartu-urtenian ibilli zan denpora guztian, horretarako aukeria be bazeguan-eta. Bakotxan ahalmen fisikuan eta disponibilidadian arabera. Nik neuk ixa ibillaldi osua egin neban, Lea-Artibai kenduta; izan be, kriston lotsia emoten zestan ezagunen aurrian halako gauzetan agertzia, eta horixe izan zan furgonetero ibilli nintzaneko tartia.
Tarte horretan ezagututako jentia, beraz, asko izan zan: nahiz eta gehixenen izenekin ez naiz gogoratzen. Ordu asko alkarrekin pasatziak emoten daben harreman estuasunakin, onerako eta txarrerako. Denpora heroikuetako kontzientzia objetoria (Gonzalo?), Moko paillazo energetikua, reketien eta milizianuen seme-alabak loturak estutzen, kura obrero izandakuak, Kepa eta Puri kantuzaliak, Xavier Moreno eta El Duende del Globo (Radio 3 eta TVE), Aurelio asturiano eskandaloso xamarra, Inma napar-mex sorgiña, Lauren estatubatuarra eta begiurdiñeko madrildar ha, indar-triangulua nere inguruan, Bierzoko tipo xelebre ha, Salva, gero Lourdes lekittarrak harrapautakua, Leire Saitua bere saltsan, Uliko Maite, Joxemi zurruna...
Eta heyoka papela. Han burutik jotako jentia be ba zebixan, rollo alternatibo guztietan lez (sarreria libre...). Lehen esandako modura, dizipliniak bazekan hor bere lekua baiña... beti zeguan bateronbat dizipliniori hausteko prest. Hasieran txarrera hartzen neban: mutil bat zan beti, arazo psikiatrikuak zittuana, begibistan, eta gure kritiken chivo expiatorixua bera zan. Dana ondo. Baiña asko harrittu nintzan bera tarte baterako juan zanian, eta pakia etorri biharrian... arazuak beste batengandik etortzen hasi ziranian. Koordinauta? Ez dot uste. Baiña harrezkero trankillago hartu neban gauzia, ez bakarrik erromesaldi hartan: ordutik hona heyokei bere ekarpena aitortu bihar jakela uste dot.
Eta tira; handik bueltan etorri eta aste gitxira izan zan iraillan 14ko mobida ha, Pablo eta bixok harrapau ginttuenekua. ¿Zerikusirik izango ete zeban honek? Seguru baietz. Indar asko bildu neban bertan-eta, 200 gerra gizonei aurre egitteko aiña.
Argazki guztiak: Begoña Valdizan Rousse