Jengibre eta koñakezko bizkotxua
Argazkiak.org | Jengibre eta koñakezko bizkotxua © cc-by-sa: txikillana
1000 bat gramotako bizkotxo bat egitteko osagaixak:
- 200 g gantza (olixua, mantekillia, txarri-koipia... gustukuena).
- 180 g ezti.
- Gatz pizkat.
- Koñak txorrostada luuuuuzia.
- Jengibre-pure koillarakada haaaaundixa (edo gehixago, gustokua bozu).
- 5 bat arrautza (tamañua zelakua dan).
- 190 g urun.
- 160 g almendra (txiki-txiki eginda).
- 2,5 kollarilla legamiña (kimikua).
Gantza eta eztixa ontzi baten ipiñi eta pizkat berotu, urtzeko. Ostian, bota beste gauza guztiak (azkena uruna eta legamiña), eta irabiagailluakin nahastau. Pasau egosteko ontzira.
Nik ogixa egitteko makiñan egosten dot, baiña bardin-bardin egin leike laban. 250ºC inguru, 1h15’ inguru biakozu, baiña zure labian arabera aldatu leike.
Oharrak:
- Jengibria osorik erosten dot nik (tuberkulua), xerratan ebagi eta minipimerrian ur pizkatekin zehetu. Hortik urtetzen daben puria pote baten sartu, kollarakada bat eztikin eta 200 bat ml binagrekin nahastau, eta hillabetiak irauten dittu.
- Labia erabilli bihar bozue, kontuan hartu argi indar asko kontsumitzen dabela: labakadia beste zeozer egosteko aprobetxau zeinkie (pizza...).
- Gozokixen errezeta gehixenak azukriakin egitten dira, baiña guk eztixa erabiltzen dogu. Beste errezetetan azukria eztixakin ordezkatzeko, kontuan hartu: kopuru bardiñian, eztixak azukria baiño gitxiago gozatzen dabenez gehixago bota biakozuela; eta eztixan parte bat ura danez beste likiduetatik gitxitxuago botatzia komeniko dala.
- Urun zurixa urun integralakin ordezkatzeko, kontuan hartu: zurixa %100 uruna bada, integralan parte majo bat zahixa dala. Horregaittik legamiña eta ur gitxitxuago biharko dittu.