Antzezlien kontraerasua

Argazkiak.org | 2000 Sardiñian Entiarru aurretik © cc-by-sa: txikillana
Farandula asuntuan nenbixanian, gehixen-gehixen kaleko antzerkixak erakartzen ninduan. Eibarko Kili-Kolo antzerki taldeko kidiei kristonak eta bi entzutzen netsazen (Bilboko gaztetxia desalojau zebenekua… bizikletiari buruzko erakusketako performance hiperganberro ha…) eta adurra nerixola egoten nintzan, hori entzutzen. Nik be nahi neban.
Nahi baiño gitxiagotan tokau jatan egittia, baiña tira; izan nittuan kalian jarduteko aukerak, eta ondo baiño hobeto pasau neban, publikuakin hartuemonetan-eta.
Gogoratzen dotenez, egoera konfliktibuenak bi izaten ziran:
1. Papelian zihero sartuta zenbixala, ezagun ez oso konprensibo bati esaldi madarikatua entzutzia, serixo-serixo eta ahopeka: “Mesedez, Oier… ez haiz konturatzen zelako erridikulua egitten habillen?”. Orduan odol hotza eta Stanislavski, Jodorowski eta Strassberg santuei enkomendatzia baiño ez zan geratzen, papelari eutsi ahal izateko.
2. Ikuskizuna errebentatzen dabizen pertsonak; umiak, jeneralian. Eta hónei buruzkua da gaur gogora etorri jatan anekdotia.
Aurreko baten aittatu nittuan hamen sardiñen entierruak. Euretako baten naufragixo bat irudikatu genduan, nahikua giro siniestrua emonda (Ernesto eta Koro eszenografuak, bere saltsan). Kasu horretan karrozan aurrekaldian egotia tokau jatan, Ernestokin batera, traktorran keiak arnasten. Ittotako zonbi moduko batzu giñan; sarietan eta algetan endredauta-eta; higungarri xamarrak, benetan bildurra emoteko modukuak. Musikarako, txarto gogoratzen ez badot, Lluis Llachen “Ulises” aukeratu neban, itsasoko soken kirri-karrak eta… ultratunbako oboeak eta… Bueno: ba, Calbetonetik Bidebarrixetara giñoiazela ume batzu pegau jakuzen. Karrozatik gauzak hartu eta botatzen zebizen (harritxuak eta elementu txiki asko zeguazen), baiña gu hortxe, papelian sartuta, uluak eta gruñiduak eginda-eta. Generalisimoko bueltia be hartu genduan, eta umiak seeegi lata putia emoten. Anbulatorixo ondotik pasau eta Dos de Mayon sartu giñan, kakanarruak aldian. Untzagarutz giñoiazen, amaiera ekittaldixa han egitteko, eta umiak pakerik emon ez.
Halako baten, umietako bat larregi hurreratu da eta Ernestok, mobimendu bizkor estrategikuan, zombi esku hotza luzatuta besotik oratu dau, bere arpegi baltzittu bildurgarrira hurreratuta. Une batez bere aktore papeletik urten dau diskretuki eta, ahots leun eta apalez, belarrira zera esan detsa: “Como no te pares quieto te corto los cojones” (halan, gazteleraz; oso ondo entzun neban karruan bestekaldetik).
Umia lagatziakin batera… zist! Eskiña batetik desagertu da. Modu guztiz profesionalian, Ernesto atzera papelian sartu da eta ni be hala saiatu naiz, barriari eutsi ezinda. Inguruko ikusliak bildurtzen jarraittu dogu. Untzagarako bidian goiaz, ikuskizunan amaiera apoteosikuan dana emotera…
Barretartia webgunerako, 2014-IV-29.
Termoludotekan
Egualdi txarran zain genguazen Cascanteko termoludikora juateko, eta azkenian eguzki gehixeneko eguna izan da hori (neretako, egualdi “txarra”). Oso ondo pasau dogu. Lau bat ordu egon gara bertan, umiak nekatu arte. Sarrerako andriak, oso atsegiña bera, ondo azaldu desku zelan erabiltzen dan (oso haundixa da) nik antiajuak konpontzen netsazen bittartian, eta barrura.
Garrantzitsua esan dot: ondo pasau dogula. Nikok bere bildurrak gainditzen ikustia oso politta izan da, eta Tomaxek egin dittu beriak bebai, zorixonez umien eremutik urten barik (hasieran pentsau dogu ezingo genduala ezer egin, Tomaxek be gure atzetik etorri nahiko zebalako).
Eraikin modernua da, leiho erraldoiekin Moncayo aldera begira, eta hori berez da espektakularra. Gu ibilli garan lekua piszina haundi bat zan, pasabide eta txokoz beteta, eta bakotxian erabilpen desbardin bat: txorruak (oiñetara, bernetara, izterretara, ipurdira, gerrira, dortsaletara, trapeziuetara, kokotera), bits-puspilluak (etzinda, tente hartzekuak), urjauzi bat... Baitta neretako barrixak ziran gauza batzuk be: urpeko bizikletak, kanal zirkular korrienteduna. Piszinan bertan, baiña goragoko maillan, jacuzzi-katillu bi (zentruan ikurrak, esango neuke). Uretatik kanpuan: saunia, dutxa “ziklonikuak” eta lurrun-gelia. Areto kanpuan eguzkixa hartzeko balkoitxua, bedartzia eta tabernia. Hori guk erabilli doguna: gero badagoz gimnasia aretuak, pesa-makina gelak, fisioterapeuta bat eta... masajistak.
(...) instalakuntzen ikuspegi kritikua, top secret (...)
Saunan nenguala, Aste Santuko kofrade pare baten arteko solasaldixa entzun dot, Ku Klux Klaneko tropa barruan dagozen kezka espiritual nagusixen erakusgarri:
- ¿Pesa mucho el paso de la virgen, o qué?
- ¡Jode que si pesa! Entre diez la tenemos que llevar.
- Además cuando empezáis a subir la cuesta...
- ¡Quita, quita, que eso no es lo peor! Eso viene cuando toca bajala.
- Los de XXX si que lo tienen bien, que va el paso con ruedicas.
- Y además tenéis que ser tos igual ¿no? Que si uno es alto y el otro mucho bajo...
- Además antes había gente de sobra pa llevalo, y ahora ¡lo que cuesta encontrala!
Eta hola. Fede sutsua gero.
Herri normalari gorazarre
Gaur etxuagu kotxerik arrankau. Armozuan Tomaxen urtebetetzia ospatu dogu, eta egun osuan zihar herrixan bueltan ibilli gara. Ane eta umiak Los Ancebillos itturriko parkian ibilli dirala (San Juanen bueltako ritual paganuen lekua berau), nik herriko kaskua inguratzeko aprobetxau dot.
Lituenigok, 100 bat biztanle izanda be, bere historixian jabe da. Liburu bat ez: bi dittu argitaratuta herriko ondare eta etnografiari buruz, eta hori, kontuan hartuta hamen ez dala jauregi edo pertsonai historiko garrantzitsurik, oso esanguratsua begittantzen jata. Herrixan izaeria eta jarduna, lurrari lotuta eta nekazari “normalena”, ondo baiño hobeto jasota dago argitarapenotan, eta hainbat ekimenetan.
Goizian, esandako moduan, herri kaskuari bueltia emon detsat. Erdixan gaztelu bat dago: txikixa, 8-10 gizoneko guarniziño baterako modukua, Lituenigok ez dabelako sekula garrantzi militarrik euki. Gaztelu honen kuriosidadia zera da: gaurkotuta dagola. Esan gura dot: tradizionalki egin izan dan modura, zerkak etxietarako berrerabillitta dagoz. Egixa esan, gazteluko plazara emoten daben atia kenduta, nekez igartzen da ha gaztelua iñoiz izan zanik, ez ba da etxiak eurak zintturoi forman eginda dagozelako.
Itxura danez, fundus erromatar bat egon izana deduzidu leike herriko izenan arabera; halan be, ez da haren arrastorik ezagutzen. Ostian, alkazaba arabiar bat egon zala badakixe (herriko muiña dan gaztelua bera); herriko mezkitia kanpuan zeguan, itxura guztien arabera gaur egungo eliza nagusixan lekuan. Kristauak, ostera, 1124 inguruan sartu ziran, eta kanpoko auzuak ordutik aurrera egin ziran kolonuen etorreria bultzatzeko.
Arratsaldian, herri inguruan prestau dan ibilbide politt batetik zihar ibilli naiz umiekin. Zoragarrixa izan da. Esandako moduan, ez dogu gauza espektakularrik ikusi: kortak; bankaletako paretak; erletokixa; karraskak (artiak), azekiak; gari soruak; almendra arbolak; hori da hamengo jentian bizimodu tradizionala, eta horixe da ezagutu doguna, eguzki sano-sano baten pian eta Moncayon etenbako begiradapian. Egixa esanda, horren billa nentorren ni.
Alfonbra(oriental)peko historia
Banu Qasitarren arrastuen billa juan gara, nahiz eta azkenian, umien onbiharrez, Ane eurekin Queiles kaleko parke baten geldittu dan: hau da, Wadi Qalash errekia estali ostian geratutako pasialeku zabala.
Beraz, nik ordubeteko bisitta autogidatua egin dot, eguzkixa altu-altu zeguala, adobezko kale estuen freskuria aprobetxauta. Arrastuak, gitxi: badirudi Tuterako herrixak lotsaz begiratzen detsela hasierako bultzakadia emon zetsan musulmanei. Esanguratsua da Musa ibn Musa buruzagixan omenezko monumentua izenik bako plazatxo baten egotia (Granados eta Serralta kalien gurutze inguruan), eta elkarte pribau batek ipiñittakua izatia (Rotary Club). Bai: gaur egungo kristau fundamentalistak ez detse moro bati oiñordezkotzarik aitortu nahi, gitxiago Eneko Aritza erregian anaia izanda.
Halan be, ezkutau arren, pista batzu topau dittudaz:
- Erdi Aroko herrixan forma jenerala: Ibru eta Qalash ibaixak emondako perfilla, auzo mozarabe eta judixuak (behekua; goikua modernuagua da), musara...
- Mezkita nagusixa = gaur egungo eliza katedrala. Sartu-urten bat egin dogu, dohan bisittau leikian eskiña bakarrera; egurrez hesittutako kaixolan genguazela, abare batek takillara bideratu nahi izan gaittu baiña alde egin dogu.
- Murallen arrastuak, bai zatiren bat osorik (Granados kalekua), bai bestelako eraikiñetan “birziklatuta” (Descalzos, Muro kalietakuak...).
- Alkazabako tontorra; haren gaiñian egindako gaztelu kristaua be zihero eraitsiko zeben kontizu (Nafarroako konkista ostian, seguraski). Izan be, han Jesukriston monumentu frankistia da onduen ikusten dan gauzia; bestela ez dago bideko señalik, ez plaka edo azalpenik, han egon zanaz idea bat emoteko... Aurretik zeozer dakixanak bai, ikusiko dittu gauzak: pareta lientzo erdi tapautako batzu... kubo baten barrenak... menditxuan terraza-egitturia... kataren bat eta bihar arkeologikuen arrastoren bat... gunian kokapena eta bista parebakua, fortifikaziñorako ezin aproposagua...
Gaixa guztiz aldatuta, esan bihar dot kristauak sartu ziranian dan-dana be ez zala txarra bihurtu. Esate baterako, musulmanak-eta be ba dakez siniskera ergelik, txarrikixa ez jatiana adibidez. Hori baztartuta, hestebete klase ugari sortu ziran, herririk herri zihero desbardiñak dirazenak. Biaje honetan nere ikerketa kulinario-etnologikorako hartutako lagiñak:
- Magrozko longanizak.
- Txarri-buruzko longanizak.
- Odoloste gazi eta gozuak.
Zelatarixan altzuan
Sua biltzeko momentu majikua. Paliakin hautsak pillatu, txingar eta egurrikatzakin menditxo bat egin, poliki-poliki gaba osuan zihar zurittuko dana, itxuraz emetau arte.
Baiña bixar goixian, kakuakin arakatuta illintixak topauko doguz; piña bola batzukin segiduan piztuko dogu atzera sua. Goizian armozu orduan berotuko gaittu, eta ostian atzera bilduko dogu, pizteko maniobrihau afal orduan errepikatzeko. Halan, etenik ez dau izango suak: behin bakarrik ixotu (harañegun, etxera sartzian) eta aste osuan biztu baiño ez dogu biharko, domekan alde egitten dogun arte.
Gaur Moncayora hurreratu gara. Ederra izan da, eta bertako dimentsiño erraldoiekin hobeto jabetzeko balixo desku. “Cucharón” izeneko atxetaraiñok allegau gara, 1300 bat metrotara, Aragoiko Ahüzki. Handik tontorrera beste 1000 metro igo bihar ziran. Igo ahala, carrasca basuak piñuari egin detse lekua, eta gorago pagadixei. Bedar eta txaretatik harritzetara pasau gara; eta latsak nunnahi, ura oso ugarixa. Aragoiko lur emankorren sekretua.
Aperitibo mudejarrak gosia biztu
Gaba toledano xamarra espero genduan, umiak etxe arrotzian trankil egongo ez ziralakuan, batez be oheburuko talla alegoriko-fantasmagorikuak ikusitta. Baiña ez: denpora egokixan geratu jakuz lotan, bakotxa bere ohian. Gabeko 5.00etatik aurrera hasi gara esnatzen, baiña arazua termodinamikua izan da. Nahiz eta etxeko estufa guztiak emetau doguzen, komunetakuak salbu, lo perfektuak bihar dabena baiño berotxuegi zeguan goiko pisua. Gaur leihuak erdizabalik lagako doguz, eta horrekin uste dot ederto egingo dogula lo.
Plan asko egin leikez Banu Qasitarren lurralde honetan; eusko-islamiarrekin zerikusixa daken herrixak bisittatzen bakarrik, denpora guztia emongo genduke, baiña 1000 bidar pekatu bera egin ostian, eskarmentauta gagoz: ez daixezela oporrak bizimodu normala baiño estresantiago izan, behintzat. Batez be mutiko bigurri bi tartian dagozenian.
Beraz, gauza gitxi egitteko konfabulau gara Ane eta bixok. Nikok eta Tomaxek, jakiña, guk agintzen doguna egingo dabe (ez gara guraso “modernuak”, planak egitterakuan umiekin kontsultatzen dabenak-eta).
Gaur Tarazonara juan gara; asteko erosketak egittiaz aparte (helburu praktikua), herrixak be merezi dabela entzun dogulako handik eta hamendik. Hala da. Hamen inguruko herri guztiak daken kolore arre hori daka, Euskal Herri berdetik gatozenei hainbeste inpresionatzen gaittuena lehelengo begi kolpian. Dana lurra, dana adobia. Arkitektura mudejarra nagusi alde zaharrian, guk ikusi dogun horretan behintzat. Izan be, aukeratu dogun zatitxua juderixia izan da. Herri kasko altuko murallen azpixan kokatutako ghettua, “calles de cuatro codos” dittuana (sic, nik esku bixekin pareta bixak ikutu neikiazen), eta denpora modernuaguetan be, jente pobrien bizilekua izan zana (andra batek kontau deskuanez, goiko auzo aberatsetatik neskamiak egurrezko eskillaretan behera bajatzen ziran bertara, pittarrak urez betetzera). Ezin izan dogu asko sakondu, beraz, baiña ezagun da “Tarasunak” asko dakala ikusteko.
Bide batez, zelan ez, nere ikaskide Cesar Gonzalezengaittik galdetu dot, baitta laster topau be. Sorpresa haundixa emon detsat, eta neretako oso atsegiña izan da berakin kontsulta atarixan izandako barriketaldi motza. Ez neban tratu haundirik izan berakin, baiña halan be pertsona batzukin kimika berezixa sortzen da, eta Cesarrekin hala izan zan, osteopatia Zaragozan alkarrekin ikasittako hiru urtietan. Egixa esanda, aragoiarrekin errez gertatzen jatan gauzia da hori.
Lur hartzia
Biaje mortala, ez biaje luzietara eginda dagonandako. Bai ostera, etxeko bueltatik nekez urtetzen garan gu laurondako. Aittatzekua: ez gara behin be galdu. Tutera aldera allegauta, mendi itzal inpresionantia urriñian. Ez genkixan sigur, baiña Moncayo zala pentsau dogu; hala zan: Gorbeia erraldoi modukua, tontorra eta goi partiak edurretan. Ez dogu aurtenguan zapalduko. Eskualde osua berari begira dago, gaur egunian turismo aldetik jakiña, baiña Prehistoriatik be hala izango zala esango neuke. Ittu naturala.
Etxera allegau eta ugezabak harreria egin deskue, abegikor eta tamañu onian –garrantzitsua da hau, ondo-onduan bizi dirala kontuan hartuta-. Buruko miñez allegau naiz, eta gero konturatu naiz kaferik hartu ez dotelako izan dala. Egunian dosis bi hartzen nabil juan dan aspaldixan, eta gaur nahikua nerbio izango nebalakuan berez, ez hartzia pentsau dot: yonkixan monua etorri jata gero, jakiña.
Etxiak sorprendidu egin gaittu, onerako. Bagenkixan eraikin barrixa zala, zahar itxuria emon nahi izan detsena; gauzak halan –eta batez be etxekojauna igeltserua dalako ofizioz- gauza kitsch-kutre bat espero genduan... eta ez da hala, iñundik iñora. Ez naiz deskribapen zihetza egitten hasiko, ez dakat gogorik, baiña laburbildu daigun: gusto haundiz apaindutako etxe akogedore eta funtzionala.
Banu Qasitarren lurraldera bisittia
Bidai ederra izan da. Garuneko errebueltetan galdu baiño lehen, gabero idatzi dittudazen oharrei epilogotxua gehittu biakotsat.
Ez neban etxia balorau nahi, handik alde egin arte. Izan be, ez da arrarua izaten harrera beruakin hasi, eta modu mizkin xamarrian amaitzia. Ez da halakorik gertatu. Etxeko ugezabak pareko etxian bizi badira be, eurekingo harremana ez da kargantia izan (horren bildurra nekan nik). Etxata asko gustatzen “serbizialegi” dan jentia be, eta kasu honetan tamaño on-onian egon da gauzia: presente egon dira (egunero egitten genduan solasalditxua eurekin) baiña era berian gure intimidadian ez dira sartu. Etxia bera, gaiñera, merkia da: astebete 600 euro kobrau deskue (eta tenporada altuko preziua da: udan, adibidez, 450 euro dirala esan deskue). Gaiñera aurreko asteburuan etxia libre zeguanez, egun bat lehenago sartzia proposau zeskuen; halan, astelehen eguardixan sartzekuak bagiñan, domeka eguardixan sartu giñan, prezio berian. Alde horretatik, beraz, hobeto ezin. Iñok bertara juan nahiko baleu, blog bat dake, baiña ez dago eguneratuta; informaziño interesgarrixena TopRural webgunetik etara genduan guk: La Carrasca (Lituénigo).
Herrixa asko gustau jaku. Pertsonalidade haundikua da, jentiak herriko bizimoduan partehartzeko ahalegiña egitten dau, eta zihetz ez badakigu be, progresista xamarra dirudi (esango neuke hau ez dala arruntena, EH-n behintzat: zenbat eta giro ruralagua izan, orduan eta kontserbadoriago). (eguneraketa: hau sorpresia! Azken hauteskundietan botuen %65ª PP-PAR-endako izan zan)
Guk Banu Qasitarren aztarnen billa juan gara, IX gizaldixan “Hispaniako hirugarren errege” izandako euskal buruzagi musulmanak. Zentzu horretan, gauza batekin jabetu gara: Musa ibn Musa eta bere klanekuak menderatutako eremua uste genduana baiño askoz be zabalagua izan zala. Hasieran ez giñan oso konsziente hortaz: ni neu behintzat, Aurensanzen liburuko eskenatoki desbardiñak banan-banan rekorritzia nekan buruan: Qal’at Musa (berak fundautako herrixa), Al Bayda (haren porrot gogorra)... punta batetik bestera lau orduko biajia dagola konturatu nintzan arte. Hori kotxez; zer izango zan ha zaldiz!! Bueno, hortaz jabetzeko balixo izan badesku, ez da gitxi. Jakiña, gu 20 kilometroko bueltatik ez dogu urten –umiekin, etxaku gustatzen kotxez asko ibiltzia-. Egun gehixenetan goizez egin dogu bueltia, arratsaldian herrixan trankil egoteko. Umien otordu europarra mantenduta, jakiña (bazkaldu 13.00etan, afaldu 19.30etan). Hortik aurrera, illuntzixan pizkat idatzi, alkarri kili-kili egin irakortzen gabizela... eta bixamonian 7.30etan gora (ni bakarrik), chi-kung egitteko eta eguzkixa urtetzen ikusteko.
Hona illuntzero sutonduan idatzittako oharrak, aste eder hau ez ahaztutzeko.
Enbidixian harra
Enbidixiak janda bizi izan dan pertsona baten radiografia bikaiña. Muturreko kasua da, jakiña: halan be, gutako edozeiñek igarri izan dogu halako griña perbertsorik iñoiz. Sentimentu innoble honek, eguneroko bizitzan, uste baiño kurpil ezkutu gehixago mobitzen dittuala esango neuke. Eguneroko bizitza sordido horretan murgiltzen da Unamuno, zirrada polittak eraginda.
Bigarren ediziñuari Hendaian 1928xan idatzittako prologuan, Unamunon berba batzuk deigarrixak egin jataz: “(...) aquí, en el destierro fronterizo, a la vista, pero fuera de mi dolorosa España (...) Porque aquí, en esta mi nativa tierra vasca –francesa o española, es igual- a la que he vuelto de largo asiento después de treinta y cuatro años que salí de ella, estoy reviviendo mi niñez. (...) termino este prólogo, escrito en el destierro, en la parte francesa de la tierra de mi niñez, pero a la vista de mi España”. Beste ñabarduretan sartu barik, badirudi lurraldetasuna, behintzat, argi zekala Don Miguelek.
Snaeffels sumendixan dago atia
Gizon honekin besterik etxakixat, baiña geografixia ikasi... hori bai, asko. Oinguan, egongelako esploratzaille modura Alemaniatik urten eta Danimarkatik zihar Islandiaraiñok allegau nok, Tagzaniako mapekin lagunduta. Horrengaittik bakarrik merezi jok liburuak. Hortaz gain, pertsonaiak estereotipiko xamarrak dittuk, etxuek joko askorik emoten; bistan da idazliak indar gehixago jarri dabela Lurran egitturiari buruzko sasoiko teorixak azaltzen. Bigarren mailla baten, trabesia espeleologiko / vulcanologiko xelebria egitten juek Snaeffels mendittik sartu eta Strombolittik urtenda; artian lurpeko mundua zihero ezezaguna zan, jakiña (Martel umia zan ondiok, etara kontuak) eta normala danez kontakizunan zati horrek gehixago daka konjeturatik, errealidadetik baiño.

