Matxinadarako biaje astrala
Gizon honen idazkeria ultrakorapillotsua egitten jatak hasieran –Caja Laboraleko kuadro inpresionistia-, baiña ohittu arte dok bakarrik. Gero, kuriosidade filologikua eta argumentuan jarraipena parez pare joiazak liburu osuan zihar. Halan be, ez naiz hasi berba ezezagunen esanahixak hiztegixan billatzen, testuinguruakin erdi ulertziakin konforme.
Gure historixan asko interesatzen jatan tarte bat erretratau dau Aranbarrik, gaiñera (banekixan dokumentatzeko, Gotzon Iparragirren liburu hau erabilli zebala) eta horrek asko lagundu nau liburuan zihar. Ederra dok Peñafloridako kondia, esate baterako, pertsonaje modura agertzia, Ilustraziñuak zekarren argixan eta jauntxuen pribilejio ittogarrixen kontraesan biziduna. Protagonistian erretratuak be badaka mamiña: herriko jentia baiño gehitxuago izan arren, noblien munduan sartu ezinda dabillen barberua, bide batez bere ofizixuan azalpen etnografiko politta emonda (ur-buztanak eta).
Idazliak gauza martziano xamarra egin dau, halan be, eta ezin dot esan ia gustau jatan ala ez: protagonistia gaur egungo gizona da, berez; baiña buruko kolpe baten eragiñez egitten dau XVIII gizaldira saltua, eta han garauen preziuan kontrako matxinada famosúa bizitzen dau bertatik bertara. Aranbarrin brotxazo lodi artistikuak biaje astral morokua osatzen?