Alternatibua konbentzional bihurtuta
Izan be, udako sasoi honetan izperringiak irakortzia “Marmotaren eguna” bizitzia lez dok. Urtero-urtero-urtero gauza bera, herrixetako jaixengaittik batez be najabilk. Lehendik komunikabidiak kontsumitzeko motibaziño gitxikin banabil... udan zero patatero.
Sekula ez nok festazalia izan: tabernetako zaratiak, beruak, usaiñak atzeraka eragitten nok. Gaztetan juaten nintzuan. Artian ez nintzuan konsziente, baiña oiñ bajakixat nere motibaziño bakarra neskalaguna lortzia zala (sekulan be ez najuan lortu; nere lige guztiak giro lasaixan egindakuak izan dittuk). Behin helburua lortuta, giro horretan ibiltzeko najeukan motibaziño apurra (lagunekin egotia, batez be) asko bajatu dok; etxuat uste barriro hasiko jatanik, egoera zibillez aldatzen ez naizen artian behintzat.
Gaiñera, 16 urte dakaguzenian gauza apurtzailliak eta barrixak egittia gustatzen jakuk: horixe izaten dok drogak hartzeko eta alternerako motibaziño nagusixa. Baiña... behiñ 20 urte hortan zabizenian, gauzak “barrixak” izatetik “konbentzionalak” izatera pasatzen dittuk. Eta neri, 16 urtekuen kuriosidade hori mantentzia gustatzen jatak, gauza barrixak probatzeko.