Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Porno gogorra euskal blogosferan??

orakulua 2005/12/24 17:05

Eskandalizatuta dabil euskal blogosferia, porno gogorreko hainbeste blog agertu dirala eta. Gai politta, mamintsua, nabarra.

Entzundako kontrako argumentu batzu: - Internetian euskeriak daukan hedapen murritza, gehixago murriztu leikela. - Eskolako umiak euskal webguniak bisittatzen hasi diran honetan, ideia txarra dala.

Ustez e, blogari.net sistemako arduradunak atzera bota dabela euskerazko blog pornografiko bat; sustatu.com-en argitaratu daben azalpenangaittik, edukiña desegokixa izatiangaittik ezabatu dabe. Hamen be, atxekixa eskolako erabilpenian arazuak sortu leikezela izan da, eta blogian "eduki explizituaz" abisatzen daben azalpenik ez egotia. EEBBetako puritanismuan lorpena izandako "Parental advisory: explicit lyrics" etiketian bidetik...

Orain arte azaldutako aurkako argudixuak inkonsistentiak begittantzen jataz. Baiña oso interesgarrixa eresten detzat gure kontradikziñuetan sakondu eta estropozu egittiari, hamendik asko ikasi eta maduratzen dalako.

Pornografixiangaittik iraintzen diran gizarte sektoriei, normalian, etxakuelako halako protestarik entzutzen telebisiñoko biolentzia fisiko nahiz moralangaittik... hain zuzen be horrengaittik naiz ni pornografixian aldekua. Oso sanua eta atsegiña begittantzen jatalako sexuari buruzko jarduna.

Beste gauza bat da pornografixa horren harira agertu leikezen: - Emakumian degradaziñua. - Fantasia irrealak "normaltzat" hartzia. - Matxismuan isladia - ... Egunotan ikusittako "artista" hónen blogetan -iruzkiñetan behintzat; nahiz eta pornua irudi asko eta testu gitxi izaten dan...-, ikuspegi indeseable hónetako zantzuak be ikusi leikez. Eta horretan ni, puritanuekin buruz buru, blogari hórretxen jarduna kritikatzeko problemarik ez dot izango.

Hala, kaltegarrixa eresten detzat pornografixiak euki leikian efektudistortsionantiari. Ekoizten diran produktu gehixenak ez dira naturalak (40 minutuko sarketak, titi eta zakil izugarrixak, malabarismuak, korputz perfektuak... ) edo behintzat ez dabe islatzen jentian gehixenguan bizitza sexuala. Horretara, bere sexualidadia pornografixa soillan bittartez bizi dabenak sexu errealari buruzko irudi okerra asimilatuko dau, ez dau jakiña halakorik bizitza normalian topatuko, eta nahixago izango dau, biharbada, bere hode edo paradisu artifizialian bizi izatia. Gehittu honi zakillozentrismua eta emakumian gauzifikaziñua, eta emaitzia ez jata gustatuko. Ez jata sanua irudittuko, hobeto esanda.

Horregaittik gustatzen jata neri gehixen halako pornografixia: http://tinyurl.com/afyjg

Halako irudixak ugalduko balitzaz ¡bai ondo!. Eta “pornografixa” etiketatik (ghettotik) iges eginda, bizitza normalian era natural eta indiskriminatuan integratuko balitza sexua –grafiko nahiz erreala-, askoz hobeto. Ez giñake txorradatan ibilliko, erruduntasuna eta konplejuz beteta oraingo moduan, ezkutuan mantentzeko gauza lotsagarrixa balitza legez.

Esanguratsua da gune pornografikuetako %99an emakumien argazkixak dagozela bakarrik. Gizonezkuak agertzen ba dira, emakumiekin txortan dagozelako izango da (nahiko neuke jakin porno kontsumitzaillietatik zenbat geratzen diran abdominal gixartsu hórretara begira nahi barik...). ¿Emakumiak ez ete dauke eskubiderik, gizon lerdenak biluzik, euren desiotara egokitzeko prest, ikusteko? Egon, ba dagoz halako guniak, baiña publiko homosexualari zuzenduta normalian. Publikuan gehixengo absolutua gizonak osatzen dabe, sexu aukeria dana dalakua izanda be.

Hezkuntza edo gene kontua, ez dakitt: baiña argi ta garbi dago gizon nahiz emakumien sexu portaera “estandarretan” alde haundixa dagoala. Gaur egunian, pornografixa merkatu osua gizonak gizonendako egindakua da. Honek zer esan gura dau, ¿andrazkuei ez jakezela lizunkeririk gustatzen? ¡Bai, eta zera bebai! Neskekin konfidantza pizkat hartu dabenak ba daki zenbat eta zelako fantasiak darabixen: mutillenak besain sarri eta lizun, gehixago ez ba da.

Horretara egokittasun kontua izan leike; gaur egunian dagoen pornografixia ez ba da andrazkuengana heltzen, euren fantasia eta desiuekin konektatzia lortzen ez daben seiñale. ¿“Beste” porno horren giltza zein dan? Batek daki; baiña susmatzen dot, klabia topatu ezkero, emaitzia asko be gehixago gustatuko lejatakela orain daukaguna baiño.

HONEN titi haundi eta biribillak... HORREN gerri argal eta gixartsuak... HAIN zakil brillante eta luziak... HAINBESTEKO plazerrezko kiñuak arpegixetan, ze... azkenian aspertu egitten dabe, perfekziñuan perfekziñoz. Gizatasuna galdu egitten da okelazko kopin hórrekin. Neu behintzat, halako argazki sorta batek ordu laurden inguru entretenitzen nau. Hortik aurrera interesa jaitsi egitten da (tartian kanpaijotze barik, jakiña) eta azkenian asper-asper eginda egitten dot alde.

Maria Jesus, Jesus eta Maria...

txiko 2005/12/24 09:55

Susmatzen juat atzo Batzoki aurrian jeguazen Marijes gehixenak, bisoi narruzko berokixetan Jerusalemeko Maria eta Jesusi gorazarre egitten, alai eta fededun... ostikadaka hartuko leukiela gaur egunian, garajian sartzeko baimen eske etorriko balejakoz. Kontsekuentzia pizkat daukan kristiñauak kartoipian lotan dagozenetan ikusi biharko leuke bere jangoikua.

Argentinako ibillaldixa Tagzanian

txiko 2005/12/14 18:35

Momorro txiki bat sortzen (II)

orakulua 2005/12/14 18:25
Jatia, mesede haundi hori.

Zure umiak ez dau jan nahi. Batek daki zein arrazoigaittik, baiña kontua da zeu prisaz zabizela, eta pazientzixia agortu jatzuala. Musua papilla-kostraz zikinduta dauka umiak, eta inguru guztia be txipristiñez ondo. Orduan dozu, guraso amantisimua, umia momorro bat bihurtzen laguntzeko beste une bat:

  • Benga, maitxia, “mesedez”, jan, ¿vale? Lau tenedorkada gehixago ba da be. “Mesedeeeez!”.

Arpegi tristia, suplikantiakin arren, otoi, mesedez, faborez eskatzen jartzen zara, eta halako baten kakanarruak “onartu” egitten dau. Zuri faboria egittiarren, jan egitten dau. Eta jakiña: fabore bat egitten dan guztietan legez,zu, zorretan geratzen zara berakin.

Gaurko ikasgaixa: jan, lo egin, eskolara formal juan, geldirik egon,... eta halako gauzak egitten dittuanian, umiak fabore haundi bat egitten ei detsa gurasuari, eta sari bat eskuratzeko eskubidia dauka. Gauza normalekin hala bada, etara kontuak zelako sarixa mereziko daben gauza exzepzionala egin ezkeriok...

*************

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Momorro txiki bat sortzen (I)

orakulua 2005/12/09 20:35
Errua, bestiena beti.

Zure ume txikixa korrikan dator pasillotik, ordenadorian endredatzen ibiltzen zaran gelara bidian. Halako baten, mueble haundi horren ertzera heltzen da (bere begixen alturan geratzen dana), ez dau kurbia ondo neurtzen eta ¡konkkk! bekokixan hartzen dau hartu biharrekua. Reboluziñua; guraso bat dator etxeko alde batetik, bestia ordenadoretik... “Oi enneeee.... gure txikixak zer hartu dau.... mua mua mua.... puf puf pufffff.....”. Umiak ez detze jaramonik egitten despiste maniobra hónei, eta negar baten lehertzen da: “Gueeeee.... gue, gue, gue, gueeeeeeeeeeeee!!!!”.

Orduan dozu, guraso, monstruo txiki bat sortzeko aukera parebakua. Nahikua dozu esatia:

  • Zein izan da? Zein izan da? Mueble haundi hau? Mmmmm....! Gero.......! Mueble gaiztua! Ta, ta, ta! To, mueble gaizto halakua! Ta, ta! (muebliari plastateko batzu emonda).

Halan, zure ume maittiak zera ikasiko dau: berak ez daukala sekulan errua. Kolpia ez da izan bere zazkartasun edo deskuido batengaittik, ez: muebliana izan da kulpia. Horretara, muebliak pagau bihar dau penitentzixia.

Imanoltxu, Asier eta beste guraso amantisimuei dedikatuta.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Eusko-kataluniar parranda Sâo Paulon

orakulua 2005/12/08 00:20

Eusko-brasileroak Kataluniarrekin batera urte bukaerako festa bat antolatu dute Sâo Paulon, ¡txikiok indarrak elkartu behar! "Encontro Cultural Euskal Herria-Catalunya" deitu diote eta aspaldidanik kataluniarrekin duten elkar lanaren fruituetako bat da, ez lehenengoa eta ez azkenekoa.

Hor behean doa kartela, programa zehatz eta kontaktuekin.

Ertzain bat daukat paziente.

orakulua 2005/12/07 00:20

Behin baiño gehixagotan esan dot nik ez detzatela “certificado de buena conducta” eskatzen nere kontsultako atetik sartzen danari. Hasiko banintza nere ideekin bat egitten ez daben jentia baztartzen; edo zapaltzailliak; edo aberatsak... ba ez neuke karrerarik egingo. Epaille biharra etxata gustatzen neri, eta horregaittik printzipioz danok dauke sarreria libre. Ba daukat lagunik, baiña, ez dabenak ulertzen zelan tratatu neikian hain lasai, kontraesan moralian jausteko bildur barik, hainbeste kalte egin izan dezten ertzainak, esate baterako. Ba bai: egin izan dot, egitten nabil eta egitten jarraitzeko asmua daukat. Ezin esan baiña zipaio bat danik orainguan nere eskuetan jarri dana; ez litzake zuzena izango, eta ertzain modura izendatuko dot.

Igartzen jako agintzeko sen hori. Nerekin ez da desatsegiña izaten, baiña konturatzen naiz disziplinatua eta disziplina jartzian zalia dala, poliziako baten deformaziño profesionala edo; eta irribarrez onartzen dot. Keiñuetan, jarkera zuzen eta militarrian, saixua egitteko orduan exijitzen daben puntualtasun horretan igartzen jako. Oso edukaziño onekua da nere ertzain hau; ezagun da jentiakin tratua izaten usatuta dagoala (familixako dendia atenditziagaittik, seguruena) eta atsegiña dan arren, ez da zurikerixetan ibiltzen danekua. Terapiara datorrenetan, ez ba dauka ezer esateko ez dau ezer esaten. Ba daki isilik egoten, begiradia galduta, egonian; gauza inportantia da hori, pertsona baten heldutasun seiñalia. Hor konektatzen dogu.

Ezagutu giñan lehelengo egunian esan zestan: “Baiña gauza bat esan bietzut nik, e... ni, ¡abertzalia na!” argi laga nahi izan zeban, indize hatzaparra altxata.

Ezagun da gure ertzain honek (ez dakitt bere graduaziñua) barrua trankil daukala: ez dirudi tortura kasuak, manifak erreprimitzia, ordezkari politikuak atxilotzia tokatu jakonik... Ez dau horri buruz be berbarik egitten. Justo-justo dakitt Bilbo aldian ibilli zala gerra denporan, eta porria nahikua ez zalako fusilla eskutan hartu bihar izan zebela bera eta bere errejimentu-kidiak. Datorren hillian larogetamar urte beteko dittu Joxek. Han dago, erresidentziko leihuan bizikleta estatikuan; begi itsuekin Ondarruko zubi zahar aldera begira, patxadan.

Perfil bajua

orakulua 2005/12/03 00:50

Txixa egitten jezkuek burutik behera, eta eurixa dala pentsatu bihar...

Josu Lariz itzuli da Uruguayera. Ixilpian pasatu zeban Fray Bentoseko zubixa, lagun talde batekin, autobus anonimo baten. Alaittasun izugarrixa, baiña ezin txanpan botillarik zabaldu, txapliguak bota, orru egiñ, dantza eta festarik... bakarrik irribarria, besarkada isillak, eta lasaittasun plantak, eskutik fuerte helduta. Hala heldu zan Montevideora ordu batzu geruago, eta han bardiñ: ahal danik eta zarata gitxien, abokatuak, emaztia, hurreko senidiak, festa isil eta ezin alaixago batian... Eta dana pasatu danian, prentsaurreko agerraldi txikixa, prentsa ohar motzakin. Horixe izan da dana.

Josun kalbarixua juan dan 13 urtian jarraitzen ibilli diranei beste portaera bat eskatuko zetsen senak, jakiña: zelebraziño zaratatsuak, estatuen gerra zikiñari kontra egiñ eta irabaztian harrotasuna lehelengo... salaketa publikua eta errudunen aideratzia gero... eta erantzukizun administratibo eta penalak eskatzia azkenik. Egin detzen jugadiangaittik ordainduarazteko.

Baiña Josuk perfil bajuko itzuleria aukeratu dau. Bere abokatuen irizpidiari jarraittuta seguru, behin eta barriro adierazi dau ez dabela erantzukizunik eskatuko, berak pakian bizi nahi dabela bakarrik... Anonimotasunera itzultzia da bere ames bakarra. Eta ulertzen dot, ¡zelan ulertu gaiñera! Geu be 2002ko Iraillak 14ko auzixan ataka bardiñian egon, eta urtenbide bera aukeratu genduan eta.

Orduan sentidu neban amorru bardiña sentidu dot oiñ. Modu apalago baten, ez nabelako zuzenian joten honek; baiña oinguan sakonagua, iraunkorragua, erantzuteko goguak emoten dabena. Bai, ze: ni ez daukat orain arriskurik.

Gogorra da gero, norberari egindako bidegabekeri argi eta garbi batetik ozta-oztan urten eta gero, jarrera hori hartu bihar izatia: “Ez dot nahi problemarik: putadia egin deztenak salatzen badittut, igual hasarratu eta barriro etorriko jataz billa”.

Ulertzen zaittut, etsipenez beteta, Altzolako basarrittarra.

Eibarko euskara

orakulua 2005/11/26 00:10
Eibarko euskaltzale batek idatzitako artikulu bat bidaltzen dizuet hemen, nere herriko euskeraren gorabeherak pizkat ezagutu dezazuen. Mendebaldeko euskalkian dago. Asier Sarasuak idatzi berri duen "Eibarko euskara" liburuaren aurkezpen-hitzaldia da. O

AURKEZPENA- EIBARKO EUSKARA -- Serafin Basauri

Eibarko euskeriak azken 30 urtietan izan daben aldaketian inguruan jardutzeko eskatu deste neri. Atzeragokuak be aittatu biharko dittut, kasu honetan esaeriak diñuanaren kontrara, atziak be erakutsi leike-eta aurriak zelan dantzatu. Ahaleginduko naiz jardunian jardunian bidia galdu barik ibiltzen.

Ezer baiño lehen aittatu nahi dot gerra ostian Eibarren, eta beste herri batzuetan be bai, euskerian inguruan izan dogun jokabide eskasa. Aspaldittik zetorren euskerian gainbeheria, baiña gerriak eta gerra ostiak bizkortu egingo dau gainbeheriori. Badakigu ba Frankismuak ez deskula inungo mesederik egin, euskeriandako eta Euskal Herrixandako represiñua eta zapalketia baiño besterik ez dala izan oiñ hogetamar urte "dana lotuta eta ondo lotuta laga" eban haregandik jasotakua. Baiña horren aurrian, gerra osteko guraso-belaunaldia ez da gauza izan gainbeheriari frenua ipintzeko, seme-alaberi euskeraz egitteko, euskeriari eutsi eta egoeriari frente egitteko; transmisiñuak krak egingo dau eta sekulako etena egingo da hor. Autokritikia sanua da eta aitortu biharra dago euskeriaganako gure ardurarik eza. Gaur egunian euskeriak dittuan ajietako batzuk hamen dakez-eta zuztarrak.

Gerra osteko lehenengo hamar hamabost urtietan, apenas egin zan ezer antolaturik euskerian alde, orduko ardurak beste batzuk ziran sasoi hobien esperuan, baiña ez zan sasoi hoberik etorri. Egoera politikuan ez zan aldaketarik ikusten. Beti bueltian zain baiña gerria aliauak irabazi arren ez zan bueltarik etorri. Burruka politikotik ez zan ikusten sasoi haretan (40. / 50. hamarkadetan), sakrifiziuak sakrifizio, ezer lortzen zanik. Hartara, euskerian aldeko jardunian zeguan hutsunia ikusitta 1952-53 inguruan euskaltzale talde batek kultura arluan antolatzia erabagiko dau, euskerian alde jardutzeko eta, ez traba barik, baiña pausoz pauso gauzak lortuz juango dira. Juan San Martin eta Imanol Laspiurren inguruan batzen dan lagunarte honek zerikusi haundixa eukiko dau Eibarko euskal kontzientzia berpizteko ahalegiñetan. Tartekuak ziran, batzuek aittatziarren, Jose Luis Ugarteburu, Jabier Zubiaurre, Bittor Kapanaga, Paulino Larrañaga?, ni neu be inguruan ibiltzen nintzan. Lan arlua: euskeria landu eta zabaltzia. Hamendik sortuko dira euskeria erakusteko gau-eskolak, Umandiren gramatikia editatzia, Javier Eguren alkate zala 1959ko Euskal Kongresua Eibarko udaletxian egittia, azken lorpentxo hau, gauza gitxi eta apala dirudixan arren, inportantia zan instituziñuak euskeriandako irabazteko eta euskeria kalera ataratzeko.

Diasporan, ixil-ixilik, beste gauza askoren artian bere herriko euskeria goguan, Toribio Etxebarriak Eibarko aditzan flexiñuak eginda eukazen 1955ian eta "Lexikoia" geruago 1961ian, berak diñuan moduan "sin más ayuda que el deleite y el recuerdo". Juan San Martin 1957an Euskaltzaindiako urgazle izendatzen dabe eta 1964an euskaltzain; eta ez dago dudarik honen eraginez izendatzen dabela Toribio Etxebarria Euskaltzaindiako urgazle 1965ian, Eibarko aditzan gaiñian eta Lexikoan egindako biharregaittik. Ibiltarixanak 1967xan argittaratuko da, bigarrenez 1993an Antxon Narbaizan hitzaurre eder batekin. Juan San Martiñek ziñuan Toribio izango dala, ordura arte behintzat, eibartarren euskeria gehixen landu dabena. San Martinek 1958-59an publikauta eukan bere Burdin-langintzako hitz teknikoez izeneko hiztegi-lana, hiztegixak egin bihar diran moduan, sarrerarik gehixenak ejenpluekin dittuana. Toribioren Lexikoia be halaxe: sarrera bakotxa bere ejenpluakin; hainbat bidar aittatu izana eta hiru edo lau ediziño izan dittuan liburu edarra, berbak azaltziaz gaiñera ejenpluotan Eibarko barri be emoten dabena. Lanok eta Juaiton Zirikadak eta Eztenkadak itturri ugarixak izango dira azken urtietan Eibarko euskerian gaiñian egin diran bihar guzti-guztiendako. Andima Ibiñagabeitiak eta Sebero Altubek Eibarko euskerian laudoriozko artikuluak idatzi zittuen, Orixe bera gure hittanuakin enamorauta; iritzixok eibartarron harrokerixiak gora egitteko behintzat balioko eben. Imanol Laspiurrek Azentu diakritikoa Eibarko euskaran bere azter-lana irakorriko dau 1976xan.

60 eta 70. hamarkadan, Gau-eskolak eta Alfabetatziak bere bidia egingo dabe, ikastaruekin, hitzaldixekin (Rikardo Arregi, Villasante...). Euskera batuan lehen pausuak emongo dira Arantzazuko Batzarrian eta aurrerantzian euskera batua izango da euskaldunon naziño-hizkuntza estandarra. Ikastoliak be aurrera egingo dau, nahiz eta batuan erakutsi biharrak ez detsan tartetxo bat gorde herriko euskeriari. Euskaltegixak (AEK eta munizipala) jarriko dira martxan... (1979 / 80xan)

...eta Kitto alkartia eta aldizkarixa sortzen dira 1991/92 urtietan. Lan politta egin da hamen, euskera errezian eta Eibarko euskeriari gitxi gorabeherako heren bateko lekua emonaz. Neurri batian kazetari eskolia be badala esan leike eta kitto aldizkarixa. Eibarko euskeraz idatzittako lanak, hobera egin dabe, bai eibartartasunari begira baitta euskara zuzen eta jasuari begira. Nabarmena da aldizkarixan egitten dan pedagogia lana, bai kazetarixekin baitta irakurlieri begira be.

Apurka-apurka Eibarko euskerian gaiñian lan polittak egin izan dira: Esakerak (Argoitia, Azkarate, Gezuraga); Aditza (talde lana) ; Eibarrera jatorraren bidetik eta Deklinabidia eta entonaziñua (Laspiur) ; Eibarko euskara: gutxiespenaren historia (Antxon Narbaiza); Idazlien eta idazlanen antologixia (E.Izagirre, M.Lizarralde eta Antxon Narbaiza); Unidade didaktikua (M.Sangroniz), Hiztegi etnografikua (Asier Sarasua, S.Basauri), Izen-sintagmaren deklinabidia (N.Aretan tesi doktorala), Lexikoia eta Etnografikua itturri hartuta Eibarko hiztegia jarri da sarean www.eibarko-euskara.com (N.Areta), Eibartarren ahotan ahozko artxibua be bai www.egoibarra.com/Eibar/Eibartarren_Ahotan, (Asier Sarasua eta Itziar Alberdi) eta gaur aurkezten dogun liburuau berau.

Doktoreak dittugu euskal filologian: Koldo Zuazo, Nerea Areta, Antxon Narbaiza; beste filologo mordoska bat be bai... Gaur egunian euskara gaietan ondo prestautako gazte jendia dago, hamen egilliok lekuko; idazliak eta kazetari puntakuak, baitta irakurliak be lehen baiño askoz gehixago.

Horrek aldeko faktoriok guztiok euki arren, edozeiñek ikusten dittu daukaguzen eragozpenak, ez bakarrik herriko euskeria ganoraz erabiltzeko, ezpada eze erderian eragiñetik libratzeko, euskeria "euskalñol" triste bat ez bihurtzeko. Inguruak eragin ikaragarrixa dauka, eta ingurua erdalduna da. Bakotxari ahalegin-plus bat eskatzen jaku euskeriari eutsi nahi badetsagu. Baitta Administraziñuari be euskerian aldeko planok eraginkorraguak izan deittian.

Gazte jendiak, ikastolan, euskera batua da ikasi eta erabili dabena, baina badauka, batuan interferenzia nabarmenekin bada be, Eibarko euskerian aldeko jarreria. Eukiko ez dau ba! Eta erderia beste erabiltzen ez bada be, naturalidadez erabiltzen da euskeria neska-mutillen artian. Nabarmentzekua da hori, batez be gure gazte-denporiakin konparatzen bada. Orduan, mutillen artian gehixenbat euskeraz egitten ba zan be, pentsau be ez neskekin euskeraz egitterik. Eta bueno...! nobixiakin euskeraz egittia rarua zan gero! euskaltzale "fanatikuen" gauzia! Konparatzeko, nere gazte-denporako eta oraingo dato estadistikorik ezian, zera esango dot: oin dala 50 urte euskera asko egitten zala adin guztietako gizonezkuen artian, emakumien artian baiño gehixago. Andragizon edadekuen artian erabiltzen bazan be, neska-mutillen artian bapez. Famelixa askotan ez ziran gauza izan etxian euskeraz egitteko, euskeria erabiltzeko; erderia izan da nagusi famelixa askotan, eta halan guraso euskaldunak izan arren, gaur eguneko gazte askok ez dau etxeko euskerarik jaso. Eta liburuak eta informaziño idatzixa asko euki arren, gatxagua dake gaur egunian inguruko giro euskaldunik ezian. Eibarko euskerian etorkizuna gaztiengan dago baiña euren euskeria hobetzeko bidia ez da guk geuk gaztetan euki genduana. Zegaittik eze, nik neuk gaztetan bizi izan doten Eibar, gaurkua baiño euskaldunagua zan, askoz be euskaldunagua. Goguan daukat, eskolan dana erderia bazan be, biharrian hasi nitzanian GACian eta gero Alfan, taillarrian euskeraz egitten zan, hamengo taillarretan teknikuen eta buzodunen arteko berbetia euskeria zan, kolektibo oso euskaldunak ziran eta komunikatzeko berbetia euskeria; esango neuke, niretzako behintzat taillarra euskeraz jardutzeko eta ikasteko bidia izan dala. Inguru euskaldun hori juan zan eta nekez ekarriko dogu barriro. Produkziñuan euskeria ezartzeko ahaleginak ahalegin, gatxa dake gaztiak lanian euskalduntzia, Eibarko euskeran behintzat, egitten diran ahalegiñak euskera batuan egitten dira-eta. Gaur egunian, esan leike Eibar ez dala euskeraz bizi, ez taillarrian ez beste iñungo arlotan. Eta gizartia euskeraz "bizi" ez bada, gatxa da ingurumen horretan euskeria bizirik irautia, eta gatxagua euskera "bizixa" egittia, komunikaziño arlo bakotxerako euskera egokixa egittia.

Eibarko euskerian etorkizuna baltza ikusten dotela esango destazue. Aldatu, seguru aldatuko dana. Hittanua berreskuratzeko modurik bai? Eziñezkua, egitten ez bada. Galtzen bada iñok ezingo desku Orixek botatzen zeskuzen lorak bota. Bertako azentua berreskuratzerik bai? Zaharron ahotik ikastia gatxa apurka-apurka bagoiazelako mundu honetatik; aprobetxau bizi garan artian edo Ahozko artxibua zabaldu interneten eta entzun, entzun eta entzun... Zelan eutsi Eibarko euskeriari? Dana berreskuratzia lortu ezindakua badirudi be, badira erabiltzeko errezak diran geure berbak eta lokuziñuak; hórrek erabili eziñik ez dogu euskera batuan berba egin arren be; gure berba eta lokuziño asko be euskera batua diralako. Ahal dala behintzat exotismuak erabili barik geure berbak erabiltzia hobe, halan behintzat geuria indartuko dogu eta egitten dogun berbetia entenditzia errezagua izango da, normalagua, herrixagandik hurrago daguana.

Ez dauka etorkizun errezik gure euskeriak. Zer egin? Hezkuntza sistemiak zelan lagundu leikian ez da ikusten, euskera batuak daukan lehentasuna kontuan eukitzen badogu. Irakasliak erabili biharko leukie liburu hau euren euskeria hobetzeko eta ikaslien akatsak zuzentzeko. Gitxien gitxienez Eibarko euskeria maitte dabenak egin deixala murgil luze bat liburuan zihar eta ikasi deixazela liburu honetan bere euskerian arauak, erabili deixala konsulta-liburu moduan idazterakuan dudak dittuanian. Erderaz idazten danian eukitzen dan kontu eta kuidadu bera euki deigun euskeraz idazten danian. Bakotxak jarri biharko dau ahalegiña bere euskeria hobetzeko. Erabili liburua; ez deilla izan apalategian geldirik eukitzeko.

Lehenguan irakortzen netsan Andu Lertxundiri, Bilbon Kultur Politiken Nazioarteko Konferentzian esandakuak, internetan desafixuari begira: "euskarak zortzigarren lurraldea konkistatu behar du; teknologia berriena eta Internetena. Lurraldetasun fisikoaz gainera garrantzi betea du lurraldetasun birtuala ere bilatzea ziberespazioan. Hor ez dagoena ez da; hor ez bagaude, gureak egin du"

Ba honen harira esan gura neuke, badaguala eibarespazioan "Eibartarrak posta-zerrenda" deritxon posta elektronikoz funzionatzen daben lekua, euskeraz edozeren gaiñian jardun zeinkiana, jentian arteko informaziñua trukatzeko, eta abar. Eibarko euskaraz idazteko aukera politta da, euskeria erabiliz eta idatziz ikasteko. Aukera bat da. Zerrendia bizi bizixa da eta asko ikasten da, euskerian gaiñian zein bestelakuen gaiñian.

Zer egin bihar dan Eibarko euskeria bizirik jarraittu deiñ? Erabili, egin, ahal danik eta leku, arlo eta aukera guztietan, ikasi, irakorri, idatzi, hiztun oneri entzun eta eurekin jardun. Aprobetxau daukaguzen aukera apurrak.

Amaituz juateko, azken 50 urtietako balantzia: Atzera egin dogula alde batetik, aurrera be bai bestetik; baiña gozua baiño gazixa gehixago. Balantzia ezin leike esan ona izan danik batez be ahozkotasunan aldetik. Nekez baiña jarraittuko dau bizirik eibartarron euskeriak. Hori espero dot.

Esan biharrekuak esan dittut, bakarrik geratzen jata egillieri eskerrak emotia. "Lan superrona" ez baiña liburuan jasota daken kalifikatibua erabiliko dot: "lan oooona da egin dabena". Eureri txandia.

Serafin Basauri

Josu, masmaretxetik askatu nahixan

txiko 2005/11/25 23:55

Buenos Aires, 2005ko Azillak 18.

Nekotxean bildu giñan “hereje” taldian Josu Lariz Iriondo altzolatarra be egon zuan, azken egunetako protagonistia izan dana: espainiar “justizia” apisonadora horren hatzaparretatik behin baiño gehixagotan libratu dana, ez kasualidadez.

Josu Lariz Gestoretan eta LAB’en ibillittakua dok 80ko hamarkada hasieran, Debabarrenian. Nahiz eta hori baiño “pekatu” gehixagorik ez izan, sasoi hartako egoeria ez jeguan brometarako eta torturen bildurrangaittik Lapurdira hanka egin juan, beste askoren modura. Hantxe jeguala, kasualidadez libratu zuan GAL-en atentado batetik. Azkenian, Uruguayera ihes egin bihar izan zeban, eta hantxe bizi izan dok 1985tik hona, sukaldari biharretan beti.

1992en Espainia eta Uruguayeko gobernuen arteko tratu bat egin zan: Espainiak subentzio, anbulantzia eta polizia kotxiak bidalduko zittuan, eta Uruguayek trukian 9 euskaldun kanporatu, tartian Josu Lariz. Eskandalo haundixa izan zuan: Uruguayeko herrixak (diktadura batetik urten barrixak) sentsibilidade berezixa jeukan refugio politiko kontuetan, eta hamarnaka millaka pertsonatako manifak egin zittuan. 9 euskaldunak gose greban sartu zittuan, eta Filtro hospittalera eruan jittuezen. Jentiak ospittala inguratu juan, akanpada gune erraldoi baten, eta tentsiño askoko egunak pasatu zittuan Uruguayen. Karga polizialak benetako tiruekin egin zittuan, gazte bi hil jittuezen... Azkenian 3 kanporatu jittuezen, eta 6 libre laga (tartian Josu). Gaur egunerarte, jentiak goguan jaukazak “Los Sucesos del Filtro” eta urtero egoten dittuk berau gogoratzeko ekittaldixak.

2002rarte pakian bizi izan zan Josu (pakian edo: errefuxiatu guztien modura, polizia kontrol zorrotzakin, bai agerikua bai sekretua), Montevideon sukaldari, uruguayar andra batekin ezkonduta... Orduan etorri zuan bigarrengo kapitulua: espainiar gobernutik akusaziño bat etorri zan (ETAk Eibarren egindako atentadu pare baten parte hartu izatia, Arbosal eta Capitol ingurukuak egotzi jakozela uste juat). Itxura guztien arabera, detenitziakin batera poliziakuak diskete batzu sartu zittuezen bere etxian, gero “aurkittu” eta proba modura erabilli ziranak. Diskete horretxetan, Uruguayen ETAkin izandako billera batzun aktak ei jeguazen... Maniobra oso oso txapuzerua izan zuan: Josuk ez jeukan ezta ordenadorerik be, eta bueno... Torrente totala, Uruguay-Espainiako polizien arteko montaje eskasa. Uruguayeko justiziak atzera bota juan extradiziño eskarixa, eta Josu libre geratu zuan barriro.

Baiña Torrentetarrak burugogorrak dittuk, antza: handik gitxira, poliziak barriro atxilotu eta Dirty Harryña egittera pasatu juen: Justizia ofizialak euren gustuko biharra ez zebanez egitten, abioi baten sartu eta Argentinara kanporatu juen. Epaillien agindu barik, polizien arteko tratu zuzena izan zuan. Guztiz ilegala, prozedura guztiak txikittuta. Bahiketia.

Helburua zera zuan: zela Uruguayetik ezin juen estraditatu, ba Argentinatik egingo juen. Josu Interpoleko kalabozuetan sartu juen, eta hor pasatu jittuk azken urte bixak.

Baiña Argentinan bertan eta Uruguayen egindako protestak eta zalaparta mediatikua dala eta, kanporaketia ez juen gauzatzen; Josuk ezpatia zaman euki izan jok azken urte bixan, eta bittartian jente pillua mobidu dok bere alde hamendik: giza eskubide erakundiak, parlamentuko politikuak, kazetarixak, jente normala... danak, bere emazte Juanita Tarallo eta bere lagun Gloria Zuazolak koordinatuta eta akulatuta. Honek bixok egin juen biharra ezin dok neurtu, eta horrek eragin dau Josu askatzia: oin dala hille pare bat kalabozuetatik etara juen, baiña Argentinan geratzeko baldintziakin; eta aste honetan bertan Uruguayek baimena emon jetzak Montevideora bueltatzeko. Bere etxe, emazte eta lagunengana. Euskal Asterako amaiera zoragarrixa, pastelan gindia.

Atzo eta gaur Buenos Airesen najabilk, EH-ra bueltatzeko, eta berakin egon nauk denpora guztian. Irratirako entrebistia egitteko aukera parebakua najeukan, baiña... aukeran, nahixago izan juat berakin batera askatasunaz disfrutatu, bere pozan lekukua izan. Dana dala Gloria, Juanita eta Montevideoko beste guztiak ondiok etxuek txanpana heladeratik etara. Ondiok itzuleria falta dok, eta Josun kasuak daukazen aurrekarixekin ezin lajeikek bape fixau. Noiz eta nundik pasatuko daben mugia, hori sekretua dok; baiña seguru egon lagun talde ederrakin izango dala, eskutik helduta, babesik onenian.

¡Zorionak Altzolako basarrittarra!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025