Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Porno gogorra euskal blogosferan??

Porno gogorra euskal blogosferan??

orakulua 2005/12/24 17:05

Eskandalizatuta dabil euskal blogosferia, porno gogorreko hainbeste blog agertu dirala eta. Gai politta, mamintsua, nabarra.

Entzundako kontrako argumentu batzu: - Internetian euskeriak daukan hedapen murritza, gehixago murriztu leikela. - Eskolako umiak euskal webguniak bisittatzen hasi diran honetan, ideia txarra dala.

Ustez e, blogari.net sistemako arduradunak atzera bota dabela euskerazko blog pornografiko bat; sustatu.com-en argitaratu daben azalpenangaittik, edukiña desegokixa izatiangaittik ezabatu dabe. Hamen be, atxekixa eskolako erabilpenian arazuak sortu leikezela izan da, eta blogian "eduki explizituaz" abisatzen daben azalpenik ez egotia. EEBBetako puritanismuan lorpena izandako "Parental advisory: explicit lyrics" etiketian bidetik...

Orain arte azaldutako aurkako argudixuak inkonsistentiak begittantzen jataz. Baiña oso interesgarrixa eresten detzat gure kontradikziñuetan sakondu eta estropozu egittiari, hamendik asko ikasi eta maduratzen dalako.

Pornografixiangaittik iraintzen diran gizarte sektoriei, normalian, etxakuelako halako protestarik entzutzen telebisiñoko biolentzia fisiko nahiz moralangaittik... hain zuzen be horrengaittik naiz ni pornografixian aldekua. Oso sanua eta atsegiña begittantzen jatalako sexuari buruzko jarduna.

Beste gauza bat da pornografixa horren harira agertu leikezen: - Emakumian degradaziñua. - Fantasia irrealak "normaltzat" hartzia. - Matxismuan isladia - ... Egunotan ikusittako "artista" hónen blogetan -iruzkiñetan behintzat; nahiz eta pornua irudi asko eta testu gitxi izaten dan...-, ikuspegi indeseable hónetako zantzuak be ikusi leikez. Eta horretan ni, puritanuekin buruz buru, blogari hórretxen jarduna kritikatzeko problemarik ez dot izango.

Hala, kaltegarrixa eresten detzat pornografixiak euki leikian efektudistortsionantiari. Ekoizten diran produktu gehixenak ez dira naturalak (40 minutuko sarketak, titi eta zakil izugarrixak, malabarismuak, korputz perfektuak... ) edo behintzat ez dabe islatzen jentian gehixenguan bizitza sexuala. Horretara, bere sexualidadia pornografixa soillan bittartez bizi dabenak sexu errealari buruzko irudi okerra asimilatuko dau, ez dau jakiña halakorik bizitza normalian topatuko, eta nahixago izango dau, biharbada, bere hode edo paradisu artifizialian bizi izatia. Gehittu honi zakillozentrismua eta emakumian gauzifikaziñua, eta emaitzia ez jata gustatuko. Ez jata sanua irudittuko, hobeto esanda.

Horregaittik gustatzen jata neri gehixen halako pornografixia: http://tinyurl.com/afyjg

Halako irudixak ugalduko balitzaz ¡bai ondo!. Eta “pornografixa” etiketatik (ghettotik) iges eginda, bizitza normalian era natural eta indiskriminatuan integratuko balitza sexua –grafiko nahiz erreala-, askoz hobeto. Ez giñake txorradatan ibilliko, erruduntasuna eta konplejuz beteta oraingo moduan, ezkutuan mantentzeko gauza lotsagarrixa balitza legez.

Esanguratsua da gune pornografikuetako %99an emakumien argazkixak dagozela bakarrik. Gizonezkuak agertzen ba dira, emakumiekin txortan dagozelako izango da (nahiko neuke jakin porno kontsumitzaillietatik zenbat geratzen diran abdominal gixartsu hórretara begira nahi barik...). ¿Emakumiak ez ete dauke eskubiderik, gizon lerdenak biluzik, euren desiotara egokitzeko prest, ikusteko? Egon, ba dagoz halako guniak, baiña publiko homosexualari zuzenduta normalian. Publikuan gehixengo absolutua gizonak osatzen dabe, sexu aukeria dana dalakua izanda be.

Hezkuntza edo gene kontua, ez dakitt: baiña argi ta garbi dago gizon nahiz emakumien sexu portaera “estandarretan” alde haundixa dagoala. Gaur egunian, pornografixa merkatu osua gizonak gizonendako egindakua da. Honek zer esan gura dau, ¿andrazkuei ez jakezela lizunkeririk gustatzen? ¡Bai, eta zera bebai! Neskekin konfidantza pizkat hartu dabenak ba daki zenbat eta zelako fantasiak darabixen: mutillenak besain sarri eta lizun, gehixago ez ba da.

Horretara egokittasun kontua izan leike; gaur egunian dagoen pornografixia ez ba da andrazkuengana heltzen, euren fantasia eta desiuekin konektatzia lortzen ez daben seiñale. ¿“Beste” porno horren giltza zein dan? Batek daki; baiña susmatzen dot, klabia topatu ezkero, emaitzia asko be gehixago gustatuko lejatakela orain daukaguna baiño.

HONEN titi haundi eta biribillak... HORREN gerri argal eta gixartsuak... HAIN zakil brillante eta luziak... HAINBESTEKO plazerrezko kiñuak arpegixetan, ze... azkenian aspertu egitten dabe, perfekziñuan perfekziñoz. Gizatasuna galdu egitten da okelazko kopin hórrekin. Neu behintzat, halako argazki sorta batek ordu laurden inguru entretenitzen nau. Hortik aurrera interesa jaitsi egitten da (tartian kanpaijotze barik, jakiña) eta azkenian asper-asper eginda egitten dot alde.

etiketak: irabiaketa
Patxi
Patxi dio:
2005/12/24 20:37

nik ez det ba inor eskandalizatuta ikusi. Zeinek eman du lizundiaren kontrako iritzia nitaz aparte?

Erantzungo det sustatun, gaur egun gogorra da. Ez nuke hemen egon behar!

Nolakoa ote Oierren gabon gaua? Hau jakinmina!

Zakilatente
Zakilatente dio:
2006/01/24 03:28

Ez dut ulertzen nola sortu den horrelako zalaparta Lizundiaren blog'aren kontura. Euskara edozein gaien inguruan hitzegiteko erabiltzea hizkuntza honen normalizazioaren adibide baino ez da.

Bestalde, 18 urterekin pertsona batek izan beharko lukeen heldutasunarekin jokatzen da blog edo webgune pornoak egiteko orduan. Noski 14 urteko ume batentzat guztiz kaltegarriak direla (zakilaren tamainarekiko trauma sortzea, neskak sexuan aritzeko baino ez ikustea...), baina blog eta webgune hauek 18 urteetatik gorako pertsonentzat eginak daude: http://zakilatente.blogspot.com/2005/11/zergatik-18-urteetatik-gorakoentzat.html

Gaur egun haurrak euskarazko blogak bisitatzen hasi direla eta, euskarazko pornorik ez dela komeni egotea nahiko argumentu "bitxia" iruditzen zait. Azken finean, euskal ume guztiek gaztelera edo frantsesa menderatzen dute (gehienentzat ama hizkuntza eta lehen hizkuntza da gainera), eta beren sexu kuriositatea asetzeko ez dute erreparorik izango Google-en "sexo", "mamada", "porno" eta horrelako hitzak sartzeko.

Euskara beste edozein hizkuntza bezain baliagarria baldin bada, zergatik ez ikusi begi onez helduentzako edukinak ere hizkuntza honetan?

PD: Helduentzako euskal blog-ek euskararen interneteko hedadura murriztu dezaketela ez dut inola ere ulertzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024