Eusko-kataluniar parranda Sâo Paulon
Eusko-brasileroak Kataluniarrekin batera urte bukaerako festa bat antolatu dute Sâo Paulon, ¡txikiok indarrak elkartu behar! "Encontro Cultural Euskal Herria-Catalunya" deitu diote eta aspaldidanik kataluniarrekin duten elkar lanaren fruituetako bat da, ez lehenengoa eta ez azkenekoa.
Hor behean doa kartela, programa zehatz eta kontaktuekin.
Aupa Oier:
Pasa den udan egon ginen gu Brasilen: Salvador, Rio, Iguazú, Recife, Olinda...
Gustura bueltatuko nintzateke hango berotasun eta goxotasun pizarren bat hartzera.
Ez ginen Sao Paulora joan. Hemendik hartuta eraman genituen bueloak eta ez genuen gure programan sartu. Jendeari galdetu eta esan zidaten itsusia dela, zaratatsua, zikina... baina nik 20 milioi biztanle dituen horrelako hiritzarra gustura ikusiko nuke. Hori bai, Alemaniako paroa du (5 milioi langabe).
Enpin... apunte hau irakurri eta hori da bururatu zaidana.
Zaindu, orakulu.