Josu, masmaretxetik askatu nahixan
Buenos Aires, 2005ko Azillak 18.
Nekotxean bildu giñan “hereje” taldian Josu Lariz Iriondo altzolatarra be egon zuan, azken egunetako protagonistia izan dana: espainiar “justizia” apisonadora horren hatzaparretatik behin baiño gehixagotan libratu dana, ez kasualidadez.
Josu Lariz Gestoretan eta LAB’en ibillittakua dok 80ko hamarkada hasieran, Debabarrenian. Nahiz eta hori baiño “pekatu” gehixagorik ez izan, sasoi hartako egoeria ez jeguan brometarako eta torturen bildurrangaittik Lapurdira hanka egin juan, beste askoren modura. Hantxe jeguala, kasualidadez libratu zuan GAL-en atentado batetik. Azkenian, Uruguayera ihes egin bihar izan zeban, eta hantxe bizi izan dok 1985tik hona, sukaldari biharretan beti.
1992en Espainia eta Uruguayeko gobernuen arteko tratu bat egin zan: Espainiak subentzio, anbulantzia eta polizia kotxiak bidalduko zittuan, eta Uruguayek trukian 9 euskaldun kanporatu, tartian Josu Lariz. Eskandalo haundixa izan zuan: Uruguayeko herrixak (diktadura batetik urten barrixak) sentsibilidade berezixa jeukan refugio politiko kontuetan, eta hamarnaka millaka pertsonatako manifak egin zittuan. 9 euskaldunak gose greban sartu zittuan, eta Filtro hospittalera eruan jittuezen. Jentiak ospittala inguratu juan, akanpada gune erraldoi baten, eta tentsiño askoko egunak pasatu zittuan Uruguayen. Karga polizialak benetako tiruekin egin zittuan, gazte bi hil jittuezen... Azkenian 3 kanporatu jittuezen, eta 6 libre laga (tartian Josu). Gaur egunerarte, jentiak goguan jaukazak “Los Sucesos del Filtro” eta urtero egoten dittuk berau gogoratzeko ekittaldixak.
2002rarte pakian bizi izan zan Josu (pakian edo: errefuxiatu guztien modura, polizia kontrol zorrotzakin, bai agerikua bai sekretua), Montevideon sukaldari, uruguayar andra batekin ezkonduta... Orduan etorri zuan bigarrengo kapitulua: espainiar gobernutik akusaziño bat etorri zan (ETAk Eibarren egindako atentadu pare baten parte hartu izatia, Arbosal eta Capitol ingurukuak egotzi jakozela uste juat). Itxura guztien arabera, detenitziakin batera poliziakuak diskete batzu sartu zittuezen bere etxian, gero “aurkittu” eta proba modura erabilli ziranak. Diskete horretxetan, Uruguayen ETAkin izandako billera batzun aktak ei jeguazen... Maniobra oso oso txapuzerua izan zuan: Josuk ez jeukan ezta ordenadorerik be, eta bueno... Torrente totala, Uruguay-Espainiako polizien arteko montaje eskasa. Uruguayeko justiziak atzera bota juan extradiziño eskarixa, eta Josu libre geratu zuan barriro.
Baiña Torrentetarrak burugogorrak dittuk, antza: handik gitxira, poliziak barriro atxilotu eta Dirty Harryña egittera pasatu juen: Justizia ofizialak euren gustuko biharra ez zebanez egitten, abioi baten sartu eta Argentinara kanporatu juen. Epaillien agindu barik, polizien arteko tratu zuzena izan zuan. Guztiz ilegala, prozedura guztiak txikittuta. Bahiketia.
Helburua zera zuan: zela Uruguayetik ezin juen estraditatu, ba Argentinatik egingo juen. Josu Interpoleko kalabozuetan sartu juen, eta hor pasatu jittuk azken urte bixak.
Baiña Argentinan bertan eta Uruguayen egindako protestak eta zalaparta mediatikua dala eta, kanporaketia ez juen gauzatzen; Josuk ezpatia zaman euki izan jok azken urte bixan, eta bittartian jente pillua mobidu dok bere alde hamendik: giza eskubide erakundiak, parlamentuko politikuak, kazetarixak, jente normala... danak, bere emazte Juanita Tarallo eta bere lagun Gloria Zuazolak koordinatuta eta akulatuta. Honek bixok egin juen biharra ezin dok neurtu, eta horrek eragin dau Josu askatzia: oin dala hille pare bat kalabozuetatik etara juen, baiña Argentinan geratzeko baldintziakin; eta aste honetan bertan Uruguayek baimena emon jetzak Montevideora bueltatzeko. Bere etxe, emazte eta lagunengana. Euskal Asterako amaiera zoragarrixa, pastelan gindia.
Atzo eta gaur Buenos Airesen najabilk, EH-ra bueltatzeko, eta berakin egon nauk denpora guztian. Irratirako entrebistia egitteko aukera parebakua najeukan, baiña... aukeran, nahixago izan juat berakin batera askatasunaz disfrutatu, bere pozan lekukua izan. Dana dala Gloria, Juanita eta Montevideoko beste guztiak ondiok etxuek txanpana heladeratik etara. Ondiok itzuleria falta dok, eta Josun kasuak daukazen aurrekarixekin ezin lajeikek bape fixau. Noiz eta nundik pasatuko daben mugia, hori sekretua dok; baiña seguru egon lagun talde ederrakin izango dala, eskutik helduta, babesik onenian.
¡Zorionak Altzolako basarrittarra!