Momorro txiki bat sortzen (V)
Jatorduak aurreko aholkua (baimena eskatzia) praktikatzeko aukera parebakuak dira. Tabernan, momentu oso onak pasatu geinkez mahaixan jarrittako nagusi guztiak etxeko txikixari begira: Arroza nahi dozu? eta “Ez”, Makarroiak nahi dozuz? eta “Ez”, Frituak? eta “Ez”... “ez”, “ez”, “ez”... 10 minutu pasatu eta gero, eta zerbitzarixan poker arpegixan aurrian (bai desatsegiña zerbitzarixori) frituak eta solomua patatekin lortu dozu “etxeko erregian” erdi-baiezkua (dieta desorekatua garrantzitsua da-ta, momorro txiki baten billakaeran).
Eskatutakua plater gaiñian daukanian, inpultso natural ekidiñezin bati jarraittuta, umiak ondokuan platerekua begiz joko dau. Hamen izango dozu hurrengo aukeria, guraso amantisimo hori, zure pedagogia aboziñau horretan jarduteko: bere negarrei erantzunda, umiak gura daben plateran jabia konbentziduko dozu bere “entrecot a las finas hierbas” solomo-patatekin trukatzeko (oin poker-arpegixa jatunak jarriko dau, irribarre hotz batekin kamuflatuta).
Guraso amantisimua: labaña-tenedorrakin okelia ebateko momentua dozu hau (umiak tresna hauek jolasteko eta edarontzixetan musikia egitteko erabilliko dittu bakarrik-eta). Halan, gure txikixak zati guztiak bata bestian atzetik sartu ahal izango dittu ahuan -iruntsi aurretik- eta okela moltzo geruago eta haundixagua pillatuko jako matralletan. Laster baten, etxako gehixago kabiduko eta hantxe juan biharko zara zu, okela pelotia eskutan jaso eta serbilleta baten bilduta botatzeko. Gaiñera, ordurako aspertuta egongo da hoztutako entrekota jaten (“Betetaaa...”), eta erdixa platerian lagako dau. Orduan antxitxiketan juango da umia jolastera, solomo tajada legorrak jan dittuanan –eta entrecota ordainduko daben- puñala lakotxe begiradapian. Bai sinpatikua umia!
Postrietan, hogei minuto geruago, barriro agertuko jaku etxeko erregia: “Gosiaaaa...”. Amantisimua izatiaz gain, gurasua, izan burutsua eta ez eixozu postria lehen solomua jan bihar izan dabenari kendu. Aukeratu orain beste bazkaltiar baten postria –zelan ukatu, ume ederrari!- eta harekin asetu zure monstruo txikixan gosia. Kunplidizu halan jatekuari buruzko arau garrantzitsuenetako bat: “ez jateko normalik emon umiari, litxarrerixekin elikatu bazeinke”.
Ez daukazu, baiña, zertan asteburura itxain bihar restaurante batetara juan eta momorro txikixan hezkuntzia lantzeko. Etxian bertan be, gauza asko egin zeinke. Adibidez: afarittarako gauza bat ba dago prestatuta, galdetuixozu umiari ia hori jango daben, ala nahixago daben beste zeozer. BETI nahiko dau beste zeozer; modu horretan, afaltzeko zain dagozenak beste ordu erdi gehixago itxain ahal izango dabe umiandako jateko berezixa prestatu artian.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Momorro txiki bat sortzen (IV)
Kalera goiaz; umiari jazterako orduan egin bihar detsazuzen galderak:
- Lehelengo: Nahi dozu jantzi?
- Gero: Zer jantziko dogu, jartse gorrixa ala urdiña? Fraka bakerua ala telazkua?
Halan, lehelengo galderiari “ezetz” erantzuna jaso ahal izango dogu. Fenomeno! Kalera juan bihar gara eta umiak ez dau jantzi nahi. Azkenian mesedez eta faborez eskatuta, lortzen dogu umian onespena. Jantziko da (gu berakin zorretan geratuko garala) eta bigarrengo galderak erresolbitzia izango da hurrengua. Izan be, umiak ez dauka idea putarik kalian ze egualdi egingo daben, edo udan ezi’leikela forro polar polittori jantzi, eta gure galderia bera izango dogu urkamendi: oin konbenzidu bihar, blusia eta fraka motzak jantzi biharra daukala. Baina jakiña, aurretik aukeria emon detzazunez, ba... umiak berak aukeratutakua jantzi nahi. Normala. Momorro txikixan sorrera prozesuan, asko lagunduko dau umiari baimena eskatze honek: bere omni-potentzia sentimendua indartuta agertuko da.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Atun latiakin mexamela
Askoz be merkiagua urtetzen dok atun lata haundixak erostiak, killo erdikuak. Gero baiña, orixo asko sobran geratzen dok eta penia dok fregaderatik botatzia, ta... haxe aprobetxatzeko modu ederra da hau. Azken fiñian, mexamela egitteko bihar dan koipia (guriña normalian) orixo honekin ordezkatzia da.
Osagaixak: orixo sobrantedun latia (barruan atun-izpi asko izango dittuana), urun ona eta esnia. Gu mexamel hori porro batzu gratinatzeko erabilliko juagu.
Prozesua:
- latan bertan berotu pizkat orixua, mehetu daixan, gero lapikora errezago botatzeko.
- Orixua bero-berua egoneran, bota pare bat kollarakada urun, eta ondo nahastatu. Denpora larregi es pasatu, bestela urun-pillota disolbatu eziñezkua egingo jatzu.
- Aldian esne berua izango juagu, aurretik prestatuta. Pixka-pixkaka bota eta nahastatu, harik eta gura dogun texturia lortu arte.
Azken pausuak izango dira: porruak eta dana dalakua egosi, mexamela gaiñetik bota eta gaztai pizkatekin laban gratinau. Horra.
100 urte geruago, bihargiñak Tallarrian
Kuriosua dok: gaur egunian, 100 urte lehenagoko moduan, Eibarko gazte iraultzailliak tallar baten inguruan biltzen dittuk. XX mende hasierako Meabe, Madinabeitia eta Amuategi gorrixak zerikusi gehixago izango leukiek Eibarko gaztetxian biltzen dirazen gazte gorri-baltzekin, PSOE-ko “fucsiekin” baiño.
4 urte bete barri dittuk, gazte talde batek Asua Errekako tallar zahar bat okupatu zebanetik. Horrekin batera, Gazte Asanblada barri bat osatu zan (nik goguan daukaten sasoittik, IV edo V-garrena) eta talde heterogeneo honek bultzatu zittuan lehenengo mobimenduak. Nahiz eta ni ez nintzan alberjinia-ortu horretan sartu (29 urtekin ez neban nere burua gazte asanbladetarako ikusten), ordutik harretaz jarraittu izan dot euren ibilbidia: batetik, estimatzen doten jentia dagoalako bertan (1995ko I gazte asanbladatik ezagunak), eta bestetik, ixa-ixa momentu berian sortu zalako Matrallako Irratixakin sinergixa naturalian ibilli dalako.
Pozten nauk 4 urte eta gero, ondiok bizi-bizi jarraitzia asuntuak; aittortu bihar juat hasieran ez netzela denpora asko botatzen. Baiña alde batetik okupaziñua “profesionalki” egin zebela (ez juen edozer eta edozelan okupatu), eta bestetik taldian jente fiña dagoalako, iraun eta hazi egin dittuk.
Dana perfektua ez da izango eta hor be ikusten jittuk batzutan gauza eskasik: joera sektarixuak (ez dabenak asko laguntzen, ekimenak sozializatzeko orduan) edo irreflexibuak (zera ludiko hutsian geratuta), baiña tira, elementu soltiak dira eta beste gazte taldiekin alderatuta balantzia benetan pozgarrixa da.
4 urte eta gero be, beste gauza batekin konturatu nok. ¡Etxuat esango ez ona ez txarra danik, gero! Hasierako gazte talde okupatzaillian azpi-talde nabarmen bi jeguazen: EHNAM eta anarkistak. 4 urteren buruan, faktore abertzalia asko disolbatu da, eta zapore gorri-baltz sendua dauka oingo talde ekitzailliak. Pentsatzen dot ordezkari abertzaliak lanpetuegi egongo dirala euren mobimendu politikuan azkenaldixan, eta horregaittik izango dala.
Edozelan be, zorionak Tallarra Gaztetxiari eta horren atzian dagoan gazte asanblada ameslari eta pragmatiko horri. Zelakuak dirazen gauzak, 100 urte eta gero.
Artxandako "Parque de Atracciones"
90ko hamarkadan itxi zan eta gaur egun abandonatuta dago. Sasixak eta ugarrak janda, rottweiler txakur hiltzailliak sare atzetik zaunka agertzen jatzuz, ongi etorrixa emotera. Txapa metaliko ustelez egindako txabola batetik, Hammer produktorako filme batetik urtenda dirurixan segurata bat urten eta zuri begira geratzen da. Hotzikaria lepuan behera...
Nere umetzaroko oroitzapenak pol-pol datoz kanpora, eta aspaldi ahaztutako gomutak agertzen hasten dira, hauts kapa lodi baten azpittik:
- Kale luze bat, atrakziñuak eskuma-ezkerrian.
- Rekorrido bat, bertan parrapas bat, eta illuntasuna, eta... amaieran lavadora batena moduko tambor haundi bat, bueltaka denpora guztian, oiñez pasatu bihar zana, eta mobimenduakin lurrera bota egitten zinttuana, lavadora barruan erropia lez...
- Tragaperraz betetako sala haundi bat, baiña tragaperra berezixak: hamar orlokokuak bota, eta superfizie baten pillatu; zirri-zarra juan-etorri mobimendu batekin mobitzen ziran, eta zure txanponak bestiei bultza egitteko moduan ipintzia lortzen ba zenduan... klin-klin-klin... txanpon pillua zulotik jauzi, eta haxe premixua.
- Parkian amaiera partian, eskillara pillua jaitsi eta bedartza baten kotxe zirkuitto moroko bat... kotxiak halako rail batzutatik zoiazen, baiña ixa ixa gidatzia lakoxia zan...
- Espilluen laberinttua: nere ume oroitzapenetan lilluragarrixena. Hainbestetan sartu nintzan ze, azkenian sekulan ez nintzan galtzen, baiña nere burua milla bidar errepikatuta ikustia hain zan ederra, eta hain misteriotsua laberinttua...
- Lodixago edo meheiago egitteko espilluak: barre asko eragitten zebenak, baiña behin lehelengo sorpresa hori eta gero, ezebe ez zekenak.
- Zinia, pelikula fantastikuena. Uste dot sekula ez ninduela eruan, baiña beti gogoratzen dot bildur/kuriosidade zera batekin kartel bat: Inframan, halako robot edo gizaki bildurgarri batena. Kartel ha behiñ edo ikusi neban, baiña egin kontu hainbeste inpresionatu ninduana gaur arte ez naizela ahaztu. Baiña memorixako zokondo hórretatik aparte be ez dot erabilli izan izen hori, ezta sekulan horri buruz berba egin. Eta gaur, idazten nagoan honetan, lehelengoz idatzi dot izen hori, eta Googlen billatu, eta.... hara! Pelikula serie ezaguna da "Inframan", 70ko hamarkadako zientzia-fikziño kutre xarmangarri hórretakua.
- Parkiña: 70 hamarkadako arkitektura cutrelux horrekin, ondo baiño hobeto gogoratzen dot haxe izaten zala gure seat 131 orlegian atsedenlekua, eta bertatik oiñez juaten giñala gero.
Oso atsegiñ eta emozionantia izan da nere umetzaro gazi-gozo horretako oroitzapen moltzo horrekin tope egittia. Hantxe dago, abandonatuta, Ganguren mendixan pian, lotan.
Gure aitta zanakin zuzen-zuzenian lotuta doiaz gaiñera, hórrek oroitzapenok, eta oso atsegiña da ha be gogora ekartzia. Nere gurasuekin juan izan nintzan beti, batzutan gogoz kontra edo bestetan hasarre be, artian ez nintzan jabetzen-eta zenbat maitte nittuan.
¡Ha zelako sentimendu entsaladia, Artxandako "Parque de Atracciones"ian!
Aidetik perfektamente ikusten da, Tagzanian, eta bere kaliak ikusitta: ¿gogoratzen ete dozu zuk, irakorle, zerk betetzen zeban hor agertzen dirazen hórrek hutsuniok?
Cleptoconsumismo
Diabruan abokatua izango naiz, gaur.
Ba dago jente "alternatibo-buenrollista-txurrero" bat, askotan gaztetxe eta gune okupatuetan zihar ibiltzen dana. Ni halako leku eta orbita zalia naiz, eta estimatzen dittudazelako hain zuzen be, ibiltzen naiz jentian jarrerei erreparatzen. Eta halan, aprobetxategixak eta parasituak bereiztia gustatzen jataz.
Ba da ekimen bat, munduan nahikua zabalduta, denda aberatsetan lapurtziana. Bere filosofixia dauka, eta koherentia begittantzen jata. Ondo eresten detzat, azken fiñian. Baiña, ekimen laudagarrixen arrimura askotan egitten dan modura, ba dago jarrera salagarririk:
- Ezagutzen dot jentia, supermerkatura sartzen dan bakoitzian zeozer etaratzen dabela besapian. "¿Eta hori zetako?" galderiari, "¿Hau? Ba... ¡hartziarren! Hohohoho...". Hau konsumismuan kalko alternatibo bat da, kapitalismuan alde txarretako bat bereganatu dau "buenrollista" horrek.
Hillian behin etxeko trastuak basurara jaisteko egunetan, bardin. Neretako normalena da, etxia jazteko mueble billa ibiltzia, zaborretan. Zeozer bihar dotenian, nahikua da halako egunian buelta bat herrittik emotia, eta beti nator bihar dotenakin. Hori baiño Ikea hoberik ez dago.
- Baiña hontan be, konsumismuan alde mizkiñena topatzen da personaje batzutan: kamioneta haundixakin dabiz (eta ez nabil ijittuengaittik, harek biharrian dagoz-ta) zer harrapatuko, eta askotan eruango dittuez etxera bihar ez dabezen gauzak "badaezpada", edo "eske hain zan aukera ona...". Pentsau bez ijittueri lagatzia, edo eurak baiño premiña gehixago daukan bati. Rebajetan egoten dirazen pareko eszenak ikusitta nago ni, zabor montoien onduan.
Animalixak izan gara juan dan 30.000 urtian eta atzo goizian gizondu giñan. Zeozetan igarri bihar. Baiña intelijentzia pizkat daukana, konturatu leike halako gauzekin.
Eztenkadak
Euskal blogosferako idazle famatuena egingo juat: testua idazten juan ahala hamen argittara emon, zuzenketa eta guzti.
Eztenkadak liburua 1965kua dok, Zirikadak baiño 5 urte geruagokua. Eta igartzen dok, hainbeste gauzatan: hamen batzu, boteprontuan:
- Zirikadetan mozkortixak sinpatixaz begiratzen bettu be, hamen tonua mingoztu egitten dok. Uste eze, nekatzen hasi dala eurekin, edo.
- Istorixak elaboráuauak dittuk. Zirikadetan espontáneúauak dittuk, entzundako moduan blaust; hamen, desarrollatu egitten jittuk eta esango neuke lizentzia literarixuak hartzen dittuala. Hizkuntzia lehenengo liburuan be apaintzen juala uste dot; baiña hamen, gaiñera, susediduak osotu egitten dittuk, eta -ígual- pizkat asmau be.
Aurreko rebuznaketan idazten najuan ustezko apaintze horren adibide legez: "-e alde". Beste bat: "barik" esateko, "-ka" atzizkixa. Adibidez: "Sartu barik geratu zan" = "Sartzeka geratu zan". Asko be asko erabiltzen jok, ixa ipoin bakotxian. ¿Gaur 90 urteko jentiak erabiltzen ete jok, Asier?
Beste gauzarik: LXV zirikadan, Eibarko kalietan zabatzen ei diharduan "garbizaletasunan" kontra agertzen dok. Sevillan aspaldi bizi dan euskaldun bat da Martzelo, eta Eibarrera dator halako baten: lagunekin txikiteuan dabillela, euretako batek "izparringia" hartzera doiala eta, trago klase bat dala pentsatzen jok. Honekin argitzen dok nere aspaldiko duda bat: ia noiz sartutakuak diran berba klase hónek nere etxian. Izan be, gurian "izperringia" eta "orlegia" esaten juagu, eta honekin ba dakitt 50ko hamarkadan sartutakuak izango dirala, orduko kontuak dira, ta, Eztenkadenak.
El subcomandante Barkoxe
Egunotan Polo Garat argazkilarixa izan dizügü etxian. Indalezio Ojanguren xiberotar baten modura, harat eta hunat ibilli düzü bere kajoitxuakin, graffitixak erretratatzen. Izan be, Orakulua-Pertokiz-Garmendia konexiñuari esker egin dogu kontaktua: nik bilduta daukadazen 200tik gora grafitixak ikusi eta háretako batzukin argazki-lan bat egitteko asmuakin etorri da. Eta, jakiña, betikua gertatu da: astebeterako bialdu juek Pays Basque Magazinetik (askondako egitten jok biharra berak, free-lance estilora) baiña hillebetian jarduteko besteko harrobixa topatu jok.
Hala ibilli gaittuk ba, astegunetan Lea-Artibaikuak egitten ibilli jok, eta gero astebürüan ba, ehizara juan gaittuk. Xelebria izan dok: nik graffiti jakin batzu erakusteko asmuakin eruan juat Trabakua, Berriz, Durango, Leioara... eta nik ezagutzen nittuazen %80ª desagertuta jagozak. Baiña.... tatatxaaaan.... háren ordez 15-20 pintada barri erretratatuta ekarri jittuadaz.
Egixa esanda, ondo pasatu juat. Astegunetan arratsalde partian erakusten netzen pintadak Polo eta bere laguntzaile Laetitia Kitegi-ri, eta bixamunian nik biharrian najiharduan artian, eurak be beria egitten juen. Lantzian behin urten, eta eurekin egon, eta... oso kuriosua zan 20 killotako kamara-metralleta hori montatzen eta erabiltzen ikustia, dana burdiñezkua, tripode haundixakin, hauspuak eta bururako tela baltzakin, 12x15 negatibo plantxa haundi-haundixekin... Erretratu bakoitzakin ordubete pasatzen juen, gehixago ez ba zan: montatu metralletia, enkuadratu, argixa milla bidar neurtu, eguzkixa ez-dakit-nora mobitzeko zain egon... Interesgarrixa, oso.
Artista benetakua dok Polo, hori ebidentia da; baiña ez dok hori gustatzen jatana, pertsona normala eta apala dala baiño. Halako montajia eta kalidade horretako biharrak egitten dittuana, etxakixat ba... harruagua eta “estrellona” tipokua espero najuan, eta iñundik bez. Izan be, lotsatiegixa dala esango najeukek, eta kostatzen jakola bere buruari daukan balixua emotia. Bera Okzitaniako Tolosan bizi da 17 urte zeukazenetik, eta Frantziako aldizkarixekin egitten jok biharra gehixenbat (Liberation, Pyrenees Magazine, le Monde...). Hala eta guzti be, xiberotar tipikua legez, beti jagok Euskalherrira begira, sarri etortzen dok aitañi eta gurasuak bisittatzera, eta ba dakit gogo onez hurreratuko litzakela EH-ko aldizkarixendako biharra egittera. ¡Baiña ez dok bape saltzaille ona!
Pays Basque Magazinendako biharra amaittu dok onezkero, baiña susmua daukat gehixagotan be agertuko dala Polo graffiti billa...